01 Euskararen historia
-
Upload
guest09a2e1 -
Category
Documents
-
view
639 -
download
3
description
Transcript of 01 Euskararen historia
EUSKARA
EUSKALDUNON HIZKUNTZA
HISTORIAK.a. III. Milakadan (zaldia eta gurpilaren
laguntzaz) estepa eurasiarretako biztanleak Mendebalderantz etorri ziren.
Europan gaur bi familiatako hizkuntzak Indoeuroparrak uralikoak
Historiaurretik gaurdaino Mendebal
Pirinioetako bi aldeetan bizi izan d(ir)en herri(ar)en hizkuntza izan da euskara.
Euskal herrialdeetara hurbildu, hemendik
pasa, edota bertan geratu izan diren herriak euskal hiztunekin suertatu ziren.Penintsulako iberiarrak IndoeuroparrakZeltakZeltiberiarrak (hegoaldean)Galiarrak (Garona aldean)
Guztien artean, hizkuntzarentzat
arriskugarrienak, erromatarrak gertatu ziren.
K.a. 196 hegoaldetik gora Ebron gora K.a. 56 iparraldetik
Garai hartan euskararen lurraldeak
gaurkoak baino askoz zabalagoak ziren. Gizarte euskalduna tributan banatuta
zegoen. Erromatarrak eta euskaldunak elkarren
arerio eta aliatu izan ziren komenentziaren arabera.
Erromatar Inperioa (K.o. 476) erortzean
erromatarrek latin ahuldua utzi zuten hemen.
Erromatarren konkistatik milaren bat urtetara hizkuntza erromanikoak jaio ziren. Latina ikasi zuten inguruko herrien ezpainetatik.
EUSKARA orain 2500 urte Penintsula Iberiarra eta Pirinioetatik
iparralderanzko lurraldeak ez zeuden artean oso indoeuropartuta. Jatorri desberdinetako hizkuntzek betetzen zuten mapa
EUSKARA orain 2500 urte Ezer gutxi dakigu hizkuntza
indoeuroparren eta euskararen arteko harremanei buruz.
EUSKARA orain 2500 urte Mailegu zeltikoak:
zil(h)ar, (h)artz, (h)hogei, tegi,maite, gori, erbi, mendi, orein, ork(h)atz
K.a. 196 erromatarren latina etorri zen
erasoka. Berau izan zen Mendebaldea indoeuropartuko zuen hizkuntza.
Iberiera, galiera, zeltiberiera eta lusitaniera desagertu egin ziren.
Orain 2200en bat urte euskaldunek
lurralde zabalak betetzen zituzten gaurko Euskal Herriaren ipar-ekialdean (Akitania eta Pirinioak).
Akitaniarrak orduko euskaraz edo ahaideko hizkuntza batez mintzatzen ziren.
Akitanieraren argibiderik emankorrenak idazkun
epigrafikoetatik iritsi zaizkigunak izan dira. Latina eta akitaniera nahasian ageri diren
idazkunotan latina ez dena ulertzeko, bi mila urte geroagoko euskaldunen euskara izan da lagungarrik onena.
Gison, Nescato, Iluni (>ilun), Anderex (>andere), Bihoxus (> bihotz), Sembeto (>seme),
Antzinateko kolonizatzaile eta konkistariak
Euskal Herrira hurbildu eta hemengo albisteak zabaltzen hasi ziren.
Mela (K.o. I. mend.)
Akitaniarrak (Akitania)Baskoinak (Aragoa – Errioxa – Nafarroa –
Bidasoaldea)Barduliarrak (Gipuzkoa: Pasaia-Deba; Araba)Karistiarrak (Gipuzkoa-Bizkaia: Deba-Nerbioi,
ArabaAutrigoinak: (Bizkaia: Enkarterriak, Errioxa)
Hizkuntzarekikoetan, orduantxe suertatu
zitzaion euskarari, historian desagertzeko izan duen arriskurik handiena.
Benetako erromatartze oso batek, elebitasuna sortzen zuen lehenengo, baina hizkuntza trukaketa ondoren.
Bigarren ukipen-aldi honetan, euskarak
hainbat hitz mailegatu zuen. Latinezko eliz hizkeratik datozkigun hitzik zaharrenak III-V. Mendeetakoak direla uste da: abendu, aingeru, aldare, denbora, domeka,
fede, gurutze, gura, meza, zeru
Erdi Aroan, latinetik jaiotako hizkuntza
berriek inguratuta aurkitu zen euskara, eta inguratuta ez ezik horietako hiztun arrotz asko barruan zituela.
Gotuerak (V.-VII. mend.) ez zuen ez
politikoki, ezta sozio-kulturalki ere indarra euskara arriskutan jartzeko.
Arabierak (VIII-XI. mend.). Erriberan
arriskutsuagoa gertatu zen, Iruñeko erreinuan izan zuen bere hesia. Estatu eratu iraunkorrik utzi ez zutenez, ez zen finkatu.
X.XV. mend. Hizkuntza erromanikoak
iparraldean, okzitanieraren kaskoina, ipar-ekialdetik aragoera eta nafar-erromanikoa
hego-mendebaldeetan, gaztelania
Erromanikoetako batzuk euskaldun
ezpainetan zebilen latinetik jaioak dira (hau fonologiari esker dakigu)