Araba Euskaraz - BerriaAraba Euskaraz Egitaraua b 2-3Araba Euskaraz-en ibilbidea, egitaraua eta...
Transcript of Araba Euskaraz - BerriaAraba Euskaraz Egitaraua b 2-3Araba Euskaraz-en ibilbidea, egitaraua eta...
Araba EuskarazEgitaraua b2-3
Araba Euskaraz-enibilbidea, egitaraua etainformazio praktikoa
Erreportajea b4
Sortzetik beretikzailtasunak izan dituenikastola baten historia
Elkarrizketa b6-7
Saioa Urizar, Argantzonikastolako zuzendaritzataldeko kidea
JUA
NA
N R
UIZ
/ F
OK
U
HirugarrenaTrebiñun
Hamabost urtean 0-5 urteko zikloaeskaini du Argantzon ikastolak, baina Lehen Hezkuntzara zabaldunahi dute eskaintza. Helburu
horrekin antolatu dute Araba Euskaraz,
hirugarrengo aldiz.
Testuak: Eider Goenaga
2018ko ekainaren 16a
BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 16a2 b Araba Euskaraz
Gasteiztik heme-zortzi kilome-trora, Arabarenbihotzean dagoTrebiñuko es-kualdea. Hala
ere, hemendik oso urrun daudenbaina asko agintzen duten ba-tzuek diote gure herria ez delaAraba». Araba Euskaraz-en aur-kezpen testutik ateratako hitzak
dira horiek, Argantzon ikastolakoumeen izenean sinatutako idatzi-tik jasotakoak. Izan ere, Argan-tzon ikastolak antolatuko du aur-ten ere Araba Euskaraz; Trebiñu-ko Konderriko ikastola bakarrakantolatzen duen hirugarrenaizango da biharkoa. «Araba Euskaraz guztiek dute
berezitasunen bat, eta, aurtengo-ak, zer esanik ez. Gaztela eta Le-
ongo administraziopean dagoenlurraldean ospatuko da, euskara-ren ofizialtasuna ukatua dagoenlurraldean, arabar izaera ukatu-rik duen lurraldean», jarraitzendu testuak. Horregatik, aurtengoAraba Euskaraz-en helburu ba-karra ez dela ekonomikoa dioteantolatzaileek. «Aldarrikapeneguna izatea nahi dugu». Eta jaiari begira, eta aldarrika-
pena ahaztu gabe, lelo esangura-tsua aukeratu du Argantzon ikas-tolak: Irrikitan. «Irrikitan gaudeTrebiñuren eta Arabaren fikzioz-ko muga astun hori desager da-din; irrikitan, euskaraz ikasi etabizitzeko; irrikitan, ikastolarenegoera behingoz egonkortzeko;irrikitan, ikasteko modu berriakabiatzeko...».
Egitarau berritzaileaGaur aldarrikapen horrekin bategitera deitu dituzte euskaltzale-ak. «Gure ikastola txiki-txikia da,42 haur eta zazpi irakasle baino ezditu, eta, badakizue, txikia denakaskotan laguntza handia beharizaten du». Argantzunera joan,hango egoera ezagutu, eta lagun-du nahi duten guztientzat jai egi-tarau oparoa atondu dute antola-tzaileek, eta hainbat berritasunere sartu dituzte. Besteak beste, jai xumeagoa
egiten saiatu direla azaldu duteantolatzaileek. Hiru gune bainoez dira izango, eta ibilbidea eremotza da, nahiz eta horrek ezduen esan nahi egitaraua eskasa-goa denik. Berritasunen artean,gazteentzako gunea kendu dute;baina, gazteei begirako egitarauaosatzeko, kontzertuak —La Pulga,Libe, Glaukoma eta Arabako taldeberrien kontzertuak— izango dirabigarren gunean, eta DBHkoikasleen Erronka ere gune bereanegingo da. Beste bi guneetan ere egingo di-
tuzte Erronkak. Lehen gunean,ikastolako zelaian, Umeen Hiriajarriko dute, eta hor 3-7 urte bi-tarteko umeek egingo duteErronka. Horrez gain, ikastolarenfuntzionamendua kalera aterakodute, eta, Francesco Tonuccirenfilosofiari jarraituz, zortzi espe-rientzia gune ipiniko dituztehaien gozagarri. 0-2 urteko ume-entzat ere jolas gune berezia ipini-ko dute Umeen Hirian. 8 eta 12 urte arteko umeek hi-
rugarren gunean egingo duteErronka. «Diseinatutako probakfisikoagoak izango dira, eta talde-ka egin beharrekoak». Jaiari 10:00etan emango zaio
hasiera, eta egun osoan izango di-ra ekitaldiak, 19:00 arte. Argan-tzunera joateko garraio publikoaerabiltzeko deia egin dute antola-tzaileek. Gasteiztik Argantzunerajoateko tren bereziak izango dira,10:00etan eta 11:15ean, eta Te Llevamos konpainiak ere jarriditu autobusak Gasteiztik(09:30ean eta 10:30ean), Donos-tiatik (09:00etan) eta Bilbotik(08:30ean). Autoan joaten dire-nentzako aparkalekuak ere pres-tatu dituzte ibilbidetik hurbil. Argantzon ikastola egoera eko-
nomiko larrian dago, baina anto-latzaileek ohartarazi dute aurrerabegira dagoen ikastola dela etaaurrera egiteko guztien laguntzabeharko dutela. Araba Euskaraz-en ateratzen den etekina LehenHezkuntzako zikloa martxan jar-tzeko erabiliko dute.
Gaur egingo dute Araba Euskaraz jaia, Argantzonek antolatuta,Trebiñuko ikastola bakarrak. Lehen Hezkuntzako zikloamartxan jartzea dute helburu, aldarrikapena ahaztu gabe.
Hazteko ‘irrikitan’
Argantzon ikastolako umeak, aurtengo Araba Euskaraz-eko bideoklipa grabatzen. ARGANTZON IKASTOLA
Araba Euskaraz b 3BERRI A
Larunbata, 2018ko ekainaren 16a
r az eta
atzhizkuntzaz ardure aen gar
S
S
S
S
S
S
P
P
P
Sarrerak
P Parkinak
1
2
3
Argantzun
Frontoia
Ikastola
Plaza
Ibilb
ide o
soan
, 11:30etik 13:30era: Pirritx, Porrotx eta Bonberenea txaranga, kalejiran (1go gunean hasita).
Araba euskaraz,Argantzunen
1 Herria
Arabako Herri Arteko Pilota Txapelketa.
Finala.
Pilota tailerrak, Arabako Pilota.
Federazioaren eskutik.
10:00
16:00
3 Bihotza
Dantza. Kaiku.
‘Kaikutxo’ ipuina.
Erronka. LHko 2. eta 3. zikloak.
Algara dantza taldea.
3zpa4.
Dantza. Kaiku.
‘Kaikutxo’ ipuina.
Dantza. Kaiku.
‘Kaikutxo’ ipuina.
Irrien Lagunak. ‘Ane eta piratekin parrandan’.
10:00
11:00
11:00
11:30
13:00
14:00
14:30
15:30
16:30
16:00
2 Hizkuntza
Erronka. DBHko ikasleentzat.
La Pulga. Kontzertua.
Arabako talde berrien kontzertua:
Orbana, Trago Bakoitzean, Nakba eta Duluth.
Libe. Kontzertua.
Glaukoma. Kontzertua.
10:00
11:30
13:00
15:30
17:00
Frontoia
Hasiera ekitaldia.
Umeen Hiria eta HHko eta LHko
lehen zikloko umeen Erronka.
Big Band Berri.
Bertsolariak.
‘Pon ta Pa’ antzerkia.
Azido Folkloriko. Dantza plaza.
10:00
11:00
13:00
15:00
16:00
18:00
Ikastola
Erronka. Dantza proba.10:00
Plaza
Trebiñu eta Argantzun-go umeek, 2003kourriaren 27ra arte, ezzuten euren eskualde-
tik atera gabe euskaraz ikastekoaukerarik. Gaztela eta Leongo ad-ministraziopetik irten behar iza-ten zuten, Araba ofizialeko ikas-tola edo eskoletara joateko. Egunhartan, baina, egoera aldatu egin
zen: Argantzon ikastola jarri zu-ten martxan, konderriko umeeieuskaraz ikasteko aukera emate-ko. 0-2 urteko 11 ikasle eta bi ira-kasle izan ziren aitzindariak; gauregun, 0-5 urteko 42 ikasle eta zaz-pi irakasle dira. 60 metro koadro-ko gela bakarra zuten hasieran;gaur egun, 2006an inauguratuta-ko eraikinean ari dira lanean.
Proiektu horren lehen harriajartzeko, 2001. urteari begirajarri behar da. Urte horretan itxizuten Argantzungo eskola(Gaztela eta Leongo administra-ziopean zegoena), eta urte bere-an Araba Euskaraz antolatuzuten Argantzunen. Haztekoerein izan zen jaiaren leloa urtehartan, eta orduan ereindakoa-
ren fruitua da gaur egungo ikas-tola.
Araba Euskaraz egin eta biurtera jarri zuten martxan ikas-tola, baina ez zuten eraikin pro-piorik eduki 2006ra arte. Eraikinhori ordaintzeko, bigarren aldizantolatu behar izan zuten ArabaEuskaraz 2007an, Garenarenjostun lelopean.
Bigarren Araba Euskaraz har-tan, antolatzaileek azpimarratuzuten Argantzon ikastolarenegoera larria zela, eta euren ego-era egonkortu beharra zegoela.«Borondate politikoa behar da,eta ausardia pixka bat ikastolahau aurrera ateratzeko. Lau urtepasatu dira [martxan jarri zene-tik], eta bada garaia behingozfinantzaketa egonkor bat izandezan ikastola honek», esanzuen Ekaitz Lotina zuzendariak2007an. 11 urte geroago, ordea,egoerak bere horretan jarrai-tzen du. Ahaleginak egin izandituzten arren, Gaztela etaLeongo administrazioak argiutzi die ez duela euskarazkohezkuntza lagunduko, eta han-dik ez dute euro bakar bat jaso-tzen; Eusko Jaurlaritzak ere,Gaztela eta Leongo helegite battarteko, ezin du beste lurraldebateko ikastetxe bat diruzlagundu, eta hortik ere lagun-tzarik ez. Hala, beraien heldule-ku ekonomiko ia bakarra Ikas-tolen Elkarteko elkartasunkutxa da, eta irakasleak «gerri-ko estutze kroniko batean mur-gilduta» daudela diote.
Txikia izatearen ajeakPremia ekonomiko horren etaeskola txikia izatearen ondorio-ak pilatu egiten dira Argantzonikastolan. Irakasle izan, telefo-noa hartu, jantokiko begiraleizan, hondatzen diren altzariakkonpondu, haur bati fardelaaldatu, gurasoei oharra idatzi,jantokiko mahaia prestatu, ikas-tola margotu, diru kontuak era-man... Horiek guztiak eta gehia-go egin behar izaten dituzteArgantzon ikastolako zazpi ira-kasleek egunerokoan. Eta, urtehauetan guztietan, funtziona-mendu propioa, eredu pedagogi-koa eta hezkuntza metodologiaere findu dituzte; esperimenta-zioan eta mugimenduan oinarri-tutako ikaskuntza, beharrizanemozionalen errespetua, etaautoestimuaren eta autonomia-ren lanketa dira Argantzon ikas-tolaren hezkuntza ereduarenezaugarri, baita adin guztietakohaurrak nahastea ere.
Baina ikastolako irakasle etagurasoek ez dute bertan gozoegin nahi, eta, 2001ean ereinda-ko landare hark hazten eta frui-tuak ematen jarrai dezan, ArabaEuskaraz antolatu dute hiruga-rrengoz. Helburua 5 urtetikgorako haurrek Argantzon ikas-tolan ikasten jarraitzea da, eta,horretarako, LHko zikloa jarrinahi dute martxan. Horri eman-go dio bidea aurtengo Araba Eus-karaz-ek.
2001eko Araba Euskaraz antolatu zutenetik, Argantzon ikastolak ibilbide luzea egin du. Premia ekonomikoa handia izan arren, ikastola etengabe hazi da, eta hazten jarraitu nahi dute.
Etorkizunaren eraikuntzan
Argantzon ikastolako ume bat, eraikuntza piezekin jolasten, eskolako esperimentazio guneetako batean. ARGANTZON IKASTOLA
BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 16a4 b Araba Euskaraz
ERO
I OSK A
aba Ar
Eusk
zz-eazark
kin
ainak Ek
k 17.
ainak 17.Ek
gantzunen oz ArZat
aba EuskArden
o ooospatuk
z a!
nen
az airz Jar k
os.erwww
ski.es
o laguntzaileaOhik
Ikastola sortu eta hurrengo urte-an hasi zen Saioa Urizar (Bilbo,1975) Argantzon ikastolan lane-an. Ikastola txikia da Argantzon,0-5 urte arteko 42 ikasle eta zazpiirakasle baino ez dira, eta biharkojaia antolatzeko gogor jardun di-rela azaldu du Urizarrek. Ikasto-laren egoera ekonomikoa larriadela aitortu arren, jauzi bat egite-ra doaz; Lehen Hezkuntzako zi-kloa martxan jartzeko helburuzantolatu dute Araba Euskaraz. Nola doaz prestakuntza lanak?
Urte osoa daramagu horretan la-nean, eta azkenean heldu da egu-na. Gauza asko antolatu eta lotubehar dira, eta kostata egin duguaurrera, baina ziur naiz biharegun polita izango dela. Nola uztartzen dira ikastolaren
martxa eta Araba Euskaraz-en
antolaketa?
Biak oso lan potoloak dira, baiikastolaren martxa eta bai jaiarenantolaketa, eta urte osoan egindugu ahalegina elkarri eragin ezdiezaioten, eta eragitekotan era-gin positiboa izan dezan. 0 eta 5urte arteko umeak ditugu hemen,eta umeen eguneroko dinamikababesten saiatu gara. Hezkuntzakalitateari eusteko ahalegin han-dia egin dugu. Eta hori nola lortu duzue?
Ahal zen bezala moldatzen ibiligara. Jaiari lotutako eginbeharrakgure lanorduetatik kanpo egiten.Irakasle gutxi gara, ez dugu ordulibrerik honetarako, ezta hau an-tolatzeko liberatutako inor ere,eta horrek esan nahi du kargahandia hartu dugula. Beraz, ar-dura handiak hartu ditugu, eta lanordu pila bat sartu. Nik esangonuke eskolaren dinamikan eragi-
nik ez edukitzea nolabait lortudugula, baina, guretzat, irakasle-ontzat, azken urte hau oso-osogogorra izan da. Merezi al du horrelako lan bat
hartzea?
Trebiñun oso gutxi gara hain festahandia antolatzeko, eta askotangaldetu diot hori neure buruari.Baina beharra oso handia da Ar-gantzon ikastolan. Espero duguesfortzuak fruituak ematea etamerezi izatea. Herritarren inplikaziorik izan du-
zue?
Nahiko txikia. Argantzon ikasto-lan 42 ume ditugu, baina familiakgutxiago dira, batzuk anai-arre-bak direlako. Gainera, ume txi-kiak direnez, familia, lana etaAraba Euskaraz-en antolaketauztartzea ez zaie batere errazaegin. Beraz, zailtasunak izan ditu-
«Bizirik irautekoborrokan ari daArgantzon ikastola»
Saioa Urizar b Argantzon ikastolako zuzendaritza taldea
Trebiñu Gaztela eta Leongo administrazioaren pean egoteakekonomikoki «itota» du Argantzon ikastola. Hamabost urte dituikastolak, eta urteotan ezin izan du egonkortasun ekonomikorik lortu.
JUANAN RUIZ / FOKU
6 b Araba Euskaraz
Araba Euskaraz b 7BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 16a
gu, bai. Bestalde, herrian izan
dugu laguntza, baina gutxi ba-
tzuk izan dira, gauza guztietan
mugitzen eta inplikatzen diren
horiek. Nik esango nuke gero eta
gehiago kostatzen dela jendea
mugitzea eta inplikatzea; babesa
sentitzen dugu, bai herritarrena
eta bai udalarena, baina beste
gauza bat da jendea mugitzea gu-
rekin batera lan egiteko. Dena
den, oso eskertuta gaude mugitu
diren horiek eman diguten la-
guntzagatik.
Baina herriko eragileekiko ha-
rremana ona da?
Bai, bai, ona da, eta ona izan da
beti, eta ahal denean elkarlanean
aritzen gara. Gutxisolo euskara
elkartea eta Txingoka kultur el-
kartea, ikastolatik sortua, gure
lankide izan dira beti. Trebiñun
oso beharrezkoak dira horrelako
elkarteak, euskararen presentzia
bermatzeko, eta, ildo horretan,
beti egon da harreman estua.
Jaiak dituen helburu ekonomi-
koetatik harago, Araba Euska-
raz-ek zer utziko dio Argantzon
ikastolari?
Guretzat oso garrantzitsua da jen-
deak gu ezagutzea, eta jendeak
gure egoera zein den jakitea. As-
kotan, ez egotearen, ez existitzea-
ren sentsazioa izaten dugu; oso
bakarrik sentitzen gara. Esango
nuke Trebiñuko errealitatea oso
jende gutxik ezagutzen duela, eta
Araba Euskaraz antolatzea aitza-
kia bat da jendeak gu ezagutzeko,
bai urte osoan zehar eta bai jaia-
ren egunean.
Eta zein da zuen errealitatea?
Argantzon ikastolaren egoerak
badu zerikusirik beste ikastole-
kin?
Arabaren bihotzean egon arren,
Burgosko administrazioaren
pean gaude, eta horrek salbues-
penezko egiten du gure egoera.
Hamabost urte ditu ikastolak, eta
oraindik ez dugu egonkortasunik
lortu. Bizirik irauteko borrokan
ari da Argantzon ikastola. Oso
egoera larrian gaude, ekonomi-
koki itota gaude, irakasleok hain-
bat hilabetetan ez dugu kobra-
tzen, dirua hemendik eta handik
lortzeko borroka batean ibiltzen
gara. Egia esan behar bada, oso
ezatsegina da hori, eta gure ira-
kasle jarduna ere baldintzatu egi-
ten du, umeen hezkuntzaz gain,
gureak beharko ez luketen beste
kezka batzuk gehitzen baitzaiz-
kio gure lanari.
Araba Euskaraz-etik ateratzen
duzuen etekina zertarako erabi-
liko duzue?
Gure helburua da Lehen Hezkun-
tza martxan jartzea, handitzen ja-
rraitzeko asmoarekin. Gaur egun,
gure eskaintza Haur Hezkuntza
bakarrik da, eta motz gelditzen
da. Umeek 0-5 zikloa hemen egi-
ten dute; gure metodologiara ohi-
tzen dira; ikastola txikia denez,
denak nahastuta ibiltzen dira;
eta, bat-batean, 6 urte egiten di-
tuztenean, kanpora joan behar
dute. Umeen ibilbidea moztu egi-
ten da, eta guk jarraipena eman
nahi diegu.
Zuen arazoa da LHko eraikina
ezin duzuela Trebiñun bertan
kokatu. Zergatik?
Burgosko administrazioaren
pean gaude, eta euskarak ez dau-
ka tokirik. Ekonomikoki ezinez-
koa litzateke. Burgostik atea era-
bat itxita daukagu. Saiatu ginen,
duela urte batzuk, HHko gelaren
bat itunpetzen eta diru laguntza
lortzen, baina erantzuna oso argia
izan zen: esan ziguten ez zeudela
prest euskarazko eredu bat ba-
besteko. Bestalde, urte hauetan
guztietan saiatu izan gara Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik
dirua lortzen, baina lege bat dago
hori egitea galarazten duena, eta
ezinezkoa da. Beraz, hegoak moz-
tuak ditugu, bi aldetatik. Bestal-
de, Argantzunen jarriz gero, Gaz-
tela eta Leongo Gobernuaren cu-
rriculumari jarraitu beharko
genioke.
Beraz, ez duzue euro bakar bat
ere jasotzen euskal administra-
zioen aldetik?
Jasotzen dugun bakarra udale-
txera sartzen den diru laguntza
bat da, Arabako Foru Aldundiak
euskara sustatzeagatik ematen
duena. Baina oso kopuru txikia
da. Horregatik eman dugu pauso
hau; muga pasatu dugu, edo, ho-
beto esanda, muga pasarazi digu-
te, ez baita gure gogoz izan.
Eta non joango da LHko eraiki-
na?
Muga-mugan joango da, Argan-
tzondik bost kilometrora, Manza-
nosen. Guretzat hori da modu ba-
karra Trebiñun euskararen pre-
sentzia bermatzeko, baina argi
utziz beti gure nahia ikastola Tre-
biñun egotea dela.
Egoera ekonomikoaren larrita-
sunaz gain, nolakoa izan da Ar-
gantzon ikastolaren bilakaera
2003an sortu zenetik?
Ikastola handituz joan da poliki-
poliki, gu ere esperientzia hartuz
joan gara, eta bilakaera oso ona
izan dela esango nuke. Metodolo-
gia finkatuz joan gara, forma
eman diogu duela hamabost ur-
teko proiektu hari, eta, horri es-
ker, esan beharra dago hainbat
familia Gasteiztik etortzen zaizki-
gula. Daukagun metodologiaga-
tik, ikastola txikia delako, familia
giroan gaudelako, familien inpli-
kazioa handia delako, adin ezber-
dineko haurrak nahastuta ibil-
tzen direlako... jende batek ume-
ak Gasteiztik hona ekartzea
erabaki du. Gure eredua eskola
txikien parekoa da, eta oso abe-
rasgarria da egiten ari garen lana.
Ekonomikoki larri gabiltzan
arren, hezkuntza mailan lortu
dugunarekin oso pozik gaude.
Trebiñun euskarak presentzia
izan dezan, zein garrantzi du
ikastolak?
Ikastola sortzeko helburua hori
izan zen, euskararen presentzia
bermatzea, eta ikastolak presen-
tzia handia ematen dio euskarari.
Ume asko euskararekin inolako
kontakturik izan gabe iristen dira
ikastolara, eta hemen ikasi egiten
dute. Familia askorentzat ere gu
gara euskararekin duten kontak-
tu bakarra. AEK-k talde bat du
Trebiñun, eta zenbait guraso,
umeak ikastolan hasi ostean, eus-
kara ikastera animatu dira.
Ikastolari esker, herrian ere
asko handitu da euskararen era-
bilera: guk presentzia handia
daukagu herrian, ateratzen gara
kalera, antolatzen ditugu gauzak
Txingoka eta Gutxisolorekin, es-
kolaz kanpoko jarduerak antola-
tzen ditugu, udalekuak... Azken
batean, euskara eta euskal kultu-
ra kalera atera ditugu. Lehen, ia ez
zuten presentziarik.
«Ekonomikoki larrigabiltzan arren, oso pozik gaudehezkuntza mailan lortu dugunarekin»