2018...TTS teknologian oinarritua (Text-To-Speech edo testua hizketa bihurtzeko teknologia), tresna...
Transcript of 2018...TTS teknologian oinarritua (Text-To-Speech edo testua hizketa bihurtzeko teknologia), tresna...
Euskaratik, teknologia eta ezagutza sortuz, eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo,
kritiko eta berdinzalea eraiki nahi dugu.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Emankorra izan da 2018ko txostenerako auke-ratu dugun leloa. Emankor hitzak enpresen haz-kunde ekonomikoaren usaina izaten du maiz; ez da hori, ordea, guk hemen eman nahi diogun esanahia. 2018a urte emankorra izan dela diogu, azken urteotan landutakoak fruitua eman duela iruditzen baitzaigu. Gure jarduera epe luzekoa da, eta gure erritmoa jarraitua izan ohi da; bai-na, hori horrela izanda ere, badira 2018an urrats kualitatiboen zantzua hartu duten zenbait adibi-de. Horietako bat Eusko Jaurlaritzak sustatutako STEAM estrategia dugu; horren baitan, estrate-gia hori gauzatzeko baliabideak eskaini zaizkie hezkuntzako eragileei. Ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren alorrean dugu beste mugarri bat; alor horretan, zubiak eraiki nahi ditugu zientzia-ren eta gizartearen artean, ikerketa-munduaren eta gizartearen parte-hartzea uztartuz. Bi adibide horiek lotura dute Elhuyarren zientziaren gizar-teratzearekin eta hezkuntza-jarduerekin; baina
emankorrak izan dira gure beste alorrak ere. Ai-patzekoa dugu, adibidez, hizkuntza-teknologien arloan sare neuronaletan oinarritutako itzulpen automatiko disruptiboaren garapena, aldaketa ekarriko baitu itzulpenen arloan; euskara egun ez dagoen esparruetara zabaltzen laguntzea es-pero dugu. Azkenik, garrantzitsua izan da 2018an landu den euskararen lan-munduko plan estrate-gikoa, zeinak abiapuntu izan nahi baitu datozen urteetarako.
Horietan guztietan, parte-hartze aktiboa izan du Elhuyarrek, beste eragile askorekin batera; guz-tiek dute gure gizarteko alor batzuetan aldaketa sakonak eragiteko nahia. Horien bidez ikusten dugu urte askoan Elhuyarrek bereganatu duen ezagutza ekarpen bilakatzeko aukera.
Horixe dugu, azken �nean, Elhuyarren izaera eraldatzailearen muina.
2018, atzera begiraTxema Pitarke De la TorreElhuyar Fundazioko lehendakaria
URTEKO TXOSTENA, 2018
2018, atzera begiraLeire Cancio OruetaElhuyarreko zuzendari nagusia
Emankorra izan da 2018a, proiektuen ikuspegi-tik. Proiektu eta egitasmo berriak jaio dira, eta lehendik zetozenak, sendotu. Era berean, aukera izan dugu bidaide berriekin lan egiteko, baita as-paldiko ezagunekin elkarlanean aritzeko ere.
Proiektuak asko izan dira: euskara-planak egin ditugu Bizkaikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren era-kundean, Ertzaintzan eta Euskal Trenbide Sarean; Euskal Herriko Unibertsitateko DREAM ikerketa-taldearentzat komunikazioan aritu gara; Petro-norrentzat petroleo- eta gas-sektoreari dagokion hiztegia landu eta aurkeztu dugu; berdintasun-planak abiatu ditugu Donostia International Phy-sics Center, nanoGUNE eta Materialen Fisika Zen-troa ikerketa-erakundeetan; lehen urratsak eman ditugu Bizilabe gazteentzako ikerketa-zentroa-ren proiektu pilotua Debabarrena eskualdean lantzeko…
Bertako egitasmoez gain, Europako sei proiek-tutan aritu gara buru-belarri 2018an: Linguatec mugaz gaindiko hiru urteko proiektua, zeinak ara-goieraren, okzitanieraren, katalanaren eta euska-
raren garapen digitalerako elkarlana baitu ardatz; okzitanierarentzat baliabideak sortu nahi dituen proiektua, Euskadi-Akitania deialdian diruz lagun-dua; Plotina Horizon 2020 deialdiaren barruko proiektua, zeinaren helburu baita unibertsitate eta ikerketa-zentroetan berdintasun-planak gara-tzea eta jardunbide egokiak jasotzea; Stemfairnet, zientzia-azoken sarean inklusibitatea lantzeko helburua duen bi urteko proiektua; Emergent, STEAM hezkuntzan generoaren ikuspegia txer-tatzeko helburua duen bi urteko proiektua; eta Spoon, zeharkako konpetentziak (pentsaera kriti-koa, sormena…) oinarri hartuta zientzia-irakasleen trebakuntzak partekatzea helburu duen proiektua.
2018ko emaitza ekonomikoa aldekoa izan da, eta hori ere albiste pozgarria izan da.
Horren guztiaren protagonista, akuilari, eragile eta garatzaile Elhuyarreko lantaldea izan da, nos-ki. Hortaz, Elhuyarren 2018an lagun izan ditugun inguruko erakunde eta lagunak kontuan hartzeaz gainera, eskerrak eman nahi dizkiogu lantaldea-ri. Zorionak!
URTEKO TXOSTENA, 2018
Zergatik Elhuyar?Euskal gizartea eraiki nahi dugu, eta zazpi multzotan banatzen ditugu gure erronkak:
•EuskalZientziaetaTeknologiaSareanakreditutako ikerketa-agente gara
•Hizkuntza-teknologietako ikerketa-proiektu estrategikoetan buru izan gara 2001etik
•Hizkuntzanaturalarenprozesamenduan erreferente teknologiko nagusietako bat gara
•Bikaintasunaikerketan: doktorego-tesiak, argitalpenak eta teknologiaren gizarteratzea.
•Euskaldunekinetaeuskaraezdakitenekin lantzen ditugu egitasmoak
•Gizartearenbeharretaraegokitutakoproiektu berritzaileak diseinatzen eta garatzen ditugu
•Hainbatikuspegitxertatzenditugugure lan-moldeetan: berdintasuna, partaidetza, berrikuntza soziala, aniztasuna...
•Hizkuntza-teknologiak.
•Zureenpresakdituenbeharguztieierantzuteko gaitasuna dugu
•Euskara-planetanaitzindarigara
•Kalitatekoitzulpenakegitenditugu(ISO araua dugu; ama-hizkuntzara itzultzen duten itzultzaileak ditugu, eta, itzultzeaz gain, zuzendu ere egiten dira testuak beti)
•Hizkuntza-teknologietan, punta-puntako zerbitzuak sortu eta eskaintzen ditugu.
Ingurune digitaleleaniztuna etainklusiboa
Euskararenerabilera soziala
Hizkuntzen kudeaketainguruneeleaniztunetan
URTEKO TXOSTENA, 2018
•Emakundekhomologatutakoerakundea gara
•BerdintasunarenaldekoErakundeLaguntzailearen ziurtagiria dugu
•Hainbatikuspegitxertatzenditugugurelan-moldeetan: euskara, partaidetza, berrikuntza soziala, aniztasuna...
•Europakoerakundeekinlankidetzandihardugu.
•Berrikuntzairekianetalankidetzanoinarritzen ditugu proiektuak
•Partaidetzadigitalabermatzekotresnak ditugu
•Diziplinaanitzekolantaldeadugu
•Hainbatikuspegitxertatzenditugugurelan-moldeetan: euskara, berdintasuna, berrikuntza soziala, aniztasuna.
•EuskalZientzia,TeknologiaetaBerrikuntza sareko kide gara
•Zientzia-edukiaklantzenditugugizabalioak aintzat hartuta: genero-berdintasuna, iritzi-askatasuna, independentzia...
•40urtetikgorakoeskarmentuaduguzientziaren dibulgazioan
•Zientzialarizetakazetarizosatutakolantaldea dugu
•Hedabideespezializatupropioak:telebista-saioa, irratsaioa, aldizkaria, webguneak, app-ak...
•ZientziaHezkuntzarenikerketenemaitzetan oinarritutako eskaintza dugu
•Hezkuntza-etaikerketa-agenteekinnahiz enpresekin lankidetzan dihardugu
•Espainiazeinnazioartekohainbaterakunderekin lankidetzan osatutako sarea dugu
•Gazteenparte-hartzeasustatzeaoinarridugu
•Euskalgazteekikoerantzukizunadugu.
Berdintasuna Herritarren partaidetza eta eraldaketa soziala
Kultura zienti�koa Zientzia-hezkuntza
URTEKO TXOSTENA, 2018
Ingurune digital eleaniztuna
Webgune berria, gure teknologien berri emateko
Elhuyarren garatutako hizkuntza-teknologia guztien berri emateko, webgune berria jarri dugu martxan: hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus. Bertan jaso ditugu hizkuntza-baliabideetan, testuen meatzaritzan, itzulpengintzarako teknologietan eta hizketa-teknologietan egiten ditugun ikerketak eta merkaturatzen ditugun produktu eta soluzioak; baita teknologien arloko gure argitalpenak ere.
hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
DLDP Europako proiektuaren emaitzak jasotzeko urtea
2015ean hasi eta 2018ko abuztuan amaitu zen, Erasmus+ programaren barruan, Hizkuntza Aniztasun Digitalaren Europako proiektua (DLDP, Digital Language Diversity Project). Eremu digitalean Europako hizkuntza gutxituak erabiltzea sustatzea eta hiztunak digitalki ahalduntzea izan du helburu; horretarako, edukia sortu da, eta partekatzeko ezagutza eta gaitasunak areagotu. Hizkuntza hauek hartu dira aintzat: bretoiera (257.000 hiztun), euskara (800.000 hiztun), kareliera (80.000 hiztun) eta sardiniera (1.000.000 hiztun). Emaitza gisa, hizkuntza gutxituen egoera zehazten laguntzeko inkesta, BiziraupenDigitalerakoKit-aetatrebakuntza-programabatprestatu dira, eta bide-orri bat, interes-taldeei zuzendua, erronka instituzional eta teknologikoak zehaztuko dituena.
www.dldp.eu
BerbaOla: ikerketa estrategikoa hizkuntza-teknologietan
Azken 15 urteetan, hizkuntza-teknologien inguruko ikerketa estrategiko kolaboratiboan parte hartu du Elhuyarrek, EHUko IXA eta Aholab taldeekin eta Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoekin
batera,HizkingXXI(2002-2004),AnHitz(2006-2008),BerbaTek(2009-2011),Ber2Tek(2012-2014)etaElkarOla(2015-2016)proiektuetan. Elkarlan horren azken emaitza izan da BerbaOla (2017-2018) proiektua. Aurrekoak bezala, Elhuyarrek gidatu du, eta euskararentzako hizkuntza- eta hizketa-teknologiak ikertu eta garatzen jarraitu du. Proiektuaren emaitzen artean, hauek dira aipagarrienak: itzulpen automatikoan eta hizketa-ezagutzan emandako aurrerapauso nabarmenak eta fabrikazio aurreratuaren eta osasunaren arloko aplikazioen demoak.
Ikerketa estrategikoa itzulpen automatikoan eta itzulpen-teknologian
Modena, Quales eta Propost ikerketa-proiektuetan aritu gara. Itzulpen automatikoaren arloak aurrerapen handia izan du azken hilabetetan, eta emaitza oparoak ematen ari da, bai ikerketan, bai merkatuan. Euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpen automatikoko sistemetan ikertzen jarraitzen dugu, emaitzak hobetzeko asmoz, eleaniztasunerako bidean. Itzulpengintzaren arloko beste erreminta batzuetan ere ikertu dugu, batez ere, itzulpen-memoriak ustiatzeko metodo aurreratuetan.
www.modena.eus www.quales.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018
Elhuyarren teknologia Espainiako Gobernuaren I+Gko politikak gidatzeko
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako lantaldeak eta IXA taldeak garatutako desanbiguazio-sistema bat inplementatu
dute Espainiako Gobernua bere I+Gko politikak gidatzeko garatzen ari den zaintza-sistema konplexu batean, Plan de Impulso de las Tecnologías del Lenguaje (Hizkuntza Teknologiak Sustatzeko Plana) delako planaren testuinguruan. Modulu horrek hizkuntza-teknologiak baliatzen ditu patente, artikulu zienti�ko eta ikerketa-proiektuetan aipatzen diren erakunde- eta pertsona-izenak modu unibokoan identi�katzeko eta elkarrekin lotzeko.
https://www.plantl.gob.es/tecnologias-lenguaje/Paginas/plan-impulso-tecnologias-lenguaje.aspx
Talde armatuen biktimei buruzko big data azterketa hedabide digitaletan
Hedabide digitalek talde armatuen biktimei buruz erakusten duten irudiaren big data azterketa egin dio Elhuyarreko Hizkuntza etaTeknologiakolantaldeakKriminologiarenEuskalInstitutuari.Testu-meatzaritzako teknikak aplikatu ditugu testu eleaniztunen bilduma handien gainean (euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko txio eta albisteak), errealitatea errazago interpretatzeko patroi makroskopikoak ateratzeko.
TTS eta inklusibitatea
2015ean, tresna bat garatu zuen Elhuyarrek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiko Eskola Inklusiboko taldearentzat, dislexia edota ikusmen-ezgaitasunen bat duten ikasleei ikasketa-prozesuan laguntzeko. TTS teknologian oinarritua (Text-To-Speech edo testua hizketa bihurtzeko teknologia), tresna gai zen edozein webgune, PDF edo o�matika-dokumentu irakurri eta audio bihurtzeko, eta, irakurri ahala, nabarmendu egiten zuen testua, ikasleei laguntzeko. 2018an, tresna horren bertsio berri bat garatu dugu, eta hainbat berrikuntza txertatu: Firefox eta Chrome nabigatzaileen bertsio berrienetan funtzionatzen du, Google Docs-ekin ere badabil, nabigazio-botoi aurreratuak ditu, irakurtzen ari den esaldiaz gain uneko hitza ere nabarmentzen du eta hitzez hitz pausatuta ere irakur dezake.
www.berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala/
Ikerketa esperimentala: Hitzain eta DeepTalaia proiektuak
Aurrerapen esanguratsuak egin ditugu hedabide digitaletan oinarritutako zaintza-teknologietan, Hitzain eta Elesight proiektuen bidez. Hitzain proiektuan, Vicomtech-ek garatutako transkripzio-teknologiak egokitu ditugu zaintza-prozesua telebista- eta irrati-saioen gainean ere egin ahal izateko. Elesight proiektuan, berriz, iritzien polaritatea sailkatzeko prozesua �ntzen ari gara, sare neuronaletako arkitekturak erabiliz.
hizkuntzateknologiak.elhuyar.eus
Bidaide: kultura-ibilbideen gidari inklusiboa
Elhuyarren Gida Eleaniztunak aukera ematen du museo edo ibilbide bateko azalpenak norberaren mugikorrean eta bere hizkuntzan irakurri edo entzuteko, bertan jarritako QR kodeak mugikorraren bidez eskaneatuta. Orain, irisgarri egin dugu Gida eta Bidaide izena eman. Bidaidek ibilbidean gidatzen du bisitaria, kanpoko ibilbideetan GPSa baliatuta eta, barrukoetan, Bluetooth baliza igorle batzuk baliatuta, eta, interes-puntuetako batera iristean, audio bidezko azalpenak erreproduzitzen ditu. Horrez gain, ibilbideak irisgarri egiten dira, eta irisgarritasun-azalpenak gehitu zaizkio. Bidaide martxan dago Usurbilgo Harria Hitz ibilbidean.
https://bidaide.elhuyar.eus http://adi.usurbil.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018
Linguatec mugaz gaindiko proiektua martxan
Interreg POCTEFA diru-laguntzaren bidez, Linguatec mugaz gaindiko proiektua jarri dugu martxan. Hiru urteko proiektu horren bidez, elkarlana bideratu nahi
dugu aragoieraren, okzitanieraren, katalanaren eta euskararen garapen digitalerako, eta ezagutza, baliabideak eta tresnak partekatu eta berariazko aplikazioak sortu.2018an, asko estutu da erakundeen arteko elkarlana, eta lehen emaitzak lortu ditugu dagoeneko. Elhuyarren gidaritzapean arituko den lantaldeko kideak hauek dira: IXA Taldea, Euskaltzaindia, Lo Congrès okzitanieraren kongresua, Aragoiko Gobernua eta CNRS erakundea (Okzitaniako Tolosa).
Xenda bilatzailea Tokikom elkarteko hedabide guztietan
Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako lantaldeak garatutako Xenda euskarazko bilaketa-sistema inplementatu dugu Tokikom elkarteko kide diren16komunikabidedigitalen webguneetan, banaka nahiz batera kontsultatu ahal
izateko. Sistema berrian, egin nahi dugun kontsulta idazten hasi ahala, «autocomplete» aukera aktibatzen da, eta hainbat aukera agertzen zaizkigu zerrendan, guk kontsulta osoa idatzi behar izan ez dezagun. Eta idaztean akats ortogra�koren bat egiten badugu ere, sistemak zuzendu egiten du, bilaketa behar bezala egiteko.
Horrez gain, lematizatu egiten ditu bilaketak, eta euskaraz hitz batek izan ditzakeen forma guztiak bilatzen ditu, nahiz eta guk haietako bakarra idatzi.
xenda.elhuyar.eus talaia.elhuyar.eus
Eleaniztasuna bezeroen eskura, kalitate goreneko itzulpenen bidez
Elhuyarren itzulpen-zerbitzuak EN ISO 17100:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria berritu du atzera, eta kalitate goreneko zerbitzua eman die 100 bat bezerori. 2018an, sei milioi hitz itzuli ditugu hainbat hizkuntzatara: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, alemana, arabiera, kurdua…Orain, gainera, erakusleiho berria du zerbitzuak
Interneten, itzulpenak.elhuyar.eus webgunea.
itzulpenak.elhuyar.eus
Itzultzaile automatikoa: ikerketatik merkatura
2016-2017anitzulpenautomatikoarenarloanegindakoikerketak2018an ikusi du argia, eta edonork erabiltzeko moduan dago
emaitza modela.eus webgunean.Orain arte erabilgarri zeuden euskararako itzultzaile automatikoek ez bezala, kalitateko itzulpenak egiten ditu modela.eus-ek (gaztelaniatik euskarara eta euskaratik
gaztelaniara), eta itzulpengintzaren ikuspegia aldatzea ekarriko du. Sistemaren oinarrian adimen arti�ziala eta deep learning teknikak daude.
modela.eus
Hizkuntzen kudeaketa
-
URTEKO TXOSTENA, 2018
Petronor Oil&Gas Hiztegia
2017an Petronorrekin sinatutako hitzarmenari esker, Petronor Oil&Gas Hiztegia egin dugu. Hiztegi espezializatu honek sektoreko 1.500 kontzeptu baino gehiago eta 300 bat de�nizio tekniko jasotzen ditu, 21 arlotan sailkatuta.
Hiztegia Interneten kontsultatu daiteke, eta lau hizkuntzatan argitaratu da: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Hala, lagungarri izango da euskararen normalizaziorako, sektoreko terminologiaren bidez ikusgaitasuna emango baitio euskarari, beste hizkuntza batzuen alboan. Petronor Oil&Gas Hiztegia egiteko prozesuan, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologo-taldea jardun da aholkulari, eta Petronorreko adituek ere hartu dute parte, prozesu osoan beren ezagutza eta iritziak partekatuz. Halaber, �ndegiaren dokumentazioko terminologia baliatu da proiektuan, oinarri gisa.
http://hiztegia.petronor.eus
TermKate
Hiztegi espezializatuak sortzeko TermKate langune digitala aurkeztu dugu Europako terminologia-gailurraren kongresuan (EAFT Terminology Summit 2018). Bertan, Europar
Batasunaren esparruan terminologiaren arloan lan egiten duten erakundeak bildu dira, eta interes handia piztu du plataforma berriak. Sistemak automatikoki sortzen ditu hiztegi elebidunak, itzulpen-memorietatik, eta aukera ematen du gero hiztegi hori elikatzeko eta txukuntzeko.
http://termkate.elhuyar.eus
Elhuyar trebatzaile
Elhuyarren urteetan pilatuz goazen jakintza zabaltzen ibiltzen gara barruan nahiz kanpoan, eta hainbat ikastaro eta mintegi gidatu ditugu. Hizkuntzen arloan, euskara lantzeko eta hobetzeko 11 ikastaro emanditugu;guztira,114ordu.Gaztelaniahobetzeko2ikastaroereemanditugu(guztira,6ordu).Hizkuntza-teknologien arloan, itzulpengintzarako teknologiekinlotutako8ikastaroemanditugu(24ordu),eta hizkuntza-baliabide eta -tresnak erabiltzen irakatsi dugu ordubetekobeste6saiotan.
itzulpenak.elhuyar.eus
Euskararen erabilera normalizatzeko planak, enpresa pribatuetan zein publikoetan
Erabat berdinak diren bi enpresa ez dagoen moduan, ez dago esaterik bi euskara-plan berdin dagoenik. 2018an ere hainbat enpresatan aritu gara
euskara-planak garatzen, hala nola Ekin, Caf, Maier, Cikautxo, JMA, … Baina beste erakunde batzuetan ere, aukera izan dugu lehen urratsak egiteko aholkularitza eskaintzeko: Bahia de Bizkaia Gas, Bizitegi, Euskal Trenbide Sarea… Batzuk hasieran, beste batzuk garapen-maila desberdinetan.Batzuetan zein besteetan, hainbat lan egin ditugu euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza izateko bidean urratsak ematen laguntzeko. Esaterako, era askotako batzordeak dinamizatu ditugu, euskararen erabilera handitzeko jarduerak bideratu, kudeaketa-sistemetan txertatzen lagundu, ebaluazioa eta adierazleak zehazten lagundu… Azken �nean, euskararen normalizazioa bideratzeko ahaleginean bidea egiten lagundu dugu.
Energiaren Euskal Erakundean eta Oronan hizkuntza-ohiturak lantzen
Euskaraldia izan da Euskal Herrian aurten izan den ekimen garrantzitsuetako bat, eta, horren aitzakiarekin, era askotako ekimenak bideratu dira hainbat erakundetan. Esaterako, Energiaren Euskal
Erakundean (EVE) hizkuntza-ohiturak lantzeko dinamika jarri dugu martxan, hainbat Ahobizi eta Belarriprestekin. Inplikazioa itzela izan da, ia langileen erdiek hartu baitute parte egitasmoan: arduradun eta teknikariak; euskaldun zaharrak, berriak, ikasleak… Bestalde, Oronan, aintzat hartuta herrian Euskaraldiak zer indar hartu duen, enpresako hamaikakoa sortu genuen. Horrekin batera, hainbat komunikazio-ekimen egin dira (ohar-tauletan, jangeletako mahai-zapietan…), eta sentsibilizazio-saioak ere egin ditugu. Datozen urteetan ere bide beretik jarraitzeko asmoa dugu, ariketa berriak eta berritzaileak martxan jartzeko prest.
GKN Driveline Zumaiak zilarrezko Bikain
GKNDrivelineautomobilgintzan aritzen da. Birminganhen du egoitza nagusia, eta nazioartean du bere merkatua.
Nazioartean lan egiten duen enpresa izatea, ordea, ez da arazo izan hizkuntz-aniztasuna landu eta garatzeko orduan. Izan ere, Euskal Herrian dituen bi lantegietan hamarkada bat baino gehiago darama Euskara Plana lantzen eta garatzen, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin.HorrenondoriodaGKNDrivelineLegazpik2008.urteanoinarrizkoBikainziurtagiriaeskuratuizanaeta2018.urteanGKNDriveline Zumaiak zilarrezkoa.Enpresa berritzailea da, hizkuntza-aniztasunaren eredu; ingelesaren eta euskararen artean zubiak eraikitzen ari den nazioarteko lantegia.
Batasunaren esparruan terminologiaren arloan lan egiten duten
URTEKO TXOSTENA, 2018
Udal<>ekin: emaitza bezain garrantzitsua egindako bidea
Gipuzkoako udaletako euskara-teknikariei aholkularitza eskaintzeko eta euren arteko sinergiak bilatzeko programa kudeatzen eta dinamizatzen aritu gara azken lau urteotan. Ibilbide oparoa izan da. Besteak beste, Gipuzkoako Estrategiak izeneko hausnarketa-prozesua garatu dugu, eta bertan identi�katu ditugu Gipuzkoak lurralde gisa datozen 15-20 urteetarako dituen hizkuntza-erronkak.
Administrazioko eta erakunde publikoetako Erabilera Planak
V. plangintzaldia (2013-2017) amaituta, VI. Plangintzaldian (2018-2022) sartzeko ordua iritsi da 2018an. Plangintzaldi berriariekiteko,BIKAINekoEMEarekinlerrokatutakoPlanEstrategikoaketaKudeaketaPlanakdiseinatzekolaguntzaeskainidieguEMAKUNDEri,OsasunSailari,Lehendakaritzari,Arkautiri,DonostiaKulturarietaZornotzaetaIurretakoudalei.Erakundebakoitzaren abiapuntuko egoera kontuan hartuta, denetan helburuak argiak izan dira: euskara zerbitzu-hizkuntza gisa bermatzeko eta euskara ere ohiko lan-hizkuntza izateko urrats sendoak egitea. Bide horretan tresna eraginkorrak izango dira, halaber, landutako hizkuntza-irizpideak eta arduradunen lidergoa etaBIKAINikuskaritzak.
Arabako Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren Plan Estrategikoa
2018an, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren 2018-2021 Plan Estrategikoa diseinatzeko aholkulari gisa jardun dugu. Araban euskara sustatzeko egin den hirugarren plan hau hainbat eragileren parte-hartzearekin diseinatu dugu, eta haiekin adostutako helburua hauxe izan da: “Aldundi barruko sail eta zerbitzuetan, zein Arabako gizartean, herritarrek hizkuntza erabili behar duten esparruetan baldintzak sortzen jarraitzea euskaraz bizi nahi duen euskaldunari”.
Ertzaintzaren Plan Estrategikoa
2018an, Ertzaintzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana lantzen lagundu diogu Ertzaintzari. Plan honek jauzi kualitatibo bat ekarriko du Ertzaintzaren ibilbidean, orain arte egindako lana indartzearekin batera euskararen kudeaketaren ikuspegi integrala txertatu duelako. Plana lantzeko, gainera, Ertzaintzan funtzio gakoak jokatzen dituzten eragile nagusien iritzia hartu da kontuan, eta planaren de�nizioan agintari nagusiek hartu dute parte. Hamabi erronka estrategiko adostu ditu lau ardatz nagusitan bereizita; hauek dira ardatzok: Ertzainen hizkuntza-gaitasuna, Euskararen erabilera herritarrekin eta lankideekin, Euskararen kudeaketa eta Erabilera-planaren gaineko informazioa eta komunikazioa.
Euskararen erabilera soziala
URTEKO TXOSTENA, 2018
Trebakuntza soziolinguistikoa
2018an Euskaraldiak, besteak beste, aukera erraldoia eskaini ditu Euskal Herriko herri askotan euskararen eta hizkuntzen elkarbizitzaren inguruan gogoeta kolektibo masiboak antolatzeko. Trebakuntza horietako asko Elhuyar Aholkularitzak ere eskaini ditu; hauek izan dira eskainitakoetatik azpimarragarrienak: Donostia, Agurain, Ermua, Zumarraga, Urretxu, Legazpi eta BaionakoAEK.Ahobizi eta Belarriprest rolak argitzearekin batera, hainbat kontzeptu soziolinguistiko partekatu genituen parte-hartzaileekin.
Wikidata elikatzen
Wikipediaren proiektu berrienetako eta etorkizun handiena dutenetako bat da Wikidata: elkarrekin erlazionatutako objektu eta kontzeptuen ezagutza-base bakarra, hizkuntza guztietako azalpenakedukitzekoprestatutadagoena.EWKE(EuskalWikilarienKulturElkartea)erakundeareneskariz,ElhuyarrenZientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoko milaka kontzepturen de�nizioak eta euskarazko terminoak igo ditugu Wikidatara, eta hango objektuekiko lotura beste hizkuntzetako terminoekin automatikoki egin.
Elhuyar eta Euskaltzaindia: lankide eta bidelagun
Sorreratik bertatik jardun dugu lankidetzan Euskaltzaindiarekin, eta hala jarraitzen dugu. 2018an hainbat proiektutan gauzatu da elkarlan hori: LexikoarenBehatokia.Komunikabideekargitaratzendutenmaterialarekin sortutako corpus monitorea, UZEI eta EHUko IXA taldearekin batera; Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko Egitasmoa, Euskara batuaren hiztegia zientziako, teknologiako eta jakintzako terminoez aberasteko asmoa duena; eta Onomastika batzordearentzat kale-izenen irizpideak lantzeko egitasmoa. Hiru euskaltzain urgazle ditugu lantaldean, eta oso modu aktiboan parte hartzen dute Euskaltzaindiaren lantalde eta batzordeetan: Exonomastika, Onomastika eta Hiztegi Batuaren lantaldea, eta Euskara Batuaren Eskuliburua (8 kideetatik 2 Elhuyarreko lankideak dira).
Xuxen zuzentzaile berria
Xuxen zuzentzaile ortogra�ko eta gramatikalaren bertsio berri bat jarri dugu sarean 2018an. Bertsio hori bateragarria da Word 2016rekin,etaEuskaltzaindiarenHiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu. Hainbat euskarritarako bertsioak daude deskargatzeko prest, doan, xuxen.eus webgunean.
xuxen.eus
Elhuyarren hiztegiak: ezinbesteko baliabideak
Elhuyarren hiztegiek sona handia dute, aspalditik, euskal gizartean. Paperetik Interneterako jauzia eman genuenean ere ez zuten hutsik egin erabiltzaileek, eta ikaragarri egin du gora hiztegien atariko bisita-kopuruak azken urteotan. 2018an,46milioikontsultatikgoraegindituztewebgunearenerabiltzaileek.2017kodatuekinalderatuzgero,%45inguruhazida kontsulta-kopurua.
hiztegiak.elhuyar.eus
Hizkuntzen idatzizko erabilera neurtzeko teknologia berritzailea
Hizkuntza-erabileraren neurketak e�zienteago, sistematikoago eta objektiboago egiteko metodologia eta teknologia garatzeko lehenengo urratsak eman ditugu. Ikerketa aplikatuko proiektu honekin, lan-munduan aritzen diren enpresen edota administrazioaren idatzizko hizkuntzen neurketa objektiboa, egingarria, monitorizatua eta erdiautomatikoa egiteko neurketa-metodologia berria eta hori gauzatzeko garapen teknologia egiten hasi gara.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Esku-hartze pilotua Laboral Kutxan: emakumeak erabakigune eta ardura-postuetan
LaboralKutxan,esku-hartzepilotuajarridugumartxan,ardura-postu eta erabakiguneetan emakumeen presentzia indartu eta lidergo-mota berriz de�nitzeko. Bi ekimen garrantzitsu garatu ditugu: lidergo-ereduaren inguruko diagnostikoa egin dugu, genero-ikuspegiarekin; eta Emakumeen Ahalduntze Eskola jarri dugu martxan. Era berean, emakumeei ardura-postuetara iristen lagunduko dien mentoretza-programa bat diseinatzen ari gara, eta gizonekin egin beharreko lanketa zehazten.
Genero-ikuspegia txertatzeko trebakuntza Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan
Hizkuntza-politikan genero-ikuspegia txertatzen hasteko abiapuntu gisa, gaiari buruzko bi trebakuntza-saio eman dizkiegu Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zuzendari eta zerbitzuburuei. Horren ondorioz, generoaren eta hizkuntzaren arteko harremanaz gogoeta egingo duen batzorde bat sortzeko beharra ikusi da, batetik, eta, bestetik, HPSko teknikariei zabalduko zaie hizkuntza-politikan genero-ikuspegia txertatzeko trebakuntza.
Denboraren erabileraren inguruko azterketa eta gogoeta Azpeitin
Emakumeek eta gizonek denbora nola erabiltzen duten ezagutzeko azterketa egin dugu, galdetegi baten bidez; denbora baliabide unibertsala den arren, ez baitugu denok berdin erabiltzen, eta Azpeitiko emakume eta gizonen artean ere antzeman ditugu hainbat ezberdintasun. Hala nola gizonezkoek aisiari (kirola,
gizarte-bizitza, etab.) eskaintzen diote denbora gehiago, eta emakumezkoek, berriz, etxeko lanei eta pertsonen zaintzari. Horrekin batera, antzeman dugu aldiberekotasuna ohikoagoa dela emakumezkoen kasuan, hau da, zaintza-lanetan edo etxeko lanetan aritzea beste jarduera bat egiten den bitartean.Emakume eta gizonen denboraren erabileraren inguruan gogoeta egiteko baliatu dugu prozesua, egungo desparekotasunez jabetzeko eta gizarte-antolaketa berri baten beharraz eta aukerez pentsatzen hasteko.
Gela bat norberarena: Tolosako emakumeen etxearen diseinua
Tolosan kokatuta egon arren, eskualde osorako izango den Emakumeen Etxearen egitasmoa zehazteko partaidetza-prozesua garatu dugu 2018an. Udalerriko nahiz eskualdeko emakumeekin, antolatuta daudenekin nahiz ez daudenekin, landu dugu Etxeak zer beharrei erantzun behar dien; erabiltzaileak nortzuk izango diren; zer motatako jarduerak antolatuko diren; zer kudeaketa-eredu izango duen; nola funtzionatuko duen; eta abar. Prozesua partaidetzaren bidez landu da, eskualdeko ehun emakumek baino gehiagok hartu dute parte, eta, landutakoa aintzat hartuta, datozen hilabeteetan hasiko da gorpuzten Tolosaldeko Emakumeen Etxea.
Berdintasunagehiago, eta emakumezkoek,
pertsonen zaintzari. Horrekin
aldiberekotasuna ohikoagoa dela emakumezkoen kasuan,
URTEKO TXOSTENA, 2018
Berdintasunerako Planen diseinua ikerketa-zentroetan (DIPC, CFM eta nanoGUNE)
Europako hainbat ikerketa-zentrotan garatzen ari garen PLOTINA proiektuan hasitako bideari jarraituz, Berdintasunerako Planak diseinatzeko prozesuak jarri ditugu martxan Donostiako hiru ikerketa-zentrotan. DIPC, CFM eta nanoGUNE, hirurak
�sikarekin lotutako ikerketa garatzen duten erakundeak dira. Fisikaren eremuak duen bereizgarri nagusietako bat da, hain zuzen, ikasketa horiek hautatzen dituzten emakume-kopuru txikia. Gainontzeko ikerketa-eremuetan, ibilbide-profesionalean aurrera egin ahala desagertzen joaten dira emakumeak; �sikaren kasuan, berriz, hasiera-hasieratik sumatzen da haien hutsunea. Beraz, kasu horretan, erronka bikoitza da: batetik, erakundearen kultura, kudeaketa eta prozedurak berrikustea, eta, bestetik, emakumeak eremu honetara erakartzea.
HABEren eta Etxepare Institutuaren Berdintasunerako I. Planen diseinua
HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea, eta Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kultura nazioartean zabaltzeko erakundea, Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeak dira. Hori dela eta, Berdintasunerako Plan propioa lantzeko eta garatzeko betebeharra dute, Jaurlaritzak onartu berri duen EAEko Berdintasunerako VII. Plana aintzat hartuta. Bi erakundeotan egoeraren azterketa egin dugu, beren jarduera eta erakunde barneko egoera berdintasunaren ikuspegitik aztertuz, eta, diagnostikoan oinarrituta, HABEren eta Etxepareren Berdintasunerako I. Planak diseinatu ditugu.
Genero-zuzentzailea Emakunderentzat
Duela urte batzuk Emakunderekin batera garatutako genero-zuzentzailea berritu dugu, eta azken MSOªce eta LibreOªcetara egokitu dugu. Zuzentzailearen helburua da erabiltzailea hizkuntzaren erabilera sexistari buruz ohartaraztea eta kasuan-kasuan erabilera hori saihesteko proposamenak egitea.
Generoa edo berdintasuna zeharlerro gisa, Hernaniko Udalean
Hernaniko Udalean generoa zeharlerro gisa garatzeko aholkularitza teknikoa ematen dihardugu. Helburua da Udaleko sail guztiek bere egitea berdintasuna sustatzeko helburua eta, beren jardueran berdintasun-ikuspegiz lan egitea, emakumeen eta gizonen abiapuntu ezberdinak, beharrak, arazoak eta interesak aintzat hartuz. Horretarako, prozesu honetan, Berdinlanean batzorde politikoa eta sailarteko batzordea sortu ditugu, generoaren zeharlerrotasunaren inguruan trebatzeko eta urratsak elkarrekin adostu eta egiteko. Udalak informazioa biltzeko dituen euskarri guztietan sexuaren aldagaia txertatzen ari gara; kontratazio publikoetan berdintasuneko, euskarako eta ingurumeneko klausula sozialak txertatzeko prozedura landu dugu; eta Udalaren lanpostuen balorazio-prozesuan parte hartu dugu, berdintasuneko ikuspegia txertatzeko.
Elhuyar Hiztegiak berdinzale
Gure hiztegiak berdintasun- eta inklusio- irizpideak kontuan hartuz eguneratzen jarraitzen dugu. 2018an,400sarrera berri
sortu eta 900 inguru eguneratu ditugu, besteak beste irizpide horiek kontuan hartuta. Lanaren erakusgarri gisa, hona aldaketa bat, aurrera egin lokuzioaren adibidean eginikoa: Lehen: horren bidez du hainbat gaitan gizonak aurrera egin: por medio de ella ha progresado el hombre en ciertos temasOrain: horren bidez du hainbat gaitan gizakiak aurrera egin: por medio de ella ha progresado el ser humano en ciertos temas
hiztegiak.elhuyar.eus
kasuan-kasuan erabilera hori saihesteko proposamenak egitea.kasuan-kasuan erabilera hori saihesteko proposamenak egitea.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Hernaniko kulturaren inguruko hausnarketa
Hernaniko Udalak sustatuta, herriko kulturaren inguruko hausnarketa-prozesua bideratu dugu herriko kultura-eragileekin batera.Kulturarenegoerarendiagnostikoaegindugu,etapartaidetza-prozesu baten bidez, diagnostiko hori abiapuntu hartuta, ekintza-plana garatu dugu. Plana sei ardatzetan banatuta dago,36helburueta70ekintzabiltzenditu,etahurrengourteetarako lanerako ildo nagusiak zehazten: kultura herri biziaren hauspo izatea, sormenari leku berezia egitea, elkarlana bultzatzea, aniztasuna lantzea, transmisioan eragitea eta azpiegiturak hobetzea.
Aniztasun-plan pilotuak Urola Kostako enpresetan
UrolaKostakoUdalElkargoaksustatuta,aniztasun-planpilotuakgaratudituguUrolaKostakolauenpresatxikitan.Hainbatarlo lantzea aurreikusten dute aniztasun-plan hauek, eta diskriminazio-egoerei aurre egiteko neurriak proposatzen dira, betiere, enpresa bakoitzera egokituta. Autodiagnostikoko ariketa batetik abiatuta, hurrengo bi urteetarako enpresa bakoitzerako
ekintza-plana zehaztu dugu, alor hauetako bakoitzerako neurriak proposatuz: emakume eta gizonen berdintasuna; sexu-orientazioa, belaunaldien arteko harremanak eta jakintza; aniztasun funtzionala; erlijio-aniztasuna; jatorri- eta kultura-aniztasuna; eta hizkuntzen kudeaketa, euskara erdigunean jarririk. Neurriek eragina izango dute enpresa bakoitzaren lanerako kulturan; gaiarekiko sentsibilizazio eta trebakuntzan; kontziliazio erantzunkidean; kontrataziorako eta barne-promoziorako politikan; komunikazioan; gatazken kudeaketan; hizkuntzen kudeaketan; eta euskararen sustapenean.
Debegesa eta Debagoieneko Gizarteratze Sarea ehuntzeko prozesua
Bazterkeria-egoeran edo bazterkerian erortzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen edota laneratzen diharduten eragileen sarea ehuntzeko oinarriak landu ditugu Debegesa Debabarreneko Garapen Agentzian eta Debagoieneko Mankomunitatean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Sarearen helburua da eskualde horietan bazterkerian edo arriskuan dauden pertsonen laneratze-prozesuak hobetzea eta arrakastatsuak izatea.Prozesua Debabarrenean eta Debagoienean lanean ari diren eragileekin batera egin dugu. Bazterkeria egoeran dauden pertsonak elkarrizketatu eta lantaldeak osatu dira, beharrak antzeman eta sareak erantzun beharreko arloak identi�katzeko.
Herritarren partaidetza
URTEKO TXOSTENA, 2018
Hezkuntza-komunitatearen erronkei erantzunkidetasunez heltzeko urratsak Errenterian
Hezkuntzaren errealitatearen argazki osatua edukitzeko xedearekin, Errenteriako Hezkuntza-diagnostiko partekatua egin dugu, Errenteriako Udalarekin eta derrigorrezko etapetan aritzen diren herriko ikastetxeetako ordezkariekin elkarlanean. Diagnostikoak agerian utzitako errealitatea kontuan hartuta, identi�katu eta lehenetsi dugu Errenteriak udalerri gisa zer erronka dituen hezkuntzaren eremuan epe labur eta ertainera, hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragileen ikuspegiak jasoz (irakasleak, gurasoak, ikasleak…). Erronkak lehenetsita, erronka horiei herri gisa erantzuteko zer-nolako konpromisoak hartu aztertzen eta adosten dihardugu, erantzunkidetasuna oinarrian duen bide-orria zehazteko asmoz.
Eleaniztasunari zuku guztia ateratzeko bideoa
Leporaino bete zen Carlos Santamaria zentroko areto nagusia “Atera zuku guztia eleaniztasunari!” bideoaren aurkezpenean. UPV/EHUko Donostia Research group on Education And Multilingualism (DREAM) ikerketa-taldearentzat sortu dugu ikus-entzunezkoa, eta hezkuntzaren esparruan eleaniztasuna areagotzea du xede, eleaniztasunari etekina ateratzea, alegia. Eskoletan, tradizioz, hizkuntzak bereizteko joera da nagusi, baina hizkuntzak elkarren lagungarri izan daitezkeela erakusten du bideoan DREAM ikerketa-taldeak.
Zientziakide, ikerketa eta berrikuntza arduratsua
Zientziaren dibulgazioaren eta gizarteratzearen arloan Elhuyarrek daukan eskarmentuan oinarrituta, herritarren zientziaren eta ikerketa eta berrikuntza arduratsuaren eremuko proiektu bat landu dugu eta garatzen ari gara. Epe luzeko ikuspegi eta helburuekin planteatutako proiektua da, eta zehazki 2018an, Euskadiko Zientzia, Teknologia, Berrikuntza eta Ikerketa sareko eragile nagusiekin batera RRIaren inguruko (Responsible Research and Innovation) trebakuntza- eta gogoeta-saio batzuk antolatu ditugu. Bertan, diagnosi bat egin eta aurrera begirako helburuak eta ekintzak de�nitu ditugu.
Herri Hezitzailearen balioen diagnostiko- prozesua egin dugu Azpeitiko eragileekin
Azpeitiko Udalak sustaturik, Herri Hezitzailearen balioen diagnostikoa landu dugu herriko eragileekin, eurek egiten dituzten jarduerekin eta proiektuekin zer balio sustatzen dituzten ezagutzeko helburuarekin, indarguneak eta ahulguneak identi�katuz, eta aurrera begirako erronkak eta lan-ildoak adostu ditugu.Prozesuan, hainbat arlotako 52 eragilek hartu dute parte, teknikari eta zinegotziekin batera, diru-laguntzen eta politika publikoen bidez Udalak zer balio sustatzen dituen zehazteko.Galdetegi eta elkarrizketen bidez jasotako informaziotik abiatuta, egiaztatze-saioak egin ditugu Azpeitiko eragileekin, arloka. Prozesua jardunaldi batekin bukatu zen, non egiaztatze-saioetako ondorioak aurkeztu eta aurrera begirako erronkak eta lan-ildoak zehaztu baitziren.
Euskal gizartearen egungo balioetatik etorkizunekoak lantzeko EHUko Udako Ikastaroa Agirre Lehendakaria Centerrekin lankidetzan
“Balioak eta nortasuna euskal gizartearen eraikuntzan” EHUren Udako Ikastaroa antolatu genuen Elhuyarrek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Euskal Herriko zein nazioarteko adituek euskal gizartearen eraldaketa positiboa zer baliok edo motibaziok sustatu duten aztertu zuten, euskalgintzan, kooperatibismoan, Gipuzkoako lurraldean edota unibertsitatean, besteak beste; eta horiek Europako eta Afrikako beste esperientzia batzuekin alderatu ziren.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Elhuyar aldizkaria, euskarazko kazetaritzaren 10 mugarrietako bat, Rikardo Arregi sarietan
RikardoArregiKazetaritzaSariak30urteeginditu,eta, urtemuga ospatzeko, euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritzea erabaki du; tartean, Elhuyar aldizkaria. Hauek dira gainerako sarituak:
Anaitasuna aldizkaria, Zeruko Argia/Argia, Ttipi-Ttapa, EHUko GizarteetaKomunikazioZientzienFakultatea,EITBtaldea,EuskalIrratiak, Euskaldunon Egunkaria/Berria, Eibar.org ataria eta Goiena.
Wolfram Deunak algaraz eta zientziaz bete du Bergara
Laugarren urtez, Zientziaren Astearen barruan, umorezko hitzaldi zienti�ko laburrak eskaini dituzte zientzialari eta zientziazale ezagunek. Zientziarekiko jakin-mina piztea eta zientzialarien eta zientziazaleen arteko harremana estutzea da ekitaldiaren helburua, eta, aurten ere, publikoak gogotsu erantzun du.
CAF-Elhuyar sariak 2018, zientzia hedatzen
2018an inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziren sariketara, eta hauek izan ziren sarituak: Alaitz eta Iraia Etxaide Etxeberria, Miguel Querejeta Pérez, Iñaki Odriozola Larrañaga eta Josu Lopez Gazpio ikertzaileak. Beka, berriz, Ander Gortazar Balerdi eta Jacek Markusiewicz arkitektoek jaso dute, eta Elhuyarren Merezimendu Saria, Ekaia aldizkariak.
cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
Kultura zienti�koa
aldizkaria.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018
Zientzia gizarteratzen, formatu guztietan
ETBn eta Euskadi Irratian ematen diren Teknopoliseko eta Norteko Ferrokarrilleko saioekin batera, Elhuyarrek beste zientzia-eduki batzuk ere hedatzen ditu, lankidetzen bitartez, besteak beste, Ahoz aho saioan (ETB1), Mezularian (Euskadi Irratia), Berrian eta Arrosa sareko irratietan. Horrez gain, zuzeneko ekintzetan ere parte hartzen dute Zientzia Unitateko kideek: jardunaldiak, kongresuak, hitzaldiak…
zientzia.eus
Teknopolis-en erreportaje bat, irabazle Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako sarietan
Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako sariajasoduEuskadikoIngurumenKazetaritzakolaugarrenedizioan, “Plastikoak txipiroi erara” erreportajeagatik.
teknopolis.elhuyar.eus
Graphene Week 2018 nazioarteko kongresuaren prentsa-bulegoa izan gara
Grafenoarenalorrekomundumailako600aditubainogehiagobatudituGrapheneWeek2018kongresuak,DonostiakoKursaaljauregian. Graphene Flagship-ek eta CIC nanoGUNEk antolatutako nazioarteko ekimen horren helburua izan da grafenoaren eta bi dimentsioko beste materialen ikerketan lortu diren azken aurrerapausoak ezagutaraztea. Horretarako, jarduera-programa aparta prestatu dute: puntako 30 hizlari gonbidaturen hitzaldiak, 95 aurkezpen, 300 poster, grafeno-produktuen erakusketa bat, bai eta Europako grafeno-enpresen historia arrakastatsuen bilduma ere.
Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat
Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzeaerabakizuen2016an.Elhuyarrekurteakdaramatzalanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egin du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin, besteak beste, Teknopoliseko eta Norteko Ferrokarrilleko saio berezien bidez.
Zientzia eta teknologiari buruzko bideo labur eta originalak On Zientzia bideo-lehiaketan
Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Elhuyarrek antolatzen dute On Zientzia lehiaketa. Zortzigarren edizio honetan, 80 bideotik gora aurkeztu dira, eta nabarmentzekoa da irabazleen sariek bideo-lehiaketaren mugak gainditu dituztela. Izan ere, sari nagusia irabazi duen bideoak Californiako Raw Science Film Festival-eko bigarren saria ere irabazi du. Gainera, gazte-saria eskuratu duen bideoaren eskubideak editorial batek erosi dizkio egileari, nazioarteko zabalkundea duen material didaktiko batean sartu ahal izateko.
www.onzientzia.tv
URTEKO TXOSTENA, 2018
Elhuyar Zientzia Azoka, aurten ere arrakastatsu
Ikasturtean Elhuyarren babesarekin garatutako proiektuak erakutsi dituzte ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan. Urtean zehar, ikertzaile profesionalen laguntza jaso dute gazteek, eta proiektu zienti�ko bat nola egiten den barneratu dute. Azokaren egunean, emaitza erakusteaz gain, taldeetako batzuei aukera ematen zaie nazioarteko beste zientzia-azoka batzuetan parte hartzeko. Berrikuntza gisa, profesionalen standak ere izan dira aurtengo azokan.
zientzia-azoka.elhuyar.eus
Elhuyar Zientzia azokaren ebaluazioa kontsultagai
Kontsultagaidago,jada,“Evaluación de la feria de la Ciencia Elhuyar Zientzia Azoka” izeneko txostena.Aurkeztutako emaitzak Elhuyar Fundazioaren eta Bartzelonako Universitat Autònomaren Centre de Recerca per a l’Educació Cientí�ca i Matemàtica (CRECIM) erakundearen arteko elkarlanaren fruitu dira.Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren azterketaren
emaitza eta ondorio nagusiak jasotzen dira txostenean. Bere berezitasunen artean dago, besteak beste, eskolen eta ikertzaile zienti�ko-teknikoen arteko harremana eta elkarlana landu eta bideratzea.
Bizilabe, gero eta sendoago
Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan, 10-19 urteko gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, eta enpresen ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen zaie. Bilbon, 2017aren amaieran abiatu zuen bidea Bizilabe zentroak, eta jadaemanditufruituak:260gaztekbainogehiagokpartehartu dute tailerretan eta ekintzetan, eta jarduera berri batean parte hartzeko aukera ere izan dute: Bizilabe ihes-gela. Hain zuzen, ihes-gela arrakastatsua izan da; 22 saio egin dira, eta bi festa. Euskal Herriko beste eskualde batzuekin lanean gabiltza antzeko ereduak zabaltzeko aukeretan sakontzeko.
bizilabe.elhuyar.eus
Zientzia-hezkuntzako arduraduna, EHUko Udako Ikastaroetan
EHUko Udako Ikastaroetan “Ikerkuntza eta Berrikuntza Arduratsua Hezkuntza Zienti�koan. Zer dago jokoan?” izeneko ikastaroan parte hartu zuen Aitziber Lasa Iglesiasek. “Zientzia gizartearekin eta gizartearentzat: “Zientzia Azoka” gaia hartuta egin zuen bere hitzaldia.
Zientzia-hezkuntza
egin zuen bere hitzaldia.
emaitza eta ondorio nagusiak jasotzen dira txostenean. Bere emaitza eta ondorio nagusiak jasotzen dira txostenean. Bere
zientzia-azoka.elhuyar.eus
URTEKO TXOSTENA, 2018
Europako hiru proiektutan parte hartzen du Zientzia Hezkuntzak
Zientzia-hezkuntzaren arloan, hiru proiektutan hasi gara lanean 2018an: STEMFAIRNET, Emergent eta SPOON izena dute. Zientzia-azoken nazioz gaindiko sare bat sortzea eta jardunbide egokiak trukatzea da lehenaren helburua. Bigarrena, berriz, zientzia, teknologia eta matematikako irakasleei genero-berdintasunean trebatzen laguntzeko proiektua da. Eta hirugarrenak ere STEAM arloetako irakasleen trebakuntza hobetzeko helburua du, zeharkako konpetentziei erreparatuta; Elhuyarrek Zientzia Azokan duen jardueratik egingo du ekarpena.
Irakasleentzako mintegia: “Nola lagundu gazteei STEAM proiektuetan”
Bi trebakuntza-mintegi antolatu ditu Elhuyarrek, Eibarren, irakasleek gazteei STEAM proiektuetan nola lagundu ikas dezaten. Irakasleak inspiratu eta elkartzeko aukera emateaz gain, bestelako esperientzien berri eman zaie. STEAM hezkuntza lantzeaz gain, aztertu da nola uztartu behar den zientzia- eta teknologia-proiektuak aurrera eramateko balioekin (GIHak, hezkidetza, jasangarritasuna…).
Elementu kimikoen taula periodiko berritua argitaratu dugu
2010-2016bitartean,zenbaitelementusintetikozehaztudira,eta horiek jasotzen dituen taula periodikoa argitaratu dugu. Guztira, 118 elementu biltzen ditu, eta elementu bakoitzari buruzko16datuazaltzendirataularenbiaurpegietan:zenbakiatomikoa, pisu atomikoa, dentsitatea, urtze-tenperatura, egitura elektronikoa, erradio atomikoa eta abar. Aipatzekoa da Taula Periodikoaren Nazioarteko urtea izendatu dutela 2019a.
elhuyar.eus/denda
Elhuyar MILSETeko bazkide oso da
Aurretik Elhuyar MILSETeko bazkide elkartu zen, baina 2018ko uztaileko batzarraz geroztik bazkide oso da.MILSET, Mouvement International pour le Loisir Scienti�que Et Technique, mundu mailako erakundea da, eta Elhuyar Europako MILSETeko bazkide oso da; Europako bazkide dira, besteak beste, Frantzia, Hungaria, Italia, Erresuma Batua eta Alemaniako erakunde eta elkarteak.MILSETek, 2018an, MILSET Expo-Sciences Europe 2018 zientzia-azoka antolatu du Poloniako Gdynia hirian, eta Elhuyar Zientzia Azokako gazteek ere bertan hartu dute parte. Zientzia-azokaz gain, urteko batzar orokorra ere egin du Europako MILSETek Polonian, eta, aho batez, onartu dute Elhuyar bazkide elkartu izatetik bazkide oso izatera pasatzea. Europako Batzordeko exekutiboko kide ere izango da Elhuyar.
URTEKO TXOSTENA, 2018
Datu ekonomikoak
Diru-sarreren banaketa
2018ko negozio-bolumena4.471.414 €
2018ko emaitza149.111 €
Produktu eta zerbitzuen salmenta
Diru-laguntza lehiakorrak
Hitzarmenak eta ekarpenak
Zientzia gizarteratzeko proiektuak
Zientzia-hezkuntzako proiektuak
Hizkuntza eta Teknologia
% 14
% 21% 55% 30
% 15
Hitzarmenetatik eta bazkideetatik lortutako diru-sarrerak zertan erabili ditugun
% 65
URTEKO TXOSTENA, 2018
Eskerrik asko elhuyar egiten laguntzen diguzuen guztioi...Erakunde laguntzaileak
Enpresa kideak
Enpresa laguntzaileak
Proiektuen laguntzaileak
503 norbanakako bazkide dituguElhuyar Taldearen oinarrian, Elhuyar Fundazioa dago. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia eta teknologiaren gizarteratzea eta euskararen normalizazioa ditu helburu. Beraz, Fundazioa osatzen duten bazkideek bat egiten dute bi ardatz horiekin.
Elhuyar Fundazioak euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu.
Bazkideak eragile garrantzitsuak dira Elhuyar Fundazioan:
•Iritzi eta ideien sorburu dira.•Gure proiektuetako lankide dira.•Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetako parte-hartzaile dira.
Egin zaitez Elhuyarkide
Urteko txostena, 2018
ABAQUARACLIMAACNURAEKAGIRRELEHENDAKARIAFUNDAZIOAALBOANALEJANDRO ALTUNAAMETXERAKUNDEAUTONOMOAANTZUOLAKOUDALAARABAKOFORUALDUNDIAARISTADECO62ARRASATEKOUDALEUSKALTEGIAARTELATZ INGURUGIRO ZERBITZUAKARTXANDAKOFUNIKULARRAASPACEGIPUZKOAASTIUNERAKOUDALERAKUNDEAAURIZKOUDALAAZARO FUNDAZIOAAZPEITIKOUDALAAZTI FUNDAZIOABANKOABASAURIKOUDALABASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOABATZKOOPERATIBAELKARTEABC3KLIMAALDAKETARAKOEUSKALZENTROABEASAINGO UDALABERGARAKOUDALABERMEOKOUDALABIDELANGIPUZKOAKOAUTOBIDEAKBIERRIKFUNDAZIOABILBOKOPORTUABILBOKOUDALABIZITEGIBIZKAIKOBADIAGASA
BIZKAIKOFORUALDUNDIABLBKOMUNIKAZIOACAFCAIXABANKCALDERON BRAND DESIGNCAMPAÑA 2000CEDROCFMMATERIALENFISIKAZENTROACIC ENERGIGUNECIC NANOGUNECICNETWORKCIDETECCIKAUTXOCOMFINNAFARROAKOEMAKUMEEDOTAFEMINISTEN KOORDINAKUNDEADEBAGOIENEKOMANKOMUNITATEADEBEGESADEUSTUKOUNIBERTSITATEADIDAKTIKERDINAHOSTING DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTERDONOSTIAKOSUSTAPENADONOSTIAKOUDAIKASTAROAKDONOSTIAKOUDALA-PRENTSA GABINETEADONOSTIATIKEGA MASTEREIBARKOUDALAEITBNETEIZIEEKINEL CORREOELAYELGOIBARKOUDALAELKARARGITALETXEAELORRIOKOUDALAEMAKUNDE
ENERGIA, TURISMO ETA AGENDADIGITALEKOMINISTERIOA,ESPAINIAKOGOBERNUAENERGIARENEUSKALERAKUNDEA,EVEEPEDONOSTIAKULTURAEEPERASIGHTERMUKOUDALLIBURUTEGIAEROSKIFUNDAZIOAERRENTERIAKOUDALAESCUELAS PIAS DE ARAGONETXEBARRIKOUDALAETXEPAREEUSKALINSTITUTUAEUDELEUSKADIKOFILMATEGIAFUNDAZIOAEUSKALEDITOREAKEUSKALHERRIKOPOLIZIAIKASTEGIAEUSKALHERRIKOUNIBERTSITATEAEUSKALIRRATITELEBISTAEUSKALKULTURGINTZAEUSKALTELEBISTAS.AEUSKALTRENBIDESAREAEUSKALWIKILARIENKULTURAELKARTEAEUSKALGINTZABULEGOAEUSKALTELEUSKALTELFUNDAZIOAEUSKALTZAINDIAEUSKAMPUSFUNDAZIOAEUSKARABIDEAEUSKOIKASKUNTZAEUSKOIRRATIAEUSKOJAURLARITZAEUSKOLEGEBILTZARRAEUSKOTRENBIDEAKEUSKOAUTO2003EZKERRABERRIFUNDAZIOAFACTORIA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA IMAXIN
FHEKOR-SESTRAASTIGARRAGA UTEFILMS FOR FOOD SP-Z O.OFUNDACIONBANKIAFUNDACION OXFAM INTERMONGAIAGAINDEGIAGARABIDEKULTURELKARTEAGASTEIZEKOUDALGARRAIOAKGAUTENAGERDAU ACEROS ESPECIALES EUROPAGIPUZKOAKOALDAKETAKLIMATIKORENFUNDAZIOAGIPUZKOAKOBATZARNAGUSIAKGIPUZKOAKOFORUALDUNDIAGIZARTEONGIZATERAKOFORUERAKUNDEAGKNDRIVELINEZUMAIAHABEHEKIMENEUSKALHEDABIDEENELKARTEAHERNANIKOUDALAHERRI ARDURALITZAREN EUSKALERAKUNDEA,HAEE-IVAPHERRIKONTUENEUSKALEPAITEGIAHITZEDOIRRIEUSKARAZELKARRIEUSKARAELKARTEA
HITZHOTSKULTURTALDEAHONDARRIBIKOUDALEUSKALTEGIAHUHEZIIBAIZABAL ARGITALETXEAIDDO TECHNICAL SOLUTIONSIGORREKOUDALAIK4RESEARCHALLIANCEIKANOSCONSULTORESIKUSI
INTEREDIRAGARRIIRATI IRRATIAIRAURGI LANTZENIRRATILIBREAKULTURELKARTEAIRRIENLAGUNAKIRUÑEKOKOMUNIKABIDEAKIRUÑEKOUDALAITELAZPIIURRETAKOUDALAIZFEKABIENEKOMUNIKAZIOBIZIAGOAKRONESONKUTXABANKLA SALLE SAN JOSELABORALKUTXALAGUN AROLANEKILANGUNELATXAGAGURASOELKARTEALAUTADAKOOLBEAEUSKALDUNONELKARTEALEGORRETAKOUDALALIZARRAKOUDALALO CONGRES PERMANET DE LA LANGA OCCITAINELOGRUS INTERNATIONAL CORPORATIONLORTEKMAIERKOOPERATIBAMERCADONAMETRO BILBAOMONDRAGONGOIESKOLAPOLITEKNIKOAMONDRAGONLINGUAKOOP.ELKARTEAMONDRAGON UNIBERTSITATEAKOOP.ELKARTEAMONTPELLIERREKOFRANTZISKOTARRENESKOLA
... gure bezeroei
Urteko txostena, 2018
MUNGIAKOUDALAMUNGIALDEAKOGIZARTEZERBITZUANAFARROAKOGOBERNUANAFARROAKOUNIBERTSITATEPUBLIKOANAFARROAKOUNIBERTSITATEA,GOIMAILAKOINGENIARITZAESKOLANAFARROKOGOBERNUAOARSOALDEAONDARROAKOUDALAOÑATIKOUDALAORDIZIAKOUDALAORONA,KOOP.ELKARTEAOSAKIDETZAOSASUNGOAEUSKALDUNTZEKOERAKUNDEAPASAIAKOUDALAPETRONORPUNTUEUS FUNDAZIOAR CABLE Y TELECOMUNICACIONES GALICIAREHABILITACIÓN ENERGÉTICAROS Y ETCÉTERASAN JUAN DE DIOS OSPITALEASANTURTZIKOUDALASEMATECGIPUZKOASESTAOKOUDALLIBURUTEGIASESTRA INGENIERÍA Y ARQUITECTURASHAREAKKULTURELKARTEASMOOTHINGTRACKSSOLUCIO DE CONTINÜITATSPRIERALDAKETALEHIAKORRERAKOSOZIETATEASUPPERSTUDIOTABAKALERATAI GABE DIGITALATALLERESMITXELENAKOOP.ELKARTEATECNALIA CERTIFICACIONTECNALIA RESEARCH & INNOVATION FUNDAZIOATEKNIKERFUNDAZIOATOKIKOM
... sare sozialetako jarraitzaileei
Elhuyar @elhuyar facebook.com/elhuyar.fundazioa facebook.com/Aholkularitza
Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizk
Elhuyar I+G @ElhuyarIG
Elhuyar Komunikazioa @ElhuyarKom
Zientzia.eus @zientziaeus
Teknopolis @Teknopolis_etb facebook.com/Teknopolis
Elhuyar aldizkaria @elhuyaraldiz facebook.com/elhuyar.aldizkaria
Norteko Ferrokarrilla @NortekoF
Zientzia Hezkuntza @zientziahezk
24.920 lagunek osatzen dute gure komunitatea
TOLOSAKOUDALATOLOSALDEKOKOMUNIKAZIOTALDEAUDAKOEUSKALUNIBERTSITATEAUDALINFORMATIKARENNAFARROAKOELKARTEAUDALBILTZA PARTZUERGOAUDARREGIIKASTOLAUNIALCOUNIVERSITAT AUTONOMA DE BARCELONAUROLAGARAIAUDALELKARTEAUROLAKOSTAKOUDALELKARTEAUSURBILGO UDALAVASCONAVARRO DE AUTOMOVILVIVEBIOTECHWECOLORSXANGORIN,KOOP.ELKARTEAYOU COSMETICSZALDIBARKOUDALAZARAUZKOUDALAZUMAIAKOUDALA
Urteko txostena, 2018
eta lantaldeari
1 ABRIL OLAETXEA, JON2 AGIRRERUIZDEARKAUTE,AITZIBER3 AIZPURUAARKAUZ,IZARO 4 ALBIZUURALDE,ARGIZKA 5 ALDEKOAONDARRA,IDOIA6 ALKIZALOPEZSAMANIEGO,GARBIÑE7 ALVAREZ AGIRRE, INMA8 ANDONEGI BERISTAIN, GARAZI9 ANSA MAIZ, LURDES10 ARANBURUZINKUNEGI,XABIER11 ARMENTIAARTZAK,HELENE12 ARRI GARTZIA, NAIARA13 ARRIZABALAGAAZKUE,EIDER14 ARRIZABALAGABAGLIETTO,BEATRIZ15 ASTOBIZA URIARTE, AMAIA16 AYARZATOJAL,UNAI17 AZKUEIBARBIA,IMANOL18 AZKUEIRURETAGOIENA,LIDE19 AZTIRIA URTARAN, JOSU20 BELOKILEIZA,ZUHAITZ21 CANCIO ORUETA, LEIRE22 CARTON VIRTO, EIDER23 CASADO BILBAO, XABIER24 CEBERIOBERGER,KLARA25 CORRAL NAVES, ANDER
26 CORTESETXABE,ITZIAR27 EGAÑA LARRAÑAGA, MAITE28 ESTANGAALONSO,IKER29 ETXEBARRIA BILBAO, MAIA30 ETXEBERRIA IRADI, LUR31 ETXEBERRIA OTAEGI, ELIXABETE32 ETXEBESTE ADURIZ, EGOITZ33 ETXEBESTEAROZENA,IZASKUN34 FERROLETURIA,LEIRE35 GALARRAGA AIESTARAN, ANA36 GELBENTZUGONZALEZ,NAHIA37 GIL RODRIGUEZ, MARIA38 GOENAGA UNAMUNO, ANE39 GONZALEZJAKA,ANA40 GURIDIURZELAI,MIGEL41 GURRUTXAGAHERNAIZ,ANTTON42 IBAÑEZLUSARRETA,AINARA43 IMAZAMIANO,IDURRE44 IMAZOIARTZABAL,ALAITZ45 ITURRIOZLEKUONA,AINARA46 IZAAGIRRE,ITZIAR47 JAUREGIAIESTARAN,SAROI48 JAUREGILARRETXEA,OIHANA49 JAUREGUICARRERA,AMAIA50 KORTABITARTEEGIGUREN,IRATI
51 LABAKAUSABIAGA,ANA52 LAKARIRAIZOZ,OIHANE53 LANBERRI URBISTONDO, IZARO54 LARRARTENEIRA,VIRGINIA55 LARRINAGA CABALLERO, OLATZ56 LASAIGLESIAS,AITZIBER57 LETURIAAZKARATE,IGOR58 LETURIAYURRITA,IÑAKI59 LIZASO MURUA, PILI60 LOPEZDELACALLELEKUONA,MADDALEN61 MANTEROLAISASA,IKER62 MUJIKAETXEBERRIA,ALFONTSO63 OCHOADEERIBEAGIRRE,ALAITZ64 ORUESAGASTIOTAÑO,GOIZARGI65 OTAEGIMITXELENA,AIZPEA66 OTAMENDIARRIETA,LIERNI67 OTAMENDITOLOSA,AINARA68 PEREZMARTINEZDELAHIDALGA,JUAN
JOSE69 PETRIRENAALZUGUREN,PATXI70 POCIELLO IRIGOIEN, ELISABETE71 REGUEIRO MARTINEZ, JOANA72 REMENTERIA ARGOTE, NAGORE73 RICO URIA, OLATZ74 ROAZUBIA,GUILLERMO
75 SALABERRIA ARREGI, AITZIBER76 SANVICENTERONCAL,IÑAKI77 SANTAMARIAURKAREGI,IDOIA78 SARALEGUI URIZAR, XABIER79 SOLABARRIETA ARRIZABALAGA, DANEL80 SUSPERREGIINDAKOETXEA,MARI81 URRUZOLA ARRATE, MANEX82 ZARRABEITIA SALTERAIN, AMAIA83 ZEBERIO PETRIATI, AIZAGA84 ZIPITRIAAGIRREZABALA,MAITE85 ZUBIA GALLASTEGI, BEGOÑA
Bekadun edo praktiketan aritutakoak:ARBIZA GARMENDIA, FRANCISCOELIZALDE ISASA, OLAIALATIEGUIUGARTEBURU,IÑAKIZABALARUIZDEGAONA,JOKIN
85 pertsonak osatutako lantaldea
23% 27
62% 73
URTEKO TXOSTENA 2018
Zelai Haundi 3Osinalde Industrialdea
20170 UsurbilTel.: 943 36 30 40
Sasikoa kalea 26, 3. C-D48200 Durango
Tel.: 94 466 88 16