Post on 25-Aug-2020
2
Zer da hezkidetza?
Ume bakoitzaren norbanakotasun eta berezitasunen arabera
generotik at egiten den hezkuntza da.
Bizitzaren arlo guztietan ume bakoitzaren garapen integrala lantzea
litzateke irizpide ez sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei
tradizionalki egokitutako rol, jarrera eta balioak kontutan hartu
gabe heziz.
Zeintzuk dira hezkidetzaren helburuak?
•Emakume edo gizon jaiotzetik eratorritako
berezitasunak alde batera utzita ahalmenak
eta nahiak garatzeko aukera zabaltzea.
1
•Emakumeari ukatu zaion ikusgarritasuna
ematea eta hauek erreferente bezala
ikustaraztea.
2
•Hizkuntza inklusiboa bultzatzea, alegia,
emakume, zein, gizonen ekarpen edo eginkizunak
barneratuko dituena.
3
•Hezte moduak duen inpaktuaren inguruan hausnartu eta genero
berdintasuna ahalbidetuko duten
baliabideak erabili eta sortzea.
4
•Emakumearen aurkako tratu txarrak prebenitzea.
•Biolentziarik gabeko bizitza sustatzea emakumeen aurkako tratu txarrak prebenituz.
5
3
Zer egin dezake familiak hezkidetza lortzeko?
Familia, lehen mailako erakunde gizarteratzailea da eta erabateko eragina dauka
seme-alaben hezkuntzan. Hau honela, umeek garatuko dituzten balio, jokaera, rol,
erantzukizun edo izaeran paper garrantzitsua jokatuko dute. Beraz, argi dago familiak
funtsezkoak direla beren seme-alabek era osasuntsu, parekide eta librean beren
ahalmenak garatu ditzaten.
Hona hemen familia giroan hezkidetzan oinarritutako hezkuntza garatzeko erabili
daitezkeen zenbait gomendio eta material.
Gizona eta emakumea izaten irakasten
dute.
Genero desberdintasuna markatzen
dute.
Heldu eta haurren arteko harremanak,
generoren arabera bideratzen dituzte.
Harremanak sexuaren arabera
markatzen dituzte.
Sexuen arteko bereizketa birproduzitzen
dute.
Sexuari loturiko genero-rolak ez dituzte
errepikatzen.
Pertsona moduan gaitasun anitzak bultzatuz,
osotasunez garatzen laguntzen dute.
Estereotipo sexista eta indarkeriaren
transmisioa saihesten dute.
Eredu zabal eta itxietan jolasteko aukera
ematen dute.
Jasangarritasunean,
erantzunkidetasunean eta
parekidetasunean oinarrituta bizitzarako
eredu berri bat bultzatzen dute.
Jostailu eta jolas SEXISTAK
Jostailu eta jolas
EZ SEXISTAK
4
Jostailuak erakargarriak izan behar dira, behin baino gehiagotan
erabiltzeko modukoak; arruntenak dibertigarrienak izan ohi dira.
Irudimena eta sormena garatzen lagundu behar dute.
Jostailua, umearen adin eta gustuetara egokitu behar da.
Segurua izan behar da.
Estereotipo sexistak finkatzeko ez da erabilia izan behar.
Kooperazio eta berdintasun baloreak bermatuko dituzte.
Sexu, etnia eta kulturen arteko desberdintasunak errespetatzen
lagunduko du.
Ez du indarkeriazko portaerarik bultzatuko, berdintasunaren aldeko
baloreak bultzatzen lagunduko du.
Publizitatea modu kritikoan aztertu behar dugu.
Jostailua tresna bat da bakarrik, garrantzitsuena jolasa da.
Jostailu
eta jolasak aukeratzeko
irizpideak
5
Bideo jokoen kasuan, kontuan hartu beharra dago hauen eskaintza oso zabala dela eta
sarritan balore sexisten transmisioa bultzatzen dutela. Bideo joko bat aukeratzerakoan,
elkarlana, trebetasun motorrak edota dedukzio-gaitasuna bultzatzen dituztenen alde egin
behar da.
Film ez sexisten adibideak
Tradizionalki nola islatzen dira emakumeak marrazki bizidunen filmetan? Ahulak,
xamurrak, ederrak, amatiarrak, langileak edota garbiak dira. Bere helburua printzearekin
ezkontzea da. Gizon batek salbatzea behar dute. Argiak izan arren, adimena
manipulatzeko erabiltzen dute. Sorginak edo amaordeak direnean beraien ezagutzak
esoterikoak dira ez zientifikoak. Arriskatzen badute eskarmentua lortzen dute. Anbizioa
badute zigortuak izaten dira.
Eta gizonak? Dotoreak, emakumeen salbatzaileak, ausartak eta seguruak. Etxeko
arduretan murgiltzeko ezintasuna dute. Alargun gelditzen diren erregeak emakume
bihozgabeekin ezkontzen dira. Txarrak direnean oso bihozgabeak dira. Boteretsuak dira,
hau da, errege, printze edo enperadore. Zientzialariak, adimentsuak eta nagusiak dira.
Hurrengo marrazki bizidunen filmak, gomendagarriak dira sexu estereotipo tradizionalak
gainditzen dituztelako, emakumeak direlako protagonistak edota maitasun
erromantikoaren mitoa apurtzen dutelako.
6
Bestalde hezkidetza gaia lantzen duten eta emakumeen/nesken eskubideen egoera
mundu mailan irudikatzen duten film batzuk gomendatzen dizkizuegu familian ikusteko
eta publiko guztietara zuzenduak.
BRAVE MULAN ENREDADOS FROZEN VAIANA
Billy Elliot – Quiero Bailar (Stephen Daldry) Gaia: hezkidetza.
Quiero se como Beckham (Gurinder Chadha) Gaia: hezkidetza.
La bicicleta verde (Haifaa Al Mansour) Gaia: hezkidetza.
Boxing for freedom (Juan Antonio Moreno Amador y Silvia Venegas Venegas) Gaia: emakumeen/nesken eskubideen egoera mundu mailan
Sonita (RokhsarehGhaemMaghami) Gaia: emakumeen/nesken eskubideen egoera mundu mailan
Mustang (Deniz Gamze Ergüven) Gaia: emakumeen/nesken eskubideen egoera mundu mailan
GOMENDAGARRIAK
7
Liburu eta ipuin ez sexisten adibideak
Hona hemen, hezkidetza lantzeko gomendagarriak izan daitezkeen zenbait ipuin eta liburu
adin tarteka:
* ikurra daukaten liburuak gazteleraz ere aurki ditzakezu
0-3 urte bitartekoentzat
NOLA DASTATU ILARGIA? MichaelGrejniec. Kalandraka*
ANTTON ETA NESKAK. Ole Könnecke. Alberdania*
TXUKUNDU ZURE ETXEA. Beascoa internacional. Ttarttalo
TIGRI EZIN DA GELDI EGON. JAUZI, KORRIKA IGO. Marie-Helene Delval. Ttarttalo*
AYUDANDO. Helen Oxenbury. Juventud
4 - 6 urte bitartekoentzat
OSTERATXO BAT PARKEAN. Anthony Browne. Kalandraka, Pamiela*
URDABURUTARRAK. Anthony Broene. Kalandraka*
Badakizu zer den Bechdel testa?
3 galdera egitean datza. Bere bidez, ikusten ditugun filmetan
emakumeen presentzia eta haien “papera” neurtu dezakegu.
1- Filmean, gutxienez, bi emakume agertzen dira?
2- Beraien artean hitz egiten dute?
3- Gizonezkoen inguruan ez den zerbaitez?
Egin ezazu ariketatxo hau ikusten ari zaren filmean zenbat
emakume agertzen diren eta nola irudikatzen diren ohartzeko.
8
PINTO OILARRAREN EZTEIAK. Juan Alfonso Belmontes. Tafalla*
NORAK SUHILTZAILE IZAN NAHI DU. Arantxa Iturbe. Elkar
ETA HANDIA EGITEN NAIZENEAN ZER? Elisabet Abeyá. Sirena*
LEHENENGO TXANGOA. Fina Casadelrrey. Erein*
ESTITXUK PIRATA IZAN NAHI DU. Xabier Mendiguren. Elkar
ANAI TXIKI BAT DAUKAT. Encarna Torres; Antonio Amago. Siete lenguas*
TXIMELETA-BELARRIAK. Andrés Neves. Pamiela, Kalandraka*
DERRIGORREZ MUSURIK EZ. Marion Mebes. Maite Canal editorea*
AITA DESPISTATU BAT.Josep Gregori. Elkar*
IRIS ETA LILA. Sexu aniztasuna eta familia berriak. Ana Mujika Flores. Aldarte Elkartea
AITONA MAITEA. Elisabet Abeya, Roser Capdevila. Elkar*
LA MITAD DE JUAN. Genma Lienas. SM
LAS PRINCESAS TAMBIÉN SE TIRAN PEDOS. Ilan Brenman. Algar
MI PRIMER LIBRO SOBRE ELLAS. Marta Rivera de la Cruz. Anaya
LA CONEJITA MARCELA. Esther Tusquets. Kalandraka
7tik 9ra
EZ GARA BERDINAK, BAINA BERDIN DA. Severino Calleja Pérez. Desclee
AHATETXOA ETA SAHATS NEGARTIA. Mariasun Landa. Elkar
AITONAREN TXALUPAN.Mariasun Landa. A Fortiori, s.l ALEX. Mariasun Landa. Erein
ELISABETE LEHOI DOMATZAILEA. Mariasun Landa. Elkarlanean
ERRUSIKA.Mariasun Landa. Elkarlanean
9
FRANZEN OPORRETAKO KONTUAK. Chistine Nostlinger. Desclee de Brouwer*
GOLA KATU TRAPEZISTA. Xabier Etxaniz. Pamiela
IHOLDI. Mariasun Landa. Erein
IZEBA MARIASUNEN IPUINAK. Joseba Sarrionandia. Elkarlanean
IZEBA TXIKIA. Mariasun Landa. Erein
JOXEPI DENDARIA. Mariasun Landa. Elkarlanean
KASKARINTXO. Mariasun Landa, Joxantonio Ormazabal. Elkar
LEIREREN OPOR MIRESGARRIAK. Agurtzane Ortiz de Landaluce. Zubia
MARKEL, MADDI ETA MALUTA. Christine Nostlinger. Zubia
NIRE OSABA TEO. Pilar Mateos. Anaya infantil y juvenil*
NOLA BIZI, ZAZPI BIZI. Yolanda Arrieta. Descleé De Brouwer
PARTXELA. Mariasun Landa. Elkarlanean
TXAN FANTASMA. Mariasun Landa. Elkar
TXITOEN ISTORIOA. Bernardo Atxaga. Erein
XOLA ETA BASURDEAK. Bernardo Atxaga. Erein
ZERGATIK? Gabriela Keselman. Elkar
ZIRIKO ZERRITXOA. Eveline Hasler. SM *
ZORIONEKO HONDAMENDIA. Adela Turin, Nella Bosnia, Fernando Rey Escalera. Kalandraka,
Pamiela*
BONOBO BETAURREKODUNEN EGIAZKO HISTORIA. Adela Turin, Nella Bosnia, Fernando Rey
Escalera. Kalandraka, Pamiela*
ARROSA ETA LEUNA. Adela Turin, Nella Bosnia, Fernando Rey Escalera. Kalandraka, Pamiela*
10
ARTURO ETA KLEMENTINA. Adela Turin, Nella Bosnia, Fernando Rey Escalera. Kalandraka,
Pamiela*
KLAUDIA ETA BALOIEN SEKRETUA. Aitor Arana. Ibaizabal.
ENEKOREN SOINEKO ARROSA. Anne Fine. Alfaguara*
PIPI KALTZALUZE. Astrid Lindaren. Elkar*
MARKOS KANTINERA. Patxi Zubizarreta. Elkar
IZEKO MIRENEK LAGUN BERRIA DU. Goio Ramos. Ibaizabal
NIRE AITA ETXEKOANDREA DA. Silvia Ugidos. Elkarlanean*
ESKUBELTZ TALDEAREN ABENTURAK. Hans Jurgen Press; Elkar*
EZKUTUKO MAITEA. Angel Lertxundi; Antton Olariaga. Elkar
BILLY Y EL VESTIDO ROSA Anne Fine. Alfaguara
MOMO. MIchael Ende. Alfaguara*
OLIVER BUTTON ES UNA NENA. Alfredo Gómez Cerda.Everest
ÉRASE DOS VECES BLANCANIEVES. Belen Gaudes y Pablo Macias. Cuatro Tuercas
10tik- 12ra
URTZIREN DIARIOA. Antton Kalabon. Ibaizabal
KASIOPEA EDO UDA BAT POLONIAR ARTEAN. Michèle Marineau. Elkar*
MARIZIPRISTINEK EZ DU ZORIONEKO GALAPERRIK NAHI. Nunila Lopez Salamero, MyriamCameros
Sierra. Txalaparta*
JARA. Jasone Osoro. Alfaguala, Zubia
JARA BARTZELONAN. Jasone Osoro. Alfaguara, Zubia
JARA BIKIAK ETA BIKOTEAK. Jasone Osoro. Alfaguara, Zubia
AMETS UHINAK. Mariasun Landa. Elkarlanean
NIRE ESKUA ZUREAN. Mariasun Landa. Erein
11
AMONA SAGAR GAINEAN. Mira Lobe. Elkarlanean*
AZKEN HERENSUGEA. Edith Nesbit. Descleé*
BELDURRA PASA NAHI BADUZU. Angela Sommer-Bodenburg. Descleé De Brouwer*
VELLE, LANDETAKO SIRENA. Mikel Garmendia. Zubia
BENEK ANNA MAITE DU. Peter Hartling. Elkar*
JULIETA, ROMEO ETA SAGUAK. Mariasun Landa. SM
PIPPI ITSASORAKO ASMOTAN. Astrid Lindgren. Elkarlanean*
UNA (ESTUPENDA) HISTORIA DE DRAGONES Y PRINCESAS (MAS O MENOS) Jordi Sierra i Fabra.
Alfaguara
VANESA LA INTRÉPIDA. Joachim Masannek. Destino
12
Webgrafia
Interneten hezkidetza lantzeko baliabideak aurki daitezke. Horien artean hurrengoak
proposatzen dira:
EMAKUNDEK garatutako Nahiko programak bere unitate didaktikoetan euskara, zein,
gaztelerako ipuin, joko eta material ezberdinak eskaintze ditu:
http://www.emakunde.euskadi.eus/nahikoeu/-/informazioa/unitate-didaktikoak/
Gida honetan zenbait joko tradizional hezkidetza lantzeko moldatuak izan dira:
http://www.aulaviolenciadegeneroenlocal.es/consejosescolares/archivos/Mat_185_G
uia_Nuevas_formas_de_jugar.pdf
ZUBIAK ERAIKITZEN hezkidetza taldearen blog-a:
http://zubiakeraikitzen.blogspot.com.es/
SESTAOKO BERRITZEGUNEAREN materialak:
https://sites.google.com/a/b03sestao.es/hezkidetza-b03-sestao/zonaldeko-
ikastetxeen-materialak