Barra-barra 26
-
Upload
bilbo-zaharra-euskaltegia -
Category
Documents
-
view
258 -
download
4
description
Transcript of Barra-barra 26
Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina
abendua 12 25.Zk
www.bilbozaharra.com
2626262626262626262626262626262626
Barra-barra
BERBALDUN FORUM IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA GABONAK
2
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
U rriaren 29an,euskaltegikook Arriagara abiatu ginen “Gabrielen Lekua” ikuskizunera. Oso emanaldi berritzailea izan zen egileek arte-mota desberdinak tartekatu zituztelako, hain zuzen ere, musika, antzerkia, olerkiak eta Arestiren poema-irakurraldiak. Saioari forma emateko, aipatutako baliabideak erabili zituzten.
Bertako artista batzuek osatu zuten antzezlan berezi hau. Rafa Ruedak Gabriel Arestiren olerkiak musikatu zituen musika talde baten laguntzarekin. Bestalde, Andoni Egañak Arestiri buruzko bat-bateko bertsoak sortu zituen eta publikoaren txaloak oso beroak izan ziren. Gabrielen bertsoen errezitaldia entzuteko aukera izan genuen oso modu dotorean. Ezin dugu ahaztu emanaldiarekin asmoa poeta sozial baten bizitza islatzea zela, eta berau izan zen hari eroalea antzezlari bikain biren bidez. Antzezpena idazle baten bizitzaren zailtasunak erakustean zetzan.
Denek erakutsi ziguten maitasunez egindako ekintza baliatuz ze erraza den euskara ulertzea .
Lehen hiruhileko honetan hamaika jarduera izan ditugu euskaltegian. Alhondegira joan ginen Berbagune saioetan parte hartzera, Gabrielen lekua ikusi genuen Arriagan, Guggenheim eta Euskal Museoan bisitaldi gidatuak izan ditugu Darabilbo jardueren eskutik...
Arriagan
“UDAZKENMUGITUA”
IKASLEEN TXOKOA
Arriagan, Gabrielen lekua.
Guggenheimen
Dario de Regoyosen erakusketa bisitaldi gidatuan
Alhondigan Berbagunea
3
26. Buletina
Azaroaren 17an, Termibusen Maika, Monika, Lara, Nerea, Miren, Jabi eta David elkartu eta San Balentin Berriotxoaren jaioterrira (Elorrio) jo genuen.
Sortzez Garbia (Inmakulada)ren eliza miretsi eta kafe bana hartu ondoren, San Balentinen museorantz abiatu ginen. Hango gidariak (Sonia Suberbiola) Elorrioko euskara politaren bidez, azaldu zizkigun santuaren bizitzaren xehetasunak. Vietnamen egindako sakrifizioari esker, bizkaitarrok santu bat daukagu. Oso ikastuna eta argia omen zen gainera; esaterako, “annamita” izeneko hizkuntza ikasteko gai izan zen hilabete batzuetan bestetan ez. Gero Argiñetako nekropoliraino hurbildu ginen, euri leunpean. Han bertan ogitartekoa hartu genuen eta estelen (hilarrien) aurrean argazki batzuk egin genituen. Hilobi baten jabeari (Momus deitzen zela ipintzen zuen), antza denez, zer edo zer txarto iruditu zitzaion, eta horrexegatik zerutik euria zarra-zarra hasi zuen.
Dena den, oso egun ederra pasatu genuen lagun artean.
BERBALDUN TALDEA ELORRION ETA ARGIÑETAN. EUSKARAZ BIZI!
ARGIÑETA
Dabid
4
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Euskararen eguna. Abenduak 3.Ospatzeko asmorik bai?. Nola ospatzen duzu. Egun horretan egiten da ezer berezirik zure herrian-auzoan?
NIK AFARI EDO BAZKARIA EGITEA PROPOSATUKO NUKE
Hasteko esan beharra daukat orain normalean ez dudala ospatzen, euskaltegian baino ez. Orain dela urte batzuk, eskolan nengoela, aste osoan zehar ospatzen genuen Euskararen Eguna. Gauza asko egiten genituen: antzerkia, kantak eta abar. Egia esan, nire auzoan ez dakit Euskararen Eguna ospatzen duten baina nik afari edo bazkari bat egitea proposatuko nuke.
EZ DUT IA INOIZ OSPATU
Ez dut ia inoiz ospatu. Uste dut behin egon nintzela ipuin kontalari batean Euskararen Eguna ospatzeko. Istorio hori Euskaltzaindian antolatu zuten eta Heriotzari buruzko ipuinak entzun genituen. Euskaltegiko klase batzuk joan ginen eta dibertigarria izan zen, nahiz eta ikasle batzuek dena ez ulertu. Kontalaria nahiko ona zen eta arratsaldea gozarazi zigun.
JAI HORI EZAGUTZEN DUT NIRE SEME-ALABEK ESKOLAN OSPATZEN DUTELAKO
Normalean nik ez dut ospatzen Euskararen Eguna. Hala ere, jai hori ezagutzen dut nire seme-alabek eskolan ospatzen dutelako. Badakit aste bat dela. Zerbait berezia egiten dute: adibidez, abesti batzuk kantatzen ikasten dute. Aurten Euskararen Eguna ospatuko banu, bazkari batera joango nintzateke.
Iker
BERTSOLARI TXAPELKETAK ETA MINTZODROMOAK
Espero dut euskaltegian zertxobait egitea. Euskaltegitik at ez dut ezer berezirik egingo Euskararen Eguna ospatzeko. Nik dakidala, egun horretan ez da ezer berezirik egiten nire herrian. Bilbon, berriz, elkarte batzuek erakustaldi desberdinak antolatuko dituzte, esaterako, bertsolari txapelketak eta mintzodromoak.
NIRE AUZOAN, ZORROTZAN, URTERO OSPATZEN DA
Bai. Nire auzoan, Zorrotzan, urtero ospatzen da. Euskal Txokoak urtero ekintzak egiten ditu, adibidez, umeentzako tailerrak, antzerkiak etab… Egun horretan Herri Bazkaria egiten da auzoan eta auzokideok parkean elkartzen gara eguna ospatzeko. Euskal Txokoak auzoko elakarteekin lan egiten du eta guztien artean antolatzen dute Euskararen Eguneko festa.
Janire Rekondo
Fatima
Ismael
Janire
URTERO DONOSTIARA JOATEN NAIZUrtero Donostiara joaten naiz herri kirolak ikustera. Goiz altzatzen naiz eta autoa hartzen dut. Goizean Donostiara eta arratsaldean Eibarko frontoira pala jokalariak ikustera. Han beste lagun batzuekin egoten naiz eta euskaraz hitz egiten dugu. Partida bukatu ostean jatetxe batera joaten gara afaltzera. Afaria bukatzen dugunean abesten hasten gara eta lagun batzuek musika jotzen dute.
Gabi
PINTXO ETA POTE BATZUK HARTUKO DITUT
Euskaltegira etorriko naiz eta arratsaldean pintxo eta pote batzuk hartuko ditut Alde Zaharrean.Hemen Bilbo Zaharra euskaltegian liburu eta disken trukea egongo da. Horretaz aparte, oraindik ez dakit zer egingo dudan.
Naiara
5
26. Buletina
EGUN OSOAN ZEHAR OSPATUKO DUT
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko dut egun osoan zehar. Hasteko, euskaltegian liburuen trukea antolatu dute irakurketa sustatzeko. Eguerdian Arenalean karpa handi bat jarriko dute mintza egiteko eta euskal dantza praktikatzeko, eta bai irakaslearekin bai ikaskideekin joateko asmoa daukat. Nire herrian ere zerbait antolatuko dute. Besteak beste, hitzaldia “Los vascos en Argentina” Portugaleteko liburutegian; txikientzat Portugaleteko Kultur Etxean ipuin-kontalaria: Peio Añorgak kontu zahar eta berriak aurkeztuko ditu 6etan.7etan polikiroldegian musika talde batzuek joko dute, besteak beste Kukuma taldeak, Euskararen Eguna guztion artean ondo pasatzeko.
KONTZERTUAK EDO ZINE EMANALDIAK
Abenduaren 3an ospatzen da “Euskararen Nazioarteko Eguna”. Egun honetan euskarak protagonismo handia daukanez, herri batzuetan ekimen asko antolatzen dira eguna ospatzeko. Nahiz ete Bilbon zer egiten den ez jakin, nire Donostiako lagunek bere hirian kontzertu eta gauza asko egiten direla esan didate. Horregatik hara joango naiz beraiekin eta kontzertuak edo zine emanaldiak ikustera joango garela suposatzen dut.
BAKOITZAK EUSKAL ELIKAGAI BAT HAR DEZALA ETA...Euskararen Eguna euskaltegian honela ospatzea gustatuko litzaidake: bakoitzak Euskal elekagai bat har dezala, bai prestatua bai prestatu gabea, eta denon artean jan. Horretaz gain, gela desberdinetan jaki batzuk aukera daitezke eta, ekartzeaz gain, bere istorioa konta daiteke. Esaterako, taloa: ogi hori jateko ohitura nondik datorren, txorizoarekin zergatik jaten den… horrelako gauzak egitea da ikasteko eta ondo pasatzeko aukerarik onena.
Milagros
Mikelen Txokoa
Aupa Iñaki.
Zuk zeure sortze lanean diharduzun bitartean, ni alferke-
rietan; baina mundua zeure zulotik ikusten dituzun itzalak
baino gehiago bada.
Esaterako badira munduan lan da lan aritzen diren txingurri
saiatuak.
Momentuz balkoitik aurrera ez dira saiatu, baina batek
daki. Itziar hor ari da ozpina botatzen ta nik-ez-dakit-zer
gehiagotan. Sarbideak ere estali egin behar dira. Etenga-
beko borrokan.
Ni ere aritzen naiz borroka horretan. Eta bidean lore politak
ere topatu ditut interneten. Adibidez: Txingurriak eta zorriak
elkarlanean aritzen dira, beste batzuk ez bezela.
Hona topatu didutan zenbait aukera: Txingurrien kontrako
neurriak: (...)
Konklusioa: Aspertzen baldin bazara sar zaitez interneteko
edozein forotan. “Te deskojonas”. Hurrengo batean “orgas-
mo” edota “pie de atleta”begiratu behar ditut.
Kontatuko dizut.
Mikel
Aupa Mikel !
“...baina mundua zure zulotik ikusten ditu-
zun itzalak baino gehiago
bada.” Esaldi horrek crianza basoerdia
balio du. Eta ahazten bazait ere hementxe
uzten diat idatzita.
Txingurriak (edo txinaurriak) sukaldea
hartzen ziguten, eta gatzarekin uxatzen ge-
nituen (zirrikitu guztietan, goian beian).
Ameskaiztoa ziren baina sukaldea berritzean
ez izan nonbait nondik sartu... .
Orain haien hutsa dugu bizitzan : ammes-
kaiztoa ziren, bai, baina ... primabera
ekartzen ziguten !
Ondo pasatu asteburuan eta musu bat Donos-
tiari nire partez
Iñaki
Prosa zale (edo prosaiko), eta poeta baten arteko diferen-
tziak: Nik Helvetica erabili eta hark Courier new.
Janire Rekondo
Janire
Rosario
Naiara
Miren
6
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
“Dario de Regoyos”
P asa den asteazkenean Bilboko Museora joan ginen Dario de Regoyosen erakusketa bat ikustera. Ni beti bezala oso
goiz heldu nintzen, baina, zorionez, besteak pixkanaka-pixkanaka heltzen hasi ziren. 20 minutu geroago Museoko atea ireki zuten eta sartu ginen. Atarian emakume batek (Idoia) esan zigun gure gida izango zela eta karru bat ekarri zigun jakak eta euritakoak uzteko, batik bat, erosoago egoteko. Berehala kontatu zigun ea nola izango zen bisita, eta erakusketaren arrazoia. Gidak azaldu zigun Regoyos 1857an jaio zela eta 1913an hil zela, beraz bere heriotzaren mendeurrena zela. Idoiak esan zigun espero zuela guk parte hartzea. Eta garrantzitsuena, koadroak ikutzea debekatuta zegoela.
Gero, areto nagusira sartu ginen eta hasi zen azaltzen xehetasun guztiekin margolariaren lanak. Koadro batzuetan azalpenak eman
eta gero galdetu zigun ea zer iruditzen zitzaizkigun, edo beste galdera batzuk. Egia esan, denok hartu genuen parte eta nabaritzen zen Idoia gustura zegoela.
Horretaz aparte, koadro batean ikusi genituen zaldiak (zezenketak amaitu eta gero) zenduak zeudela leku batean. Ni zezenketaren aurka nagoenez, gidariari iritzia eman nion, beharbada Regoyos zezenketaren aurka zegoela eta hori kritika bat zela. Idoiak esan zidan beharbada baietz.
Beste koadro batzuetan beti emakumeek lan egiten zuten eta gizonek, berriz, ez. Nik uste dut artista matxista zela. Gogoratzen dut Burgoseko katedralaren bi koadro egin zituela, bata goizean eta bestea ilunabarrean. Argi dago Regoyosi itzalekin eta argiekin jolastea izugarri gustatzen zitzaiola eta margolanak beti bilatzen zuela efektu hori.
Idoiak koadro horri buruz bere azalpena ematen bukatu eta gero galdetu zigun ea zeintzuk ziren desberdintasunak. Gu erantzuten hasi ginenean denborapasa bat egiten genuela iruditu zitzaidan. Beharbada hori izan zen momenturik txarrena.
Gero beste koadro bat ikusi genuen, Bilboko koadro bat hain zuzen ere. Niri asko gustatu zitzaidan, konturatu nintzelako berarentzat Bilbo modernoa zela, batik bat tren bat zegoelako.
Nire laburpena bukatu baino lehen esango dut pintura niri ez zaidala gustatzen, baina gidariari esker atsegina izan zela eta hori kontuan hartzekoa dela.
Joseba Gorostizaga (Goi maila)
Artistaren lanak Bilbon
TXANGOA MUSEORA (Dario de Regoyosen erakusketa)
Kontatuko dizuet zer gertatu zen pasa den asteazkenean. Egunero bezala, asteartean euskaltegira joan nintzen zortzietan, etxerako lanak zuzendu genituen eta irakasleak esan zigun asteazkenean Bilboko Arte Ederren Museora joango ginela, erakusketa ikustera.
Asteazkenean, geratu ginen orduan denok
geunden museoaren aurrean. Sarrera dohainik izan zen, bakarrik geunden, eta sartu ginenean gidariak instrukzioak eman zizkigun. Gidariak Idoia zuen izena eta Donostiakoa zen.
Erakusketa Darío de Regoyosi buruzkoa zen, eta eman zigun informazioa oso interesgarria zen. Gure pertsonajea Ribadesellan jaio eta, aitaren lanagatik, Madrilera joan zen. Aita hil eta gero, nahiz eta diru gutxi eduki, Belgikara joatea lortu zuen, eta han hasi
zen pintura ikasten. Belgikatik itzuli zen eta Euskal Herrian geratu zen.
Lehen etapan bere estiloa pintura naturalista zen, gero inpresionista-puntillista, eta paisaia asko margotu zituen.
Esperientzia oso polita izan zen. Nahiz eta Idoiak arin hitz egin, gauza asko ulertu genuen.
Joxe Leon (4. urratsa)
7
26. Buletina Elkarrizketak
Urtero legez sasoi honetan ziza eta perretxikoez berba egiteko garaia heldu zait. Hala ere, urte guzti-guztiak desberdinak dira, eta, ez du, noski, euri egiten guztion gustura.Egia esan, badira 7-8 urte, nik dakidala, ez dela ziza urte ona izan, alegia baso-zelaiak ez dira oso emankorrak izan,eta, saskia eskuan hartuta basoan barrena egin dugun paseoa gozatu besterik ez dugu izan.
Izan ere, ziza-perretxiko urte ona izateko zenbait egoera gertatu behar dira. Hasteko, udak beroa izan behar du, ez lehorregia, ordea, eta tarteka euria eginez gero, hobe. Ondoren, iraila heltzean lehenen-go eurien ostetik bospasei egunera pentsa liteke hain estimatuak diren onddoak hasi direla txapela erakusten. Eta bukatzeko , oso kontuan hartzekoa da tanperatura, lurrarena batik bat, zeren eta, giroa hozten bada, eta oso bat-batean, gainera, mizelioak ez baitira garatuko, eta,beraz, ziza-perretxiko gutxi izango da orduan.
-Eta aurten zer izan dugu? galdetuko duzue, irakurleok.
Aurten, beroa eta lehorra izan da uda, eta zenbait eurialdi izan dugu irailean, baina hego haize harrotua ibili da bazterretan, den-dena izorratu duena. Hego haizea zizentzat txorimaloa da, hau da, izutu egiten ditu, giroa lehortu eta ernetze prozesua eragoz-ten du beronek. Eta horrexetan ibili da Hego Haizea irailaren zati handienean, izorratzen.
Natura erabat aske da nahi duena egiteko – eta horrela jarrai dezala luzaroan- guk, berriz, baliabide naturalek ematen dizkigu-ten aukerak aprobetxatu behar ditugu ganoraz eta zentzuz . Aurtengo azaroa otsail mozorroa jantzita sartu zaigu etxean au-rretik kax-kax atean jo barik: euria, elurra, kazkabarra, hotza…Zer egingo diogu, bada, negu goiztiarrari irribarretsu ongi etorria egin eta esaera zaharrak dioenari kasu eginez: Dagoenean bon-bon eta ez dagoenean …
“ZIZA-PERRETXIKOETARAKO URTE KASKAR SAMARRA”
Roberto Calegero
8
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Matrikula zabalik
bilbozaharra.com
IKASTAROAKAUTOIKASKUNTZAGOROZIKA BARNETEGIA
2014ko urtarrilaren 7tik 2014ko ekainaren 25era.
Del 7 de enero del 2014 al 25 de junio del 2014
Correo kalea 8. 48005, Bilbao. Telefonoa: 94 415 82 92 / Fax: 94 415 89 11
9
26. Buletina
Erakusketak BILBOKO AKORDEOI ORKESTRA SINFONIKOAren 50 urteko ibilbidea eskaintzen du. Bilboko Orkestra akordeoi musikaren erreferentea da Europa mailan eta Estatu osoko orkestarik zaharrenetarikoa da. Bere ezaugarri nagusiena bertako zein nazioarteko autore handien musika interpretatzerakoan datza, moldaketa propioak eransten baitizkiote. Bilboko
kultur enbaxadore gisa eginiko lana ere nabarmena da Euskal Herrian, nahiz Espainia, Portugal, Frantzia, Alemana, Polonia edo Kolonbian. Akordeoi bilduma batek biribiltzen du erakusketa, XIX. mendean fabrikatutako aurrenengo akordeoietatik hasi eta gaur egungo akordeoi modernoetara arte. Historikoki akordeoiek portu
eta itsas munduarekin lotura estua izan dute. Marinelei esker akordeoiak mundu osora zabaldu ziren, portu batetik bestera mugitzen bait ziren. Akordeoi hauetariko asko Cuco Pérez akordeoilari eta musikariarenak dira.
ITSAS MUSEOAN ERAKUSKETA ERATU DUTE
BAOSBilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa
Azaroaren 20an Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako irteeran, irakasleek museo batera eraman gintuzten. Josu Loroñok BAOS sortu zuenetik 50 urte pasa dira. Horregatik Itsas Museoan erakusketa bat antolatu dute. Han bertan Arantzak, gure irakasleak, azaldu zigun akordeoiari buruzko historia eta nola ailegatu ziren lehenengoak Euskal Herrira.
Hitzaldiaren gaiak izan ziren: Non sortu zen lehenengo akordeoia, nola sakabanatu ziren Europa osoan eta nola aldatu diren denboran zehar.
Akordeoiari buruzko historia azaltzeaz gain, Josu Loroñoren bizitza kontatu zigun eta bere garrantzia bai Bilbon bai munduan. Bestalde, Cuco Pérez akordeoilariak hainbat bidaia egin ondoren lortutako akordeoi bilduma ere ikusi genuen. Azkenean, erakusketa ikusi genuen eta berak gogoz erantzun zizkigun egindako galderak, gaia asko gustatzen zaiolako.
Klasetik kanpo zein arin pasatzen den denbora!
BILBOKO AKORDEOI ORKESTRA SINFONIKOAREN 50. URTEURRENA
Orain dela bi aste Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoaren erakusketa ikustera joan ginen Itsas Museora. Aurten orkestraren urteurrena denez, akordeoiari buruzko erakusketa antolatu dute. Horri esker orkestraren historia ezagutzeko aukera izan dugu. Horretaz gain, munduan zenbat akordeoi mota dauden ikusi dugu, eta ez dira gutxi!
Akordeoi mota desberdinez gain, deigarriena izan zen akordeoiak hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkaden artean Hollywoo-den oso ospetsuak zirela, esaterako, John Lennonek ere erabili omen zuen. Gure ustez garrantzitsuena izan zen aurkitzea Bilbon akordeoi orkestra sinfonikoa dagoela.
Jon, Rakel, Piluka, Etor, Esther
Mintza-taldea
Arantza euskaltegian ari da irakasle eta, aldi berean, BAOS-en musikari.Berak egin dizkigu gidari lanak.Eskerrik asko!
10
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Euskal poemagintzaren muinak ia errotik atera zituen Gabriel Arestik, 1964an, Harri eta herri publikatu zuenean. Gaur egun ezagutzen dugun poesia garaikidearen sortzaileak euskal olerkiaren ikuspegi aldaketa ahalbidetu zuen, frankismo garaian; besteak beste, konpromiso sozial eta politikoa aldarrikatu zuelako, hizkuntza biziaren aldeko apustu tinkoa sustatu zuelako, Bilbo ikur bezala erabiliz giro hiritarra islatzeko grina agertu zuelako eta bere pentsamendu laikoa defendatu zuelako, tradizioari estu lotutako gizarte baten kritikei aurre egiteko beldurrik gabe. Aski ezagunak diren Nire aitaren etxea eta Egia bat esateagatik himno dira Arestik hasitako euskal poetikaren iraultzan.
Gerra aurrean aranistek sortu zuten euskararen garbizaletasunean oinarritutako lexikoaren berriztasuna edo aditz trinkoen erabileraren aurrean, kalean egunero erabiltzen zen euskara klaroa defendatu zuen Arestik.
Nahiz eta hizkuntzaren erregistro berri bat sortu zuen kaleko hizkera sustatuz, izadiarenganako errespetua erakutsi zuen heinean, argi dago Arestik asko maite zuela bertsolaritza. Beren beregi azaltzen du joera hori Harri eta herri liburuaren azkenengo zatian dauden Astepeko sekretarioaren bertso berriak edota Astepeko sekretarioaren bertso zaharrak olerkietan. Poetak Juan Mari Le-kuonari aitortu zionez, Zornotza ondoan dagoen auzo horretara joandako sekretario kanpotar hori Aresti beraren aitona izan zen.
Bere poesian hizkuntzarekin jolasten du, sarritan testu deseraikitzaileak sortuz: adiskide bati bidalitako oharra, aipu litera-rioak, telegramak,… Arestik martxan jarritako hizkuntza berriztatzaile horrek zerikusia izan zuen kultura hiritarraren alde egindako apustuarekin.
Dudarik gabe, Harri eta herrin ekiten dio kapitalismoaren kontrako kritika gogorra egiteari. Nabarmena da, gainera, bere burua komunistatzat agertu ez arren, Arestik bere egin zituela komunismoak erabiltzen zituen zenbait hitz: tovarich (adiskide, erru-sieraz), esaterako. Bere konpromiso politikoak hainbat ika-mika sutsuren protagonista bilakatu zuen.
Arestik, ordea, ez zuen bere ibilbidea erabateko bakardadean gauzatu. Bidelagun izan zituen bere obran eragin handia izan zuten hainbat idazle; Blas de Otero eta Gabriel Celaya, kasu. Gabrielen beste interesetako batek, _euskal identitatea histo-riaurrearen arabera definitzeko apetak, alegia_, zuzenean lotzen du Jorge Oteizaren hipotesiekin. Ez zion halabeharrez eskaini Profeta bati (Jurgi Oteizari azaldu nahirik) izeneko poema luzea eskultoreari. Harriaren balio sinbolikoa indartu izanak euskal este-
BILBO ZAHARRA FORUMek OBABAKOAK liburuaren gaineko jardunaldiak aurkeztu ditu bere lehen hiruhileko egitarauaren barnean.
HARRI ETA HERRI, 50 URTE
tikaren teoriko nagusiaren alde lerrokatu zuen Aresti, Oteizaren ideologia neounamuniano bera defendatzeko nahia agerikoa baita Harri eta herrin.
11
26. Buletina
Forum
19:00 Azaroak 19Amaia LasaItziar Laka
19:00 Azaroak 20 Xabier Amuriza
19:00 Azaroak 21 Koldo Izagirre Joseba Tapia
Harri eta herri
2013
“50 urte” Gabriel aresti
1.Hiruhilekoa
Ant
olat
zaile
a
Lagu
ntza
ileak
Bab
esle
a
* Eus
kaltz
aind
iare
n eg
oitz
an, B
ilbok
o Pl
aza
Barr
ian.
12
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Ikasleen TxokoaEUSKARAREN EGUNA. TRUKE-AZOKA
Euskaltegiak, eskolatik kanpo ere, euskaraz mintzatzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako mintza-lagun taldeak, hitzaldiak, txan-goak eta barnetegia izango dituzue aukeran ikasturtean zehar. Erne ibili eta eman izena garaiz.
Euskararen egunean truke-azoka egin genuen euskaltegian. Euskarazko produktuak elkarren artean trukatzeko aukera. Jende ugari hur-bildu zen eta guztiek izan zuten aukera euskaraz zer irakurri, zer entzun edo zer ikusi eramateko: liburuak, aldizkariak, bideoak, musika...
Euskal museoa
EKARRI DAUKAZUN EUSKARAZKOEDOZEIN PRODUKTU ETATRUKEAN ERAMAN NAHI DUZUNA!
TRUKE AZOKA
EUSKARAREN EGUNAABENDUAK 3
GOIKO PISUKO GELA IREKIAN
13
26. Buletina
Azaroaren 23an, “Euskaltzaindiaren are-toan”.
SAN MARTINOSPAKIZUNAAzaroaren 11n. (Gurean 12an)
Barra-barra egiten lagundu diguzuenoi, eskerrik asko!!
Gorozika barnetegian
14
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
D uela bi asteburu ibaika ari zuen euria. Ostiraleko
arratsaldean Bilbotik irten nintzen. Autoan bidaiatu nuen, Karmelaren autoan, Mercérekin. Ordura arte ezezagunak ginen. Bidean Karmelak familian arazo bat zuela eta ezin zela geratu azaldu zigun. Gorozikara heldu ginen euripean. Mercé eta biok hirurekin batu ginen logela bat hartzeko, bi neska, mutil bat. Haiek ezagunak ziren, ez zen euren lehenengo aldia Gorozikan. Gainera, neska bat, Josune, Mercérekin eskolan zegoen euskaltegian eta bostak goi mailakoak ginen. Primeran. Gauzak antolatu eta gero afaltzera: patata tortilla, entsalada eta ardoa, eta udalerria ikustera. Lau baserri, hiru taberna. Aukerak genituen, bai.Garagardo bat hartu ondoan barnetegira itzuli ginen eta txokoan eusko- tribialean
jokatu genuen Anaren kontra, Gorozikara bakarrik joan zen emakume bat. Haserratu zen, Ana, galdu zuen eta. Biharamunean goiz altxatu ginen, mendira joateko txangoa antolatuta baikeneukan. Gida berandu agertu zen eta trena galdu genuen. Autoak hartu genituen Axperaino, Katilotxura igoko ginelako ustearekin. Lehenego aldapan hogei lagun ginen, aldapa bukatzerakoan hamar baino ez. Beranduago gida galdu zen eta ez ginen iritsi mendiraino Mundakara baizik, ia-ia berandu Axperainoko autobusa hartzeko. Barnetegira bueltatu bezain pronto bazkaldu eta dutxa azkarra hartu genuen, Bizkaiko Bertsolari txapelketaren lehen finalaurrekoa izango zen, Gernikako frontoian arratsaldeko bost t´erdietan egoteko beharra geneukan. Luzeegia izan zen baino gogoko izan nuen. Euripean Gernikatik tabernaz taberna , zehazki bi tabernetatik, ibili ginen poteak
hartzen. Gauez barnetegiko txokoan bokata jan genuen. Afaldu ondoren eusko-tribialean jokatu genuen Anaren kontra.Guk irabazi genuen, Ana haserratu zen. Igandean ibaika ari zuen euria. Goizean dorre batera ikustera joan ginen. Dorretik Baselisa batera. Lehenengo aldapa igotzean hogei lagun, aldapa amaitu zenean hamar baino ez. Gidaren asmoa lamien ibilbidea ezagutzea izan arren, euria zela eta, zuhaitz berezi batean argazkiak hartu genituen eta itzuli ginen Gorozikara prakak eta kuleroak aldatzeko nahian. Behin arropa lehorra jantziz gero, bakar batzuek salda edo ardo bila alde egin genuen udalerriko erretegira, indabako ordua arte. Bazkalondo barik Gorozikatik irten nintzen. Autoan bidaiatu nuen, Albertoren autoan, andereñoarekin. Barnetegian egon aurretik ezezagunak ginen. Bilbora heldu ginen euripean.Monika
Kronika
Gorozikan asteburua
15
26. Buletina
GOROZIKAAsteburua barnetegianGOROZIKAN
asteburua II
Pasa den asteburuan euskaltegiko ikasle batzuk Gorozikako barnetegira joan ginen euskara praktikatzera beste egoera batean.
Ostiralean 8´30etan heldu ginen eta ailegatu bezain pronto logela banaketa egin zuten. Afaldutakoan jolasten egon ginen; batzuk “Badakit”, “Trivial” bezalako jolas batean, beste batzuk “Zifrak eta Letrak” eta beste talde bat zer edo zer hartzera joan zen ondoko sagardotegira.
Zapatuan, 9etan gosaldu genuen 10´30etan Miren etorriko baitzen Busturiara joateko. Hara joan ginen Katilotxu mendira igotzera baina bizpahiru geratu ziren herrian. Gehienok mendira igo ginen
baina ez genuen bide ona hartu eta herrira heldu ginen berriro. Handik Mundakara joan ginen baina bidegurutze batean batzuk Katilotxu bidea hartu zuten, tontorraraino heltzeko; eta besteok Mundakara zuzenean joan ginen.
Han, Mundakan, pote bat hartu genuen austobusa heldu baino lehen. Busturian hartu genituen kotxeak Gorozikara bueltatzeko bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, apain-apain jarri ginen Gernikara joateko bertsolari lehiaketa ikustera. Oso ondo egon zen lehiaketa, nik errepikatuko nuke gauza pilo bat ulertu nuelako. Barnetegira bueltatu baino lehen, 12ak arte tabernaz taberna
pote batzuk hartzen ibili ginen.
Igandean gosaldu bezain pronto San Romanera joan ginen dorretxe bat eta San Romaneko baseliza ikustera. Horiek ikusi eta gero euria hasi zuen. Nahiz eta euria barra-barra egin, zuhaitz bat ikustera joan ginen eta guztiok kuleroetaraino bustita bukatu genuen. Barnetegira bueltatu ginen arropa aldatzera eta indabak bazkaltzera. Ondo pasatu genuen baina hurrengoan, eguraldiaren iragarpena txarra izango balitz, birritan pentsatuko nuke.
Naara Cossio
Azaroaren 13an Arriaga Antzokira joan ginen “Lingua Navajorum” izeneko antzeslana ikustera .Euskaltegiko talde batzuk joan ginen elkarrekin eta guk nolakoa izan zen kontatuko dizuegu. Egia esan, pentsatzen genuen baino askoz barregarriagoa izan zen. Nahiz eta ordu eta erdiko antzeslana izan, denbora di-da batean pasa zitzaigun.Nolabait laburtzeko, Euskararen jatorriari buruzko parodia gisakoa izan zen Bi aktore baino ez ziren baina elkarrekin lortu zuten ikusleak entretenitzea, bai horixe! Hasi ziren Neolitiko garaian Euskara nola erabiltzen zen azaltzen eta gaur egungo egoeran amaitu zuten baina, beti ere, ikuspuntu komiko batetik begiratuta. Benetan gomendatzen dizuegu ikustera joatea. Guri asko gustatu zitzaigun eta dudarik gabe merezi du!
Janire Fernandez,
Ana Silva eta Janire
Redondo
“Lingua Navajorum”
16
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
IKASTAROAK
AUTOIKASKUNTZA
GOROZIKA BARNETEGIA
2014ko urtarrilaren 7tik 2014ko ekainaren 25era.
Del 7 de enero del 2014 al 25 de junio del 2014
1.urratsetik EGAra: 2 zein 4 orduko ikastaroak, astean 3 egun...EGAtik gora: Haberen 4.maila, 4 HE...Mintzamen ikastaroak
Desde 1º hasta EGA: Cursos de 2 ó 4 horasPost EGA: 4º nivel de HABE, PL4...Cursos específi cos de oratoriaPerfi les lingüísticos: HE1, HE2, IVAP...
Zeuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola ikasi auskaraz, BOGA programa informatikoaren laguntzarekin. Egun osoa duzu ikasgela zabalik.
Flexibilidad absoluta de horarios para aprender euskara, con el apoyo del sistema informático BOGA. Aula abierta todo el día.
Naturaren erdi-erdian, Urdaibai, Gorozika Barnetegia, aste buruetan toki aparta duzu ikasten jarraitzeko.
En plena naturaleza, en Urdaibai, el Barnetegi Gorozika, lugar perfecto para continuar aprendiendo los fi nes de semana.
Gorozika auzoa, 25 48392 Muxika 946 731 338 - 658 757 834
Zure euskararik onena.
Matrikula zabalik