10 soldatapeko edo gehiagoko enpresen %28,3ak merkataritza … · INTERNETERAKO KONEXIO-MOTAK...
Transcript of 10 soldatapeko edo gehiagoko enpresen %28,3ak merkataritza … · INTERNETERAKO KONEXIO-MOTAK...
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
Enpresetan Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak eta merkataritza
elektronikoa erabiltzeari buruzko inkesta
2019. urtea – 2020ko lehen hiruhilekoa
10 soldatapeko edo gehiagoko enpresen %28,3ak
merkataritza elektronikoaren bidez egin zituen
salmentak eta %37,2ak “on line” erosi zuen
2019an
10 langileko edo gehiagoko ia enpresa guztiek
IKT segurtasun-neurriren bat erabili zuten eta
10etik zazpik txikienen artean
2020ko abenduak 16
10 soldatapeko edo gehiagoko enpresetan gehien erabilitako teknologia
berrien artean nabarmentzekoak dira Gauzen Internet (%23,3), Cloud
Computing-eko zerbitzuen kontratazioa (%28,7) eta Big Dataren analisia
(%8,4)
ORDENAGAILUEN ETA SAREEN ERABILERA
Hamar langiletatik ia zortzik ordenagailuak erabili zituzten enpresa-arloko
helburuetarako, eta lautik hiruk Interneterako konexioa duten ordenagailuak erabili
dituzte 2020ko lehen hiruhilekoan.
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
1. GRAFIKOA
10 soldatapeko edo gehiago dituzten Nafarroako enpresetan egin den IKTen erabilerari buruzko bilakaera
2020ko lehen hiruhilekoa (%)
(1) Interneterako konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajeak.
Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
1. TAULA
IKT azpiegituren erabilera enpresaren tamainaren arabera
2020ko lehen hiruhilekoa (%)
10
SOLDATAPEKO EDO GEHIAGO
10 SOLDATAPEKO
BAINO GUTXIAGO
GUZTIRA
Ordenagailuak 99,3 83,8 84,8
Interneterako konexioa 98,3 80,3 81,4
IKT espezialistak 19,3 4,3 5,2
IKT segurtasun-politika definitua 95,2 70,8 72,3
Banda zabala finkoa (1) 90,3 78,1 79,0
Sinadura digitala erabiltzen duten enpresen %a 85,2 53,5 55,8
Interneterako konexioa eta web gunea/orrialdea duten enpresen %a (1)
82,2 27,6 31,6
Enpresako helburuetarako ordenagailuak erabiltzen dituzten langileen %a
61,5 78,8 77,7
Enpresako helburuetarako Interneterako konexioa duten ordenagailuak erabiltzen dituzten langileen %a
51,8 74,7 73,5
(1) Interneterako konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajeak.
Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
IKT ESPEZIALISTAK
10 soldatapeko edo gehiagoko enpresen %19,3ak Informazioaren eta Komunikazioen
Teknologietako (IKT) espezialistak enplegatu zituen, eta hamar enpresatatik bik
enpresako langileentzako IKT prestakuntza-jardueretarako inbertsioak egin zituen
2019. urtean.
2. TAULA
IKT azpiegituren erabilera enpresaren tamainaren arabera
2020ko lehen hiruhilekoa (%)
10
SOLDATAPEKO EDO GEHIAGO
10 SOLDATAPEKO
BAINO GUTXIAGO
GUZTIRA
IKTetako espezialistak 19,3 4,3 5,2
IKT arloko prestakuntza-jarduerak enpresako langileentzat 21,5 2 3,2
IKTetan espezialistak diren emakumeak dituzten enpresen %a
34,2 28,1 29,5
(1) Interneterako konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajeak. Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
Nafarroako enpresen %34,4ak kanpoko hornitzaileak erabiltzen ditu enpresaren
barruan IKT funtzioak garatzeko; 10 soldatapeko edo gehiagoko enpresetan, aldiz,
kopuru hori %79,3ra iristen da.
IKT espezialistak dituzten enpresa guztietatik %29,5ak IKT arloko emakume
espezialistak kontratatu ditu (balio hori %34,2koa da 10 soldatapeko edo gehiagoko
enpresetan). IKT arloko emakume espezialistei dagokienean, kontratatutako
espezialisten %25,4 emakumeak dira.
INTERNETERAKO KONEXIO-MOTAK
2020ko lehen hiruhilekoan zehar, Nafarroako enpresen %81,4ak Internetera
konektatutako ekipamendu informatikoekin egin du lan.
Denboraldi berean, Interneterako konexioa duten eta 10 soldatapeko edo gehiago
dituzten enpresen %90,3a banda zabala finkoaren bidez sartzen da, eta gehien
erabilitako teknologiak kable eta zuntz optikoaren sareen bidezko konexioa (%66,8) eta
DSL soluzioak (%51,2) dira. 10 soldatapeko baino gutxiagoko enpresei dagokienean,
berriz, Interneterako konexioa duten enpresen %78,1a Banda zabal finkoaren bidez
sartzen da.
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
3. TAULA
Interneterako konexio-motak enpresaren tamainaren arabera
2020ko lehen hiruhilekoa (%)
10
SOLDATAPEKO EDO GEHIAGO
10 SOLDATAPEKO
BAINO GUTXIAGO
GUZTIRA
Banda zabal finkoa 90,3 78,1 79
DSL (ADSL, DSDL,…) 51,2 53,9 53,6
Kable eta zuntz optikoaren sareak 66,8 52,8 54
Bestelako konexio finkoak (Kablea,LMDS,...)
6,2 3,3 3,6
(1) Interneterako konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajeak. (2) Banda zabal finkoko konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajeak. Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
WEB ORRIALDEA IZATEA ETA ERABILTZEA
Web komunikazioei dagokienez, Interneterako konexioa duten Nafarroako enpresen
%31,6ak web orrialdea du edo eraikitzen ari dira, baina zenbateko horiek aldatu egiten
dira enplegatu-kopuruaren arabera. Modu horretan, 10 langile edo gehiago dituzten
enpresen %82,2ak web ataria du edo eraikitzen ari dira; 10 soldatapeko baino
gutxiagoko enpresetan, aldiz, portzentaje hori %27,6ra jaisten da.
Interneten ataria duten enpresen %86,0k enpresaren aurkezpena erakusten dute eta
%72,0k internauten eskura jartzen du intimitate- edo pribatutasun-politika. %48,3ak
enpresaren profilekiko loturak edo erreferentziak eskaintzen ditu gizarte
komunikabideetan, %43,8ak produktuen katalogoa eskaintzen du, eta %33,7ak
erreklamazio-orriak elektronikoki bidaltzeko aukera ematen du.
ELKARRERAGITEAK ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREKIN
2019. urtean, Interneterako konexioa duten enpresen %70,7ak sarea erabili du Herri
Administrazioekin elkarreragiteko. Portzentaje hori %95,9koa da 10 soldatapeko edo
gehiagoko enpresetan, eta elkarreragitea erabili dute batez ere inprimakiak eta
formularioak lortzeko (%89,0), informazioa eskuratzeko (%87,4) eta zergen aitorpena
egiteko (%83,6).
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
4. TAULA
Administrazio Publikoarekin elkarreragiteko Internet erabili duten enpresak eta arrazoiak, enpresaren
tamainaren arabera
2019. urtea (%)
10 SOLDATAPEKO EDO GEHIAGO
10 SOLDATAPEKO
BAINO GUTXIAGO
GUZTIRA
Internet erabiltzea Administrazio Publikoarekin elkarreragiteko 95,9 68,7 70,7
Informazioa eskuratzea 87,4 58,8 60,9
Inprimakiak edo formularioak lortzea 89,0 57,2 59,5
Betetako inprimakiak itzultzea 82,5 46,6 49,3
Zergen aitorpena 83,6 47,4 50,1
Interneterako konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajeak
Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
BIG DATA
10 soldatapeko edo gehiagoko enpresen %8,1ak datu-iturri handien (Big data) analisia
egin zuen 2019an zehar, eta portzentaje hori %28,9koa da 200 langileko edo
gehiagoko enpresen kasuan. Big Data analisiak egindako Nafarroako enpresen kopuru
osotik, %27,0k kanpoko hornitzaileak erabili zituen eta %86,9ak bere langile propioak.
Langile propioekin Big Data analisia egin zuten enpresen %39,7ak iturri moduan
enpresaren beraren datuak erabili zituen sentsore edo gailu adimentsuen bidez,
%67,5ak geolokalizazioaren bidezko datuak erabili zituen gailu eramangarrietatik,
%70,4ak hedabide sozialetatik sortutako datuak erabili zituen eta %25,8ak bestelako
iturriak.
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
5. TAULA
Big Data analisia egin zuten enpresak enpresaren tamainaren arabera
2019. urtea (%)
10
SOLDATAPEKO EDO GEHIAGO
10 SOLDATAPEKO
BAINO GUTXIAGO
GUZTIRA
Big Data analisia egin zuten enpresak 8,1 1,7 2,1
Beste enpresa batek Big Data egin zien enpresak (1) 34,5 24,7 27,0
Big Data langile propioekin egin zuten enpresak (1) 71,8 91,4 86,9
Sentsore edo gailu adimentsuak erabili zituztenak (2) 30,5 41,9 39,7
Geolokalizazioaren bidezko datuak gailu eramangarriak erabilita (2)
50,6 71,6 67,5
Hedabide sozialak (2) 51,7 74,8 70,4
Big Dataren beste iturri batzuk (2) 27,0 25,5 25,8
(1) Big Data egindako enpresa guztien gaineko portzentajeak.
(2) Big Data langile propioekin egin zuten enpresa guztien gaineko portzentajeak. Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
GEHIEN ERABILITAKO ON LINE BALIABIDEAK
Sinadura digitala
2020ko lehen hiruhilekoan, 10 soldatapeko edo gehiagoko hamar enpresatatik ia
bederatzik sinadura digitala erabili du kanpoko eragileekin egindako komunikazioren
batean; zehazki, horien %100ak Herri Administrazioarekin erlazionatzeko erabiltzen du
eta %30,6ak hornitzaileekin eta bezeroekin erlazionatzeko.
Hedabide sozialak
Interneterako sarbidea duen enpresen %30,5ak hedabide sozialen bat erabili zuen lan-
arrazoiak direla-eta 2020ko lehen hiruhilekoan. Horietatik %91,7ak sare sozialak erabili
zituen (Facebook, LinkedIn, Tuenti, Google+, Viadeo, Yammer,...), %40,2ak
multimedia edukia partekatzen duten Website-ak (Youtube, Flickr, Picassa,
SlideShare, Instagram,…) eta %27,1ak enpresen blogak edo mikroblogak (Twitter,
Present-ly, Blogger, Typepad,…).
Gutxien erabilitako hedabide sozialak Wikin oinarritutako (web nabigatzailearen
bitartez boluntario askok edita ditzaketen orrialdeak dituen web gunea) ezagutzak
partekatzeko erremintak izan ziren; hots, %10,1.
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
Hodeiko konputazio-soluzioak (Cloud Computing)
2020ko lehen hiruhilekoan, Interneterako sarbidea duten enpresen %10,3ak Cloud
Computing soluzio erabiliak erosi zituen Internet bidez. Gehien honako hauek erosi
ziren: fitxategiak gordetzea (%75,0), enpresaren datu-baseetako zerbitzarietatik
entregatutako zerbitzuak (hosting) (%74,6) eta e-mail zerbitzuak (%66,1).
Cloud Computing erosten duen enpresen %84,0k partekatutako zerbitzarietan dagoen
zerbitzuren bat ordainduz egiten du.
Gauzen Internet (IoT)
Aztertutako teknologia berrietako bat Gauzen Internet da (IoT, ingelesezko siglak); hain
zuzen ere, Nafarroako enpresen %5,4ak erabiltzen du eta zenbatekoa %23,3koa da 10
soldatapeko edo gehiagoko enpresen kasuan.
IKT SEGURTASUNA
10 soldatapeko edo gehiagoko enpresen %95,2ak neurri hauetako bat erabiltzen du.
Enpresa txikiagoen kasuan, portzentajea %70,8koa da.
6. TAULA
IKT segurtasuna enpresetan, enpresaren tamainaren arabera
2019. urtea (%)
10
SOLDATAPEKO EDO GEHIAGO
10 SOLDATAPEKO
BAINO GUTXIAGO
GUZTIRA
IKT segurtasun-politika definitua (1) 95,2 70,8 72,3
Baliozkotzea pasahitz seguruaren bidez (2) 77,5 68,7 69,4
Softwarearen mantentzea eguneratua (2) 95,6 91,6 91,9
Erabiltzailea identifikatzea eta baliozkotzea elementu biometrikoen bitartez (2)
25,4 23,4 23,5
Datuak enkriptatzea (2) 37,0 26,6 27,4
Datuen backup-a, kanpokoa (2) 96,4 73,5 75,3
Sarera sartzeko kontrola (2) 81,6 49,0 51,7
Sare pribatu birtuala (2) 44,4 20,0 22,0
Erregistroko fitxategien mantentzea (2) 53,4 26,6 28,8
IKT arriskuen ebaluazioa (2) 33,4 16,1 17,5
IKT segurtasun testa (2) 44,6 16,1 18,4
(1) Enpresa guztien gaineko portzentajea. (2) IT segurtasun-motaren bat erabiltzen duten enpresa guztien gaineko portzentajeak. Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
Ezarritako neurri nagusiak hauek dira: Softwarearen mantentzea eguneratzea (%91,9),
segurtasun-kopiak banandutako kokapenean (%75,3) eta pasahitz seguruaren bidez
baliozkotzea (%69,4).
MERKATARITZA ELEKTRONIKOA
Salmentak
2019. urtean, 10 soldatapeko edo gehiagoko Nafarroako enpresen %28,3ak salmentak
egin zituen merkataritza elektronikoaren bitartez.
Merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak Nafarroako 10 soldatapeko
edo gehiagoko enpresek egindako salmenta guztien %19,5era iritsi ziren (aurreko
urtean %15,7). Enpresentzako salmentak %94,0 izan ziren, merkataritza
elektronikoaren bidezko salmenten %4,6 azken kontsumitzaileentzat izan ziren, eta
gainerakoak, berriz, Herri Administrazioarentzat.
Geografia-eremuaren arabera, merkataritza elektronikoaren bidezko salmenten %77,2
Espainiarako izan ziren, %18,4 Europar Batasuneko beste herrialde batzuetarako eta
%4,4 gainerako herrialdeetarako.
Espainia. 10 langileko edo gehiagoko enpresen %25,5ak salmentak egin zituen
merkataritza elektronikoaren bitartez. Merkataritza elektronikoaren bidez egindako
salmentak salmenta guztien %19,3 izan ziren, aurreko urtean baino bi puntu gehiago.
2. GRAFIKOA
Merkataritza elektronikoaren bidez salmentak egiten dituzten 10 soldatapeko edo gehiagoko enpresak
2019. urtea (%)
Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
Erosketak
10 soldatapeko edo gehiagoko Nafarroako enpresen %37,2ak erosketak egin zituen
Internet bidez edo bestelako sare telematikoen bidez 2019. urtean.
Merkataritza elektronikoaren bidez egindako erosketak enpresek guztira egindako
erosketen %30,0ra iritsi ziren, 2018an erosketa osoetan izandakoak baino 4,7 puntu
portzentual gehiago.
Geografia-eremuaren arabera, merkataritza elektronikoaren bidezko erosketen %63,9
Espainiarako izan ziren, %32,1 Europar Batasuneko beste herrialde batzuetarako eta
%4,0 gainerako herrialdeetarako.
Espainia. 10 langileko edo gehiagoko enpresen %34,9ak erosketak egin zituen
merkataritza elektronikoaren bitartez. Merkataritza elektronikoaren bidez egindako
erosketak erosketa guztien %23,5 izan ziren (aurreko urtean %21,3).
3. GRAFIKOA
Merkataritza elektronikoaren bidez erosketak egiten dituzten 10 soldatapeko edo gehiagoko enpresak
2019. urtea (%)
Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
IKT-EN ERABILERA AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARABERA
2020ko lehen hiruhilekoan, Madrilgo Erkidegoan, Katalunian eta Nafarroako Foru
Komunitatean egoitza soziala duten 10 langileko edo gehiagoko enpresak izan dituzte
intentsitate handienak IKTen erabileran; Melillako hiri autonomoak eta Kanarietako eta
Andaluziakoek, aldiz, portzentaje txikienak dituzte.
10 langileko edo gehiagoko enpresak, Foru Komunitateko enpresa guztien %6,2a
osatzen dutenak, estatuko batez bestekoa baino lau puntu gainetik aurkitzen dira
‘Interneterako konexioa eta web orrialdea dituzten enpresetan’, eta ia puntu bat
gehiago ‘sinadura digitalaren’ erabileran eta ‘IKT espezialisten’ erabileran. Hala ere,
batez bestekoaren azpitik aurkitzen da honako hauek erabiltzeari dagokionean:
‘hedabide sozialak’, ‘Cloud Computing’, ‘IKT Segurtasuna’ eta ‘Big Data’.
7. TAULA
10 langileko edo gehiagoko enpresak autonomia erkidegoaren arabera eta IKT ezberdinen erabilerari
dagokionean. 2020ko lehen hiruhilekoa (%)
Estatua, guztira 98,2 78,1 18,4 92,7 84,3 63,0 28,2 96,3 8,5
Andaluzia 98,2 71,5 14,1 92,8 82,3 54,3 19,6 97,1 7,4
Aragoi 98,3 85,4 18,5 89,0 83,3 64,7 22,5 97,1 7,9
Asturiasko Printzerria 98,1 81,6 12,3 81,8 85,4 61,3 24,4 95,6 5,8
Balear Uharteak 97,6 81,4 10,5 89,6 76,1 73,0 23,3 95,1 9,3
Kanariak 97,8 67,8 13,4 95,5 82,0 62,8 25,3 94,2 5,0
Kantabria 98,6 72,7 12,5 90,8 77,0 65,9 20,0 92,1 4,6
Gaztela eta Leon 99,0 73,2 13,3 91,5 85,2 61,3 23,1 98,0 6,2
Gaztela-Mantxa 98,3 68,2 12,3 87,7 85,8 58,1 19,5 92,2 9,6
Katalunia 98,1 85,7 21,1 93,4 83,7 66,4 35,1 96,8 7,6
Valentziako Erkidegoa 99,3 77,4 16,2 94,1 86,5 65,2 28,0 96,8 9,2
Extremadura 99,0 68,8 11,9 89,2 83,3 59,5 15,4 96,4 7,6
Galizia 98,0 80,9 14,5 94,4 84,8 60,9 21,0 94,8 9,2
Madrilgo Erkidegoa 97,8 79,1 27,9 94,3 86,9 67,8 38,5 97,1 12,1
Murtziako Eskualdea 98,9 70,0 14,4 90,5 86,1 56,3 16,0 96,4 6,4
Nafarroako Foru Komunitatea 98,3 82,2 19,3 90,3 85,2 62,0 28,7 95,2 8,1
Euskal Autonomia Erkidegoa 96,7 81,0 19,0 93,4 81,9 58,3 31,0 96,0 7,5
Errioxa 99,3 74,6 17,2 91,1 88,2 63,1 17,1 98,0 5,8
Ceuta 96,9 74,2 19,2 92,9 99,2 58,3 31,0 96,2 3,5
Melilla 99,5 56,2 15,8 98,7 86,2 33,7 7,1 94,7 7,6
Big Data
Internete
rako
konexioa
Cloud
Computing
IKT
Segurta
suna
Hedabide
Sozialen
erabilera
Internet
eta Web
orrialdea
IKT
espezial
ista
Banda
Zabal
Finkoa
Sinadura
Digitalaren
erabilera
Interneterako konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajea (lehen zutabean agertzen da). Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
Sinbologia: ▲ eta ▼ ikurrek Nafarroako egoera aurkezten dute estatuko batez bestekoarekin alderatuta.
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
8. TAULA
10 langile baino gutxiagoko enpresak autonomia erkidegoaren arabera eta IKT ezberdinen erabilerari
dagokionean 2020ko lehen hiruhilekoa (%)
Estatua, guztira 78,2 28,8 2,5 78,3 35,2 8,6 70,2
Andaluzia 75,2 28,0 2,3 76,3 37,0 4,9 70,0
Aragoi 81,0 31,3 2,4 77,1 33,9 5,0 72,0
Asturiasko Printzerria 75,3 28,4 1,8 77,4 42,3 4,7 66,1
Balear Uharteak 75,2 20,8 1,3 73,0 31,2 5,7 66,4
Kanariak 79,0 23,1 1,2 75,8 39,6 7,9 72,3
Kantabria 77,7 32,7 3,1 80,5 37,9 6,9 72,1
Gaztela eta Leon 77,4 28,5 2,1 77,9 36,1 7,1 67,5
Gaztela-Mantxa 77,1 20,7 1,0 77,5 31,1 6,8 63,9
Katalunia 77,3 33,3 3,0 80,0 33,9 11,5 68,6
Valentziako Erkidegoa 79,8 29,3 2,0 82,1 39,4 7,5 70,6
Extremadura 76,8 23,6 1,6 77,0 35,9 6,5 64,8
Galizia 78,5 29,3 2,1 67,5 32,8 7,3 67,4
Madrilgo Erkidegoa 79,8 29,3 3,7 80,2 35,8 13,1 74,9
Murtziako Eskualdea 84,6 25,3 1,0 82,1 29,2 6,3 77,5
Nafarroako Foru Komunitatea 80,3 27,6 4,3 78,2 28,0 8,9 70,8
Euskal Autonomia Erkidegoa 82,3 31,2 2,5 82,2 29,1 8,1 72,9
Errioxa 72,1 26,2 2,2 74,5 36,4 7,3 60,0
Ceuta 58,5 19,6 0,7 81,4 25,4 14,1 47,1
Melilla 70,9 11,7 2,7 67,2 40,0 1,7 65,1
Cloud
Computing
IKT
Segurta
suna
Internete
rako
konexioa
Internet
eta Web
orrialdea
IKT
espezial
ista
Banda
Zabal
Finkoa
Hedabide
Sozialen
erabilera
Interneterako konexioa duten enpresa guztien gaineko portzentajea (lehen zutabean agertzen da). Iturria: Geuk egina IKT-enpresak Inkestako datuak kontuan hartuta (EIN).
Sinbologia: ▲ eta ▼ ikurrek Nafarroako egoera aurkezten dute estatuko batez bestekoarekin alderatuta.
HARREMANA
848 42 34 00
Nota estadística
Ohar estatistikoa
INFORMAZIO GEHIAGO
Nastat
Enpresetan Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak eta merkataritza elektronikoa erabiltzeari
buruzko inkesta.
OHAR METODOLOGIKOA
Enpresetan Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia (IKT) eta merkataritza
elektronikoa erabiltzeari buruzko inkesta Estatistikako Institutu Nazionalak egin
du, eta Europar Batasunaren estatistika-planetan sartzen da. Europako
Parlamentuaren eta Kontseiluaren 808/2004 Erregelamenduak eraentzen du, eta
horren helburu nagusia da Europar Batasuneko herrialde kideetako enpresetan
IKTen eta merkataritza elektronikoaren erabilera neurtu ahal izateko beharrezko
informazioa eskuratzea.
2019 eta 2020ko lehen hiruhilekoa. Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren
(Eurostat) gomendio metodologikoak jarraituz emaitzak nazioartean alderatzea
bermatzeko, inkestak bi erreferentzia-aldi ditu. Modu horretan, IKTen erabilerari
buruzko aldagaiak 2020ko lehen hiruhilekoak dira; merkataritza elektronikoari,
IKT arloko prestakuntzari eta enpresen informazio orokorrari buruzko aldagaiak,
aldiz, 2019. urte osokoak dira.
Estatu-mailan, inkesta 26.000 bat enpresari egin zaie, eta horietatik 723k egoitza
soziala Nafarroan dute. Aztertu diren sektoreak honako hauek dira: manufaktura-
industria; energia elektrikoaren, gasaren eta uraren hornidura; eraikuntza;
handizkako eta txikizkako merkataritza; motordun ibilgailuak eta motozikletak
konpontzea; garraioa eta biltegiratzea; ostalaritza; ostatu-zerbitzuak; informazioa
eta komunikazioak; finantzak eta aseguru-zerbitzuak; higiezinen jarduerak;
jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoa; jarduera administratiboak eta
laguntza-zerbitzuak; eta ordenagailuak eta komunikazio-ekipamenduak
konpontzea.
Enpresaren tamaina. Iruzkinak oro har 10 langileko edo gehiagoko enpresen
ingurukoak dira, unitate horretatik aurrera enpresatzat hartzen baitira Europar
Batasunaren inkestan. Hala ere, Nafarroan, enpresa txikiagoek funtsezko pisua
dute Komunitateko ekonomian, eta, horregatik, horiei buruzko datuak ematen
dira, ahal denean.