“GU ERE BERTSOTAN” - Txorierri...– Ikasleek ere ebaluazio orria beteko dute – Ikasturtean...
Transcript of “GU ERE BERTSOTAN” - Txorierri...– Ikasleek ere ebaluazio orria beteko dute – Ikasturtean...
“GU ERE BERTSOTAN” EGITASMOA
Gazteei, bertsolaritza den kultur ondarearen oinarrizko ezagutza bermatzeko proiektua
Egitasmoaren ezaugarriak
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– Helburuak
1) Bertsogintzaren, ahozkotasunaren eta euskal kulturaren TRANSMISIOA 2) Ikasleen euskarazko komunikazio gaitasunen garapena
– Lantzen diren esparruak
• Bertsogintzaren teknikak: metrika, errimak, doinuak, historia… • Trebetasun sozial eta pertsonalak: jendaurreko jarrera, hizkera, enpatia… • Hizkuntza eta komunikazio gaitasunak: hitz egokien erabilera, erregistroak...
– Horretarako klase bakoitzari egokitutako unitate didaktikoak prestatuko dira, hizkuntzaren alderdi ludikoa oinarri izanda
– Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak ( 6. mailakoak)
– Maiztasuna
Astean ordubete (irailetik ekainera). Bertsozale Elkarteko irakasle espezialistak ematen ditu klaseak.
Oinarria: Bertsolaritzaren Curriculuma
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– 2008an argitaratua. HUHEZI, Bertsozale Elkarteko irakasleen eta Josune Zabalaren artean egina.
– Bertsolaritzaren lanketa 4 alorretatik: Hizkuntza, Kultura, Musika eta Trebetasun pertsonalak/sozialak
– OCD-arekin bat dator. Euskal Curriculumaren planteamenduekin ere bat egiten du.
Ikasmateriala: Gu ere bertsotan
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– Ikuspegi komunikatiboan oinarritutako sekuentzia
didaktikoak dituen ikasle liburua da oinarri
– Irakasleentzat DVD eta audioak
– Kontutan hartu dira:
• Genero ikuspegia (Marije Apodaka) • Ikuspegi komunikatiboa (Josune Zabala)
• Psikologia (Fernando Trebol)
• Irakasleen parte-hartzea sorkuntza prozesuan
Ikasturtean egiten dena
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– Bertsogintzaren oinarrizko ezagutza joko eta ariketen bidez jaso
bertsopaperetatik bat-bateko bertsogintzara
– Bertsolariak ezagutu eta doinuak/bertso tradizionalak ikasi – Bertsoak baliatu, komiki, elkarrizketa eta ipuinak sortzeko – Bertso-eskolen berri izan eta ikasgela aurrean bat-batean jardun
Ikasturtean egiten dena
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– Bertsogintzako ariketak baliatuta, oinarrizko HEZKUNTZA
KONPETENTZIAK landu (Lehen Hezkuntzako Curriculumean azaltzen
direnak):
– Komunikatzen ikasi
– Entzuten ikasi
– Ahozkotasuna landu
– Taldean nahiz bakarka lan egitera ohitu
– Norberaren konfiantza, zentzu kritikoa, ekimena, jakin nahia,
interesa eta sormena landu
– Jendaurrekotasuna landu
Ekintza osagarriak
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
Ikasturtean zehar ikastetxeek hainbat ekintza osagarri antolatzeko aukera daukate:
– Kantaldiak: musikari bat joaten da ikastetxera eta bertsolaritza irakaslearekin batera
ikasleek euskal kanta ezagunak abesten dituzte.
– Bertso saioak: bi bertsolari joaten dira ikastetxera eta bertsolaritza irakaslea gidari
dela bertso saio bat nolakoa den zuzenean ikusten dute ikasleek.
– Bertso topaketak: herri mailako topaketak dira. Herri berean bertsolaritza ikasten ari
diren ikasle guztiak elkartzen dira areto batetan. Ikasleek zuzeneko emankizun bat
prestatzen dute topaketa horretarako, emankizun hauek kantaldi zein bertso
saioarekin uztartuz.
– Bilbertsoak: herrialde osoko bertsolaritza ikasleek prestatzen dituzten bertso-
paperen bilduma da, ikasle talde bakoitzaren argazkia eta talde bakoitzak
egindako bertsoak agertzen dira bertan.
Irakasleak
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– Propio formatutako irakasle espezialistak dira
• Bertsolariak eta tituludunak (diplomatu edo lizentziatuak) • Goi-mailako euskara tituludunak • Urtero izaera desberdineko formazio saioak jasotzen dituzte Bertsozale Elkarteak
antolatuta (klaseen kudeaketa estrategiak, materialgintza, trebetasun
informatikoak…)
– Irakasleak, egutegia ikastetxearekin adostuta osatuko du
• Ikasle bakoitzari zein ikastetxeko irakasleei programaren gaineko informazio idatzia
banatuko die ikasturte hasieran
– Ikastetxeak behar duen bilera orotan parte hartuko du
Egitasmoaren ebaluazioa
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– Ikasturte amaieran, ikastetxe bakoitzak ebaluazio fitxa beteko du,
iritzi eta proposamenen berri emanez.
– Ikasleek ere ebaluazio orria beteko dute
– Ikasturtean zehar, Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak,
Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin batzartuko dira,
taldeak aztertu eta aurrera begirako pausuak
erabakitzeko.Ikastetxeak gainera, Txorierriko
Mankomunitatearekin ebaluazio jarraitua egingo dute.
Egitasmoaren ibilbidea
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– 1985/86 ikasturtean jarri zen martxan
– 2015/16 ikasturtean 7.700 ikasle ari dira
bertsolaritza lantzen Bizkaia osoko 180
ikastetxetan
- Txorierrin urtero bataz beste 180 ume daude
programa honetan sartuta.
Harremanetarako
Bertsolaritza Hezkuntza Arautuan
– Proiektuaren gaineko informazioa zabaltzeko, zalantzak argitu
edo egokitutako proposamenak egiteko:
- Txorierriko Mankomunitatea: [email protected]
Tel: 94 4540350
- Bizkaiko Bertsozale Elkartea: 94 681 27 11/ 608 939739
(Eli Arostegi). Emaila: [email protected]