02-EUS-Agroekologia

15
Jakarta 2013tik Euskal Herria 2017ra Elikadura Burujabetza eraikiz Euskal Herrian 2. LIBURUXKA AGROEKOLOGIA k k

description

 

Transcript of 02-EUS-Agroekologia

Page 1: 02-EUS-Agroekologia

Jakarta 2013tik Euskal Herria 2017raElikadura Burujabetza eraikiz Euskal Herrian

2. LIBURUXKA

AGROEKOLOGIA

k k

Page 2: 02-EUS-Agroekologia

La Vía Campesinak bere proposamena Elikadura Burujabetzaren inguruan definitzen duenetik, hura osatzen dugun elkarteok hainbat tresna prestatu ditugu proposamen hori gure lurraldean aurrera eramateko. Funtsezko tresna horietako bat da, gure ustez, prestakuntza. Hori dela eta, duela urte batzuk prestakuntza lana burutzen dugu zentzu horretan, aurrez aurreko ikastaroak eta foro desberdinak antolatuz. Elikadura Burujabetza garatzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun zenbait elementutan oinarritu da lana: beste erakundeekin batera egindako lana, ikuspuntu integrala eta kolektiboa.

Material honekin, oinarrizko elementu horiek aditzera eman nahi ditugu, eta Elikadura Burujabetza lortzeko prozesuan garrantzitsuak diren ardatzen inguruan garatu ere bai.Heldu beharreko lehen ardatzaAagroekologia da, nekazariek hautatu duten ekoizpen eredu soziala, proiektuarekin aurrera egiten laguntzeko. Agroekologiak, ikusteko ikuspuntu berria ematen digu, hainbat dimentsioren bidez: teknikoenetik begiratzeak egunero jarduteko balio digu, lurrarekin eta gure ekosistemekin harremanetan gaudela; politikoenetik begiratzean, aldiz, gure prozesuetan erabakiak hartzeko dugun gaitasunari erreparatzen zaio. Zentzu horretan, prozesuak berak garrantzia handia hartzen du eredua aldatzeko orduan, modu kolektiboan hartuta, epe ertainean eta luzean. Banakakoa baino harago begiratzeko gai izan behar gara, eta egunero berehalako emaitzak izateko dugun behar hori gainditzen jakin behar dugu.

Nekazal munduan, prozesu horrek oinarrizko beste ardatz bat ere badu: Sarbidea Ondasun Kolektiboetara edo “bizitza iturrietara”; ura, haziak, lurra, ezagutza eta zaintzak guztion esku egon eta guztioi zuzendutako begiradaren bidez kudeatu behar dira, ez erruz agintariek “interes orokorra” deitu ohi duten horren bidez. Horretarako, ezinbestekoa da begirada kolektiboa berreskuratu eta horren inguruan hausnartzea, ondasun horiek mantentzen eta berreskuratzen jarraitzeko. Izan ere, merkatu kapitalista dela eta, beste edozein salgaitzat hartu ohi dira gaur egun.

Ondasun komun horiek definitzean, duela zenbait urtetik hona, zaintzak ere sartu ditugu, bai hirietan bai landa guneetan ekonomia feministak eta feminismo berriak sortzeak duten eraginetik abiatuta. Elikadura Burujabetza kontzeptuak berak justizia sozialarekiko konpromisoa biltzen du eta, hortaz, gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekiko konpromisoa ere. Hori dela eta, Feminismoen eta Elikadura Burujabetzaren arteko harremana aukeratu dugu analisirako hirugarren ardatz gisa.

Azken ardatzari dagokionez, azpimarratu gura genuke Elikadura Burujabetzaren aldeko borroka beste borroka zabalago baten barruan sartzen dela, merkatu kapitalistak ekarritako balioak aldatzera bideratutakoa, hain zuzen. Horretarako, Ekonomia Sozial eta Solidarioan aurkitzen dugu mundu justuago baten alde borrokatzen duten hainbat arlotako pertsonak biltzen dituen eremua, begirada pertsonen benetako beharretara eta ez marketin kapitalistak sortutako nahietara zuzentzeko.

Material hauetan, ardatz bakoitzaren inguruan hainbat kolektibok partekatutako hausnarketak biltzen dira. Espero dugu baliogarriak izatea abiapuntu gisa erabiltzen ditugun printzipioen, eta etorkizunera begira ditugun erronken gainean hausnartzeko eta horien analisia egiteko.

KOORDINAZIOAAgroekologia eta Ondasun Kolektiboak: EHNE BizkaiaElikadura Burujabetza eta Feminismoak: BIZILUR-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea y MundubatEkonomia Solidarioa. Elikadura sistema lokalak sortzeko bidea: VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta Emaús Fundazio Soziala

DISEINUA ETA IRUDIAKwww.enriquevinuela.com

ITZULPENAIgone Regidor García de Albéniz

LEGE-GORDAILUABI-1311-2015

Ez du merkataritza izaerarik. 3.0 lizentzia beraren pean partekatu. Lan hau edonork kopia, parteka eta bana dezake publikoki, baldin eta egilea aipatzen bada eta merkataritzako helburuekin erabiltzen ez bada. Dokumentua nolabait aldatzen bada edo horretatik abiatuta beste lan bat prestatzen bada, honen berdina den lizentziapean bakarrik banatu ahal izango da. Lizentzia osoa: creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/

FINANTZIATZAILEA

ARGITALPENA DOAN DESKARGATZEKOwww.elikaherria.eus

EUSKAL HERRIA, 2015eko IRAILA

LAGUNTZAILEA

Page 3: 02-EUS-Agroekologia

1. SARRERA .................................................................................................................................. 82. DEFINIZIOA ETA KONTZEPTU OROKORRAK .......................................... 103. PRAKTIKA AGROEKOLOGIKOAK .......................................................................... 134. LARREAREN DISEINU AGROEKOLOGIKOA ................................................ 145. PRESTAKUNTZA, LAGUNTZA ETA IKERKETA ............................................. 166. ERRONKAK .............................................................................................................................. 177. BIBLIOGRAFIA ..................................................................................................................... 171. ERANSKINA: EUROPAKO VÍA CAMPESINAREN AITORPENA ..... 182. ERANSKINA: AGROEKOLOGIARI BURUZKO NAZIOARTEKO FOROKO AITORPENA ................................................................ 20

Jakarta 2013tik Euskal Herria 2017raElikadura Burujabetza eraikiz Euskal Herrian

AGROEKOLOGIA2. LIBURUXKAk k

Page 4: 02-EUS-Agroekologia

Ia-ia historia osoan zehar, gizakiak harreman zuzena izan du naturarekin eta ingurumenarekin, eta harreman hori orekatuta egon da beti. Nekazaritza horren adibide argia izan da beti. Izan ere, milaka urtetan zehar, familien hainbat belaunaldi bizi izan dira naturarekin izandako harreman horri eta nekazaritzako jarduerei esker, ingurumena errespetatzen baitzen eta denboran zehar mantendu baita.Euskal Herrian, adibidez, azken mendeetan zehar baserria izan da herritar guztiak elikatzeko balio izan duen ekoizpen-egitura. Baserri hauek orografia berezi batera egokituta zeuden, eta bertan bizi zirenek kontsumitzeko elikagaiak ekoiztea zen haien helburu nagusia. Hori dela eta, gehienek ekoizpen nahiko zabala zuten: ortua, fruta, txitak, oiloak, untxiak, txerriak, etab.

Larreak zainduta eta landuta zeuden, animalia astunenak elikatzeko, adibidez, behiak edo idiak. Hauek, esnea eta okela emateaz gain, ibilgailuei tira egiteko ere balio zuten. Halaber, ohikoa zen basoak eskaintzen zituen ondasunetara (ez baliabideetara) sarbidea izatea. Uztarako eta ehizarako erabiltzeaz gain, egurra hartzeko ere balio zuen, baserria berotzeko edo industriarako ikatz bihurtzeko. Hori guztia dela eta, esan dezakegu baserria ekoizteko sistema autonomo egokitua zela, ingurumenak eskaintzen zuen ondasuna aprobetxatzen zuena eta, elikagaiak ekoizteaz gain, energiaren aldetik ere autonomoa zena. Gainera, gune hirituagoetako pertsonak elikatzeko ere balio zuen, kasu gehienetan soberakinak gertuko merkatuetara eramaten baitziren, zuzenean beste kontsumitzaileei saltzeko.

Baserritarrek bazekiten ingurumena interpretatzen eta hari esker bizitzen, eta ezagutza horiek belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren, seme-alabetako batek jarduera horrekin aurrera jarrai zezan. Zoritxarrez, azken berrogeita hamar urteetan harreman hori aldatu egin da, “iraultza berdea” delakoaren ondorioz. Horrek ekoizpen eta kontsumo eredu berriak ekarri zituen, eta ondorioz baserriko giroa alde batera utzi eta pertsonak hirietan bildu ziren. Bigarren Mundu Gerraren ostean, nekazaritzako jarduera sendotzeko prozesua abiarazi zen mundu mailan. Hainbat urtetan nekazariek erabilitako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako praktikak eta ezagutzak baztertu eta nekazaritza industrialaren alde egin zen, produktu kimikoetan eta petrolioaren deribatuetan oinarritzen zena.

Europako beste tokietan bezala, fenomeno honek eragin handia izan zuen Euskal Herrian. Administrazio publikoek espezializazioan eta monolaborean oinarritutako ekoizpen-ereduaren aldeko apustua egiten dute, hau da, eskala handiko ekoizpen bakarraren aldekoa. Horren ondorioz, baserriak espezializatu egiten dira. Baratzeko ekoizpena aukeratzen dutenek, bizpahiru labore ekoizten dituzte eskala handian; abeltzaintza aukeratzen dutenek, aldiz, okelarako edo esnea ekoizteko abereen artean hautatzen dute soilik. Ekoizpen-sistema intentsibo hauek, naturaren logikatik eta tokiko baliabideetatik aldentzen direnez, gero eta kanpoko sargai gehiago erosi behar dituzte, adibidez ongarri kimikoak, pentsuak, makinak. Gainera, produktu bakarraren ekoizpenak gora egitean, tokiko merkatuak ez dira nahikoak izaten, beraz, industriarako ekoizten hasten dira. Gauzak horrela, gero eta handiagoa da ekoizpenarekiko eta salmentekiko duten mendekotasuna.

1. SARRERA Eredu-aldaketa horren ondorioz, baserri gehienek jarduera utzi dute. Elikagaien ekoizpena lursail eta etxalde gero eta zabalagoetan biltzen da, menpekotasun- eta ekoizpen-maila handiagoekin. Ekoizpena alde batera uztean, baserriko bizitza ere baztertuz joan da. Errealitate hau gero eta kezkagarriagoa da, bai toki mailan bai mundu mailan.

Orain, elikadura mendekotasuna bizi dugu. Kontsumitzen ditugun produktu gehienek batez bestez 5000 kilometro bidaiatzen dute eta, ondoren, merkatu esportatzailearen logikarekin banatzen dira. Horrek esan nahi du elikagai horiek distantzia ikaragarriak egiten dituztela eta aldi berean horien jatorrizko tokiak beste tokietatik ekarritako produktuekin betetzen direla.

Hala ere, baserritik hirira emigratu zuten familien seme-alabek gero eta maizago begiratzen dute baserriko bizitzarantz, bizimodua aldatzeko nahiarekin, bokazioagatik edo beste edozein arrazoirengatik. Ia gehienek nahi dute ingurumena errespetatzen duen jardueraren bat burutu, nahiz eta ingurumena guztiz ulertzen ez jakin eta aitona-amonek zituzten ezagutzak ez izan. Beraz, aurrean dugun erronka itzela da. Nola erraztuko diegu baserriko bizitzarako buelta bokazioa bai baina prestakuntzarik eta ingurumena ulertzeko ezagutzarik ez duten gazteei?

Gure esku dago baserri horietako balioak eta gako positiboak berreskuratzeko modua aurkitzea. Gure herrialdean elikadura-iturri izan baitziren horiek mendeetan zehar, lurra errespetatuz, autonomia izanik, dibertsifikazioari esker, eraldaketaren bidez eta gertuko merkaturatze kanaletan salduz.

Alderdi hauetan aurrera egin ahal izateko, Agroekologia hartuko dugu tresna gisa. Horrek ingurumenaren ikuspuntu integrala eman eta prozesua aurrera eramateko gakoak erakutsiko dizkigu, behar dugun oreka lortu arte.

Nola erraztuko diegu baserriko bizitzarako buelta bokazioa bai baina prestakuntzarik eta ingurumena ulertzeko

ezagutzarik ez duten gazteei?

8 9

Page 5: 02-EUS-Agroekologia

Liburuxka honen bukaeran agroekologiaren bi definizio bikain topa ditzakegu. Horietako bat, Europako La Vía Campesinarena, 2014ko martxoan Norvegian egindako topaketa batean idatzitakoa; bestea, 2015eko ekainean Malin egindako nazioarteko lehen forokoa.

Definizio hauek ez dira akademikoak edo teknikoak, baizik eta baserriko edo nekazal bizitzatik gertuago daudenak. Aldi berean, argi uzten du eredu intentsiboa ez dela konponbide egokia pertsona guztiek elikadurarako sarbidea izan dezaten. Definizio hau egiteko, Europako La Vía Campesinak 50 nekazari baino gehiagoren laguntza izan zuen, 2014ko martxoan Norvegian bildu ginenak. Pertsona bakoitzak hitz bakarrarekin deskribatu zuen agroekologia berarentzako zer zen. 50 hitz horiek hartuta, gure adierazpena prestatu genuen, lurrarekin dugun harreman zuzenak sorrarazten digun sentimendutik zuzenean ateratako aitorpena, alegia.

Laburbilduz, bidezko elikadurara garamatzan bidea da agroekologia, ingurumenera egokitzeko eta hura ulertzeko etengabeko prozesuaren bitartez, eta gure ingurumen soziala eta gu geu ere aldatuz. Prozesu hori ez da sekula bukatzen, eta gero eta autonomoagoak izaten irakasten digu, petrolioaren menpe egon gabe, baita gure ingurumenarekiko errespetu handiagoa izaten eta konpromiso-maila hobetzen ere.

Dimentsioak eta kontzeptuakProzesu agroekologikoa hainbat dimentsiotatik azter daiteke: ekoizpenarena, dimentsio soziala, ekonomikoa eta politikoa. Praktikan, prozesu hauekin lortzen den eraldaketa

izugarria dela ohartu gara. Izan ere, baratzeak, baserriak eta larreak eraldatzeaz gain, gure ingurumena, gizarte-harremanak eta balioak ere eraldatzen dituzte. Kasu gehienetan zaila da eragin osoa zein den jakitea, balioetan aldaketa baitakar, garrantzitsuenetakoa hauxe: norbanakoaren ikuspuntutik begiratzeari utzi eta prozesu kolektiboen ikuspuntutik begiratzen hastea.

Agroekologiaren printzipio nagusietako bat da gure ingurumenean dauden baliabideetara egokitzen dela, horiek aprobetxatuz eta kudeatuz. Eta, aldi berean nekazaritzako jarduerak eta lortutako ezagutzak toki edo lurralde bakoitzera egokitzen ditu.Gogoan izan behar da iparralde globaleko herrialdeetan eredu hau galtzeko zorian dagoen arren (nekazaritza biziagotzeko politikak direla eta), hauxe bera dela mundu mailan gehien hedatu den eredua, eta oraindik ere mundua elikatzeko erabiltzen dela.

Agroekologia etengabe autonomia eta iraunkortasuna bilatzeko prozesua da, kanpoko sargaiak gero eta gutxiago behar dituen larrea lortzeko, edo energiaren aldetik gero eta independenteagoa dena. Horregatik, ikuspegi integrala eskatzen du, estandarrak eta etiketak albo batera uzten dituen prozesua erabiliz.

Baserritarrok, ziurtapen ekologikoa izan zein ez, bide luzea dugu aurrean. Izan ere, kasu askotan hazi hibridoak behar ditugu, edo ez gara gai gure abereentzako elikagaiak ekoizteko. Ondorioz, hegoaldeko herrialdeetako latifundioetan ekoitzitako sojarekin prestatutako pentsuak erosi behar ditugu askotan, eta herrialde horietan nekazariak beren lurraldeetatik kanporatzen

AGROEKOLOGIAREN DEFINIZIOAETA KONTZEPTU OROKORRAK

Agroekologia etengabe autonomia eta iraunkortasuna bilatzeko prozesua da

dira. Agroekologiak mendekotasun horrekin bukatu nahi du, eta berriz ere autonomia, duintasuna eta guk geuk erabakiak hartzeko gaitasuna berreskuratu.

Horregatik, Agroekologia prozesu bat dela ondorioztatu dugu. Horren lehen pausoa gure etxaldearen edo baserriaren egoera zein den ikustea da, hainbat alderdiren diagnostiko egokia eginez. Ingurumenera egokitzeko gaitasuna, egun dugun autonomia maila, zein hazi edo arraza erabiltzen ditugun, makineria, petrolioarekiko dugun mendekotasuna, etab.

Etxaldeaz gain, honako hauek ere aztertu behar dira: elikagaiak banatzeko erak, gure ingurumen natural eta sozialarekin dugun harremana, erabakiak hartzeko gaitasuna, ustiapenean dihardugun pertsonen artean lana banatzea, antolatutako kolektiboak dauden edo ez, etab. Eta, diagnostikoa egin ondoren, alderdi horietan guztietan nola hobe dezakegun pentsatu behar dugu.

Baratzean lan egiten badugu, adibidez, haziei edo landareei dagokienez mendekotasuna urtero nola murriztu dezakegun aztertu beharko dugu, gure etxaldeko dibertsitatea nola areagotu, oiloentzako erabiltzen den kanpoko pentsuen kontsumoa nola murriztu, zizare-konposta nola egin turbaren ordez erabiltzeko, gasolioaren erabilpena nola gutxitu eta gure ingurumenak eskaintzen dizkigun ondasunak hobeto nola aprobetxa ditzakegun.

Azpimarratu behar da edozein pertsonak abiaraz dezakeela prozesu agroekologiko bat, horretarako baldintza bakarrak aipatu dugun ikuspegi integrala izatea eta prozesuarekin aurrera egiteko konpromisoa hartzea baitira. Baliteke zenbait pertsonek alde teknikoa aurreratuagoa izatea, produktu kimiko sintetikorik gabeko ekoizpenari dagokionez; beste batzuek, aldiz, konpromiso soziala edo kolektibo baten parte-hartzea. Baina denek dugu besteengandik zer ikasi, taldea banan

2.

10 11

Page 6: 02-EUS-Agroekologia

dezaketen edo, lankidetzan oinarritu ordez, lehiakortasunean oinarritutako eskemak sorraraz ditzaketen alderaketak egin gabe.

Agroekologiaz ari garenean, beste alderdi garrantzitsu bat tokian - tokikoa ekoiztea eta kontsumitzea da. Horregatik ez dugu ulertzen gure etxera heldu aurretik milaka kilometro bidaiatu dituzten produktuak kontsumitzea. Kontsumo-eredu hori aldatzeko, bai pertsona ekoizleak bai kontsumitzaileak kontzientziatu behar ditugu. Hori ez da lan erraza, beraz, horri ekiteko gogoan izan behar da gure nekazaritzako erakundeek edo horien erakunde kideek duten papera. Gainera, ezinbestekoa da kontsumitzaileen parte-hartzea, tokiko nekazariei babesa emateko

eta, horri esker, prozesu agroekologikoak abiarazi ahal izateko. Gaur egun, kontsumitzaileek ez dute ia harremanik landa inguruarekin, eta kalitatezko produktu bila merkatura edo dendara doazenean, galdu samar egon ohi dira hainbeste etiketa desberdin ikustean: ekologikoak, agroekologikoak, organikoak, naturalak, etxean eginak, baserrikoak, biologikoak, iraultzaileak...

Halako kasuetan, definizioa baino gehiago, elikagai bakoitzaren atzetik zer dagoen jakitea da garrantzitsua, nork ekoiztu duen, nongoa den, nola ekoitzi duen edo konpromisoa hartua duen gero eta hobeto eta osasuntsuago egiteko.

Gero eta pertsona gehiagok elikagai fresko gutxiago eta aurretiaz prozesatutako edo prestatutako janaria kontsumitzen duten arren, egiten ari garen kontzientziazio lan honi esker, gero eta gehiago dira tokian-tokiko elikadura osasuntsu baten alde egiten duten pertsona eta familiak, adibidez etxean edo eskoletako zein lantokietako jantokietan.

Baina pertsona horiek guztiak elikatzeko, prozesu hori babestuko duten nekazari gehiago eta politika publikoak behar ditugu, edo behintzat hura oztopatzen ez dutenak. Bestela, beti bezala, hornitzaile handiek egoera aprobetxatu eta munduko beste edozein txokotako produktu “berdeak” ekarriko dizkigute, ingurumenean eragina areagotuz, laborantzan lan egiten duten pertsonen bizitza ezegonkortuz eta, berriz ere, gure eskubide batez baliatuz (elikadura osasuntsua izateko eskubidea) negozioa eginez.

Ezinbestekoa da kontsumitzaileen

parte-hartzea, tokiko nekazariei babesa

emateko eta, horri esker, prozesu agroekologikoak abiarazi ahal izateko

Prozesu agroekologikoaren eta praktika agroekologikoen artean desberdindu beharra dago.

Praktikak, prozesu agroekologikoan aurrera egiteko burutzen ditugun ekintzak dira. Lurraldearen arabera, ekintza horiek desberdinak izan daitezke. Ekintza hauen xedea da autonomia eta dibertsifikazio handiagoak lortzen laguntzea, eta baita gaixotasunak ekiditen laguntzea ere, medikamentu gutxiago erabili behar izateko.

Hona hemen praktika agroekologikoen zenbait adibide:

> Labore-txandaketa

> Labore-elkarteak

> Fauna osagarrirako hesiak jartzea

> Artzaintza-txandaketa

> Lurzorua lantzea > Ongarri berdeak

> Konposta egitea

> Tokiko haziak erabiltzea

> Arraza autoktonoak haztea

> Basoa modu iraunkorrean kudeatzea

3. PRAKTIKA AGROEKOLOGIKOAK

Ekintza hauen xedea da autonomia eta

dibertsifikazio handiagoak lortzen laguntzea, eta baita

gaixotasunak ekiditen laguntzea ere, medikamentu

gutxiago erabili behar izateko

12 13

Page 7: 02-EUS-Agroekologia

Gure proiektua abiaraztean, bi egoera aurki ditzakegu:

Lehena hauxe da: ekoiztu nahi duguna argi dugula, hala egiteko toki egokia aurkitzea. Halako egoerak normalean ez dira gertatzen Euskal Herrian, lur onak aurkitzea izaten baita arazo larrienetako bat. Hori dela eta, normalena izaten da garatzeko lursail bat aurkitzea eta buruan dugun ideia edo proiektu hori bertan garatu nahi izatea, askotan lurzoru horrek benetan balioko digun ongi aztertu gabe.

Diseinu agroekologikoa pausu garrantzitsua da, izan ere egun askotan ikusten ditugu kasuak zeinetan prozesua abiarazten duten pertsonek esperientziarik ez duten. Horregatik, lurzoru horrek izan dezakeen gaitasun agroekologikoa aztertzeko laguntza eskatzea gomendatzen da. Laguntza hori langile teknikoek eman dezakete, baina horiez gain, eskualde berean diharduten ekoizleen esperientzia ere ezagutu behar da.

Abiarazi nahi dugun ekintzaren arabera, faktore ugari hartu beharko dira kontuan. Hona hemen zenbait adibide:

> Ingurunearen ezaugarriak. Hura interpretatzen jakitea eta tokiak izan dezakeen ahalmena aztertzea.> Etxaldearen orientazioa.> Argiztapena, eraikinek eragindako itzalak edo zuhaiztiak.> Haize nagusiak, eragina izan baitezakete negutegietan eta zenbait laboretan.> Aldapak.> Ur-iturriak.> Gure ideia aurrera eramatea baimentzen edo galarazten duten legeak edo arau subsidiarioak. Beharrezko egokitzapenak.> Azpiegiturak. Biltegia edo txabola non kokatu.> Sarbideak eta barne-bideak.> Erabili beharko ditugun makinak.> Instalazio mailakatua. Zer jarriko dugun lehenengo: fruta-arbolak, baratzea, abereak...> Eskualdeko egoera eta aurreikuspenak.

Besteak beste, faktore hauek lagunduko digute gure lursaila antolatzeko erarik onena zein den erabakitzen, eta batez ere eguneroko lana erraztuko digute. Izan ere, diseinu desegokia egitekotan, baliteke egoera konplexuak bizitzea, askotan kudeatzeko zailak direnak.

4. LARREAREN DISEINU AGROEKOLOGIKOA

Diseinuan kontuan hartu beharreko beste faktore garrantzitsu bat, askotan ekoizpenaren ondoren pentsatzen hasten dena, merkaturatzeko erabili nahiko dugun kanala da (edo bat baino gehiago). Ez da berdina hornidura-azoketarako edo denda txikietarako ekoiztea eta kontsumo-taldeentzako ekoiztea. Beraz, aintzat hartu behar da hori diseinuarekin hastean.

Ikerketa hau funtsezkoa da buruan dugun ideia horrek arrakasta izan dezakeen edo ez erabakitzeko. Baina modu dinamikoan begiratu behar da, izan ere prozesuan ikusiko dugu merkaturatze kanal batzuek beste batzuek baino hobeto funtzionatzen dutela, eta baliteke bizi dugun egoera eta aurreikusi genuena desberdinak izatea. Hori dela eta, instalazio mailakatuak garrantzia handia du, apurka-apurka merkaturatzeko kanalak eraikitzen joateko eta horietako bakoitzean gure ekoizpenak duen onarpena aztertzeko. Eta, beharrezkoa bada, zenbait hobekuntza edo aldaketa egiteko, beti logika agroekologikoak oinarri.

Gainera, instalazio mailakatu honi esker gure lursailak nola erantzuten duen ikusteko aukera ematen digu, urari, haizeei eta antzeko faktoreei dagokienez. Zaila da lursailaren diseinu agroekologiko on bat egitea lursailean bertan denbora bat igaro gabe eta hura interpretatzen ez badakigu.

Instalazio mailakatuak garrantzia handia du, apurka-apurka

merkaturatzeko kanalak eraikitzen joateko eta horietako bakoitzean gure ekoizpenak duen onarpena aztertzeko

14 15

Page 8: 02-EUS-Agroekologia

Eskuartean dugun erronka garrantzitsuenetako bat nekazaritzaren arloan ditugun ezagutzak berreskuratzea da, batez ere landa-inguruarekin lotura erabat galdu den kasuetan. Hori dela eta, pertsona nagusien ezagutzak transmititzeari ekin behar diogu berriz, bereziki praktika iraunkorrak (eta ez hain “kimikoak”) burutu dituzten pertsona horienak.

Gogoan izan behar dugu ezagutzak sortzen dituen pertsona baserritarra dela eta, beraz, La VÍa Campesina-ko erakunde gehienetan prestakuntza- eta transmisio-sistema bat erabiltzen dugu, “nekazariak nekazariari” izenekoa. Sistema hori joan-etorriko ikaskuntza-prozesu horizontaletan oinarritzen da, praktikak egiten dira eta lursaila bisitatzen da, baserritarren ezagutza horiek modu kolektiboan berreskuratzen lagunduz.

Horregatik guztiagatik, prestakuntzak garrantzia izugarria du hasierako prozesuan, eta are gehiago martxan jarri nahi dugun proiektua ongi ezagutzen ez dugun giro eta sektore batean egingo denean.

Hasieran batez ere “formula” edo “errezeta” itxiak behar izaten dira, nola ekin ez dakigunean, adibidez, izurrite edo gaixotasunen bat dagoenean. Nekazaritza intentsiboarekin alderatuta, ordea, agroekologia behaketa eta ezagutzak partekatzea ditu oinarri, beti egoera bakoitzera moldatzen saiatuz.Hainbat liburu daude baratzea nola prestatzen den azaltzen dutenak, baina gutxik azaltzen dute hura nola interpretatu, hori gure lana da eta: gertatzen ari dena

Elikadura burujabetza zera da: herri guztiek beren elikagaiak ekoizteko eta bertako nekazaritza-politiken inguruan erabakiak hartzeko duten eskubidea. Agroekologia, elikadura burujabetzarako bidea da, baina horretarako ezinbestekoa da gure iritziz kolektiboak diren ondasunetarako sarbidea izatea, adibidez lurra, ura, haziak edo ezagutzak. Halaber, politika publikoak behar ditugu prozesu hauetan guztietan laguntzeko, tokiko zein eskualdeko ekonomiak eta proiektuak garatzeko. Esaterako, lur-funtsak, eraldaketa zentroak edo biztanleen eta ekoizleen arteko banaketa-bide berriak, egun mendekotasunik handiena duten guneetako biztanleek elikagai hauek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Prozesu horretan, azpimarratu beharra dago zer dimentsio politiko eta zein balio aldaketa lortu nahi ditugun. Balio hauetako batzuk hauek dira: ikuspegi kolektiboa lortzea, bidezko ekonomia eta sektoreak duintasuna berreskura dezala. Modu berean, emakume eta gizonentzat parekideagoak diren guneak sortu nahi dira: erabakiak hartzeko, parte hartzeko, haien artean ekoizpeneko eta berrekoizpeneko lanak banatzeko, kontsumorako, titulartasunerako, ordainsarietarako eta balio lehiakorretan oinarritu ordez lankidetzarako formulak bilatzeko.

Horrez gain, biztanleek ere konpromisoa har dezatela behar dugu, tokiko ekoizpen eta kontsumoan oinarritutako ereduarekin, eta erakundeen eta pertsonen artean sareak sortu behar ditugu, Elikadura Burujabetzara eramango gaituen bidean mugi gaitezen. Euskal Herrian dagoeneko hasi da mugimendu hori Etxalde izenarekin. Horren helburua, tokiko merkatuan eta nekazaritza eredu iraunkorrean oinarritutako mugimendua sortzea da, balio eta tresna berrien bidez. Gainera, elikadura eskubide gisa defendatzeaz gain, produktuak modu iraunkorrean ekoitziko dituzten pertsona gehiago eraman nahi ditu landa-eremuetara, bai ingurumenari bai alderdi sozialari dagokienez.

PRESTAKUNTZA, LAGUNTZAETA IKERKETA

6. ERRONKAK

interpretatu eta erabakiak hartzea. Zenbait kasutan ez dira erabaki zuzenak izango, baina hala ikasten da, autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasun handiagoetara zuzendutako prozesuan.

Edozein prozesu agroekologikotan bizkorrago aurrera egin ahal izateko, ezinbestekoa da etengabe behatzea, berritzeko gaitasuna izatea eta, batez ere, ezagutzak partekatzeko sareak sortzea. Izan ere, baratzean edo etxaldean lortutako aurrerapenak are nabarmenagoak izango dira beste nekazariekin harremanetan daudenean.

Hasteko prozesu honetako beste funtsezko alderdi bat laguntza da. Nekazaritza erakundeek, horietako talde hezitzaileek eta esperientzia duten nekazariek laguntza eman dezakete beren eskualdeetatik, langile berrien sustatzaileak eta hezitzaileak izanik.

Halaber, prestakuntza eta ezagutzak ere ondasun kolektiboa direla uste dugu. Horregatik, ez dugu mendekotasun berririk sortu nahi, ezta ezagutzak pribatu bihurtu ere. Horretarako, pertsona guztiek ezagutza horietarako sarbidea dutela bermatu behar dugu, sareak sortuz eta jarduera anitz antolatuz, adibidez ikastaroak, tokian-tokiko agroekologia eskolak, etab.

5.

7. BIBLIOGRAFIA

Agroecología Campesina. Cuaderno de experiencias. 7.alea (La Via Campesina)

REVOLUCION AGROECOLOGICA. Movimiento campesin@ a campesin@ (ANAP - Cuba)

La agroecología; hacia un nuevo modelo agrario (Ecologistas en Acción-en liburuxkak)

Agroecología. Un modelo Necesario (Ehne-Bizkaiai) www.viacampesina.orgwww.eurovia.orgwww.elikaherria.eus

16 17

Page 9: 02-EUS-Agroekologia

1. ERANSKINA

EUROPAKO VÍA CAMPESINAREN AITORPENA

Dokumentu honekin Agroekologia definitzen lagundu nahi da, La Vía Campesinaren Europako Koodinakundeko baserritarren ikuspuntutik. Elikagaiak ekoizten ditugu eta guretzako Agroekologia inguruarekin harremanetan egoteko bizimodu bat da. Elikadura burujabetzarantz zuzentzeko dugun bidea da.

Gure ikuspuntutik, Agroekologia eraldaketa prozesu pertsonal eta kolektiboa da, baina teknika zehatzak erabiltzea edo praktika agroekologikoak burutzea baino askoz gehiago da. Prozesu honetan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoak bateratzen gaitu, inor kanpoan utzi gabe. Baserritarren autonomian eta petrolioarekiko edo beste energia fosilekiko mendekotasunik ez egotean oinarritutako nekazaritza

Agroekologia. Gizarte eraldaketa elikagaien ekoizpenetiketa nekazarien borrokatik abiatuta

lortzeko prozesua. Genetikoki aldatutako organismorik, patenterik eta agrokimikorik gabeko nekazaritza.

Agroekologiak ikuspegi integrala eskatzen du, prozesuak eta praktikak bizi dugun errealitatera egokituz, neurririk ezarri gabe. Horregatik, bizitzako alderdi guztietan aldatuz doan kontzeptua da. Jarraian deskribatzen diren sei printzipioen bidez, agroekologiaren mamiaren zati bat transmititu nahi dugu.

1. Sentimendua

Baserritarren sentimendua agroekologiaren zati oso garrantzitsua da. Lurrarekiko, ondasun kolektiboekiko, naturarekiko eta bizimodu guztiekiko kontzientzia,

Agroekologiak konfiantza eta lankidetza berreskuratu eta

sustatzen ditu komunitateetan eta komunitateen artean

handiak zein txikiak izan, landa-ingurunekoak zein

hirikoak

maitasuna eta errespetua ditu oinarri.

2. Dibertsitatea eta biodibertsitatea

Agroekologiak biodibertsitatea sustatzen du sistema natural, sozial eta kultural desberdinen arteko armonia eta sinergia bezala. Agroekologiak tokiko dibertsitatean oinarritzen diren eta beraien arteko lotura duten nekazaritzako ekosistemak hartu, garatu eta babesten ditu.

3. Baserritarren ezagutzak

Agroekologiak baserritarren ezagutza tradizionalak babestu, partekatu eta praktikan jartzen ditu testuinguru eta errealitate zehatz batean. Belaunaldiz belaunaldi eta baserritarrez baserritar transmititzeak duen garrantzia azpimarratzen du. Gainera, behaketan, sormenean eta etengabeko prestakuntzan oinarritutako berrikuntza bultzatzen du erronka berriei aurre egiteko.

4. Komunitatea

Agroekologiak konfiantza eta lankidetza berreskuratu eta sustatzen ditu komunitateetan eta komunitateen artean, handiak zein txikiak izan, landa-ingurunekoak zein hirikoak. Agroekologiak balio aldaketa dakar: indibidualismoa albo batera utzi eta lankidetzan pentsatzea, gizarte-harremanetan berdintasuna defendatzea eta komunitate-zentzua berreskuratzea. Baserritarrek eta komunitateak bata bestea onartu behar dute, eta baserritar gisa dugun lanak lehen zuen duintasuna berreskuratu behar du.

5. Baserritarren eskubideak

Baserritar gisa ditugun eskubideak funtsezkoak dira agroekologian, adibidez haziak, lurra, ura eta bestelako ondasun

kolektiboetarako sarbidea. Agroekologiak boterearen deszentralizazioa bultzatzen du, baserritarrek beren autonomia berreskura dezaten. Eredu agroekologikoak beste eskualde eta komunitateetako tokiko nekazaritza errespetatzen du; solidarioa da eta konpromisoa hartua du mundu osoko eskualdeekin eta baserritarrekin. Horrez gain, agroekologiak planeta hozten laguntzen du, eta horrela klima-aldaketaren aurka borrokatzen da.

6. Borroka eta gizarte eraldaketa

Baserritarrak antolatu behar gara eta gure oinarriak sendotu behar ditugu gure proposamen politikoarekin aurrera egin ahal izateko. Agroekologia, baserritarren borrokarekin batera, legezko erresistentzia da gure egunerokoan eta Elikadura Burujabetza lortzeko bidean.

Ez dezagun utzi inork bana gaitzala. Gure nekazaritzak hamaika izen ditu baina bihotz bakarra, baserritarren nekazaritza!!!

Evenstad, Norvegia, 2014ko martxoa

18 19

Page 10: 02-EUS-Agroekologia

2. ERANSKINA

AGROEKOLOGIARI BURUZKO NAZIOARTEKO FOROKO AITORPENA

(Nyéléni, Mali - 2015eko otsailak 27) Eskala txikian elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dutenen nazioarteko hainbat erakunde eta mugimenduren ordezkariak gara, honako hauek barne hartuz: baserritarrak, herri eta komunitate indigenak (ehiztariak eta biltzaileak barne), familia nekazariak, landa-inguruko langileak, artzainak, arrantzaleak eta hirietako biztanleak. Gure erakundeen sektoreek gizadiak kontsumitzen dituen elikagaien %70 ekoizten dute. Haiek dira mundu mailako nekazaritzako inbertitzaile nagusiak, enplegu-emaile nagusiak eta munduan elikagaiak bermatzen dituztenak. Sélinguéko Nyéléni Zentroan bildu gara, Malin, 2015eko otsailaren 24tik 27ra, agroekologia Elikadura Burujabetza eraikitzeko funtsezko elementu gisa hartuta testu bateratu bat idazteko eta estrategia bateratuak prestatzeko, horien bidez Agroekologia sustatzeko eta kooptazio saiakeretatik babesteko. Eskerrak ematen dizkiegu Maliko biztanleei beren herrialde zoragarrian harrera bikaina egiteagatik. Guretzako adibide izan dira, ezagutza modu desberdinei buruzko elkarrizketa errespetuan oinarritu behar dela erakutsi baitigute, eta erabaki bateratuak hartu behar direla.

Maliko biztanleekin solidarizatzen gara, gure herrialdeetan ohikoak baitira lurrak metatzeko saiakerak, eta beren lurrak defendatzeko borrokatzen baitute, kasu batzuetan bizia emanez. Agroekologiak bizi-zikloan batera egotera gonbidatzen gaitu, eta horrek esan nahi du lurren metatzearen eta gure ekintzen kriminalizazioaren aurkako borrokan ere batera jardun behar dugula.

Iraganetik hasita eta etorkizunerabegira eraiki

Gure herriek, ordezkatutako sektoreek, erakundeek eta komunitateek dagoeneko asko aurreratu dugu Elikadura Burujabetzaren definizioa, justiziaren aldeko borrokaren bandera gisa eta Agroekologiarako esparru orokorrago bat bezala. Milaka urtetan zehar, gure arbasoen ekoizpen sistemak garatu ditugu, eta azken 30-40 urteetan agroekologia izena eman zaie. Gure agroekologiak praktika arrakastatsuak eta eraginkorrak, nekazariek haien artean partekatutako prozesuak eta eskualdekoak, prestakuntza-eskolak eta adierazpen teoriko, tekniko eta politiko sofistikatuak biltzen ditu.

Gutako asko jada 2007an bildu ginen Nyéléni hirian, Elikadura Burujabetzako Foroan, gure loturak sendotzeko, Elikadura Burujabetzaren kontzeptuan sakontzeko eta lan kolektiboaren bitartez gure sektoreetan hedatzeko. Orduan egin genuen bezala, 2015eko Agroekologiari buruzko Foroan biltzen gara gaur hemen, elikagaiak ekoizten dituzten herri desberdinen, kontsumitzaileen, hirietako komunitateen, emakumeen, gazteen eta beste talde-mota desberdinen arteko elkarrizketen bidez Agroekologia aberasteko. Gure mugimenduak, Elikadura Burujabetzarako Nazioarteko Plangintza Batzordean (CIP) mundu eta eskualde mailan antolatu direnak, aurrerapauso historiko berria eman dute orain.

Elikagaiak maila txikian ekoizteko ditugun modu anitzek, agroekologian oinarritzen direnak, ezagutzak sortzen dituzte tokian, gizarte justizia sustatzen dute, nortasuna eta kultura aberasteko balio dute eta landa-inguruetako ekonomia sendotzen dute. Ekoizle txikiek gure duintasuna defendatzen dute ekoizteko agroekologia hautatzen dutenean.

Krisialdiei aurre eginez

Jakien ekoizpen industrialak eta beren Iraultza Berdea eta Urdina direlakoek elikadura-sistema eta landa-ingurunea suntsitu egin dute. Agroekologiak errealitate hori nola eraldatu eta zuzendu erakusten digu.Agroekologiak elikadura-sistemako eta landa-inguruneko errealitatea nola eraldatu eta zuzendu erakusten digu. Gure ustez, irabaziak bizitzaren aurretik jartzen dituen sistema ekonomikoari aurre egiteko gakoa da agroekologia.

Eredu korporatiboari jarraitzen dion elikagaien gehiegizko ekoizpenak pozoitu egiten gaitu, lurraren emankortasuna gutxitzen du, eta landa-inguruneetako deforestazioa, uraren kutsadura, ozeanoetako uraren azidotzea eta arrantzarako kalak agortzea dakar. Funtsezko baliabide naturalak eskala handian merkaturatzen dira, eta etengabe areagotuz doazen ekoizpen kostuak gure lurrak uztera behartzen gaituzte. Nekazarien haziak lapurtzen dira, eta ondoren nekazariei beraiei saltzen zaizkie berriro, gehiegizko prezioen truke, hautatutako barietateetan, agrotoxiko garesti eta kutsatzaileen erabilera sustatzeko.

Elikadura sistema industrialak hainbat arlotako krisiak biziagotzen ditu: klima, elikadura, ingurumena, osasun publikoa eta abar. Merkataritza askeak eta inbertsio-akordio korporatiboek, estatuen eta inbertitzaileen arteko eztabaidak konpontzera bideratuak, baita konponbide faltsuek ere bai (adibidez, karbono merkatuak edo gero eta maizago egin ohi diren lurren zein elikagaien finantzaketak,

20 21

Page 11: 02-EUS-Agroekologia

besteak beste), krisi hauek biziagotu baino ez dute egiten. Elikadura burujabetzaren esparruan, agroekologiak aukera ematen digu bide kolektibo batetik ibiltzeko, krisialdi honetatik aterako gaituena

Agroekologiaren erronkak

Elikadura sistema industrialak ekoizteko duen gaitasuna eta errentagarritasuna agortzen hasi da barruko kontraesanak direla eta (lurra degradatzea, belar-pozoiak erabilita ere desagertzen ez diren sasitzak, pobretutako kalak edo izurriteek zein gaixotasunek hondatutako monolaborantzak). Aldi berean, agerian geratzen dira sistema horren eragin kaltegarriak, adibidez, negutegi-efektuko gasen isurtzea eta elikadura industrial desegokia izateagatik gertatzen diren gaixotasunak: gizentasuna, diabetesa, tumoreak eta kolon minbizia.

Gizartearen presioari esker, zenbait erakunde aldeaniztunek, gobernuk, unibertsitatek, ikerketa-zentrok, GKEk eta enpresak “agroekologia” kontzeptua aintzatetsi dute. Hala ere, kontzeptua murrizten saiatu dira: proposamen teknologiko soila egin dute, elikadura-ekoizpen industrialean dagoen iraunkortasun krisia konpontzen saiatzeko zenbait tresna eskainiz, egun dauden botere egiturei aurre egin gabe.

Elikadura sistema industriala “disimulatzeko” eta besteen aurrean mintzaldi ekologista eskaintzeko agroekologia erabiltzea hainbat izenekin ezagutzen da, adibidez “klima-nekazaritza adimenduna”, “biziagotze iraunkorra edo ekologikoa”, “elikagai organikoen labore bakarreko ekoizpen industriala”, etab. Gure ustez agroekologiak ez du hori esan nahi. Izen horiek erabat baztertzen ditugu eta maltzurkeriaren bidez agroekologia eskuratzeko saiakera hauek salatu eta geldituko ditugu. Klimaren, elikadura desegokiaren, eta bestelako krisien benetako konponbidea ez dugu aurkituko eredu industrialarekin konformatzen bagara. Hura eraldatu eta gure elikadura sistema propioak sortu behar ditugu, hirietan eta landa-inguruneetan lotura berriak eraikitzen laguntzen dutenak benetako elikagaien ekoizpen agroekologikoan oinarrituta. Sistema horretan parte hartuko dute nekazariek, artisau arrantzaleek, artzainek, herri indigenek, hirietako nekazariek, etab.

Agroekologia ezin da elikagaien ekoizpen industrialaren tresna bilakatu: eredu horren ordezkoa izan behar da, elikagaiak ekoizten eta kontsumitzen dugun modua eraldatzeko bidea, gizateriarentzako eta Ama Lurrarentzako hobea dena.

Gure oinarriak eta agroekologiaren printzipio kolektiboak

Agroekologia bizimodu bat da, eta naturarengandik ikasten dugun hizkera ere bai. Ez da ekoizteko teknologien edo praktiken proposamen soil bat. Ezin da berdin aplikatu toki guztietan. Hainbat tokik duten dibertsitatean antzekotasunak egon daitezkeen arren, modu desberdinetan aplikatzen dira toki bakoitzean. Sektore bakoitzak bere tokiko errealitatearen eta kulturaren koloreekin parte hartzen du, betiere Ama Lurra eta balio kolektiboak errespetatuz. Horretan oinarritzen dira agroekologiaren printzipioak.

Ekoizteko praktika agroekologikoak (besteak beste, labore tartekatuak; arrantza tradizionala; transhumantzia bidezko artzaintza; laboreen, zuhaitzen, animalien eta arrainen integrazioa; ongarri berdeak; konposta; nekazarien haziak eta abereen tokiko arrazak erabiltzea...) printzipio ekologikoetan oinarritzen dira, adibidez zoruaren bizitza mantentzea, mantenugaiak birziklatzea, biodibertsitatea modu dinamikoan kudeatzea eta energia maila guztietan kontserbatzea. Agroekologiak nabarmen murrizten du kanpoko sargaien erabilera, industriari erosi behar zaizkionak. Halaber, ez dira erabiltzen agrotoxikoak, hormona artifizialak, transgenikoak edo bestelako teknologia arriskutsu berriak.

Lurraldeak agroekologiaren ezinbesteko oinarria osatzen dute. Herriek eta komunitateek eskubidea dute beren lurrekiko duten harreman espirituala eta materiala mantentzeko. Legitimatuta daude beren ohiturazko gizarte egiturak bermatzeko, garatzeko, kontrolatzeko eta berreraikitzeko, eta beren lurrak eta lurraldeak kudeatzeko ere bai, arrantzarako kalak barne, bai ikuspuntu

Lurraldeak agroekologiaren ezinbesteko oinarria

osatzen dute. Herriek eta komunitateek eskubidea

dute beren lurrekiko duten harreman espirituala eta materiala mantentzeko

22 23

Page 12: 02-EUS-Agroekologia

politikotik bai sozialetik. Horrek esan nahi du beren legeak, tradizioak, ohiturak, edukitza-sistemak eta erakundeak erabat aintzatesten direla eta, hortaz, herrien autodeterminazioa eta autonomia ere onartzen dira.

Eskubide kolektiboak eta ondasun kolektiboetarako sarbidea agroekologiaren funtsezko oinarriak dira. Eskubide kolektibo berdinak dituzten talde anitz biltzen dituzten lurraldeetarako sarbidea partekatzen dugu, eta ohiturazko sistema sofistikatuak ditugu kontserbatu eta sendotu nahi dugun sarbidea arautzeko, gure artean gatazkak egon ez daitezen.

Gure herrietako jakintzak eta ezagutzak agroekologiaren zati garrantzitsua dira. Gure ezagutzak garatzen ditugu jakintzen gaineko elkarrizketen bitartez. Ikasteko prozesuak erabat horizontalak dira, maila berean dauden pertsonen artean burutzen baitira, eta herriko hezkuntza dute oinarri. Gure prestakuntza-zentroetan egiten da, gure lurraldeetan (baserritarrek beste baserritarrei irakasten diete; arrantzaleek beste arrantzaleei, etab.) eta belaunaldiz belaunaldi, nagusienek gazteenei irakasten baitiete. Agroekologia garatzeko geure berrikuntzak, ikerketak, hautaketak, laboreak eta abereak erabiltzen ditugu.

Gure mundu-ikuskeraren oinarria naturaren, kosmosaren eta gizakien arteko ezinbesteko oreka da. Gizakiok naturaren eta kosmosaren zati bat garela uste dugu. Lotura espirituala dugu gure

Mundua elikatzen duten herrien esku jarri behar dugu hazien, biodibertsitatearen,

zoruaren, lurraldeen, uraren, jakintzen, kulturaren eta

ondasun kolektiboen gaineko kontrola

lurrekin eta bizitzaren sarearekin. Gure lurrak eta lurraldeak maite ditugu, eta maitasun hori gabe ezingo genuke gure agroekologiaren eta eskubideen alde borrokatu, ezta mundua elikatu ere. Edozein bizidun eskala handian merkaturatzearen aurka gaude.Familiek, komunitateek, erakundeek eta mugimenduek osatzen dute agroekologia ernetzeko zoru emankorra. Autokudeaketari eta ekintza kolektiboei esker, agroekologiaren prozesuan aurrera egiten da, tokiko elikadura sistemak sortzen dira eta egun gure elikadura sistemak duen kontrol korporatiboari aurre egiten zaio. Herrien arteko solidaritatea, baita landa inguruneko biztanleen eta hirietakoen artekoa ere, ezinbesteko osagaia da.

Agroekologiari atxikita dagoen autonomiak munduko merkatuen kontrola itzuli eta komunitateen autogobernantza sustatzen du. Hala, kanpoan erositako sargaien erabilera murrizten dugu. Horretarako, merkatuak berrantolatu behar dira, ekonomia solidarioan eta ekoizpen zein kontsumo arduratsuaren etikan oinarri daitezen. Bidezko banaketa-kate motz eta zuzenak sustatzen ditugu. Horrek harreman gardena eskatzen du ekoizleen eta kontsumitzaileen artean, arriskuen partekatzean eta guztion onuretan oinarritu beharko dena.

Agroekologia politika da, gizarteko botere-egiturei aurre egitea eta horiek aldatzea eskatzen baitigu. Mundua elikatzen duten herrien esku jarri behar dugu hazien, biodibertsitatearen, zoruaren, lurraldeen, uraren, jakintzen, kulturaren eta ondasun kolektiboen gaineko kontrola. Emakumeak eta beren ezagutzak, balioak, ikuspegia eta lidergoa ezinbestekoak dira aurrera egiteko. Migrazioak eta globalizazioak emakumeen lana areagotzen laguntzen dute, baina, gizonekin alderatuta, askoz ere mugatuagoa da emakumeek baliabideetara duten sarbidea. Askotan, emakumeen lana ez da aintzat hartzen. Agroekologiaren ahalmen osoa aprobetxatzeko, boterea, lanak, erabakiak hartzeko eskubidea eta ordainsariak modu egokian eta bidezkoan banatzen direla bermatu behar da.

Gazteak eta emakumeak funtsezko sozietate-oinarriak dira agroekologiaren garapenean. Agroekologiak funtsezko gune bat sor dezake gazteek eraldaketa soziala eta ekologikoa sustatzen laguntzeko, egun toki askotako gizartean gertatzen ari dena. Gazteek etorkizunerantz aurrera egiteko erantzukizuna dute, beren gurasoengandik, aitona-amonengandik eta bestelako arbasoengandik irakatsitako ezagutza kolektiboetatik abiatuta. Haiek bermatzen dute agroekologiak hurrengo belaunaldietan ere aurrera egingo duela. Agroekologiak dinamismoa sortu behar du gizartean eta lurraldean, landa-inguruneetako gazteei aukerak emateko eta emakumeen lidergoa aintzat har dadin.

24 25

Page 13: 02-EUS-Agroekologia

Estrategiak

I. Ekoizpen agroekologikoa sustatzea, ezaugarri hauek dituzten politikak erabiliz:

1. Ikuspuntuaren aldetik lurraldekoak eta holistikoak izatea, gizarteari, ekonomiari eta baliabide naturalei lotutako gaietara bideratuak.2. Lurrerako eta baliabideetarako sarbidea bermatzea, elikagaien ekoizle txikiek adorea har dezaten epe luzerako inbertsioak egiteko.3. Baliabideen kudeaketan, elikagaien ekoizpenean, erosketa publikoen politiketan, hirietako zein landa-inguruneko azpiegituretan eta hirien plangintzan ikuspegi arduratsua bermatzea.4. Plangintza deszentralizatua eta benetako demokratizazioa sustatzeko prozesuak bultzatzea gobernuekin eta tokiko erakunde nagusiekin lankidetzan.5. Osasun araudi egokiak sustatzea, agroekologiaren aldeko apustua egiten duten elikagaien ekoizle eta prozesatzaile txikiak diskriminatzen ez dituztenak.6. Agroekologiaren eta medikuntza tradizionalaren nutrizio- eta osasun-alderdiak barne hartzea.7. Artzainek larretarako, transhumantzia-bideetarako eta ur-iturrietarako sarbidea dutela bermatzea, eta baita beren jarduera tradizionalekin bateragarriak diren osasun-, hezkuntza- eta albaitaritza-zerbitzuetarako sarbidea ere.8. Ondasun kolektiboetarako sarbidea izateko ohiturazko eskubideak bermatzea; horrez gain, haziei dagokienez, nekazarien eta herri indigenen eskubide kolektiboak babesten dituzten politikak bermatzea, beraien haziak erabiltzeko, trukatzeko, eskuratzeko, aukeratzeko eta saltzeko.9. Gazteak erakartzea eta babestea, elikagaien ekoizpen agroekologikoan parte har dezaten. Horretarako, baliabide naturaletarako eta lurrerarako sarbidea eman behar zaie, eta bidezko irabazia eta jakintzen transmisioa zein partekatzea bermatu.10. Hirietan eta kanpoaldean ekoizpen agroekologikoa sustatzea.11. Beren eskualdeetan ehiza basatia eta bilketa erabiltzen duten (eta toki horietako oparotasuna ekologikoki eta kulturalki berreskuratzen laguntzen duten) komunitateen eskubideak babestea.12. Arrantza-komunitateen eskubideak bermatzea. 13. Munduko Elikadura Segurtasuneko Batzordearen (CFS) Edukitzari buruzko Ildoari eta FAOren Artisau-arrantzari buruzko Ildoari jarraitzea. 14. Landa-inguruneko langileek bizitza egokia izateko duten eskubidea babesteko eta agroekologiaren gaineko prestakuntza

Emakumeek erabat parte hartu behar dute programen eta

proiektuen fase guztietan, haiek pentsatzen direnetik planifikatzen

eta aplikatzen diren arte, emakumeek erabakiak hartzen lagunduko dutela bermatuz

sustatzeko programak garatzea, nekazaritzako erabateko erreforma barne.

II. Jakintzak partekatzea

1. Partekatze horizontalak (baserritarrez baserritar; arrantzalez arrantzale; artzainez artzain; kontsumitzailearen eta ekoizlearen artean; etab.), belaunaldiz belaunaldikoak eta tradizio desberdinen artean ideia berriak gehituz. Emakumeek eta gazteek lehentasuna izan behar dute.2. Herriak ikerketa agendaren, horien helburuen eta metodologiaren gaineko kontrola izan behar du.3. Ikasteko esperientzia orokortzea eta memoria historikotik aurrera eraikitzea.

III. Emakumeak duen paper garrantzitsua aintzatestea

1. Agroekologiaren arlo guztietan gizon eta emakumeen eskubideak berdintzeko borrokatzea, horien artean emakumeen laneko eskubideak, ondasun kolektiboetara duten sarbidea, merkatuetarako sarbide zuzena eta errentaren kontrola.2. Emakumeek erabat parte hartu behar dute programen eta proiektuen fase guztietan, haiek pentsatzen direnetik planifikatzen eta aplikatzen diren arte, emakumeek erabakiak hartzen lagunduko dutela bermatuz.

26 27

Page 14: 02-EUS-Agroekologia

IV. Tokiko ekonomiak ezartzea

1. Tokiko produktuentzako tokiko merkatuak sustatzea.2. Bai ekoizleei bai kontsumitzaileei laguntzeko, finantza-egitura alternatiboa, erakundeak eta mekanismoak garatzea.3. Elikagaien merkatuak berreraikitzea, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman solidario berriak lortuz.4. Ekonomia solidarioko eta parte hartzeko berme-sistemetako esperientziekin loturak garatzea, hala behar denean.

V. Agroekologiaren gainean dugun ikuspegia dibulgatzea eta ezagutaraztea 1. Agroekologiaren gainean dugun ikuspegiari buruzko komunikazio plan bat prestatzea.2. Agroekologiak nutrizioan eta osasunean dituen onurak jakitera ematea.3. Agroekologiaren tokiko ikuspegia azpimarratzea.4. Praktikak sustatzea agroekologiaren gainean dugun ikuspegia etengabe onera ekartzeko prozedurako protagonistak gazteak izan daitezen.5. Agroekologia elikadura-sisteman hondakinak eta galerak murrizteko funtsezko tresna gisa sustatzea.

VI. Aliantzak eraikitzea

1. Egun dauden aliantzak sendotzea, adibidez, Elikadura Burujabetzarako Nazioarteko Plangintza Batzordean (CIP) eraikitakoak. 2. Gure aliantza zabaltzea, bestelako mugimendu sozialetara eta ikerketa publikoko erakundeetara.

VII. Biodibertsitatea eta baliabide genetikoak babestea

1. Biodibertsitatea babestea eta errespetatzea.2. Hazien eta materialen gaineko kontrola berreskuratzea, eta ekoizleek beren haziak eta abere arrazak erabiltzeko, saltzeko eta trukatzeko dituzten eskubideak erabiltzea. 3. Arrantzaleen komunitateak itsasoko nahiz barruko uren kontrolean nagusitzen direla bermatzea.

VIII. Planeta hoztea eta klima-aldaketara egokitzea

1. Nazioarteko instantziek eta gobernuek agroekologia dokumentu honetan definitzen den bezalaxe onartzen dutela bermatzea, klima-aldaketari aurre egiteko eta horretara moldatzeko konponbide gisa,

“klima-nekazaritza adimenduna” edo agroekologiaren bestelako bertsio faltsutuak erabili ordez. 2. Klima-aldaketari buruzko tokiko ekimen agroekologiko arrakastatsuak identifikatzea, dokumentatzea eta partekatzea.

IX. Agroekologiaren jabetze korporatiboa eta instituzionala salatzea eta haren kontra borrokatzea

1. Erakundeek eta instituzioek genetikoki aldatutako elikagaiak, bestelako produktu faltsutuak eta teknologia berri arriskutsuak sustatzeko helburuarekin, agroekologiaren jabe bihurtzeko egiten dituzten saiakerei aurre egitea. 2. Klima-nekazaritza adimenduna, ekoizpenaren biziagotze iraunkorra eta akuikultura industrialeko “intereseko doikuntzak” bezalako doikuntza teknikoen atzetik dauden enpresen interes partikularrak agerian uztea.3. Agroekologiaren onura ekologikoak eskala handian merkaturatzearen eta horien finantzarizazioaren aurka borrokatzea.

Ekimen eta borroka anitzen bitartez eraiki dugu agroekologia. Legitimatuta gaude hura etorkizunerantz zuzentzeko. Gure laguntzarik gabe, politikariek ezin dute agroekologian aurrera egin. Gure prozesu agroekologikoak errespetatu eta babestu behar dituzte, suntsituko gaituzten ekintzak babesten jarraitu ordez. Beste herriei zuzendutako deialdia egin nahi dugu, herriaren borrokaren zati gisa burutzen ari garen ekintza kolektiboarekin bat egin dezaten, denon artean agroekologia eraikitzeko, gure arteko errespetua, justizia soziala, berdintasuna, solidaritatea eta Ama Lurrarekiko armonia oinarri dituen mundu hobea lortzeko.

Agroekologiari buruzko Nazioarteko Foroa Maliko Nyéléni Zentroan egin zen, 2015eko otsailaren 24tik 27ra. Erakunde hauen babesa izan zuen: Maliko Nekazaritzako Erakundeen Koordinazio Nazionala (CNOP Mali) presidente gisa; La Vía Campesina (LVC), Latinoamerikako eta Karibeko Mugimendu Agroekologikoa (MAELA), Nekazarien eta Elikagaien Ekoizleen Mendebaldeko Afrikako Erakundeen Sarea (ROPPA), Arrantzaleen eta Arrantzaren arloko Langileen Munduko Foroa (WFF), Herri Arrantzaleen Munduko Foroa (WFFP), Herri Indigena Higikorren Munduko Aliantza (WAMIP), eta Gehiago eta Hobeto (MaB).

28 29

Page 15: 02-EUS-Agroekologia

VSF-Herrien Bidezko Elikadurawww.vsf.org.es

EHNE Bizkaiawww.ehnebizkaia.eus

BIZILUR-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeawww.bizilur.org

Mundubatwww.mundubat.org

Emaús Fundación Social

www.emaus.com

La Vía Campesinawww.viacampesina.org/es