2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka

6
LEHEN HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK Sarrera honetan gure lehen hezkuntzako oroitzapenen inguruko gogoeta txiki bat burutu dugu. 5 ataletan banatu dugu; erabilitako metodologia, ebaluazioa, baliabide materiala, espazio eta denboraren banaketa, ikasitakoa. Lan honetan 4 taldekideen esperientzia ugari sartu ditugu, eta espero dugu hau irakurtzerakoan zuen oroitzapenez eta bizipenez gogoratzea. Metodologia: nola irakatsi didate? Lehen hezkuntzan jasotako heziketa gaur egun jasotzen denaren nahiko desberdina da. Gehienbat, irakasteko modua izan da aldatu dena. Lehen hezkuntzako adinean ez zen orain bezala exijitzen, gehienbat haurrak ginelako eta oraindik ez genekielako guztiz ongi autonomiaz jarduten. Gogoratzen dugu, hala ere, lehenengo mailatik seigarren mailara bitarte aldaketa ikaragarriak sumatu genituela, bai irakasteko moduan, nola gure garapen pertsonalean. Adibidez, lehenengo mailan jokoen bidez ikasten genuen, marrazki ugarirekin, eta irakasleak ez zigun diziplina gogor bat exijitzen. Margolanak eta jokoak ziren gehien nabarmentzen zirena, eta gelan, U bat osatuz jartzen genituen mahaiak.

Transcript of 2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka

Page 1: 2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka

LEHEN HEZKUNTZAKO OROITZAPENAK

Sarrera honetan gure lehen hezkuntzako oroitzapenen inguruko gogoeta txiki

bat burutu dugu. 5 ataletan banatu dugu; erabilitako metodologia, ebaluazioa,

baliabide materiala, espazio eta denboraren banaketa, ikasitakoa.

Lan honetan 4 taldekideen esperientzia ugari sartu ditugu, eta espero dugu hau

irakurtzerakoan zuen oroitzapenez eta bizipenez gogoratzea.

Metodologia: nola irakatsi didate?

Lehen hezkuntzan jasotako heziketa gaur egun jasotzen denaren nahiko

desberdina da. Gehienbat, irakasteko modua izan da aldatu dena. Lehen hezkuntzako

adinean ez zen orain bezala exijitzen, gehienbat haurrak ginelako eta oraindik ez

genekielako guztiz ongi autonomiaz jarduten. Gogoratzen dugu, hala ere, lehenengo

mailatik seigarren mailara bitarte aldaketa ikaragarriak sumatu genituela, bai

irakasteko moduan, nola gure garapen pertsonalean.

Adibidez, lehenengo mailan jokoen bidez ikasten genuen, marrazki ugarirekin,

eta irakasleak ez zigun diziplina gogor bat exijitzen. Margolanak eta jokoak ziren gehien

nabarmentzen zirena, eta gelan, U bat osatuz jartzen genituen mahaiak.

Seigarren mailara hurbildu ahala irakasleak geroz eta zorrotzagoak bilakatzen

dira, eta exijentzia maila izugarri hazten da. Ez dira ariketa jokoak jartzen, eta

autonomia altua eskatzen dute. Gainera, gelan bakarka jartzen hasten dira eta noizean

behin lauko taldetan jartzen dira.

Hala ere, irakasleen artean desberdintasunak ematen dira. Batzuk hurbilagoak

besteak zorrotzagoak, erretxinduak, alaiagoak, langileagoak, berritzaileagoak etab.

Gainera, ohartu gara irakasleek ez dituztela berdin tratatzen ikasleak 1.zikloan

daudenean, edota 3.ziklora iristean.

Page 2: 2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka

Ebaluazioa: nola ebaluatzen zen?

Ebaluatzeko moduari dagokionez, desberdintasun handienak azterketak izan

dira beti. Noski, azterketetan jasotako kalifikazioak edo emaitzak eragin handia dute

ikasle bakoitzaren ebaluazio prozesuan. Baina bestelako ebaluazio metodoak ere

erabiltzen dira.

Batetik pentsatzen dugu, lehen hezkuntzako 3.zikloan orokorrean, ikasleak

azterketen bidez ebaluatzen zirela eta oraindik ere, horrela egiten jarraitzen dela

(ebaluatzeko ohiko metodoa baita).

Beste alde batetik, azken kurtso hauek 1. zikloarekin alderatzen baditugu

desberdintasunak ikusten dira ikasleak ebaluatzeko garaian. Hemen hauen parte

hartzea, gogoa, eta jarrera eskatzen da eta kontutan hartzen da.

Gaur egungo ebaluatzeko modua edo prozesua aurreko urteetan bezalaxe

jarraitzen duela pentsatzen dugu. Eta metodologia hori aldatzea planteatzen dugu

azterketek sortzen duten gehiegizko larritasuna ikasleengan duen eragina

murrizteko.

Zein baliabide material zeuden ikaskuntzarako?

Irakaskuntzan erabilitako materialak aproposak izan behar dira umeentzako,

hauen adinari egokituak egon behar dira. Adibidez: ezin diegu ume txikienei guraize

zorrotzak erabiltzen utzi.

Geure garaian, gehien erabiltzen genituen baliabide materialak

arkatzak, margoak, klerak, plastilina, musika instrumentuak, sokak, koloretako

orriak etab. ziren. Material hauen erabilerak ikasleak garatu beharreko konpetentziak

bultzatuko ditu (marraztea, idaztea edota irakurtzea) baita ikasleen autonomia eta

Page 3: 2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka

sormena ere. Ikasleak esploratzaile txikiak dira eta haiek izango dira munduaren

ezagugarriez pixkanaka jabetuko direnak. Irakasleak materiala eskuratu eta honen

erabileran gidatu beharko ditu.

Bestalde, gelan erabilitako materialak garaiko teknologiarekin bat egin behar

du, hau da, hezkuntzak berritzailea izan behar du. Lehen testu liburuak ziren nagusi,

baina orain geroz eta gehiago erabiltzen dira liburu elektronikoak, arbel digitalak,

tablet-ak, ordenagailu eramanagarriak… Beraz, ikastetxea teknologia aurrerakuntzez

baliatuko da ikasleen hezkuntza eraginkorragoa izateko eta bide batez, teknologia eta

baliabideak ezagutu eta erabiliko dituzte.

Nolakoa zen espazioa eta denboraren antolaketa?

Espazioari dagokionez, lehen 2 zikloetan ikasgelak oso argitsuak eta koloretsuak

dira eta haurrek eginiko apaingarriez osatuta daude. Bestalde, ikasgelako antolaketari

erreparatuta, ikasleen mahaiak launaka taldekatuta egon ohi dira, euren arteko

harremana sustatzeko baita talde lana bultzatzeko ere. Mailaz igo ahala, 3. zikloan

alegia, ikasgeletan apaingarri gutxiago aurkitzen dira eta pixkanaka haurrak mahaietan

binaka kokatzen dira, ilaretan. Modu honetan, ikasleen lan indibiduala bultzatzen da.

Beste ezaugarri bat, ikasleek ikasgelaz gain beste gela batzuk erabiltzen dituzte

hainbat ikasgaietarako: plastikako gela, musikako gela, informatika gela,

psikomotrizitate gela, ganbara… Hortaz, ikasleak leku batetik bestera ibiltzen dira, ez

dira ikasgelan egoten egun osoz eta hau positiboa da oso, ez soilik euren

kontzentraziorako baita euren ikaskuntzarako ere.

Ordutegia dela eta, lehen hezkuntza osoan zehar haurrak goiz eta arratsaldez

joaten dira ikastetxera. Goizaren erdialdean atsedenaldia egin ohi dute eta jolastokira

irteten dira. Honek aukera ematen die adin desberdinetako haurrekin jolasteko eta

euren arteko harremanak sendotzeko.

Page 4: 2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka

Amaitzeko, aipatu beharra dago lehen zikloetan haurrek ikasgela barruan

ezagutzak barneratzen nahiz ikasgelatik kanpo jolasak, jokoak, psikomotrizitatea,

esperimentuak etab. gauzatzen denbora asko igarotzen dutela. Baina haurrak mailaz

igo ahala, denbora gehiago igarotzen dute testu liburuekin ikasgelan.

Zer ikasi zenuen lehen hezkuntza osoan?

Lehen Hezkuntzako zikloa bereziki garrantzitsua da oinarrizko ezagutzak,

gaitasunak, trebetasunak...barneratzeko. 6 urteren baitan, ikaslea haur izatetik nerabe

izatera igarotzen da eta ibilbide horretan alderdi pertsonala garatzeaz gain, alderdi

akademikoa ere garatzen da.

Alderdi akademikoari dagokionez, oinarrizkoena irakurtzen eta idazten ikastea

da. Haurrek lehendabizi letra larriz idazten eta irakurtzen ikasten dute eta ondoren,

letra xehez. Bestalde, matematikaren arloan, oinarrizko operazio matematikoak egiten

ikasten da: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Hizkuntzei dagokionez, ingelesa,

gaztelania eta euskaraz ikasi ohi dute eta hauen lexiko eta gramatika arauak

barneratzen dituzte. Plastikari lotuta, eskulanak, proiektuak… ikasleek sormenari bidea

irekiz. Antzezpenak ere sarritan egiten helburu bera lortzeko. Soinketarekin,

gorputzaren kontrola bereganatzen dute eta joko desberdinen arauak barneratzen

dituzte. Eta amaitzeko, euren ingurunearen berri ere jasotzen dute.

Alderdi pertsonalari men eginez, haurrek gizartean onartuak dauden arauak eta

jokabideak barneratzen dituzte eta euren arteko errespetua eta partaidetza bultzatzen

dira.