Arnas aparatua

13
Rakel Rodrigo eta Idoia Ansorena

description

arnas aparatua, arnasketa

Transcript of Arnas aparatua

Rakel Rodrigo eta Idoia Ansorena

Sarrera:

Arnas aparatuaren bidez gasen trukaketa egiten da, hau da, arnas aparatua oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa botatzen duen aparatua da.

Kokapen anatomikoa1. Altzo frontala 2. Altzo esfenoidala 3. Sudur hobiak 4. Sudur bestibuluak 5. Aho barrunbea6. Faringea 7. Epiglotisa 8. Ahots tolesturak 9. Tiroide kartilagoa . Krikoide kartilagoa 10. Apexa 11. Zintzurrestea 12. Goiko lobulua 13. Adar lobarra (edo lobuluko adarra) 14. Eskuineko goikoa 15. Eskuineko erdikoa 16. Eskuineko behekoa 17. Erdiko arteka 18. Arteka zeiharra edo laprana 19. Erdiko lobulua 20. Beheko lobulua 21. Diafragma 22. Beheko lobulua 23. Birikako lingula 24. Koska kardiakoa 25. Arteka zeiharra

Osatzen duten atalak, ezaugarriak eta funtzioak:

-Sudur-hodiak: airearen sarrera ahalbidetzen duten bi barrunbe dira. Euren funtzioa airea biriketara eraman baino lehen hau hezetu, iraitzi eta berotzea da.

-Faringea: muskulu hodi bat da, gihartsu eta elastikoa eta bere barrualdea mukosaz eratuta dago. Arnastutako airea beheko arnasbideetara bideratzen du, hau da, laringera. Gainera, sudurra eta ahoa laringearekin eta esofagoarekin elkartzen ditu. Bestalde, arnas aparatuak eta digestio aparatuak amankomunean duten organoa da.

Hiru zati bereiz daitezke: nasofaringea (sudur-barrunbearen atzean dago), orofaringea (ahoaren atzealdean dago) eta laringofaringea (faringearen beheko atal da eta laringearen atzean dago)

Sudur hodiak animazioa

-Laringea: hodi laburra da eta bere barnean ahots kordak aurkitzen dira. Atal kartilaginotsuak osatzen dute. Goitik faringearekin elkartua dago eta behetik trakearekin. Bere funtzioa arnasturiko airearen iraizpena da ondoren trakearantz bideratzeko. Gainera, ahotsa sorrarazten du. Janaria bertan sartu ez dadin itxi egiten da.

-Trakea: airea biriketara sartzeko eta ateratzeko bidea da, hau da, laringetik bronkioetara edo alderantziz. Bertan, C itxurako eraztun kartilaginotsuak daude hodia zabalduta mantentzeko. Amaieranbi hoditan banatzen da.

Ahots kordak

-Birikak: arnas aparatuaren organorik garrantzitsuenak dira. Bi dira eta kaxa torazikoaren barruan kokatzen dira, saihets hezurrek babesten dutelarik. Elastikotasun eta sendotasun handia dute eta pleurak inguratzen ditu. Ezkerrekoa eskuinekoa baino txikiagoa da bihotza egoteak hartzen duen espazioaren ondorioz. Horregatik, eskuin birikak hirulobulu (zati) ditu eta ezker birikak bi lobulu. Airea hartzerako orduan, zabaldu egiten dira eta botatzerakoan, uzkurtu.

-Bronkioak: bronkioloetara bideratzen du trakeatik iritsitako airea. Trakearen hodia bi zatitan banatzen da, bronkioak sortuz eta birika bakoitzera bideratuz. Trakea bezala, C formako eraztunek osatzen dute.

-Bronkioloak: bronkioak hodi txikiagoetan banatzen direnean sortzen dira eta airea albeoloetarantz bideratzen dute.

-Albeoloak: bronkioloak adarkatzen direnean sortzendira eta amaieran pareta meheko zakuak dituzte, birika-albeoloak. Bertan, gasen trukaketa gertatzen da.

-Diafragma: biriken azpian dagoen gihar bat da eta barrunbe torazikoa barrunbe abdominaletik bereizten du. Arnasketa gertatzean uzkurtu egiten da eta beherantz mugitu barrunbe torazikoari lekua uzteko eta arnasketa gauzatzeko. Arnasa botatzean, kontrako prozesua gertatzen da.

Trakeatik albeoloetara

-Pleura: toraxaren barruan dagoen eta birikak eta diafragma inguratzen dituen mintza da. Bere funtzioa, birikak babestea da. Horrela, arnasketa mugimenduak gauzatzen direnean birikek ez dute bat-bateko kontaktua kaxa torazikoaren barnealdearekin. Bi geruza bereizten dira: Biszerala eta parietala.

-Geruza biszerala: estuki lotuta dago biriketara, bere gainazal osoa estaltzen duelarik.

-Geruza parietala: toraxeko hormetara eta diafragmaren goiko aurpegira itsatsita dago.

Bi geruza hauen artean, barrunbe pleurala bereizten da. Bertan likido pleurala dago, bi geruzen lotzea areagotuz eta arnas mugimenduen irristadura ahalbidetuz.

Diafragma eta pleura

Arnas-mugimenduak:-Aireztapena albeoloetako etengabeko aireberritzea da. Bi mugimenduri esker gertatzen da: inspirazioa (arnasa hartzea) eta espirazioa (arnasa botatzea). Arnas mugimenduak eragiteko, arnas muskuluak, birikak eta kaxa torazikoak dituzten ezaugarriak beharrezkoak dira. Hauek, inspirazioan biriken bolumena handitzeko eta espirazioan gutxitzeko gertatzen diren indarrak sortzen dituzte.

-Inspirazioa: aire sarreraren prozesua da. Diafragmak egiten du lanik handiena, uzkurtzean beherantz mugitu, kaxa torazikoa luzatu eta airea biriketara sartzen delarik. Bestalde, saihetsarteko muskuluen uzkurdurek, kaxa torazikoaren aurreranzko mugimendua eragiten dute.

-Espirazioa: aire kanporaketaren prozesua da eta ez da muskuluen uzkurdurarik gertatzen. Diafragma lasaitu eta kaxa torazikoaren luzera gutxitzen da, airea biriketatik ateraz. Bestalde, saihetsarteko muskuluak lasaitzean kaxa torazikoak beherantz egiten du.

Arnas mugimenduak

Aire-fluxua eta presioak:

Birikek duten elastikotasunagatik, uzkurtzeko joera izaten dute eta toraxaren hormak kontrako joera. Horregatik, barrunbe pleuralean agertzen den presioa presio atmosferikoa baino txikiagoa da.

Aldiz, biriken barruko presioa, presio atmosferikoaren berdina da eta ondorioz, birikak toraxaren hormara itsatsita daude, horma torazikoaren mugimenduei jarraituz.

Arnas hartzeko mugimenduei dagokienez, inspirazioa gertatzean, horma torazikoa handitu egiten da, biriken bolumena handituz eta arnasa hartzea bultzatuz. Bestalde, espirazioan, horma torazikoak ez du funtziorik eta biriken elastikotasunagatik, uzkurketa gertatzen da.

Arnasketaren erregulazioa:

a) Nerbio-kontrola:

Arnas maiztasuna gehitu, gutxitu edo denboraldi baten eten dezakegu. Gaitasun hauek erraboilaren arnas-zentroak kontrolatzen ditu. Hau, arnasartze zentroz (arnasa hartzea eragiten duena) eta arnasbotatze zentroz (arnasa botatzea eragiten duena) osatuta dago.

Nerbio zentrotik nerbio bulkadak diafragma eta saihetsarteko muskuluetara iristen dira erregularki, hauen uzkurdura sortuz.

Arnas prozesuek ez dute batera funtzionatzen, batak bestea inhibitzen du.

b) Kontrol kimikoa:

Kimiohartzaileek eragin handia dute odolaren kontzentrazioak kontrolatzerako orduan. Odolaren CO2-aren kontzentrazioa handitzean edo PH-a jaistean arnas maiztasuna handitzen da.

Kimiohartzaileak leku desberdinetan aurkitzen dira:

-Aortaren makoan: bertako estimuluak nerbio bagoaren bidez nerbio- sistema zentralera garraiatzen dira.

-Karotida arterian: nerbio glosofaringeoaren bidez garraiatzen da.

- Erraboileko kimiohartzaileen zentroan.

c) Mekanohartzaileak:

Biriketan kokatzen diren hartzaile desberdinak dira, hala nola, luzapen-hartzaileak, narritadura-hartzaileak eta oinaze-hartzaileak. Hauek kitzikatzean, informazioa nerbio bagoaren bidez nerbio-sistema zentraleko arnas-zentroetara eramaten da.

Gaixotasuna eta prebentzioa: Biriketako enfisema.

Biriketako Gaixotasun Obstruktibo Kronikoaren (BGBK) bi motetako bat da, bronkitis kronikoarekin batera. Beraz, arnas gaixotasun obstruktibo kronikoa da.

Biriketako albeoloen paretei eusten dieten zuntzak ahultzean eta albeoloak handitzean sortzen da gaixotasun hau eta arnas hartzeko zailtasunak eragiten ditu.

Eragile nagusiak beste gaixotasun bat (Pneumonia, bronkitisa …) edo tabakismoa izan ohi dira. Azken honek, produktu kimiko batzuen askatzea eragiten du eta ondorioz, albeoloen paretak kaltetu egiten dira. Horregatik, albeoloek aire freskoa hartzeko gaitasuna duten arren, ezin dute erraztasunez askatu eta horrek, gorputzeko oxigeno kantitatean eragina dauka.

Ezin da inoiz guztiz sendatu baina ez du arriskurik sortzen bihotzeko ezintasuna agertzen den arte.

Prebentzioa: ez erretzea, bizitza osasuntsua egitea infekzioen aurkako erresistentzia handitzeko, hala nola, elikadura zainduz, kirola eginez …, ingurune kutsatuetatik urrun mantentzea.

Enfisema