Axola Aldizkaria. 23. alea
-
Upload
axola-euskara-elkartea -
Category
Documents
-
view
233 -
download
4
description
Transcript of Axola Aldizkaria. 23. alea
2
Abantoko Triano auzoa gaur egun. Lehenengo planoan, garai bateko "Unibertsitatea".
3
PERIKO SOLABARRIARI
ELKARRIZKETA
Pedro Maria (Periko) Solabarria Bilbao Portugaleten jaio zen
1930eko urtarrilaren zazpian. Apaiz-langileen mugimenduaren
aitzindarietako bat izan zen Euskal Herrian eta Estatuan. Bestetik,
jarrera ideologiko ezkertiar eta abertzaletik parlamentario ibili da
Euskadiko Parlamentuan eta Espainiako Gorteetan. Halere, hona-
koan Abantoko Triano meatzarien auzoan emandako tarteaz hitz
egin dugu Perikorekin. Izan ere, bertan izan zen zortzi urtez, apaiztu
berritik (1954), lanak eta goseak akituta, apezpikuak Barakaldora
bidali zuen arte.
Periko, meatzarien familiakoa, ezta?
– Ba, bai. XIX. mendearen erdialdean, gure aitonak Eibar utzi eta
Trianora etorri zen lanera. Garai hartan bizkaitar askoren hautua
zen hura. Hortxe ere baduzu Pasionariaren aita –Ibarruri– Gernika
aldekoa zena
Garai latzak.
– Oso latzak. Aitona-amonen etxean heme-
retzi izan ziren, hamazazpi seme-alaba izan
baitzituzten, hiru txikitan hil ziren arren. Amo-
nak, ohera joan baino lehen, etxekoak zen-
batzen zituen, argirik ez baitzeukaten, eta
badaezpada.
Aita meatzaria
– Aita 1893an jaio zen. Pasionaria baino bi
urte lehenago. Hamahiru urtez, pintxe hasi
zen meatzean, ura-eta eramateko. Baina be-
4
rehala, pikotxa hartu, eta jo eta ke, harkaitzetatik mea ateratzeari
ekin zion. Eta, azkenean, barrenari. Halere, infernu horretatik atera
nahian, oraindik gazte, jaitsi zen Barakaldoko Labe Garaietara lan
egitera. Baina ez pentsa leunago joan zitzaionik. Hari-trenean jar-
dun zuen, labearen ahoan. Lana alimalekoa zen. Giroa itogarria.
Azkenean, 1940an Santa Marinan hil zen, tuberkulosiak jota, 47 urte
zituelarik.
Ama, ordea, Bakiokoa
– Bai. Bakiokoa. Hark ere herria utzi behar eta Ezker Aldera etorri
zen neskame. Hainbat urtetan Iberdrolako zuzendariarentzat aritu
zen lanean. Gajoa, ez zuen inoiz gaztelaniaz ondo ikasi! Gogoan
daukat txikitan esaten zidala: ¡Pedrito, ponte la pijama! ¡La pijama!...
Kar, kar!
Zeu ere meatzaria
– Ez, ni ez. Ni Portugaleten jaio nintzen, eta meatzeetatik erabat
aparte nengoen. Egia da, ordea, denboraldi txiki batez meatzean
Trianoko La Balsako meatzarien barrakoiak
5
lan egin nuela, baina meatzaria izan naizenik ezin dezaket esan.
Trianora apaiz bidali ninduten lehenengo hiru hilabeteetan tunel ba-
tean lan egin nuen. Ortuellarako ura bildu behar zuen tunel hark 900
metro luze, bi metro altu eta metro bat zabal zeuzkan. Lau ginen.
Nitaz gain, Domingo, Rodriguez eta Valentin. Hirurak silikosiak jota
hil dira. Azkena, Valentin, iaz, Ortuellan. Goizeko meza egindakoan,
kalean nituen zain, sotana eskegi eta haiekin joaten nintzen lanera.
Rodriguezek eta Valentinek astotxo eta bagoneta batez harriak ate-
ratzen zituzten. Ni Domingo artilleroaren laguntzailea nintzen. Tu-
nelean sartu, harria barrenatu, kartutxoa sartu eta goma biz
betetzen genituen zuloak. Segituan, Domingok pistoi eta sei me-
troko metxa jarri eta hanka egin! Dena emanda egiten genuen las-
terka, baina tunela oso estua zen, eta ura orkatiletaraino heltzen
zitzaigun. Eztandak beti behar baino hurbilago hartu eta, pelikula
amerikar horietan bezala, aurrerantz botatzen gintuen. Izugarria! Az-
kenean, egun batean, nagusia hurbildu zitzaidan eta kalera bidali
ninduen. Iruditzen zait ez zuela gustuko horrelako apaiza langileen
artean, badakizu…
Apaiza, hortaz
– Bai, horixe! Gure aitak Elizarekin ezer jakin nahi ez bazuen ere,
ni, garaiko gainerako umeak bezala, txiki-txikitatik hasi nintzen apo-
pilo eta Portugaleteko elizako koruan kantari. Eta hamaika bat urte
neuzkala, parrokiako apaizek galdetu zidaten ea apaiztegira joan
nahi nuen. Zergatik ez? esan nion neure buruari. Fededuna nintzen,
eta estudiatzea gustatzen zitzaidanez, irtenbide ona iruditu zitzai-
dan. Gordexolan izan nintzen lehenengo; geroago, Bergaran; hiru-
garren urtean, Castillo de Elejabeitian; eta, azkenean, Gasteizera.
La Arboleda-Trianora abade
– Bai, apaiztu berritan! Halere, ez pentsa nik eskatu nuenik. Ka-
sualitate hutsa izan zen, baina asko poztu nintzen. Garai hartan,
Trianon Elizak ez zeukan inolako artzain-laguntzarik. Meza ospa-
tzera Gallartako apaiz bat igotzen zen noizean behin. Orduan, apez-
pikuak pentsatu zuen bazela garaia hango jendeak artapen
espirituala izateko, eta ni bidali ninduten. Apezpikuaren iritziz… ba-
6
dakizu, nire lanak izan behar zuen ospatzea mezak, arrosarioak, hi-
letak, bataioak… Baina, nire ustez, hori baino askoz premia larria-
goak zeuzkan hango jendeak.
Meatzari pobre eta baztertuen auzoa
– Jendearen %80 penintsulako hegoaldeko etorkinak ziren –anda-
luziarrak, Extremadurakoak…–. Eta, noski, pobreziatik ihes zeto-
zela, ez zeukaten ezer, lan egiteko gogo eta indarra baino ez. Han
bizi ginen… ez dakit nola esan… western pelikuletako herri horietan
bezala, erabat isolaturik. Handik ez zen inor agertzen. Ezta posta-
ria ere! Norbait jaisten bazen Gallartara, posta hartu, igo eta Se-
gundoren tabernan uzten zuen. Eta gaixo jartzekotan, jai! Ea
neguan nor jaisten zen Gallartaraino bide malapartatu haietatik! Az-
kenean, sakristian farmazia moduko bat egin genuen. Han pilulak,
antibiotikoak eta horrelakoak gordetzen genituen. Eta hara zetozki-
dan emakumeak seme-alaba gaixotuekin! Eta neuk jartzen nizkien
txertoak. Batzuetan baita behiei ere! Eliza ere ez zegoen, baina, tira,
hori gutxienekoa zen. Dena dela, inguru horretako miseria aspaldi-
koa zen. Aspaldiko pobrezia, esplotazioa, analfabetismoa eta
bortxa. Gogoan daukat Gerra hasieraren bueltan, Las Calizaseko
Perikoren ikasleak
7
On Cayetano maisua erail zutela frankistek. Oso maitea zen Triano
aldean. Oraindik dago bere etxetxoa Las Calizasen, “La casa del
maestro” deritzote.
Jainkoak ahaztuta, hortaz
– Kar, kar! Barre egiten dut, ze geroago kontatuko dizudan pasa-
dizo bat ekarri didazu gogora. Ba, bai, gaur pentsaezinak diren bal-
dintzetan bizi ginen. Argirik ere ez zegoen. Hasieran, ezta etxeetan
ere. Azkenean, horretaz ulertzen zuten batzuek meatzeetako pos-
tetatik edo ez dakit nondik hartu eta etxeetara eraman zuten. Baina
kalean ezer ere ez. La Arboledan lo egiten nuenean, edota gaixoak
bisitatzeko, gau minean ibili behar nuen bidezidor haietatik. Haiek
odiseak! Itsu-itsuan egiten nuen bidea. Bat-batean, ilunpean zerbait
sumatu, harekin topo egin eta…eskerrak, asto bat! Eskerrak diot,
ze izan zitekeen behi basati, edo txakur erretxina! Orduan kontu-
ratu nintzen Ilargiaren balioaz. Ateratzen zenean, Dakusat, daku-
sat! -esaten nion neure buruari-. Miraria! Eta poz-pozik joaten
nintzen leku batetik bestera. Bestela kontu handiz eta sotana bil-
duta ibili behar nuen, ezen, deskuiduan, plast! hanka putzu batean!
Kaleak –nolabait deitzeagatik– eta bideak ia urte osoan lokatzez
gainezka zeuden. Umeak bustita eta lokatzez blai heltzen ziren es-
kolara. Azkenean,
hain nazkatu eta za-
puztu nintzen, ezen
egun batean, hiruzpa-
lau meatzariri la-
guntza eskatu eta,
goizeko zazpi eta er-
dietan, elizako banku
guztiak – hogei baino
gehiago– atera eta
bide erdian barrikada
bat egin genuen.
Meatzariak lanera
joan eta han geratu
nintzen bankuekin.Santurtzin, 2012ko maiatzaren 30ean.
Kaleratzeen aurka.
8
Zortzietako mezara zetozen auzokideak elkartu zitzaizkidan. Zor-
tzietan ere meatzeetako kamioak etortzen hasi ziren. Baina han gel-
ditu ziren. Hemendik ez da Kristo ere pasatuko, bidea ez bada
konpontzen!, esan nien. Berehala, Ortuellako Guardia Zibila heldu
zen –Abanton, garai hartan, ez zegoen–, baina ez ginen mugitu. Or-
duan, harri txintxarrak eta harea ekartzeko agindu zuten meatze-
tako nagusiek. Eta handik aurrera bideen egoera asko hobetu zen.
Zerua ondo irabazita
– Bai, noski. Jende hark guztiak ondo eta sobera irabazita zeukan.
Baina ez pentsa han dena zenik iluntasun eta tristura. Kontrakoa!
Oso jende jator eta alaia zen. Ondo pasatzen saiatzen ginen, eta
beti geneukan ekitaldiren bat. Esaterako, futbol txapelketak egiten
genituen. Neuk ere jokatzen nuen –sotana gerrian bilduta!–, erans-
tea debekatuta baitzegoen. Eta gure auzo-zinema partikularra ere
bageneukan sakristia-eskolan, Portugaleteko gazte batzuek oparitu
ziguten telebista bati esker. Trianoko eta Calizaseko jaiak ere os-
patzen genituen. Gallartako bandakoak igo eta dohainik jotzen
zuten; su festa eta guzti egiten genuen La Balsan. Ur gainean! Eta
gauean, dantza egiten zuten disko-jogailu baten soinuagaz.
Apaizak hobeto!
– Baita zera ere! Eliza-eskola egin genuenean, La Arboleda utzi eta
hara joan nintzen bizitzera. Koltxoi bat hartu eta sakristian zegoen
mahai baten azpian jarri nuen, eta, tira, huraxe nire logela! Irabaz-
ten nuen diru apurra eskolako materiala eta horrelakoak erosteko
erabiltzen nuen. Ez neukan ezer, ezta jatekorik ere. Apenas bero-
tzen zuen su txiki batean bi arrautza eta patatak frijitu, eta horixe
nire bazkaria. Noizean behin, baten batek saltxitxak-edo ekartzen
zizkidan La Arboledatik, eta, tira, bazkaria bankete iruditzen zitzai-
dan! Egun osoan ez nuen beste deusik jaten. Beno, egia esan,
gauez, koipe pitin bat ogian igurtzi, jan eta koltxoian bildu! Dena
dela, koltxoian biltze hura ez zitzaidan maiz egoki, ezen zorua lau-
zazkoa zenez, eta berogailurik ez neukanez, hezetasun handia ze-
goen. Neguan, sarri, elur egiten zuen, eta gau nahikotxo altxaturik
ematen nituen. Bart apaiza elizatik paseoan ikusi nian!, entzuten
9
nien esaten eliztarrei hurrengo goizean. Segitzen badu elurretan,
egun batean tximeleta geratuko zaiguk, gizajoa! Aurpegia, eskuak-
eta garbitzeko, elizatik 200 metrora zegoen iturrira joan behar nuen
egunero. Eta gorputza libratu, eliza atzean prestatzen nuen zulo ba-
tean! Gauera arte itxaron behar nuen, ezen ez zen kontua umeren
batek-edo apaiza libratzen ikustea!
Maisu, azkenean
–Triano ez zen batasun administratibo bat. Zati bat, “La Balsa”, Or-
tuellako Udalerriaren barruan zegoen. Han eskola eman behar zuen
Ortuellako Udalak bidalitako maistra batek. Baina oso zaharra
zenez, postariak beste agertzen zen, gajoa. Hortaz, Ortuellako edo
Abantoko izan, Trianoko umeak firin-faran zebiltzan egun osoan.
Orduan, Trianoko “Las Casas Nuevas” etxaldean, meza ematen
nuen lokalean, umeei eskola ere ematen hasi nintzen. Lokala oso
txarto zegoen, paretak ia-ia erortzeko moduan. Idazmahairik ere
ez zegoen. Ume gaixoak banku luze batzuetan esertzen ziren. Go-
goan ditut hankak zintzilik eta begiak zabal-zabalik. Geroago, Or-
conerari esker, eliza-eskola berria egin genuen, gaur egun oraindik
bertan dagoena.
Lan nekagarria maisuarena
– Oso! Goizez umeei ematen nien eskola, eta arratsalde-gauez
meatzariei. Larunbatetan, baita udan ere, ematen genuen eskola,
Garai hartako Trianoko ikuspegi bat. Erdian eliza-eskola
10
denbora gutxi eta ikasteko asko zeukatelako. Lau urtetik hamalaura
bitarteko ikasleak neuzkan. Neskak eta mutilak! Garai hartan ez ze-
goen horrelako ikastetxe mistorik, baina Trianon, bai! Eta bakoitzari
behar zuena eman behar. Bati, lehenengo letrak; beste bati, biga-
rren liburua; urliari, biderketak; sandiari, frakzioak… Eta horrela! Ni
mahaian egoten nintzen, eta haiek banan-banan pasatzen ziren,
ariketak zuzentzera eta azalpenak jasotzera. Oso ondo Pedrito, ba-
tuketa guztiak ondo! Ai, Juanita, ortografia akats asko dituzu,
adiago ibili behar! Eta horrela ematen nuen egun osoa. Bai. Neka-
garria zen, baina niretzat oso asegarria. Askoz txarragoa zen mea-
tzarientzat. Gauez zetozen nekatuta eta urez blai. Euritik eta
galerietako itoginetatik babesteko, espartzuzko zaku bat bizkarrean
baino ez zeukaten. ¡Que cierto es que el oro del patrón tiene san-
gre minera!, pentsatzen nuen ikustean.
Trianoko Unibertsitatea
– A, bai! Kar, kar! Pintore lagun batek horma-irudiz bete zidan es-
kola. Eduki sozialak zituzten irudiak pintatu zituen. Eta amaitu baino
lehen esan nion Pintatu
behar didazu hemen “Uni-
versidad de Triano”. Hel-
burua zen umeen
auto-estimua handitzea.
Nik esaten nien meatza-
rien seme-alabak zirela,
baina jakin behar zutela
aberatsek besteko eskubi-
dea zutela unibertsitatera
joateko. Eta lagunak kar-
tela pintatu zuenean,
umeek, pozik eta harro,
“vengo de la universidad”
eta horrelakoak esaten zi-
tuzten. Eta begira azke-
nean zein urrun heldu den
kontua, ezen Gasteizen
11
jardunaldi sozial batzuetan parte hartu nuen, eta Gasteizko Eskola
Sozialeko zuzendariak diploma bat eman eta esan egin zidan: Eus-
kal Herriko Unibertsitatetik Trianoko Unibertsitateko Pedro Solaba-
rria Bilbao katedratikoari! Atera kontuak!
Falangisten bisitaldia
– Bai. Enteratu ziren ni eskolak ematen ari nintzela. Ez dakit nola,
ze nik ez nion inolako laguntzarik eskatu udalari, ez inori. Baina ba-
dakizu… beti dago norbait…
Kontua da ni ez nintzela maisua, esan nahi baita ez neukala titulu-
rik. Baina nik esaten nuena, titulurik ez, baina eskola emateko eza-
gupenik bai; eta umeek eta meatzariek ikasi behar dute, kito!
Edozelan ere, egun batean han agertu ziren falangeko hiru ema-
kume eskola ikuskatzera. Eta umeei azterketa bat egin behar zietela
esan zuten. Zein azterketa eta dotrinaz! Ai, ama, nire ikasleek kati-
ximarik ere ez zeukaten!
Emakumeak muturtuta atera omen
– Bai, beren onetik aterata. Galdetegia hasi eta haietariko batek
galdetu zion ume bati: Aizak, hi: non dago Jainkoa? Horixe zen ka-
tiximako lehenengo galdera, eta erantzuna: Toki guztietan! Baina
umea isil-ísilik geratu zen. Orduan, emakumeak besteei begiratu eta
batek eskua altxatu zuen, erantzuna zekielakoan, pozik. Aurrera!,
esan zion emakumeak. Eta umeak: On Pedrok esan digu Jainkoa ez
dela hemendik pasatu! Emakumeak, sutan, ume guztiei agindu zien
zutik jartzeko eta “Cara al Sol” abesteko. Baina inork ez zekien
kanta faxista hura, ezta neuk ere! Errieta izugarria egin ziguten.
Baina amaitu zutenean, ume batek esan zion harro-harro: Andrea,
On Pedrok ez digu hori irakatsi, baina bai Athleticen hamaikakoa:
Etxebarria, Mieza, Oceja, Ortuzar, Ortiz, Urra, Iriondo, Panizo,
Zarra, Garate eta Elices! Kristorenak izan ziren han! Hori guztia eta
paretan pintoreak marraztu zuen ikurrinaren koloreak zituen ban-
dera bat argudio hartuta, arras iraindu ninduten, umeen aurretik
negar eragiteraino iraindu ere.
12
Trianoko Unibertsitateari adioa, beraz
– Hori pentsatzen nuen nik, ze gauzak oso ilun zeuden. Emakume
falangistek alde egin baino lehen esan zidaten txosten zorrotza ida-
tziko zutela, eta eskolatik bidaliko nindutela. Baina bizitza zer den,
garai hartan eskualdeko ikuskaritzako buru Milagros Rubio zebilen.
Nik Portugaletetik ezagutzen nuen, ze ni apaizgai nengoela, hura
Juventudes Cristianas taldean ari zen. Hark jaso zuen falangisten
txostena, eta hark erabaki behar zuen nirekin zer egin. Baina auzia
ebatzi aurrean, Trianora etorri zen nirekin hitz egitera. Segundo ta-
bernariak eta biok bazkaltzera gonbidatu genuen. Ni itxaropentsu
nengoen. Baina bazkaria amaitu eta sekulako errieta egin zidan. Az-
kenean, mahaitik altxatu, niri begiratu eta zera esan zuen: Hauxe
da nire deliberoa: Gertatuak gertatu, irakasten segitzeko baimena
izateaz gain, ordainduko dizugu! Ezin nuen sinetsi! Poz izugarria
izan zen! Baina ez diruagatik, ze jaso nuena bertako batzorde bati
ematen nion, jendearen beharrei laguntzeko.
Baina dena amaitzen omen da
– Bai, zorionez, batzuetan; tamalez, beste askotan. Gau batean
oso txarto jarri nintzen. On Pedrorenak egin du! ibili zen bolo-bolo
Trianoko bide, taberna eta etxeetan. Baina hura ez zen nire ordua.
Ez dakit nola Gallartako On Joaquin medikua igo zuten auzokideek.
Lizentziatuak agindu zuen ni Gallartara jaisteko arineketan. Pre-
bentoriora eraman ninduten, eta Portugaleteko On Manuel Urzaiz
medikua ekarri zuten. Honek sakon aztertu ninduen, eta… kar, kar!
Orain barre egiten dut, baina hartakoan ez nengoen ni barre asko-
tarako. Tira, ba,… han zegoen nire eliztar batek zera galdetu zion
medikuari: Jauna, zer dauka On Pedrok? Eta honek serio-serio:
Gosea! Eta esan beharra daukat ez zela harritzekoa, ze ez nuen
ezer apenas jaten egun osoan. Baina ni ondo sentitzen nintzen.
Goiz altxatu, lan egin eta futbolean jokatzen nuen. Baina dirudie-
nez, barrutik ez jate hori kalte handia egiten ari zitzaidan, eta egun
hartan, plast!, behera etorri nintzen. Sendatu sendatu nintzen, baina
min handia ekarri zidan gaixoaldi hark, ezen apezpikuak Trianora
bueltatzea debekatu zidan. Barakaldoko Santa Teresara bidali nin-
duen… Baina hori beste kontu bat da. Rolan E. Gonzalez
13
Erromatar hauek burutik daude
Leonart San Martin
14
Fikzio-ahalmen izugarriaz, Miren
Agur Meabek Zazpi Orduak bere li-
buruarekin garamatza ez ohiko hainbat
lurraldetara. Abiatu orduko, sentitzen
gara bertan bizi beharko bagenu be-
zala. Eta kontakizunean sartuta, bere-
hala jakitun gara sorpresak izango
ditugula, baita gozatzeko aukerak ere.
Bestetik, darabilen lengoaia landu eta
jasoak irakasten digu euskararen espa-
rru zabalaren errealitate miresgarria.
Oso modu orijinalean, idazleak uztartzen ditu kontakizun laburrak
eta olerkiak. Protagonistak, Doltza izeneko neskatilak, erakusten
digu errealitate magikoa eta, sorginduta bageunde bezala, ikus di-
tzakegu bizitzak dituen alde poliedrikoak. Maitasunaren garrantziaz
goza dezakegu, noiz edo noizko tristeziarekin konpentsatuta. Den-
borarik gabeko istorioetan gizakiek izan ditzaketen esperientziak is-
latzen ditu. Horregatik, heriotzak ere bere lekua dauka, beti hurbil,
inoiz gelditzen ez dena.
Ariketa literario batere erraza ez den honek zapore herrikoia du.
Hainbati ohiko egingo zaizkio agertzen diren zenbait paraje, nahiz
eta magia-zama handia eraman. Lan arina eta atsegina irakurlea-
rentzat, ez dugu pazientzia handirik izan behar haren altxor lilura-
garria gozatzeko. Azkenik, azpimarratu nahi dut dena bustitzen
duen uraren presentzia ekidinezin eta erabatekoa.
Liburu Kritika
Zazpi orduakMiren Agur Meaberen
Z. Murrieta
15
Gure esparru musikalean bi figura
hauek izugarrizko lana garatu
dute oraintxe arte. Baina, espero be-
zala, ez dira isildu eta orain badatoz-
kigu bi lan garrantzitsurekin. Anje
Duhaldek kaleratu du "Ibilian" eta Be-
nito Lertxundik, berriz, "Oroimenaren
oraina”; biak Elkar argitaletxearen es-
kutik.
Ziurtasun handiz esan dezakegu gure musikarien artean klasiko iza-
teko kategoria lortu dutela merezimendu osoz eta, ziur asko, duela
ez askorik galdu dugun Mikel Laboarekin osatzen dutela gure
urrezko triunbiratu musikala.
Duhalderi gehiago gustatzen zaionez zuzenean grabatzea, era-
baki zuen lana egitea Bilboko eta Ondarroako antzokietan. Ler-
txundik, bere aldetik, Elkar-ren estudioetan. Beraien estiloa guztiz
ezberdina da, baina emaitza aparta da, ze osagarritasun handiko
gertatzen da.
Oro har, orain arte erakutsitako ildoari jarraipena eman badiote ere,
dakarzkiguten kanta berri hunkigarriek beren ausardia azaltzen
dute. Trebezia handia dute amodiozko ametsa garatzeko, edota izu-
garrizko dantzaldian murgiltzeko; hori bai,bakoitza bere ekarpen
desberdinarekin, maisu handi hauengandik aspaldidanik jaso dugun
bezala. Testuei erreparatuta, ezagunak diren hainbat kolaboratzaile
distiratsuk hartu dute parte, Anjek eta Benitok beraiek, ohikoa duten
erraztasunaz, egindakoez gain.
Ezin bukatu kasu honetan eskertu barik bihotz-bihotzez egindakoa,
eta aldi berean, gogoratuz euskal musikak, eta ondorioz, beraien
lanak berebiziko garrantzia duela herri honen bilakaeran.
Anje Duhalde eta Benito
Lertxundi batera
Z. Murrieta