Basoko hitzak
-
Upload
maria-angeles-azanza -
Category
Documents
-
view
239 -
download
4
description
Transcript of Basoko hitzak
Cinquera-ko basoa
Cinquera-ko lurraldetan,
baso bat sortu da.
Baso eder horretan,
zuhaitz mordoa.
Zuhaitz hoietan,
animalia ikaragarria.
Eta animalia hori,
zein da?
Ba, txori txikia,
benetan zoragarria.
Mokoa du oso luze,
gorputza gorria,
hankak sendoak ditu,
buztana zuria.
Beti txio txioka
txoritxo txikia.
Haizea
Fiu! Fia!
Haizea etorri da
sasiak astintzera.
Kometak gora-gora
hodeien artean.
Hostoak erortzean
lurra estalita.
Zuhaitzak hostorik gabe
gelditu omen dira.
Baso alaia
Cinquera-ko basoa,
bai landaretsu.
Hosto eta zuhaitz
guztiz koloretsu.
Eguzkiaren indarrez,
basoa argitsu.
Cinquera-ko basoan
bai zoriontsu!
Basoa
Txan-txan, txan-txan,
txoriak hegan.
Txin-txin, txin-txin,
basoa denekin.
Txen-txen, txen-txen,
basoa hemen.
Txon-txon, txon-txon,
hostoak txip txop.
Txun-txun, txun-txun,
basoa txukun.
Uda ospatzen
Basoan ari gara
aire fresko hartzen,
aurtengo udaberriaz
guztiok gozatzen.
Hurrengo hilabetean
uda da etortzen
eta haren gain gaude
guztiok ospatzen.
Rap bat basoaren alde
Cinquera-koei
lagundu egin.
Horretarako,
lan egin.
Guztiok batera
basoa aurrera.
Eskuak gora
denok horrela! (Rap doinua)
Flai flai flai,
txoriak alai
Tram tram tram,
zerua trumoika
Rin rin rin,
tximistak arin
Ton ton ton,
euria gogoz.
Ia ia ia,
elkartasun bila.
Ia ia ia,
basoan txoriak.
Tzen tzen tzen,
gu hemen.
Tzan tzan tzan,
zuek han.
Eta beti
denok elkar!!!
Basoak
Firin faran
haizea dantzan.
Loreak eta zuhaitzak
gurekin kantan.
Txio txioka
txoriak kantari
Zu eta ni
biok dantzari.
Firin faran
hostoak hegan.
Mundu osoan
basoak festan.
Egileak:
Luar, June, Jokin, Oihane, June, Arlette, Imanol, Odei, Mikel, June, Aitor, Enara, Martín, Nahia, Ainhoa, Jon, Ohian, Nekane eta Aida.