Ahozkotasuna 1 posta

2
1 posta: Ahozko zibertestu bat ehuntzen Txomin Lasarte Azkarate Ahozko zibertestu baten planifikazioak bere prozedura dauka atzean, eta hori ondo egiteak ahalbidetuko du gero, produktuaren arrakasta. Lehendabizi, argi izan behar da zer egin nahi dugun. Baina zer egin nahi dugun parametro eta testuinguru bat kontuan hartuta. Hau da zer egin nahi dugu testuinguru konkretu honetan? Hori izango litzateke galdera. Beraz, testuinguratze horretan kontuan izango ditugu honako puntu hauek: gaia, euskarria, komunikabide mota, hartzailea eta helburua. Honen ostean, eta erabiliko den hizkuntza behin definituta, zein erregistro diskurtsibo erabiliko dugun definitu behar dugu. Hau da ze hizkera maila erabiliko dugun, formala edo informala izango den, zein baliabide diskurtsibo-linguistiko komeni diren kasu bakoitzean e.a. Hau, Nola ez, generoari loturik joango da. Hau da, zein genero erabiliko dugu gure testuan: Erreportaia? Kritika? Artikulua?... Hauen azpiatalak ere zehaztu beharko dira ze, azpigenero bakoitzean erabiliko ditugun baliabide linguistikoak eta estrategia diskurtiboak desberdinak izango dira. Orain kontuan izan beharko genuke ea egituratzen ari garen lan honek gure helburuekin bat egiten duen. Ze helburua bada ume batzuk entretenitzea eta generoa bada erreportaje sakona, egituraketa akatsa egongo litzateke eta ume guztiak lo hartuko lukete. Beraz, egituraketa akatsik badago? Orainarte egituratutakoak bat egiten du hasierako helburuarekin? Honen ostean produktua ehuntzen jarraitu beharko dugu. Multimedia baliabideen estrategia garatu. Zein euskarri erabiliko ditugu? Euskarri bakoitzak zer ahalbidetzen digu? Antzerako produktuen azterketa burutu. Sarritan ideia interesgarriak jaso daitezke besteek egindako lanetatik.

Transcript of Ahozkotasuna 1 posta

Page 1: Ahozkotasuna 1 posta

1 posta: Ahozko zibertestu bat ehuntzen

Txomin Lasarte Azkarate

Ahozko zibertestu baten planifikazioak bere prozedura dauka atzean, eta hori ondo egiteak ahalbidetuko du gero, produktuaren arrakasta.

Lehendabizi, argi izan behar da zer egin nahi dugun. Baina zer egin nahi dugun parametro eta testuinguru bat kontuan hartuta. Hau da zer egin nahi dugu testuinguru konkretu honetan? Hori izango litzateke galdera. Beraz, testuinguratze horretan kontuan izango ditugu honako puntu hauek: gaia, euskarria, komunikabide mota, hartzailea eta helburua. Honen ostean, eta erabiliko den hizkuntza behin definituta, zein erregistro diskurtsibo erabiliko dugun definitu behar dugu. Hau da ze hizkera maila erabiliko dugun, formala edo informala izango den, zein baliabide diskurtsibo-linguistiko komeni diren kasu bakoitzean e.a. Hau, Nola ez, generoari loturik joango da. Hau da, zein genero erabiliko dugu gure testuan: Erreportaia? Kritika? Artikulua?... Hauen azpiatalak ere zehaztu beharko dira ze, azpigenero bakoitzean erabiliko ditugun baliabide linguistikoak eta estrategia diskurtiboak desberdinak izango dira. Orain kontuan izan beharko genuke ea egituratzen ari garen lan honek gure helburuekin bat egiten duen. Ze helburua bada ume batzuk entretenitzea eta generoa bada erreportaje sakona, egituraketa akatsa egongo litzateke eta ume guztiak lo hartuko lukete. Beraz, egituraketa akatsik badago? Orainarte egituratutakoak bat egiten du hasierako helburuarekin?

Honen ostean produktua ehuntzen jarraitu beharko dugu. Multimedia baliabideen estrategia garatu. Zein euskarri erabiliko ditugu? Euskarri bakoitzak zer ahalbidetzen digu? Antzerako produktuen azterketa burutu. Sarritan ideia interesgarriak jaso daitezke besteek egindako lanetatik.

Musikarik izango badu musika aukeratu. Egoera bakoitzak musika jakin bat eskatuko du. Testuinguruaren azterketa burutzeko orduan zehaztu behar da hau.

Grabaketa. Orain arte xehetu dugun lan hau grabatu, aurreko parametroak kontuan hartuta. Grabatu ostean muntatu. Lana editatu testuinguruak hala eskatzen badu. Interakzioa, elkarreragina. Hau da, hartzaileak ze aukera izango du gure produktuan elkarreragiteko? Hala egitea erabakitzen bada ateak zabalik laga hartzaileari. Elkarreragina, gaur egun, interneteko nabigazioaren oinarrietako bat bilakatzen ari da, eta hedabide gehienak ari dira euren proiektuetan txertatzen. Beraz, elkarreragina zehaztu: crossmedia, transmedia e.a.

Azkenik, hasierako helburua lortu den galdetu behar dugu. Hartzaileari ere galde diezaiokegu, haren iritziak asko esaten baitu izan dugun eraginkortasunaren inguruan.

Page 2: Ahozkotasuna 1 posta