Post on 04-Jan-2016
description
10 garren LURRAMA !
LURRAMA laborantza herrikoiaren 10 garren edizioa 2015-eko azaroaren 6, 7 eta 8an iraganen
da Miarritzeko Irati erakustazokan. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5500m²
okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta
konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere LURRAMA-n, ezaguna den giro onean !
Baionan 5 edizio eta Miarritzen 4 eginik, LURRAMA-k Euskal Herriko
kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. 10 garren edizio
honek Miarritzen, eta orain arte lortu duen arrakastak, LURRAMA-ren
helburua egokia dela ongi adierazten dute: etxaldeko kabalak, laborariak,
kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen
laborantza baten sustatzea !
2015 EDIZIOAREN 4 BERRITASUNERI BURUZKO BEGIRADA
Aktualitatearekin lotutako tematika :
Pariseko klimari buruzko gailur internazionala (COP 21) eta aldaketa klimatikoaren erronka ikusirik,
aurtengo LURRAMAko lema « Klima : laborantza herrikoia hautatzen dut ! » izanen da (3. orrialdea).
Erronka horien parean laborantza mailan aterabideak badirela adierazi nahi dugu ! Pascal CANFIN
aurtengo LURRAMAren aitabitxia izanen da. 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da,
eta COP 21-aren antolaketan engaiatua da.
Normandiako laborariak ohorezko gomitak izanen dira. LURRAMA-n atxemanen dira hango animale
arrazak, AOP sormarkako esneki famatuak, sagarrarekin egin edariak ahantzi gabe (5. orrialdea).
Oraindik toki gehiago haurrentzat :
Publikoaren harrera hobetzeko nahian, 600m2-ko xapitoa muntatua izanen da. Haurrendako animazioak
baizik ez dira izanen hortan, berritasunekin (6. orrialdea) !
10 garren edizioa ospatzeko, animazio gehiago izanen dira, besteak beste :
• GOZATEGI-ren kontzertua ostiral arratsean, sarrera urririk.
• Nazioarteko soka tira lehiaketa, larunbat arratsaldean.
• Hiru euskal dantza kreazio : ZARENA ZARELAKO eta LEINUA konpainiak larunbat
arratsaldean, GARAZTARRAK-BUUZ BU igande arratsaldean.
• Okzitania eta Normandiatik datozen txarangak.
2
K L I M A : La b o r a n tza h e r r i koi a h a u tatz en d u t2015-eko LURRAMAREN TEMATIKA
Aurten, azaroaren 30-etik abenduaren 11-ra Parisen iraganen da Nazio Batuen Erakundearen aldaketa
klimatikoaren kontrako 21 garren gailurra (COP 21). Ardatz hori harturik, LURRAMAk ingurumen eta
elikadura erronkei aurre egiteko laborantza herrikoiaren garrantzia erakutsiko du.
Mintzaldiak, mahai inguruak, filma proiekzioak, baita ere elkarteen herrixka izanen dira iniziatiben
erakusteko eta eztabaidatzeko.
Aktualitateko tematika
COP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak
inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena. Pariseko akordioaren lehen
helburua negutegi efektua sortzen duten gasen jarioa ttipitzea da. Estatu bakotxak engaiamendu
nazionalak hartu beharko ditu zentzu hortan. Adibidez, Europa engaiatu da bere gasen emisioa % 40-az
apaltzea 2030 urterako.
Aldaketa klimatikoari egokitzeko beharko den finantzamendua aipatua izanen da ere. Batez ere,
garapenaren bidean diren herriak aldaketa klimatikoari aurre egiten eta garapen iraunkorraren bidea
hartzen laguntzeko.
Azkenik, Kyoto-ko azken akordioez geroztik, egoera aldatu da. Txina bezalako herrialde batzuk –
kutsatzaileetan lehenak- ez dute hertsadurarik jasan nahi…
LURRAMAk Pascal Canfin, gai horri buruz aditua, gomitatu du 10 garren edizioaren aitabitxia izaiteko :
erronkak, COP 21-an akordio baten lortzeko izan daitezkeen trabak, baita ere Frantziaren postura energia
berriztagarriei begira ulertzeko.
Aitabitxia
Pascal CANFIN, 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da, Frantziako atzerriko
ministeritzan. LURRAMAko 10 garren edizioaren aitabitxia izanen da.
Gaur egun, World Resources Institute (WRI) erakundean klimari buruzko kontseilari
nagusia da. Azken hiru urteetan nazioartean ingurumen gaietan eragin gehien duen
erakundea da. Hortarako COP 21-aren prestakuntzan parte hartzen du. Mintzaldi bat
animatuko du LURRAMAn azaroaren 6an ostiralez, arratsaldeko 6etan.
Pascal CANFIN-ek liburu bat atera du 2015-eko maiatzan. Liburu hortan COP 21-aren
erronkak, aldaketa klimatikoa mugatzeko hartu beharreko engaiamenduak eta
transizioa gauzatzeko trabak aztertzen ditu.
« Liburu oso pedagogiko bat, biziki ongi egina, gauza anitz ikasten dira. Biblia bat da. » France Inter
3
Konkretuki
LURRAMA-ko antolatzaileek laborantza herrikoiaren garrantzia erakutsi nahi dute, aldaketa
klimatikoaren kontrako borrokan parte hartzen duelako. Laborantza eredu horrek produktu kimiko guti
erabili, energia guti xahutu, natura eta bio-anizatsuna errespetatzen ditu, ekonomia bertokiratu eta
zirkuitu laburrak sustatuz, enpleguak sortuz, eta kalitatezko elikadura mozkinak ekoiztuz.
Laborantza herrikoiak klimaren aldaketa murrizteko eginmoldeak baditu, eta LURRAMA azokak pratika
hoiek aintzinera ezarriko ditu :
Ekonomia bertokiratu, EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara)-ren poloan :
LURRAMA azoka Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortua du. Elkarteak Euskal Herriko laborariak
laguntzen eta aholkatzen ditu, laguntza teknikoak emanez, besteak beste.
• Tokiko sailen aurkezpena sukaldaritza tailerren bidez : HERRIKO ogia eta haragia, Sasi ardi
haragia, ekilore eta colza oligoa, tokiko sagar motak, etabar
• Euskal Herriko laborantza zenbakien aurkezpena eta Climagri diagnostikaren aurkezpena.
• Urtean zehar laborarieri ekarritako laguntza : lurraren ahal agronomikoen begiratzea, lurlantze
sinplifikatuen bidez, hazkuntzako ondarkinen tratamendua uraren kalitatea hobetzeko : kanabera
filtroak, ongarri meten estaltzea, mendiaren kudeaketa ingurumenaren babesteko (Natura 2000).
• Ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbiltzen dituzten zirkuito laburren sustatzea, distantzia handiko
garraioak ttipituz. Azokako bisitariek zentzu hortan doazen kontsumitzaile elkarteekin trukatzen
ahalko dute.
• Lurra ontasun kolektibo bilakarazteko, laborantza lurrak erosten dituen LURZAINDIA egitura
Tokiko arrazen eta moten babestea, bio aniztasuna babesteko : euskal xerria, sasi ardia, Ezpelatako
biperra, Itsasuko gerezia-ren sustatzea. LURRAMAko ekoizleen merkatuan atxemaiten ahalko dira.
Natura babestu laborari ekoizleen kalitatezko eginmolde engaiamenduari esker : sormarkak (Ossau
Irati, Ezpeletako biper, Irulegiko arno AOP-ak), Idoki etxe ekoizpen marka eta laborantza biologikoan
engaiatuak diren laborariak.
Energia berriztagarrien garapena :
• Alternatiben espazioan Biarnon eraikitzen ari den metanizazio proiektua aurkeztua izanen da :
laborantzako edo kantinetako ondarkinak birziklatuko dituzte, ber mementuan energia
berriztagarri iturri bat sortuz.
• Agro-oihangintzaren garapena aipatua izanen da ere, besteak beste larunbatean iraganen den
mahai inguru batean.
4
2 0 1 5 ed i z i o a r e n o h o r e z ko g o m i ta : n o r m a n d i a2010-eko edizioaz geroztik, LURRAMAk lurralde edo eskualde bat gomitatzen du. Laborantza herrikoiaren
inguruan egiten diren hango iniziatibak ezagutzea da helburua. 2015-ko edizioarentzat, Goi eta Behereko
Normandiako Confédération Paysanne sindikatak gogo onez etortzen dira beren
eskualdearen ordezkatzeko.
Normandia, Frantziako lehen laborantza eskualdea
Goi eta Behereko Normandia eskualde bakar batean bateratuak izanen dira 2016-ko
urtarriletik goiti. Laborantza mailan, Normandia lehena da liho, zaldi eta gasna
ekoizpenentzat. Eskualdeko aberastasunaren % 5a laborantza eta agro elikaduratik
dator, eta lanbide industrialen % 17-a sektore hortan kokatzen dira. Beste berezitasun
bat : laborantzak lurren % 70-a okupatzen du.
Kalitatezko mozkinak
Normandian 13 AOP sormarka badira (esnekiak, sagar mozkinak, axurkia) bai eta Label Gorri anitz.
Normandiako lurrak aberatsak dira eta jakitate handiko tradizio bat atxikitzen da. XVII garren mendetik goiti,
arbolen lantzea, hazkuntza eta gasna egitea garatuak izan dira Pariseri lotua den trenbideari esker. Hortarako,
Normandia gaur egun gasna ekoizle garrantzitsuenetarik bat da. Normandiako laborantzak beste ekoizpen
famatu anitz eskeintzen du : esneki eta sagar moizkinak, haragia, xarkuteria, itsasoko mozkinak (arrain eta
muskuiluak), fruitu eta barazkiak, produktu sukratuak.
Ingurumena babesteko lan egiten duen eskualdea
Normandiako laborari eta militanteak beren esperientziak partekatuko dauzkigute. Aipatuak izanen dira :
egurraren kudeaketa eta energia berriztagarrien sortzea, pentze bazterretako hesi eta zuhaitzen kudeaketa,
baserri mundua bizirik atxikitzeko kalitatezko laborantza baten sustatzea, eta ingurumena zaintzeko borroka
(ondarkin nuklearren tratatzeko lantegia La Hague herrian, Flamanville-eko zentral nuklearra).
Normandiako animazioak hiru egunez :
• Bertako arrazen ezagutza : Normandiar
eta Jersey arrazako behiak, Avranchin,
Cotentin eta Roussin ardiak. Normandiar
laborariek beren kabalak eta eginmoldeak
aurkeztuko dituzte.
• Normandiako zigilu peko produktuen
jastaketa eta erosteko aukera :
Normandiako Camembert-a (1983-az geroz
AOP), Livarot, Neufchâtel, Pont-l'Évêque
(1972-az geroz AOP) Isigny-ko gurina eta
krema. Behereko Normandian hiru
laborarietarik batek esnea ekoizten du, 56
behi eta 56 hektarekin bataz besteko.
• Sagar mozkinak, kalitatezko zigilu pean :
: Calvados, Calvados Pays d'Auge, Calvados
Domfrontais, Pays d'Auge sagarnoa,
Normandiako Pommeau-a, Poiré Domfront.
• Gurina eta Camembert ekoizpen
erakusketa (zuzenean)
• Normandiako afari baten prestaketa 400
pertsonentzat : eskualde hortako produktu
onen ezagutarazteko aukera (Miarritzeko
ostalaritza lizeoko ikasleek prestaturik)
ostiral arratsean.
• Mahai inguruetan parte hartzea : klima
eta laborantzaren arteko loturaren
aipatzeko, bertako iniziatibak erakutsiz.
5
Lurrama haurrentzat !
Aurten sekulan baino gehiago, LURRAMA haurren besta izanen
da. 600 m²-ko xapito bat muntatua izanen da haientzat osoki
izanen dena ! Hiru egunez azokara sartzea eta animazioetan parte
hartzea urririk izanen da 15 urtez pekoentzat.
Haurren etxaldea : etxalde pedagogikoa muntatua izanen da, 100m²-
koa. Haurrak kortxilan sartzen ahalko dira eta hurbiletik hunkitzen
ahalko dituzte kabala ttipi eta maltxo batzu : ardi, ahuntz, lapin, xerri,
oilo,
Accrobranche ibilbidea : 10 garren edizio hunen animazio berri nagusia izanen da. Haurrak
soka batzuer zintzilikatu, hari batzuen gainean edo abarrez abar ibiltzen ahalko dira.
Baina ere 3 egunez herri kirolak, puzgarria, esne jastaketa, asto ibilaldiak, baratzezain tailerrak,
egurrezko jokoak, margotzeko lekua,… ez da nehor aspertuko !
Haurreri lehentasuna azokaren hastapenetik !
Azaroaren 6an, ostiralez 2000 haur izanen dira LURRAMA-n, 12 tailer
pedagogiko eta animazioetan parte hartzeko, euskaraz eta frantsesez.
Haurren harrera ona segurtazeko Baionako Etxepare eta Donibane
Garaziko Frantsesenia lizeoetako ikasleen laguntza baliosa ukanen
dugu.
Azaroaren 6a ostiralez, haurren eguna!
Tailer pedagogiko eta ludikoak 12 partaiderekin
Sarde Sardexka (Ezpeleta)
CPIE Littoral basque (Hendaia)
Jardinerie Lafitte (Baiona)
La ferme en balade (Hautes Pyrénées)
Petits débrouillards (Miarritze)
Bizi garbia (Senpere)
Bil ta garbi (Baiona)
Terre buissonière (Baiona)
Ferme Harizkazuia (Kanbo)
Gaia (Arbona)
L'âne ta lan (Senpere)
Laclau astoak (Arrangoitze)
6
3000 bazkari eta afari zerbitzatuak izanen dira, tokiko,
kalitatezko eta sasoineko mozkinekin eginak…LURRAMAko jatetxea paregabekoa da. Oinarritzat ditu: tokiko mozkinen kalitatea, elgarlaguntza eta
ikasle, laborari eta sukaldarien gaitasunen bateratzea.
Laborari ekoizleek, sukaldari ikasleek, sukaldari ospetsuek eta laguntzaileek indarrak batzen dituzte.
Horri esker karta berezi eta erakargarri bat proposatua zaie bisitarier.
Ostiral eguerditan12.30: Idekitze bazkaria
Garaziko ostalaritza lizeoko ikasleek
prestaturik eta zerbitzaturik.
Bankako Erregina jatetxeko Xabi Bidart-en
laguntzarekin.
12€ edaririk gabe
• Kuia salda, CLPB-ko Aldarri gasna fresko
haguna, Kintoa arteki kurruskaria
• HERRIKO behikia Irulegiko arnoarekin
erregosia, lur sagar charlotte-a
• Sagar eta udare karamelizatu bixkotxa, Calvados
haguna eta gurin gatzituko karamela
• HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin egina
Ostiral arratsean21.00: Normandia gaualdia
Miarritzeko ostalaritza lizeoko ikasleek
prestaturik.
23 € edariak barne
• Tipul tarta fina, andoila eta odolkia.
Entsalada
• Vallee d'Auge urineko xerrikia
gratinatua eta lur sagarrak
• Trou normand
• Normandiako gasnak
• Teurgoule eta udare karamelizatuak
• Normandiako sagarnoa eta poiré, Irulegiko arnoa
• HERRIKO ogia, kafea, ondokoa
Larunbat eguerditan13.00 : Euskal Herriko elkarteen gastronomia
lehiaketako bazkaria : ahatxekia saltsa
xurian
12€ edaririk gabe
Elkarte guzieri deialdia !
Xehetasunak : nadia .ehlg@orange.fr
• Sasoineko barazki salda
• HERRIKO ahatxekia saltsa xurian irrisarekin
• Ossau Irati ardi gasna
• Euskal bixkotxa edo etxeko gasna xuri biologikoa,
kiwaï jusarekin
• HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin egina
7
Larunbat arratsean21.00: Zikiroa
LURRAMAko laguntzaileek sukaldatu eta
zerbitzaturik
20 € edariak barne
• Etxeko piperada eta xingarra errerik
• Tokiko atzarkia plantxan, ilar kozinatuak
• Ossau Irati sormarkako ardi gasna
• Euskal bixkotxa, Irulegiko arnoa, HERRIKO
ogia, Euskal Herriko irinarekin egina
• Kafea, ondokoa
Igande eguerditan13:00: Xefen bazkaria
Aurten ere, Euskal Herriko 20 sukaldari eta gozogile ospetsuk tokiko eta
kalitatezko produktuak landuko dituzte, plater ezin hobeak eskaintzeko. Familian
edo lagunen artean partekatzeko momentu zoragarria! 33 € edariak barne.
Eta lehiaketakEpaimahai profesionalez jujatu lau lehiaketa izanen dira :
• Ossau-Irati AOP lehiaketa, hiru
kategoriatan : bortuko ardi gasna, etxeko
gasna eta esnetegiko gasna. Epaimahai
burua Patrick Mercier izanen da,
Normandiako AOP-en elkartearen
lehendakaria. Azaroaren 6an ostiralez,
10etan
• Ezpeletako AOP biperraren sindikatak
Pariseko konkurtsorako aintzin-selekzio
lehiaketa antolatzen du 2015-ko LURRAMAn.
Azaroaren 6an ostiralez, 10etan
• HERRIKO OGIA lehiaketa (tokiko ogi saila) :
20 okin lehiatuko dira. Epaimahai burua
Emmanuel Marie izanen da, Normandian
laborari-okina.
Azaroaren 6an ostiralez, arratsaldeko 2etan
• Sukaldaritza lehiaketa : Euskal Herriko 20
elkarteek ahatxekia saltsa xurian prestatuko
dute, eta Ezpeletako Eric Accoceberry-k
eremanen duen epaimahaiak plater
hoberena saristatuko du.
Ast eb u r u gu z i a n : Frita biologikoak Euskal Herriko baratzetako lursagarrekin eginak, HERRIKO behiki errekiak, xerriki
errekiak, Euskal Herriko irinarekin egin taloak, pastizak. matahamiak (Baionako Ofizioen Ganbarako
ikasleen laguntzarekin). Arno ostatuan: xarkuteriak, Euskal Herriko eta Normandia-ko gasnak, ostrak.
Aurresalmenta
Normandia afaria 23€
Zikiroa 20€
Xefen bazkaria 33€
Elkar Baionan
Euskal Herriko Laborantza Ganbara Ainiza Monjolosen
Xibero Bio Maulen
Xaia sagarnotegia Pausun
Eki liburutegia Miarritzen
8
Animazioak 10 garren edizioa ongi ospatzeko !10 garren edizio hunen ongi ospatzeko, LURRAMA-ren antolatzaileek animazio
programa aberats bat prestatu dute !
Azaroaren 6a ostirala
• GOZATEGI 90 hamarkadako triki-rock talde famatuaren kontzertua.
Arratseko 23.00-tik goiti, sartzea urririk !
• Gaualdi bukaera DJ MAT.G-rekin
Azaroaren 7a larunbata
Nazio arteko SOKA TIRA lehiaketa 15.00-tan. Ñapurrak eta FNSMR-ek antolaturik.
• Taldeak : Country club (Irlanda, munduko txapeldunak), Monnickendam (Herbehereak, munduko
3 garrenak), Skyrope (Nigeria), Abadiño (Bizkaia), Murueta (Bizkaia), Lesaka (Nafarroa), Ibarra
(Gipuzkoa), Sokari (Bizkaia), Ñapurrak (Iparralde),
eta bi neska talde : Bretainia eta Ibarra.
Bi euskal dantza kreazio arratsaldeko 18.00-tik goiti :
• ZARENA ZARELAKO konpañiaren HERRIKOA ikusgarria
• LEINUA konpañiaren ZURE OSAGARRIARI ikusgarria
Gaualdi alaitua :
• LEINUA TXARANGA-rekin mutxikoa
• Afari alaitua eta dantzaldia KONTRA BANDA taldearekin
Ostiral eta larunbateko gaualdiak bukatzeko, Miarritzeko MIZANBU gaztetxea idekia izanen da !
Azaroaren 8a igandea
Dantza :
• ISTAN-T ikusgarriaren azken emanaldia, GARAZTARRAK dantza taldea
eta BUUZ BU rock taldearen arteko elkarlana, 17.00-tan
• Dantzaldia TRIKILI TRAKALA taldearekin, 18.00-tik goiti
Eta asteburua bukatzeko:
• ZEZE-ren kontzertua (electro-folk) 20.00-tik goiti
Hiru egunez
Animazioak egun guzian zehar :
• CATTLE GRID (Normandia), BRANCALEON (Okzitania), txalaparta, txistulari, gaitero, trikititxa,
ANGELUARRAK-eko dantzariak, AZKAINEKO TXARANGA, Makilariak, Kanboko ziganteak,
ARROKANTUZ-eko kantariak, ...
9
Hitzordua azaroaren 6an ostiralez
goizeko 11-etan Miarritzeko Irati
erakustazokan :
LURRAMAren 10 garren edizioaren estreinaldia.
Hor izanen dira :
Pascal Canfin - LURRAMA-ren aitabitxia
Michel Veunac – Miarritzeko auzapeza
Maryse Cachenaut – LURRAMA-ren lehendakaria
prentsa harremanaPatxi Oillarburu
06 89 29 19 85
lurrama@orange.fr
Lurrama, La ferme Pays Basque
10