201 5eko urtarrila...askoz ere handiagoa izan zen (hurrenez hurren, %2,0 eta %0,8). Gaur eguneko...
Transcript of 201 5eko urtarrila...askoz ere handiagoa izan zen (hurrenez hurren, %2,0 eta %0,8). Gaur eguneko...
2015eko urtarrila
EAE-KO EKONOMIA
Afiliazioak azken sei urteko gehikuntza tasarik altuena eskuratu du ................... 2. orri.
KPIa tasa negatibotan sartu da berriro ... 4. orri.
INEk erkidegoen kontabilitate berria argitaratu du ....................................... 6. orri.
INGURUNEKO EKONOMIA
Asiak eta AEBek igoarazi dute nazioarteko merkataritza ...................... 8. orri.
Europak baikortasun neurritsua erakutsi du 2014ko amaieran .......................... 10. orri.
Ekonomiaren aldagai nagusiak
2012 2013 2013 2014
III IV I II III
EAE-KO EKONOMIA
BPG -2,0 -1,7 -1,4 -0,5 0,4 0,9 1,3
Kontsumo pribatua -1,6 -1,0 -1,2 0,1 0,2 1,4 2,2
Kontsumo publikoa -0,9 -1,4 -1,4 -3,0 1,0 0,8 -0,1
Kapital eraketa gordina -7,0 -4,6 -4,7 -1,0 -1,1 -0,1 0,0
Barne eskaria -2,8 -1,9 -2,1 -0,6 0,0 1,0 1,4
Esportazioak -4,7 0,9 5,5 3,4 3,4 2,3 2,5
Inportazioak -5,7 0,4 4,1 3,0 2,6 2,4 2,5
Lehen arloa 10,9 -5,5 -15,3 -4,3 -22,6 -17,1 -13,2
Industria -5,2 -2,6 -2,3 -0,1 0,8 0,9 1,4
Eraikuntza -7,6 -4,7 -4,7 -1,2 -1,4 -1,5 -2,0
Zerbitzuak -0,4 -0,9 -0,5 -0,5 0,6 1,1 1,7
Balio erantsi gordina -2,1 -1,6 -1,4 -0,5 0,3 0,7 1,3
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak -1,1 -2,7 -1,9 -1,1 1,9 2,2 0,8
ESPAINIAKO EKONOMIA
BPG -2,1 -1,2 -1,0 0,0 0,7 1,3 1,6
Kontsumo pribatua -3,0 -2,3 -2,2 -0,1 1,3 2,3 2,7
Kontsumo publikoa -3,7 -2,9 -2,4 -1,1 0,5 0,7 0,9
Kapital finkoaren eraketa gordina -8,1 -3,8 -2,6 -0,5 0,5 3,2 3,1
- Aktibo finko materialak -9,2 -4,2 -2,6 -0,5 0,0 3,5 2,9
- Eraikuntzan -9,3 -9,2 -9,7 -8,3 -8,1 -2,0 -1,2
- Ekipamendu ondasunetan -9,0 5,6 11,4 14,7 15,4 12,7 9,5
- Jabetza intelektualaren produktuak -0,2 -1,3 -2,7 -0,3 2,9 1,9 3,9
Nazio eskaria (ekarpena) -4,3 -2,7 -2,4 -0,5 1,2 2,2 2,5
Esportazioak 1,2 4,3 4,9 5,1 6,3 1,5 4,6
Inportazioak -6,3 -0,5 0,5 3,8 8,9 4,8 8,2
NAZIOARTEKO EKONOMIA
BPG
AEB 2,3 2,2 2,3 3,1 1,9 2,6 2,7
Txina 7,7 7,7 7,8 7,7 7,4 7,5 7,3
Japonia 1,5 1,5 2,3 2,5 2,9 -0,2 -1,2
Europar Batasuna -0,4 0,1 0,2 0,9 1,5 1,3 1,3
Eurogunea -0,7 -0,4 -0,3 0,4 1,1 0,8 0,8
Alemania 0,6 0,2 0,3 1,1 2,3 1,4 1,2
Frantzia 0,3 0,3 0,3 0,8 0,8 0,0 0,4
Erresuma Batua 0,7 1,7 1,7 2,7 2,9 3,2 3,0
Iturria: Eustat, INE eta Eurostat.
Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza Legezko gordailua: VI 500/06 ISSN 1887-1534
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 1
Laburpena
Pausoz pauso, enpleguaren susperraldia finkatzen ari da. Pasa den azaroan Eustaten kontu
ekonomikoek 2014ko hirugarren hiruhilekoan lanpostuak hasi zirela sortzen iragarri
bazuten, Gizarte Segurantzako afiliazioaren informazioak iradokitzen du sorrera erritmoa
bizkortzen ari dela hilekoak igaro ahala. Hain zuzen ere, administrazioaren erregistro
horrek adierazten du abenduan afiliatuta zeuden lagunen kopurua %1,4 handiagoa zela
aurreko urteko hileko berarekin alderatuta. Tasa horren atzean 12.000 pertsona afiliatu
gehiago daude. Oraindik ere zailtasunak daude industrian eta eraikuntzan, bi arlo horiek
langileen kopurua murriztu zutelako. Hala ere, jaitsiera tasak leundu ziren. Beste aldetik,
zerbitzuetako adar guztiek, finantza arlokoak izan ezik, afiliatuen kopurua areagotu zuten,
haietako batzuek oso tasa bizian. Zerbitzuen bultzadak gehiago lagundu die emakumeei lan
merkatuan parte hartzen eta, horren ondorioz, berauen hazkunde tasa gizonena baino
askoz ere handiagoa izan zen (hurrenez hurren, %2,0 eta %0,8).
Gaur eguneko albiste ekonomikorik harrigarriena petrolioak nazioarteko merkatuetan
ezagutu duen merkatze azkarra da, urtarrileko lehen egunetan 50 dolarreko langaren
azpitik kokatzera iritsi baita. Urte arteko tasan, %40 inguru jaitsi da bere salneurria.
Horrek kontsumoko prezioen bilakaera baldintzatu du, berriro ere tasa negatibotan kokatu
baitira. Halaber, INEk Estatuarentzat aurreratu duen datuak pentsarazten du 2014an,
lehenengo aldiz serie historikoan, abendu batean prezioak jaitsiko direla. Hondar inflazioak
eragin du jaitsiera hori, baina azpiko inflazioa ere oso balio apaletan (%0,2) mugitzen da.
Beraz, epe laburrean ez da KPIaren gorakadarik espero.
INEk erkidegoen kontabilitatean egin dituen metodologia aldaketek autonomia erkidego
guztien BPG nominala gorarazi dute. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, BPG
errealaren 2013ko jaitsiera %1,8an ezarri du oraingo kalkuluetan, lehenago Eustatek
iragarri zuen datutik (%-1,7) oso hurbil.
Ekonomia inguruneari dagokionez, nazioarteko merkataritzaz argitaratu den azken
informazioak salerosketen erritmoa maila apalenetan egonkortu dela erakusten du. Alde
batetik, Europak zailtasunak ditu saltzeko, hala barnean nola kanpoan. Beste aldetik, Asiak
eta AEBek aldakuntza tasa garrantzitsuak lortu zituzten. Dena dela, dolarrak azken
hilekoetan ezagutu duen balio irabaziak pentsarazten du Europak emaitzak hobetuko
dituela aurten.
Oro har, ekonomia sentimendua Europan baikorra baina neurritsua da. Hala ere, alde
handiak daude eremu batzuetan eta besteetan. Zehatz-mehatz, euroa dirutzat hartu ez
duten herrialde batzuek, esate baterako Erresuma Batuak eta Suediak, Euroguneak baino
askoz ere emaitza hobeak eskaini dituzte. Lurralde horren barnean, baikortasuna
handiagoa da Alemanian eta Espainian. Aitzitik, Frantziak eta Italiak azken bi hamarkaden
batez besteko baliora iristen ez diren zenbakiak jaso dituzte. Espainiari dagokionez,
igurikimenen hobekuntza oso nabarmena da eta adierazlea osatzen duten bost ataletatik
laura hedatzen da, salbuespen bakarra eraikuntza delarik, oraindik ezkortasun handia
dagoelako sektore horretan.
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
2 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Afiliazioak azken sei urteko gehikuntza tasarik altuena eskuratu du
2013ko abenduan
baino 12.000
afiliatu gehiago
daude
Industriak eta
eraikuntzak
jaitsierak leundu
dituzte berriro
Zerbitzuen
multzoak %2,4
handitu zuen bere
afiliatuen kopurua
Emakumeen
afiliazioa gizonena
baino gehiago
areagotu zen
Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden lagunen erregistroak baieztatzen du
Eustaten kontu ekonomikoek iragarri zuten enpleguaren susperraldia 2014ko
azken zatian bizkortu zela. Hain zuzen ere, abenduko batez besteko datua
887.234 lagunekoa zen eta kopuru horrek %1,4 batean gainditzen du
aurreko urteko hileko berean jasotako emaitza. Beraz, azken hamabi
hilekoetan afiliatuen kopurua 12.000 pertsonatan handitu da. Horrelako
bizitasuna aurkitzeko 2008ko udara itzuli behar da, hain zuzen ere krisia hasi
baino lehenagoko denborara. Hala ere, gogoratu behar da garai hartan
pertsona afiliatuen kopurua oraingoa baino askoz ere altuagoa zela eta milioi
bat lagunetara hurbildu zela.
Oro har, ekoizteko adar guztiek urrats egokiak eman dituzte azken
hilekoetan afiliazioa hobetzeko, nahiz eta haietako batzuek ez duten lortu
afiliatuen kopurua urte arteko tasan areagotu. Azken horien artean, industria
manufakturagileak nabarmendu behar dira, Gizarte Segurantzako afiliazioan
pisu handiena duen adarra baita, abenduan berriro datu negatiboa (%-1,7)
jaso zuelako, urrikoa (%-2,3) eta azarokoa (%-1,9) baino hobea izan zen
arren. Horren ondorioz, manufakturek ia 3.000 afiliatu galdu zituzten 2014.
urtean zehar. Are deigarriagoa da eraikuntza bizi den susperraldia, beraren
urte arteko tasa urriko %-2,0tik azaroko %-1,6ra igaro baitzen, eta handik
urte amaierako %-0,9ra. Kasu horretan, afiliatuen galera ez da 500
pertsonatara iritsi. Gogoratu behar da sektore horrek 2012 eta 2013
urteetako zati handi batean %10etik gorako tasan murrizten zuela langileen
kopurua.
Industriak eta eraikuntzak oraindik pairatzen dituzten jaitsieretatik guztiz
aldenduta, zerbitzuek %2,4 handitu zuten afiliatuen kopurua. Tasa horrek
esan nahi du sektorean 15.000 pertsona berri afiliatu direla azken
urtebetean. Zerbitzuetako adar guztiek irabazi zituzten afiliatuak azken
hamabi hilekoetan, salbuespen bakarra finantza arloak (%-2,5) izan zirelarik,
azken horiek ia 500 afiliatu galdu zituztelako. Merkataritzaren hazkundea
azpimarratu behar da, zerbitzuetan afiliazio gehien biltzen duen adarra baita,
%1,3ko gehikuntza tasa (ia 1.700 afiliatu berri) lortu zuelako. Pisu
garrantzitsua duten beste adar batzuek ere, hala nola osasun arlokoak,
hezkuntzak, administratiboak eta ostalaritzak, %3tik gorako urte arteko
hazkundeak lortu zituzten.
Zerbitzuen hobekuntzak bide eman zion emakumeen afiliazioari gizonena
baino gehiago hazteko, azken hauek oso pisu handia daukatelako industrian
eta eraikuntzan. Izan ere, afiliatu emakumeen kopurua %2,0 areagotu zen
abenduan aurreko urteko abenduko mailaren aldean, eta gizonena, berriz,
%0,8 bakarrik handitu zen. Hala eta guztiz ere, azken kolektibo horrek
dagoeneko bost hileko kateatu ditu gero eta hazkunde tasa handiagoak
biltzen eta, horren ondorioz, datozen hilekoetarako aurreikuspenak baikorrak
dira, industriaren eta eraikuntzaren beherakadak murriztuko diren heinean.
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 3
Gizarte Segurantzako afiliazioa Urte arteko aldakuntza tasa
-5,0
-2,5
0,0
2,5
5,0
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Gizarte Segurantzan afiliatutako lagunak. 2014ko abendua
Lagunak Adarraren pisua Urte arteko tasa
AFILIAZIOA GUZTIRA 887.234 100,0 1,4
Industria manufakturagileak 165.569 18,7 -1,7
Merkataritza 135.130 15,2 1,3
Osasun arloko jarduerak 85.498 9,6 3,5
Hezkuntza 61.817 7,0 3,5
Administrazio jarduerak 59.422 6,7 3,8
Ostalaritza 59.103 6,7 3,3
Eraikuntza 52.471 5,9 -0,9
Lanbide jarduerak 49.357 5,6 1,8
Administrazio publikoa 46.207 5,2 1,5
Garraioa 37.378 4,2 0,6
Etxeko langileak 29.646 3,3 4,8
Bestelako zerbitzuak 28.536 3,2 2,8
Informazioa eta komunikazioa 19.804 2,2 0,7
Finantza jarduerak 19.622 2,2 -2,5
Jarduera artistikoak 13.914 1,6 6,1
Nekazaritza, abeltzantza eta arrantza 11.647 1,3 1,0
Ur horniketa 5.516 0,6 1,5
Higiezinen jarduerak 3.860 0,4 2,3
Energia horniketa 2.072 0,2 -2,3
Erauzketa industria 628 0,1 4,2
Lurraldez kanpoko erakundeak 40 0,0 12,7
Iturria: Gizarte Segurantza.
ENPLEGUA
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
4 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
KPIa tasa negatibotan sartu da berriro
EAEko KPIak lehen
aldiz jasoko du urte
arteko tasa
negatiboa abendu
batean
Petrolioaren
merkatzeak
kontsumoko
prezioen bilakaera
baldintzatu du
Azpiko inflazioak
egonkor jarraitzen
du
Energiarekin lotura
duten taldeak dira
gehien apaldu
direnak
INEk argitaratu dituen azken datuen arabera, EAEko KPI indizea tasa
negatiboetara itzuli zen berriro azaroan (%-0,1), aurreko hilekoan jaso
zuena baino hiru hamarren beherago dagoelarik. Jaitsiera horrek amaiera
ematen dio urte arteko gehikuntza tasa txikiak eskuratzeko bi hilekoko
epealdi laburrari. Kontsumo prezioen oraingo beherakada horren arrazoia,
neurri handi batean, energiako produktuen merkatzea da, hala erregaiena
nola argindarrarena. EAEko abenduko datua oraindik ezagutzen ez den
arren, INEk Estatu osorako argitaratu duen aurrerapenak (%-1,1)
pentsarazten du iazko azken datua gorago aipatu den %-0,1 hartatik baino
askoz ere beherago kokatuko dela. Susmo hori baieztatuko balitz, serie
historiko osoan –EAEko seriea 1979. urtean hasi zen- lehenengo aldiz KPI
indizea negatiboa izango da abendu batean.
Dagoeneko adierazi denez, petrolioaren merkatzeak oso paper erabakigarria
jokatu du kontsumoko prezioen jaitsieran. Hain zuzen ere, abenduan petrolio
gordinaren upelaren salneurria 63 dolarretan eta 51 eurotan kokatu zen,
hileko batez bestekoan, urte arteko aldakuntza tasa %-43,2, dolarretan
neurtuta, eta %-36,9, eurotan, izan zelarik. Are gehiago, ez dirudi prezioen
jaitsiera amaitu denik eta urtarrileko lehen egunetan beheranzko joera
areagotu da 50 dolarreko langaren azpitik kotizatzera iritsi arte. Prezioen
beheranzko shock horren arrazoiak AEBek, ekoizle gisa, jokatzen duten
papera eta herrialde petrolio esportatzaileek prezioa egonkortzeko ekoizpena
murriztea erabaki ez izana dira.
KPIaren jaitsiera gorabehera handiak pairatzen dituen produktu baten
merkatzeak, hots, energiarenak, eragin zuenez, azpiko inflazioak nahiko
bilakaera egonkorra erakutsi zuen abenduan eta, are gehiago, hamarren bat
igo zen, %0,2ra arte. Hala ere, balio horiek serie historikoaren
apalenetarikoak dira, beraren hiru osagai nagusietatik bi, energiarik gabeko
industria ondasunak (%-0,3) eta elikagai landuak, edariak eta tabakoa
biltzen dituena (%-0,1), tasa negatibotan kokatu zirelako. Halaber,
zerbitzuek, azpiko inflazioaren hirugarren osagaia baitira, oso balio apalak
jasotzen jarraitu zuten (%0,6).
Kontuan hartuta petrolioaren merkatzeak prezioen bilakaera berriro
baldintzatu zuela, etxebizitza eta garraioa izan ziren aurreko hilekoaren
aldean gehien apaldu zirenak. Hain zuzen ere, lehen taldeak puntu bat eta bi
hamarren gutxitu zuen bere urte arteko tasa (urriko %2,0tik azaroko %0,8ra
igaro zen), argindarraren salneurria jaitsi zelako. Beste aldetik, garraioaren
jaitsiera sei hamarrenekoa izan zen (%-0,4tik %-1,0ra pasa zen), erregaien
prezioa merkatu zelako. Gainontzeko taldeek oso aldakuntza txikiak ezagutu
zituzten aurreko hilekoaren aldean eta ia-ia urriko tasa berak markatu
zituzten azaroan. Salbuespen bakarra medikuntzaren taldea izan zen, balio
negatiboak eskuratu zituelako (%-0,2), behin botiken koordainketa
ezartzeak ekarri zuen goranzko eragina desagertu eta gero.
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 5
KPI indize orokorra Urte arteko aldakuntza tasak
-2
0
2
4
6
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Petrolio upelaren prezioa eurotan
0
40
80
120
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
KPI talde nagusiak. 2014ko azaroa Urte arteko aldakuntza tasak
Euskadi Espainia Eurogunea
INDIZE OROKORRA -0,1 -0,4 0,3
Janariak eta alkoholik gabeko edariak 0,4 0,2 0,0
Edari alkoholdunak eta tabakoa -0,1 0,4 2,2
Jantziak eta oinetakoak 0,4 0,4 0,4
Etxebizitza 0,8 0,0 0,5
Etxeko tresneria -0,1 -0,6 0,0
Medikuntza -0,2 -0,3 1,0
Garraioa -1,0 -1,7 -0,5
Komunikazioak -5,7 -5,8 -2,5
Aisia eta kultura -1,2 -1,5 -0,4
Hezkuntza 2,8 1,3 0,9
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 0,4 0,5 1,6
Besteak 1,2 1,2 0,8
Iturria: INE eta Eurostat.
INFLAZIOA
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
6 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
INEk erkidegoen kontabilitate berria argitaratu du
INEk erkidegoen
kontabilitatearen
datuak eguneratu
ditu
Oinarriaren
aldaketak BPG
gorarazi du uneko
prezioetan
Autonomia erkidego
guztiek behera egin
zuten 2013an
EAEko biztanle
bakoitzeko BPGa
Estatuarena baino
%30 handiagoa da
INEk 2010eko kontabilitate oinarri berrian kalkulatu den Espainiako
autonomia erkidegoen (CRE) lehen zenbatespena argitaratu du. Izan ere,
Nazio eta Eskualde Kontuen Europako Sistemaren (KES-2010) metodologia
berria erabiliz egin diren CREaren lehen estimazioak dira. Kontabilitate
oinarria aldatzeaz gain, ekonomia jarduera zenbatesteko erabiltzen diren
iturri eta prozedura estatistikoak eguneratu dira eta erreferentziako
metodologietan gertatu diren aldaketak kontuan hartu dira. Metodologiako
aldaketei dagokienez, azpimarratu behar da orain inbertsiotzat jotzen direla
bai I+Gan eginiko gastua bai armagintzan eginikoa. Halaber, kontuan hartu
dira administrazio publikoen zehaztapen berria, finantza erakundeen arloaren
sailkapen zehatzagoa eta munduko gainontzeko lurraldeekin egiten diren
ondasun eta zerbitzuen hainbat fluxu erregistratzeko orduan dauden
aldaketak. Halaber, 2010eko oinarriak legez kontrako jardueren fluxuak
sartzen ditu Espainiako kontu ekonomikoetan.
INEren CREaren datu berriek espainiar autonomia erkidegoek sortutako
BPGaren maila gorarazi dute. Izan ere, ezarri diren aldaketa estatistikoek eta
metodologikoek %3,4 igo dute Estatuko BPG nominala 2010. urtean. Horrek
erkidegoetan izan duen eraginari dagokionez, aldaketak oso ezberdinak izan
dira batzuetan eta besteetan, mutur batean Gaztela-Mantxako %5,8 dagoela
eta bestean Kantabriako %0,4. Eguneratze horrek aldaketa txikiak eragin
ditu autonomia erkidego bakoitzak Estatuan duen pisuetan. Sailkapenean
bakoitzak dauka tokia ez da aldatu eta aurreko oinarrian zeukan berari
eusten dio. Hori horrela, Katalunia eta Madril daude lehen bi tokietan,
hurrenez hurren %18,8 eta %18,3 bereganatzen dutela. EAEk %6,1eko
ehunekoa dauka orain eta sailkapeneko bosgarren tokian jarraitzen du.
Bolumenetan gertatu diren aldaketei dagokienez, oinarri berriko INEren
datuek hazkunde tasa negatiboak islatzen dute autonomia erkidego guztietan
2013an. Espainiako ekonomia %1,2 murriztu zen urte horretan. Hamabi
erkidegoren tasak ez ziren Estatuko batez bestekoa bezain negatiboak izan.
Hain zuzen ere, gutxien uzkurtu ziren erkidegoak Kanariak eta Balearrak izan
ziren, turismoaren alorrean urte bikaina izan zelako. Beste muturrean,
jardueran narriadura handiena pairatu zuten eskualdeen buruan Asturias eta
Kantabria agertzen dira. INEren informazioaren arabera, EAEren emaitza
Estatuko batez bestekoaren azpian dago eta 2013ko hazkundea %-1,8 da.
Erregistro hori hamarren bakar bat aldentzen da Eustatek argitaratu zuen
behin-behineko zenbatespenetik (%-1,7).
INEren erkidegoen kontabilitateak biztanle bakoitzeko BPGari buruzko
informazioa ere argitaratzen du. Aldagai horren arabera, Estatuko batez
bestekoa 22.519 eurotan kokatu zen 2013an. EAE batez besteko horren
gainetik dago, 29.313 eurorekin, hots, Estatuarena baino %30 gehiago.
Adierazle horretan datu txarrena zuen autonomia erkidegoa Extremadura da,
biztanleko 15.497 eurorekin.
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 7
2013ko BPGaren hazkunde tasak
0,1
-0,4-0,5
-0,7 -0,7-0,8
-0,9 -0,9 -0,9-1,0
-1,1 -1,1-1,2 -1,2
-1,3-1,4
-1,6
-1,8 -1,8
-2,3
-2,5
BPGa uneko prezioetan. 2010. urtea
Milioi euro Egitura ehunekotan
2010 oinarri urtea 2008 oinarri urtea 2010 oinarri urtea 2008 oinarri urtea
Guztira 1.080.913,0 1.045.620,0 100,0 100,0
Andaluzia 146.124,6 141.648,3 13,5 13,5
Aragoi 34.406,4 33.262,2 3,2 3,2
Asturia 22.868,6 22.461,2 2,1 2,1
Balearrak 26.194,5 25.737,2 2,4 2,5
Kanariak 41.248,6 40.477,8 3,8 3,9
Kantabria 12.826,2 12.776,4 1,2 1,2
Gaztela eta Leon 55.558,1 54.953,0 5,1 5,3
Gaztela-Mantxa 39.230,0 37.073,5 3,6 3,5
Katalunia 203.324,0 194.165,2 18,8 18,6
Valentzia 102.328,9 100.355,7 9,5 9,6
Extremadura 18.026,7 17.176,7 1,7 1,6
Galizia 57.025,1 56.380,4 5,3 5,4
Madril 197.948,3 187.392,6 18,3 17,9
Murtzia 27.984,4 27.779,3 2,6 2,7
Nafarroa 18.256,8 17.904,1 1,7 1,7
Euskadi 65.680,4 64.353,3 6,1 6,2
Errioxa 8.013,6 7.974,0 0,7 0,8
Ceuta 1.588,7 1.519,2 0,1 0,1
Melilla 1.423,0 1.349,1 0,1 0,1
Iturria: INE.
BPG
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
8 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Asiak eta AEBek igoarazi dute nazioarteko merkataritza
Munduko
merkataritza %2,5
hazi zen 2014ko
hirugarren
hiruhilekoan
Europar Batasunak
erritmoa galdu
zuen eremuaren
barruan zein
kanpoan
AEBek hazkunde
esanguratsuak lortu
zituen
Asia izan zen
esportazioen
bultzagile nagusia,
inoizko kopururik
gorena salduta
Munduko Merkataritza Antolakundeak (MMA) 2014ko hirugarren
hiruhilekorako argitaratu duen informazioak adierazten du herrialdeen arteko
ondasunen salerosketak, dolarretan izendatuta, nahiko modu egonkorrean
hazi zirela, urte arteko tasan %2,5 lortu arte, hots, iazko bigarren
hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Datu horrek agerian uzten du
munduko ekonomia, oro har, erakusten ari den ahultasuna, zeinaren
hazkunde erritmoa oraindik apala eta zalantzaz beterikoa baita.
Salmentak gehien moteldu dituen eremuetako bat Europar Batasuna da,
beraren esportazioak %1,3 baino ez baitziren hazi, aurreko hiruhilekoan
baino bi puntu eta erdi gutxiago eta duela urtebete bat lortu zuena baino 5,6
puntu gutxiago. Datu hori aztertzeko, bereizi behar dira Europar Batasuneko
gainontzeko herrialdeei saldutakoa eta erakunde horretatik kanpoko
herrialdeetara bidalitakoa. Hortik ondorioztatzen da arazo nagusia Europatik
kanpoko herrialdeen eskaria dela, hara zuzendutako esportazioak, galdutako
eremuaren zati bat berreskuratu zuten arren, bigarren hiruhilekoz jarraian
berriro gutxitu zirelako (%-1,2). Halaber, ekonomia nagusiek udako
hilekoetan ezagutu zuten geldialdiak esportazioen murrizketa ekarri zuen
Europako merkatuaren barruan ere, eta oraindik tasa positiboei eutsi zien
arren, 4,4 puntu apaldu ziren. Inportazioei dagokienez, antzeko joera gertatu
da, baina bai Kontinente Zaharraren barnean bai kanpoan aldakuntza tasa
positiboak lortu ziren.
Beste muturrean, AEBetako salmenten bilakaerak bizitasuna erakutsi zuen
eta %4,2 hazi ziren, neurri batean dolarrak gainontzeko dibisa nagusien
aldean, baina bereziki euroaren aldean, erakutsi zuen ahultasunaren
ondorioz. Tasa horrek adierazten duena da AEBek 404.866 milioi dolar balio
zuten ekoizkinak saldu zituztela, gaur arte herrialde horrek jaso duen
zenbatekorik handienetako bat. Inportazioak ere nabarmen areagotu ziren,
baina erritmoa galdu zuten aurreko hiruhilekoko zenbakien aldean (%3,7
hazi ziren 2014ko hirugarren hiruhilekoan eta %4,5 bigarrenean).
Estatubatuar diruaren ahultasun hura sendotasun bihurtu zen iazko azken
zatian, beraz ez dirudi joera horrek jarraipena izango duenik.
Hala ere, munduko esportazioen bultzada eragin zuen eremua Asia izan zen.
Eremu horretako salmentak 1.685.000 milioi dolarrera iritsi ziren, gaur arte
inoiz jaso den diru kopururik handiena baita, eta bigarren aldiz Europaren
tokia bereganatu zuen munduko esportatzaile nagusiaren paperean. Txina
izan zen eremu horretako bultzagile nagusia, beraren salmentak %13,0
areagotuta, Indiako inportazioen laguntzari esker. Datu negatiboa Japoniaren
eskutik iritsi zen, herrialde horretako salmentek ez zituztelako hazkunde
positiboak berreskuratu. Hain zuzen ere, japoniar esportazioak %2,1 gutxitu
ziren hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan %13,1 murriztu eta gero. Azkenik,
Asiako inportazioak ez ziren horren indartsuak izan eta %1,0 baino ez ziren
hazi. Dena dela, gehikuntza txiki hori esanguratsua da iazko lehen sei
hilekoetan aldakuntza hutsalak jaso eta gero.
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 9
Munduko esportazioak dolarretan Urte arteko aldakuntza tasak
-50
-25
0
25
50
I II2009
III IV I II2010
III IV I II2011
III IV I II2012
III IV I II2013
III IV I II2014
III
Europar Batasuneko salmentak EBko herrialdeetan Urte arteko aldakuntza tasak
Europar Batasuneko salmentak kanpoan
Urte arteko aldakuntza tasak
-50
-25
0
25
50
I II2009
III IV I II2010
III IV I II2011
III IV I II2012
III IV I II2013
III IV I II2014
III
-50
-25
0
25
50
I II2009
III IV I II2010
III IV I II2011
III IV I II2012
III IV I II2013
III IV I II2014
III
AEBetako esportazioak Urte arteko aldakuntza tasak
Txinako esportazioak
Urte arteko aldakuntza tasak
-50
-25
0
25
50
I II2009
III IV I II2010
III IV I II2011
III IV I II2012
III IV I II2013
III IV I II2014
III
-50
-25
0
25
50
I II2009
III IV I II2010
III IV I II2011
III IV I II2012
III IV I II2013
III IV I II2014
III
Iturria: Munduko Merkatariza Antolakundea.
NAZIOARTEKO MERKATARITZA
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
10 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Europak baikortasun neurritsua erakutsi du 2014ko amaieran
Adierazlea 104aren
inguruan egonkortu
da, batez bestekoa
100 delarik
Euroguneko
herrialdeak, oro
har, ezkorragoak
dira
Frantziak eta Italiak
balio negatiboak
jaso dituzte
Eraikuntza izan
ezik, Espainiako
adar guztiak
baikorrak dira
Europako Batzordeak hilabetean behin osatzen duen ekonomia
sentimenduaren indizeak (ESI) iradokitzen du Europar Batasunak
baikortasun mugatu batekin amaitu zuela 2014. urtea. Adierazle hori
osatzeko industriaren konfiantza indizea (%40ko pisua dauka), zerbitzuena
(%30), kontsumitzaileena (%20), eraikuntzarena (%5) eta txikizkako
merkataritzarena (%5) erabiltzen dira, eta 1990etik 2012ra bitartean
jasotako erantzunen batez bestekoari 100eko balioa ematen zaio. Horiek
horrela, pasa den abenduan Europar Batasuneko ESIa 104,2an kokatu zen.
Beraz, lau puntu luzez gainditzen du azken bi hamarkadetako batez besteko
sentimendua. Halaber, adierazlea egonkortzen ari dela hautematen da,
azken hiru hilekoetan apenas ez baita aldakuntzarik gertatu, nahiz eta
udaberritik aurrera bizitasun apur bat galdu den.
Hala ere, portaera ezberdina hautematen da herrialde bakoitzean. Alde
batetik, ekonomia eta moneta batasunean (Eurogunea) parte hartzen duten
herrialdeak, oro har, ez dira diru bakarra bereganatu dutenak bezain
baikorrak. Izan ere, Eurogunearen multzoa ez da bere batez besteko
historikotik gehiegi aldendu eta 100,7ko balioa jaso zuen iazko azken hiru
hilekoetan. Aitzitik, Erresuma Batuan adierazle horrek maila altuenetako bat
eskuratu du (114,4), bertako ekonomiak bizi duen erritmo azkarrak
lagunduta. Dena dela, puntu batzuk galdu ditu iazko ekainean lortu zuen
inoizko baliorik gorenetik (121,1). Suediak ere oso emaitza azpimarragarria
erakutsi du (108,6).
Euroko herrialdeen artean, Alemaniak datu baikorra (103,7) jaso du, baina
lehenago aipatu diren herrialde horien emaitzetatik urrun. Are gehiago,
maiatzetik lau puntuko moteltzea pilatu du dagoeneko, nahiz eta egoera
egonkortzen ari dela ematen duen. Badirudi zerbitzuak direla ekonomia
horren ahulgunea. Frantziako egoera are negatiboagoa da, batez besteko
balioa berreskuratzea lortzen ez duelako eta 96,1ean kokatu delako,
hobetzeko inolako zantzurik gabe. Hain zuzen ere, hiru urte baino gehiago
eman ditu 100eko balioaren azpitik. Italiak Frantziaren antzeko datu bat jaso
du, 97,3an kokatuta. Iazko lehen erdian, bazirudien susperraldia finkatuko
zuela, baina azken bost hilekoetan behera egin du berriro.
Euroguneko egoera positiboenetako bat Espainiarena da, gero eta bilakaera
baikorragoa eskaintzen duelako eta 105,6ko balioa jaso duelako, azken
urteetako altuena delarik. Abenduan, eraikuntzak bakarrik izan zuen batez
bestekoaren azpiko datu bat. Beste muturrean, txikizkako merkataritzak
serie historiko osoaren daturik gorena eskuratu zuen abenduan.
Kontsumitzailearen konfiantzak okerrera egin zuen ekainetik aurrera, baina
abenduan hobera egin zuen eta adierazlearen batez besteko balioa
nabarmen gainditzen du. Zerbitzuen adierazleak ere oso bilakaera ona
erakusten du eta urteko daturik onena abenduan bertan lortu zuen. Azkenik,
industria egonkor dago azken sei hilekoetan, batez besteko historikoa lau
puntu luzetan gainditzen duen balio batean.
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 11
Eurogunea Erresuma Batua
75
100
125
2010 2011 2012 2013 2014
75
100
125
2010 2011 2012 2013 2014
Alemania Frantzia
75
100
125
2010 2011 2012 2013 2014
75
100
125
2010 2011 2012 2013 2014
Italia Espainia
75
100
125
2010 2011 2012 2013 2014
75
100
125
2010 2011 2012 2013 2014
Iturria: Europar Batzordea.
EKONOMIA SENTIMENDUAREN INDIZEA
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
12 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
EAEko ekonomiaren adierazle nagusiak
2011 2012 2013 Azken datua Urte arteko tasa
JARDUERA
IPI ..................................................... 4,1 -5,9 -3,2 14ko azaroa 3,1
- Bitarteko ondasunak ....................... 5,8 -7,4 -2,5 14ko azaroa 1,4
- Ekipamendurako ondasunak ............ 11,2 -6,1 -3,3 14ko azaroa 2,9
- Kontsumoko ondasunak .................. -0,1 -4,1 -5,1 14ko azaroa 1,7
- Energia ........................................ -7,6 -2,8 -2,4 14ko azaroa 6,5
Industria jardueraren indizea (IJI)(*) ..... 0,5 -6,0 -2,1 14ko urria -10,8
Ekoizteko ahalmenaren erabilera (%)(*) . 75,1 74,2 71,7 14ko IV hiru 76,9
Eskari zorroa(*) .................................... -25,4 -45,4 -46,3 14ko abendua -22,6
Industria giroaren indizea ....................... -12,5 -22,9 -21,2 14ko abendua -9,3
Etxebizitza libreen salneurria €/m2 .......... 2.586,8 2.523,5 2.504,7 14ko III hiru -2,7
Salmenten indizea prezio iraunkorretan
Azalera handikoak prezio iraunkorretan -5,7 -3,2 -1,0 14ko azaroa -5,7
BMI txikizkakoa prezio iraunkorretan .... -3,8 -5,2 -4,5 14ko III hiru 1,6
Zerbitzu g/koiuntura-ind. Prezio iraunkorrak -3,9 -6,3 -5,0 14ko III hiru 2,3
Esportazioak ........................................ 17,9 -3,5 -0,3 14ko III hiru 11,2
Energiaz bestelakoak ......................... 14,7 -2,2 0,6 14ko III hiru 9,3
Inportazioak ........................................ 10,9 -8,9 1,8 14ko III hiru 20,1
Energiaz bestelakoak .......................... 9,7 -18,2 -0,2 14ko III hiru 17,0
Turismoen matrikulazioak ...................... -26,4 -13,3 8,0 14ko abendua 18,0
Zamaketarako ibilgailuen matrikulazioa .... -19,3 -42,9 7,0 14ko abendua 30,7
Aireko trafikoa ...................................... 2,5 3,1 -9,1 14ko azaroa 3,5
Hoteletan igarotako gaualdiak ................. 6,7 1,0 -3,1 14ko azaroa 3,3
LAN KOSTUAK
Soldaten igoera:
- Indarrean dauden hitzarmenak ........ 3,6 2,7 1,3 14ko urria 0,8
- Urtean zehar sinatutakoak ............... 3,4 2,0 1,1 14ko urria 0,5
Lan kostuak
- Kostu guztiak ................................. 0,6 0,7 1,7 14ko III hiru -1,7
- Soldata kostu guztiak ..................... 0,2 0,7 1,4 14ko III hiru -1,6
- Bestelako kostuak .......................... 1,9 0,7 2,5 14ko III hiru -2,0
(*) Balioak. Iturria: Eustat, Iberdrola, Trafiko Zuzendaritza Nagusia, Lan Harremanen Kontseilua, Industria Ministerioa, INE, Aduana eta Zerga Berezietako Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 13
EAEko ekonomiaren aldagai nagusiak
2011 2012 2013 Azken datua Urte arteko tasa
PREZIOAK
KPI indize orokorra: 3,1 2,3 1,6 14ko azaroa -0,1
- Azpiko inflazioa ......................... 1,8 1,5 1,6 14ko azaroa 0,2
- Hondar inflazioa ........................ 9,5 6,1 1,4 14ko azaroa -1,0
EBrekiko aldea ............................. 0,1 -0,4 0,1 14ko azaroa -0,5
IPRI ............................................ 8,1 2,4 -0,6 14ko azaroa -0,9
- Bitarteko ondasunak................... 6,5 0,2 -1,3 14ko azaroa 0,5
- Kontsumoko ondasunak .............. 3,1 1,8 0,0 14ko azaroa 0,0
- Ekipamendurako ondasunak ........ 1,5 1,2 1,3 14ko azaroa -0,4
- Energia .................................... 21,7 7,8 -1,8 14ko azaroa -5,4
LAN MERKATUA
BJA
Parte hartzaileak ........................... 0,4 -1,8 2,1 14ko III hiru -0,1
Partaidetza tasa ............................. 56,0 55,1 56,6 14ko III hiru 57,0
Landunak ..................................... -1,4 -2,9 -0,8 14ko III hiru 0,0
Enplegu tasa guztira ...................... 50,0 48,6 48,5 14ko III hiru 48,8
Gizonen enplegu tasa ..................... 56,0 53,9 53,7 14ko III hiru 53,7
Emakumeen enplegu tasa ............... 44,3 43,7 43,6 14ko III hiru 44,1
Langabezia tasa guztira .................. 10,8 11,8 14,3 14ko III hiru 14,5
Gizonen langabezia tasa ................. 11,2 12,1 14,8 14ko III hiru 14,8
Emakumeen langabezia tasa ........... 10,3 11,4 13,8 14ko III hiru 14,3
Gazteen langabezia tasa ................. 23,9 31,2 39,1 14ko III hiru 37,9
BAI
Parte hartzaileak ........................... 1,3 -2,0 -2,1 14ko III hiru -1,2
Landunak ..................................... -0,6 -5,6 -3,2 14ko III hiru 0,3
Langabezia tasa ............................. 12,3 15,6 16,6 14ko III hiru 15,2
INEM
Langabeak ................................... 9,7 11,9 8,0 14ko abendua -1,0
GIZARTE SEGURANTZA
Afiliatuak ..................................... -0,6 -2,4 -3,2 14ko abendua 1,4
Iturria: Eustat, INE, Gizarte Segurantza eta SEPE
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
14 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Euskal Autonomia Erkidegorako urteko aurreikuspenak
Iturria: Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko urria), Hispalink (2014ko uztaila), Confebask (2014ko abendua), BBVA (2014ko urria), Laboral Kutxa (2014ko abendua) eta CEPREDE (2014ko abendua).
EAErako aurreikuspenak hiruhilekoka (2014ko urria)
2014
2014 2015
2015 III IV I II
BPG (m.p.) .............................................. 1,3 1,5 1,0 1,6 1,7 1,7
ESKARIA
Barneko azken kontsumoa ............................................0,7 0,7 0,8 0,9 1,0 1,1
Familien kontsumoa .....................................................1,1 1,1 1,0 1,3 1,4 1,5
Administrazioaren kontsumoa ................................ -1,0 -0,7 0,0 -0,2 -0,1 0,1
Kapital eraketa gordina ...............................................1,2 2,1 0,5 2,8 3,5 3,6
Barne eskariaren ekarpena ..........................................0,9 1,1 0,8 1,4 1,5 1,6
Kanpo arloaren ekarpena .............................................0,4 0,4 0,3 0,2 0,2 0,1
ESKAINTZA
Lehen arloa................................................................ 7,3 5,5 4,8 2,2 0,0 0,7
Industria ................................................................ 1,3 2,1 1,2 2,6 2,7 2,8
Eraikuntza ................................................................-1,0 -0,7 -1,1 -0,1 0,1 0,3
Zerbitzuak ................................................................ 1,3 1,5 1,1 1,5 1,6 1,6
Balio erantsi gordina ....................................................1,3 1,6 1,0 1,6 1,7 1,7
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 1,2 1,0 1,1 1,2 1,4 1,4
GOGORATZEKOAK
BPG nominala ........................................... 1,3 1,6 1,1 2,2 2,6 2,7
Hiruhilabete arteko BPGa ........................... 0,4 0,4 --- 0,4 0,5 ---
BPGren deflatorea ................................................ 0,0 0,1 0,1 0,6 0,9 1,0
Enplegua ............................................................. 0,3 0,4 0,0 0,6 0,6 0,7
Langabezia tasa ................................................... 15,2 15,4 15,3 15,2 14,9 14,9
Iturria: Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
PIB
PIB
2014 2015 2014 2015
Eusko Jaurlaritza ................................ 1,0 1,7 BBVA ..............................................................1,1 1,8
Hispalink (BEGaren aldak. tasa) ..........................1,1 1,7 Laboral Kutxa ................................1,1 1,8
Confebask ........................................................1,1 1,9 CEPREDE……………………………. 0,6 2,0
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 15
Espainiako ekonomiarentzat eginiko aurreikuspenak
Iturria: FUNCAS, Ekonomia eta Ogasun Ministerioa, CEPREDE, ELGE, NDF, Europar Batzordea, The Economist eta Consensus Forecast.
AFI: Analistas Financieros Internacionales; ICAE-UCM: Instituto Complutense de Análisis Económicos-Madrileko Unibertsitate Konplutentse; ICO: Instituto de Crédito Oficial; IEE: Instituto de Estudios Económicos; IFL-UC3M: Flores de Lemus Institutua-Carlos III Unibertsitatea Madril; NDF: Nazioarteko Diru Funtsa; E. Batzordea: Europar Batzordea;NDF:Nazioarteko Diru Funtza; ELGE: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea.
Hiruhilabetekako aurreikuspenak Espainiako ekonomiarentzat
2014
2014 2015
2015
IV I II III IV
BPG ............................................................. 1,8 1,3 1,8 1,8 2,0 2,2 2,0
Kontsumo pribatua ......................................... 1,8 2,0 1,7 1,4 1,6 2,0 1,7
Kontsumo publikoa ......................................... -0,5 -0,1 -0,5 -0,5 -0,3 0,4 -0,2
Kapital finkoaren eraketa gordina .................... 2,1 1,0 2,0 2,4 3,4 4,2 3,0
- Aktibo finko materialak ............................... 2,0 0,8 1,8 2,3 3,2 3,9 2,8
- Eraikuntzan .......................................... 0,5 -3,2 1,7 2,5 2,9 3,6 2,7
- Ekipamendurako ondasunetan ................. 4,3 7,6 2,1 2,0 3,7 4,2 3,0
- Landutako aktiboetan ............................. -0,7 1,6 -2,3 -0,1 2,9 4,5 1,3
- Aktibo finko immaterialak ............................ 3,3 3,2 3,8 4,2 5,5 6,7 5,1
Barne eskari erreala ........................................ 1,5 1,4 1,4 1,2 1,5 2,0 1,5
Esportazioak ................................................. 4,3 4,0 5,1 6,0 6,5 6,8 6,1
Inportazioak ................................................. 3,5 4,8 3,8 4,4 5,2 6,5 5,0
Iturria: CEPREDE.
BPG
BPG
2014 2015 2014 2015
AFI .............................. 1,4 2,0 La Caixa ......................... 1,3 1,9
BBVA ................................ 1,3 2,0 Repsol ............................ 1,4 2,2
Bankia .............................. 1,3 2,0 Santander ...................... 1,4 2,3
Catalunyacaixa 1,4 2,3 BATEZ BESTEA ................ 1,4 2,1
Cemex .............................. 1,3 2,0 Gobernua (2014-09) ........ 1,3 2,0
CEPREDE-UAM 1,3 2,0 Espainiako Bankua (2014-10) 1,3 2,0
FUNCAS ............................. 1,4 2,4 Europar Batzordea (2014-10) .........................................
1,2 1,7
ICAE-UCM .......................... 1,4 2,3 NDF (2014-10) ................. 1,3 1,7
IEE ................................... 1,4 2,5 ELGE (2014-09) ................ 1,2 1,6
IFL-UC3M .......................... 1,3 1,9 The Economist (2014-12) 1,3 1,7
Intermoney ..................... 1,4 2,2 Consensus Forecast (14-12) 1,3 1,9
2015eko urtarrila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
16 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Nazioarteko ekonomiari buruzko aurreikuspenak
Herrialdea edo eremua
Erakundea Aurreikuspenaren
data
2014 2015
Azkena Aurrekoa Azkena Aurrekoa
AEB The Economist 2014ko abendua 2,3 2,2 3,0 2,9
Consensus Forecast 2014ko abendua 2,3 2,2 3,0 3,0
ELGE 2014ko azaroa 2,2 2,1 3,1 3,1
NDF 2014ko urria 2,2 1,7 3,1 3,0
Europar Batzordea 2014ko azaroa 2,2 2,8 3,1 3,2
Japonia The Economist 2014ko abendua 0,5 0,9 1,1 1,1
Consensus Forecast 2014ko abendua 0,3 1,0 1,2 1,3
ELGE 2014ko azaroa 0,9 0,9 1,1 1,1
NDF 2014ko urria 0,9 1,6 0,8 1,1
Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,1 1,5 1,0 1,3
Erresuma Batua The Economist 2014ko abendua 3,0 3,0 2,6 2,7
Consensus Forecast 2014ko abendua 3,0 3,0 2,6 2,6
ELGE 2014ko azaroa 3,1 3,2 2,7 2,8
NDF 2014ko urria 3,2 3,2 2,7 2,7
Europar Batzordea 2014ko azaroa 3,1 2,7 2,7 2,5
Europar Batasuna Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,3 1,6 1,5 2,0
NDF 2014ko urria 1,4 1,6 1,8 1,8
Eurogunea The Economist 2014ko abendua 0,8 0,8 1,1 1,2
Consensus Forecast 2014ko abendua 0,8 0,8 1,1 1,1
ELGE 2014ko azaroa 0,8 0,8 1,1 1,1
NDF 2014ko urria 0,8 1,1 1,3 1,5
Europar Batzordea 2014ko azaroa 0,8 1,2 1,1 1,7
Alemania The Economist 2014ko abendua 1,4 1,4 1,3 1,5
Consensus Forecast 2014ko abendua 1,4 1,4 1,3 1,4
ELGE 2014ko azaroa 1,5 1,9 1,1 1,5
NDF 2014ko urria 1,4 1,9 1,5 1,7
Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,3 1,8 1,1 2,0
Frantzia The Economist 2014ko abendua 0,4 0,4 0,8 0,8
Consensus Forecast 2014ko abendua 0,4 0,3 0,8 0,8
ELGE 2014ko azaroa 0,4 0,9 0,9 1,0
NDF 2014ko urria 0,4 0,7 1,0 1,4
Europar Batzordea 2014ko azaroa 0,3 1,0 0,7 1,5