141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... ·...
Transcript of 141. INFORMAZIO BULETINA > 2019ko Otsaila › documents › 4131764 › 7255844 › ... ·...
141. INFORMAZIO BULETINA
> 2019ko Otsaila
2
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
NABARMENDU BEHARREKOA
> Gipuzkoak nazioarteko aditu eta sareekin konpartituko du Gobernu Irekiaren eta
Garapen Jasangarriaren alde egin duen apustua
170 lagunetik gora elkartu dira Tabakaleran otsailaren 18 hasi den Kongresuari hasiera emateko;
gizartearekin elkarlanean sakontzeko apustua berretsi du Ahaldun Nagusiak, etorkizunari erantzuteko.
Otsailaren 18 eta 19 artean, ‘Etorkizuna Eraikiz Open minded governance for your future’ kongresua egin da
Donostian, Garapen Jasangarriko Helburuak xede dituen gobernantza kolaboratiboari buruz. Foru Aldundiak
antolatu du, Open Government Partnership nazioarteko sarearekin lankidetzan. Izan ere, foru erakundea
sare horretako kide da, gobernu irekiaren alde lan egiten duten 75 herrialdetako gobernu eta elkarteekin
batera. Mundu osoko tokiko gobernuak ordezkatzen dituen CGLU sareak ere parte hartu du antolaketan.
Kongresuan gobernu onaren esparru desberdinetan jarduten diren lehen mailako aditu internazionalek parte
hartu dute, eta EAEko nahiz nazioarteko administrazio publikoetatik sustatzen ari diren gobernantza eredu
berrien inguruan jardun dira. Horrela, gure lurraldean egon diren esperientzien berri eman da, eta, aldi
berean, nazioarteko jardunbide onenak ezagutu dira.
Azpimarratu duenez, Gipuzkoa “gobernantza berriaren alde” egiten ari den apustua, “guztiz lerrokatuta” dago
herrialde aurreratuenetako demokraziak egiten ari direnarekin, eta baita NBEk 2030 urterako ezarritako
Garapen Jasangarriko Helburuekin ere. “Agenda politiko berri baten aurrean gaude mundu mailan, eta
agenda berri horretan funtsezkoak dira desberdintasunak murriztea, kalitatezko enplegua sortzea,
jasangarritasuna eta gobernatzeko moduak eraldatzea. Gure lurraldeak bere egin ditu helburu horiek, eta
bide onetik doa. Kongresu honek aukera emango digu jardun hori partekatzeko, praktika arrakastatsuak
ezagutzeko, eta bultzada berri bat emateko ateratako ondorioekin”.
(informazio +)
3
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
> Adinberriren eraikuntza proiektua «Gipuzkoa osorako mugarria, eta Europa
mailan erreferentzia bat » izango da.
Zentro berriaren obrak urte amaieran hasiko dira.
Markel Olano diputatu nagusiak otsailaren 11an aurkeztu du Pasaiako Adinberri zentroaren eraikuntza
proiektua, nola zahartzaroaren eta mendekotasunaren esparruko erreferentzia zentro berriarena hala
Hospitalillo inguruko lurpeko aparkalekuarena. Proiektuaren adjudikazioduna Alonso & Hernández
Asociados SLk, JG Ingenieros SAk eta Antero Fernández Arquitectos SLPk osatutako ABEEa izan da.
Diputatu nagusiak nabarmendu duenez, Adinberri «mugarri bat izango da Gipuzkoa osorako eta
erreferentzia bat Europa mailan, izan ere, zerbitzu berritzaile eta punta-puntakoak» eskainiko ditu zahartze
osasuntsuaren zerbitzura, «bai arkitektura ikuspegitik bai arretaren aldetik ere», erabiltzaileak «etxean
bezala» sentitu daitezen. Eta gaineratu du Adinberrik «410 enplegu sortuko dituela, 110 zerbitzu guztiak
artatzeko, eta 300 zeharkakoak».
(informazio +)
4
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
> "Artea eta aisialdia" goiburuarekin egingo dira Ondarearen Europako
Jardunaldiak, 2019
Ondarea modu ludiko batean esploratzeko, ehun jarduera antolatzeko asmoa dago, Gipuzkoako lurralde
osoan zehar, jende guztiarentzat .
María José Telleria Kulturako zuzendariak Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berri bat aurkeztu du.
Telleria: “Asmoa da azpimarratzea ondareak eta arteak alderdi asko dituztela entretenimendu iturri gisa, eta
horiei esker pertsonek beren eguneroko bizimodutik ihes egin dezaketela, kulturaren zati batez jabetuz, eta
bihurtuz egile, ezagutzaile, babesle eta protagonista”.
Laugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldietara batuko da Gipuzkoa. Ekitaldi kultural hauek
batzen dituen programaren helburua herritarrak ondareak duen garrantziaz sentsibilizatzea da.
Programaren barruan bisita gidatuak, hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, erakustaldiak, erakusketak eta
kontzertuak egin ohi dira, urrian ospatzen diren ekitaldi hauen bitartez jendeak Gipuzkoako historia eta
kultura ezagutzeko aukera izan dezan.
NORI ZUZENDUA:
Ondare kulturalarekiko interesa duten eragile, elkarte, enpresa, erakunde publiko, erakunde eta entitate
kulturalak.
KRONOGRAMA
Martxoaren 11an: OEJ 2018 ebaluazio orokorraren aurkezpena eta OEJ 2019 aurkezpena Zelai Aritzi Kultur
Etxean Zumarragan
Maiatzaren 6an: Parte hartzeko deialdia eta proposamenak aurkezteko EPEA
Maiatzaren 14an: Parte-hartzaileek aurkeztutako proposamenaren bidalketa azken onarpenerako
Maiatzaren 25a: Behin betiko proposamenaren bidalketa eta zuzenketak
(informazio +)
5
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
> Eraikitako ingurunea berrerabiltzearen garrantziari buruzko nazioarteko
erakusketa batekin emango dio hasiera bere ibilbideari Euskadiko Arkitektura
Institutuak
Institutuak datorren martxoaren 14an irekiko ditu ateak, eta ‘Tabula non rasa’ erakusketa eskainiko du,
Europar Batasunak 2019an emandako Mies Van der Rohe sari ospetsua lortzeko prozesuan finalista izan
zen obra batekin.
Jaurlaritza eta Aldundiaren arteko lankidetzaren frutua da, Aldundiak Santa Teresaren egoitza utzi baitio.
Arriola sailburua eta Diputatu Nagusiordea Denis Itxaso pozik agertu dira Donostian “euskal arkitektura-
kultura sustatzeko” balio izango duen erreferentziazko baliabide bat abian jarri izanagatik.
Euskadiko Arkitektura Institutuak urte honetarako prestatu duen programazioaren barruan, adierazitako
erakusketaz gain udako ikastaroen antolaketa, Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Saria eta
Nazioarteko II. Arkitektura Bienala daude aurreikusita
(informazio +)
6
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
> Gipuzkoako Foru Aldundiak langileen enpresetako akzio-eskuhartzea bultzatzen
jarraitzen du, Bruselako otsailaren 6ko konferentziaren ondoren
Foru ordezkaritza bat izan zen ekitaldi honetan , hala nola hainbat bilera eta kontaktuetan. Konferentzia edo
Hitzaldiak Europako Batzordekide den Mariya Gabriel-en partehartzea izan zuen, hala nola Europako
enpresa garrantzitsu batzuenarekin, beren hizlariek aurkeztu baitzituzten langileen enpresengan hartutako
akzio-partehartze kasu interesgarriak.
Europan, Estatu Batuetan baino 6 aldiz txikiagoa da langileen partehartzea enpresen jabetza egituran.
Ahulezia hau konpontzeko planak eztabaidatuak izan dira hamakadetan zehar, eta Europako erakundeak
alde agertzen joan dira, Legebiltzarrak ere 2018an sustatu duen arte. 2019tik aurrera, bere burutze edo
egiaztapena dago egiteke.
Eider Gardiazabal, Errumaniako Renata Weber, eta Izaskun Bilbao Europako Legebiltzarkideek ere
gipuzkoar ordezkaritzarekin elkarrizketan aritu ziren eta horietako batzuk taldeko grabaketa bat egin zute
(informazio +).
ASLE, Euskadiko Sozietate Laboralen Elkarteak, parte hartu zuen ere, eta erreportai zabal bat argitaratu du
topaketa honen argazkiekin, berea duen GATZA aldizkarian (informazio +).
(informazio +)
7
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
KOHESIO POLITIKA
> Aldundiak Amute-Jaizubia bidegorria inauguratu du Hondarribian: Ederbidea
proiektu mugakidearen, eta ELGF europar funtsaren aplikaziorako Gipuzkoak
duen planaren barne dago
Txirrindularien eta oinezkoen bidea erabilgarri dago jada herritarrentzat, 1,4 kilometroko tartea du eta
txirrindularien eta oinezkoen kontaketa-estazio bat izango du, baita totem bat ere erremintekin, gerta
daitezkeen matxuretarako. Bidegorriak 1,2 milioi euroko kostua izan du.
Gaur goizean ireki da jendearentzat Jaizubia-Amute bidegorria, Hondarribian, Ederbidea Europako proiektu
mugakidearen barruan sartzen dena. Txirrindularien eta oinezkoen bide honek ‒1.385 metro luze‒ lotu
egiten ditu Hondarribiko Amute auzoa eta Bidasoa Ospitalerako sarbideko biribilgunea, eta nabarmen
hobetuko du Bidasoaldeko txirrindularien mugikortasuna. Bere trazatua paraleloan doa GI-636 eta GI-638
errepideetako ezkerraldetik, eta 1,2 milioi eurokoa izan da bere exekuzio-kostua.
Lurralde Antolaketako foru diputatu Marisol Garmendiak inauguratu dute bidegorria, Ederbidea proiektu
mugakideko beste kide batzuekin batera. Izan ere, Nafarroako Gobernuarekin eta Pirinio Atlantikoetako
Kontseiluarekin partekatutako proiektua da, Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusi Maitena
Ezkutarik eta Pirinio Atlantikoetako Gobernuko Mugikortasuneko arduradun Sabine Etcheverryk ordezkatuta.
Bertan izan dira baita ere Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu eta Bidasoa Bizirik sozietateko presidente
Miguel Ángel Páez.
Bide-zati hau Ederbidea proiektu mugakidearen barruan sartzen da; Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pirinio
Atlantikoetako Departamentuak eta Nafarroako Gobernuak partekatutako proiektu bat da; 9,4 milioi eurokoa
da bere guztizko aurrekontua eta % 65eko finantzaketa du FEDER Europako fondoen bitartez.
(informazio +)
8
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
EUROPA 2020 ESTRATEGIA
> Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko I. Topaketa: Gipuzkoak birziklapenaren
sektorea bikoiztu eta 10.000 enplegura iritsi nahi du 2030. urtean.
José Ignacio Asensio: “Gipuzkoak lankidetza publiko-pribatua sustatu behar du, Europan proiektuak
aurkezteko eta 6.000 milioi euroko zuzkidura duen ekonomia zirkularreko paketearen funtsak eta
finantzaketa lortzeko”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Ekonomia Zirkularrari buruzko Nazioarteko I.
Topaketa antolatu du, EuRIC Birziklatze Industrien Europako Konfederazioaren eta FER Berreskuratzearen
eta Birziklatzearen Espainiako Federazioaren lankidetzarekin. Urtarrilaren 30aren goizeko saioan,
azpimarratu da ekonomia zirkularrak duen garrantzia ekonomia berdea bultzatzeko eta enplegua sortzeko,
eta esperientziak trukatu dira nazioarteko ingurumen politiketan erreferente diren beste erregio, fundazio eta
erakunde aditu batzuen artean.
Topaketan 200 profesional inguru bildu dira eta maila handiko adituen hitzaldiak entzuteko aukera izan dute,
besteak beste honako hauenak: Pavel Misiga, Europako Batzordeko Ekoberrikuntza Unitateko burua;
Emmanuel Katrakis, EuRICeko idazkaria; Ion Olaeta, Berreskuratzearen eta Birziklatzearen Espainiako
Federazioko (FER) lehendakaria; eta Christophe Debien, Ekonomia Zirkularreko Frantziako Institutuko
zuzendari nagusia. Arratsaldean, workshop saioak egin dira Adela Conchado ekonomia zirkularreko
adituaren eskutik. Saio horietan parte hartzaileek modu pertsonalizatuan ezagutu dituzte zer onura lortuko
duten beren enpresetan ekonomia zirkularra ezarriz gero.
Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioa
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta Itziar Eizaguirre Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioko
zuzendariak fundazioaren berri eman dute, zeina irailean hasi baitzen lanean ekonomia zirkularraren erronka
aukera bihurtzeko helburuarekin.
(informazio +)
9
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
> Euskadiko erakundeek, ‘Change the Change’ Donostiako konferentzian, klima-
aldaketak toki-eremuan dakartzan mehatxuen berri eman dute.
Konferentzia martxoaren 6tik 8ra bitartean izan da, Donostian; urteko hitzordu esanguratsuenetako bat izan
da, eta nazioarteko lehen mailako hizlariak izan dira bertan. Halaber, arazoa eskualde-mailan nola
bideratzen ari den ezagutuko da.
Nazioarteko lehen mailako adituak izan dira, esaterako: Nicholas Stern ekonomialari britainiarra, Bunny
McDiarmid Greenpeace Internationaleko zuzendarikide exekutiboa, Connie Hedegaard Klimako Europako
komisario ohia edo Manuel Pulgar-Vidal Naturarentzako Mundu Fondoko (WWF International) Klimako eta
Energiako liderra, beste askoren artean.
Mende-amaierarako, hiru euskal hiriburuetan tenperatura maximoak 4 eta 5 ºC bitartean igoko dira eta
minimoak 3 eta 4 ºC bitartean. Gainera, berrogei udalerritan, non biztanleriaren % 80 bizi baita, kanpoko
klima-fenomenoek eragingo dute, besteak beste uholdeek, itsaso-mailaren igoerak eta bero-boladek. Klima-
aldaketa fenomeno globala da, eta Euskadi ere ari da haren eraginak jasaten. Nazioarteko erakunde
gehienek gizatasunaren erronka nagusienetakotzat katalogatu dute, eta maila globalean eta toki-eremuan
jardun behar da, haren aurrean.
‘Change the Change’ nazioarteko konferentzian, klima-aldaketan adituak diren 50 pertsona ezagunen
hitzaldiak izan dira, ‘planetako heroi’ izenekoez gainera. Bertan, hiru egunez, 600 pertsona batzea
aurreikusita zegoen; beraz, eremu horretan urteko hitzordu esanguratsuenetakoa izan da.
(informazio +)
10
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
> CAF eta Ikerlanek Estatuan aitzindari den teknologia bat garatu dute, tren
arinagoak eta eraginkorragoak lortzeko, Euskotrenek frogatu dituenak.
Shift2Rail proiektuak Horizon 2020 programaren dirulaguntza izan du.
Euskal proiektu hau Estatuaren esparruan berria da, bertan erabiltzen den lehen SiC bihurtzailea baita.
Arintasun handiagoa, zarata gutxiago eta energia aurrezpena bilatzen du. Osagai hau Euskotrenek frogatu
du bere trenetan. Europa mailan, metroko 1500 V DC lehen ustiapen plataforma da baita ere.
CAF Power & Automation-ek eta Ikerlan teknologia guneak silizio-karburo eroale-erdien inguruan egin dute
ikerketa, trenbide trakzio berri baterantz: bolumenaren eta galketen heren bat gutxiago izango du, eta
pisuaren seiren bat galduko du; fidagarritasun eta eskuragarritasun handiagoa izango dute; mantentze kostu
eta energia kontsumo txikiagoa.
Shift2Rail elkarkidetza publiko-pribatua da eta Horizon 2020 programarengandik 30 milioi euro lortu ditu.
(informazio +)
11
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
> Europak 2020rako ezarritako helburuak gainditu ditu Gipuzkoak
2018ko birziklatze tasa %52,41 da, 2020rako Europak ezarritako helburua bi urte lehenago gaindituz.
2015-2018ko epean birziklatzeak gora egin du, 10,15 puntu igo delarik.
José Ignacio Asensio: “Legealdi honetan Gipuzkoa Europako herrialde aurreratuenen mailan kokatu da
hondakinen kudeaketaren, birziklatzearen eta berrerabilpenaren arloan. Herritarren lan onari eta hondakinen
tratamendurako zein gaikako bilketarako azpiegiturei esker”.
Gaikako bilketak 13 puntuan gainditzen du errefusa frakzioa, %56,91ean kokatuz. Hirugarren urtez, gaikako
bilketak errefusa frakzioa gainditzen du tona kopuruan zein ehunekoan.
Bio-hondakinaren birziklatzea 4,59 puntu igo da eta %44,9an kokatu da. 2015-2018ko epean 15,84 puntu
igo da, edukiontzioen sistemaren eraginkortasuna frogatuz.
Ontzien birziklatzeak ere hazkunde nabarmena izan du, 3,22 puntukoa hain zuzen. 2015etik 14,41 puntu
hobetuz eta %66,01a lortuz.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, José Ignacio Asensiok, hiri-hondakinen bilketa eta
birziklatzeari buruzko 2018ko datuak ezagutzera eman ditu. Asensiok datuak oso onak direla jakinarazi du,
izan ere erakusten dutelako “Gipuzkoan aukeratu dugun eredua egokiena dela gure lurraldean sortzen diren
hondakinei tratamendua emateko”. 2018ko birziklatze tasa %52,41 izan da, 2020rako Europak ezarritako
%50eko helburua lehenengo aldiz, bi urte lehenago eta zabalki gaindituz. 2018ko datuek baieztatzen dute
2015-218ko epearen joera; izan ere, birziklatzeak 10,15 puntu igo da, orain lau urte %42,26koa zen eta gaur
egun 52,41ekoa. Honen inguruan Ingurumeneko diputatuak adierazi du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen
azpiegiturak martxan jartzen direnean eta gaikako bilakaerari esker, “Gipuzkoak epe laburrean gaindituko
duela birziklatzearen %60a, Europako herrialde aurreratuenak bezala”.
(informazio +)
12
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
DOKUMENTU INTERESGARRIAK
> Europar Batasunaren zabalkuntza
(informazio +)
> 2030ra arteko Europa sostengagarrirako hausnarketa txostena
(informazio +)
> EBeko garraio sektore eraginkorrerantz
(informazio +)
> EB 2018an. Europar Batasunaren jarduerazko txosten orokorra.
(informazio +)
13
> 2019ko Otsaila
141. INFORMAZIO BULETINA
EUROPAKO DEIALDIAK
POCTEFA 2014-2020 Programaren 2019ko 3. Deialdia. Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde mailako Lankidetza Programa. (+info)
PNDR 2014-2020 FEADER. Estatuko Landa Garapen Programa Nazionala 2014-2020. Europako Landa Garapeneko Nekazal Funtsa.
- Biomasaren hornikuntza iraunkorrerako elkarlan laguntzak. 2019. (+info) - Nekazal ekoizpenen eraldaketa, merkaturatzea eta garapenerako inbertsio materiagabe ta
materialentzako laguntzak. 2019. (+info)
ERA-NET COFUND WaterWorks 2017. Nazioarteko ur kudeaketa proiektuentzako dirulaguntza, Estatu mailako partaidetzarekin ERA-NET COFUND WaterWorks 2017 ekintzan. (+info)
EPUF (Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioa) – “Itsasgora” edo Pleamar Programa. Arrantza eta akuikulturaren jasangarritasunaren bultzada eta sustapenerako dirulaguntzak. (+info)
EGF- Empleaverde edo “enplegu berde” Programa. Europako Gizarte Funtserako bideragarriak diren proiektuetarako laguntzak. (+info)
Horizon 2020. Proposamen deialdia. Migrazioak. Gomendio giden lanketa, edo barneraketa proiektu eta konponbideak. (+info)
Horizon 2020. Proposamen deialdia. Ibilgailu berdeak. Karbono gutxiko eta klimarekiko berreskurakorra den etorkizuna eraikiz. (+info)
“EUROPAKO FONDOAK GIPUZKOAN” webgunea