Vivaldi udberr

Post on 20-Jan-2017

2.156 views 1 download

Transcript of Vivaldi udberr

ANTONELLAREN SIESTAAntonio Vivaldi

Antonio Vivaldi Lau urtaroak. Udaberria.

Udaberri egun batean Antonella mendira irten zen paseatzera. Bide puska bat egina zuenean baso bat aurkitu zuen aurrean, eta bere artean esan zuen:

Siesta txiki bat egingo dut zuhaitzen gerizpean.

Txoriak oso pozik jarri ziren Antonellaren bisitarekin, baina bat-batean zerua ilundu egin zen.

Artean isilean zihoazen errekatxoaren urak harrotu egin zituen haize zakarrak.

Hodei beltz handi bat azaldu zen zeruan. Tximistak argitu eta euria hasi zuen. Denek ere laster egin zuten zaparradari ihesi.

Hodeiek zeukaten ur guztia hustu zutenean, eguzkia azaldu zen ostera eta berarekin txoriak, eta a zer nolako harridura hartu zuten behera begiratutakoan Antonella ikusi zutenean lozorroan zegoela, eta ametsetan egiten ziela:

-Ekar iezadazue beste baso bat ur, oraindik egarriak nago eta!