Post on 23-Aug-2020
PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA
1
PREMIE ETA GIZARTE ERANTZUKIZUNA
Modulu honen helburua era laburtuan Enpresen Gizarte Erantzukizuna
(EGE) kontzeptua azaltzea da, zeintzuk diren atzematen dituen
esparruak eta zeintzuk diren bere kudeaketan kontzeptu hauek
integratu nahi dituen enpresa batek eman behar dituen urratsak,
bereziki PREMIE Egitaraua ezarri diren enpresei dagokienez.
1. Sarrera
Enpresen Gizarte Erantzukizuna, lehenengo eta behin, legezko
esparrua gainditzen duen konpromisotzat jo behar da. Gizarteari
dagokionez erantzukizunez jokatu nahi duten enpresek norberaren
borondatez integratzen dituzte euren kudeaketaren barruan gizarte
eta ingurumeneko ardurak, hau da, burutzen dituzten merkataritzako
eragiketetan eta solaskideekin dituzten harremanetan.
Oso argi dago enpresen helbururik behinena euren ekoizpenarekin
balorea sortzea dela, orokorrean gizartearen eskariari erantzutea eta,
jakina, irabaziak sortzea.
Baina, hori gorabehera, gaur egun enpresarioek oso ondo dakite
negozioaren arrakasta eta onura iraunkorrak ez direla lortzen bakarrik
irabaziak gehituta, beste bide bat dagoelako, merkatuari kasu eginda
baina erantzukizunez jokatuta. Ondorioz, gero eta gehiago dira,
gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren presioen ondorioz,
euren estrategiaren barruan gizarte erantzukizuna sustatzen dutenak.
Horrela, bada, enpresek jakin dakite aukera dutela garapen
iraunkorrean laguntzeko euren eragiketei norabide berria emanez,
horrela hazkuntza ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzea lortuz
baina, aldi berean, ingurumenaren babesa eta gizarte erantzukizuna
zainduta, hau da, orokorrean gizartearen interesen barruan dauden
ezaugarriak.
EGEk enpresako arriskuen kontzientzia handiagoa zuzkitzen du eta epe luzean iraunkortasunean laguntzen du.
2
Egunera arte enpresa handiak izan dira Enpresen Gizarte
Erantzukizuna sustatu dutenak. Hori gorabehera esan behar da
enpresa txiki eta ertainak ez direla joera horretatik urrun egon,
horietariko askotan gizarte mailan erantzukizunezkoak diren jarduerak
egon daudelako eta egunera arte ere iraganean egon direlako.
Onartu behar da jarduera horietatik gehienak lantzean behingokoak
izaten direla eta ez dutela enpresaren negozio-estrategiarekin
zuzeneko harremanik izaten.
Gizarte erantzukizunaren praktika, sarritan, aukera edo bide zaila izaten
da enpresa horientzat. Eta kasu guztietan duda berberak izaten dituzte:
Baina…, hori niri zenbat kostatuko zait, hala denboran nola
dirutan?
Nolako onurak lortuko ditut?
Nirea bezalako enpresa txiki batek nola izango du eragin
nabarmenik ingurumenean?
Frogatuta dago gizarte erantzukizunak enpresa guztiak laguntzen
dituela arrakasta izateko bidean. Gizarte erantzukizunak salmentak
areagotzea lor dezake, laneko giroa hobetzea, gogoa eta berrikuntza
haztea, enpresaren aldeko konfiantza sendotzea eta enpresa horren
ospea eta egoera hobetzea.
Ezin dugu ahaztu enpresak eragiten eta egiten dituzten ekintzen
ondorioen erantzuleak direla. Pertsona indibidual bakoitzak
erantzukizun indibiduala du baina, aldi berean, erakundeak badu bere
erantzukizuna baldin eta enpresako kulturaren edo arloko ohituren edo
okerreko eginera iraunkorren edo utzikeriaren ondorioz eragin
kaltegarriak sortzen badira.
EGEk enpresako politiken barruan sartzen ditu ukituen eta enpresari
lotuta dauden eragile guztien eskubide eta interesen aldeko
aurrearreta eta begirunea, hasi petsonaletik eta ingurumeneraino,
bezero eta hornitzaileetatik lehiakidetaraino.
Gizarteari dagokionez erantzukizunez jokatzen duen enpresa batek, nolako abantailak ditu ? - Enpresaren irudia
hobetzen da. - Pertsonalaren
asetasun handiagoa.- Kostuetan aurrezten
da, bitartekoak hobeto erabiltzen direlako.
- Bezero eta inguruarekiko harremanak hobetzea.
- Merkatuan bereizketa egitea
- Hazteko aukera hobeak
- Etab.
3
2. Zer da Gizarte Erantzukizuna?
Europar Batasunak honela definitu du Enpresen Gizarte Erantzukizuna
(EGE): “Enpresek, euren borondatez, euren merkataritzako
eragiketetan eta solaskideekin dituzten harremanetan gizarte eta
ingurumeneko ardurak integratzea da (stakeholder)”.
Stakeholder edo interes-taldeak dira era batera edo bestera
antolakuntza eta jarduerekin zerikusia duten pertsona taldeak, hau da,
enpresari dagokionez nolabaiteko interes, jabetza edo eskubidea
dutenak. Talde horien barruan sar daiteke enpresako pertsonala,
bazkideak, bezeroak, jabeak, tokiko erkidegoak, akziodunak,
hornitzaileak, lehiakideak, sindikatuak, etab.
Nahiz eta EGEri buruzko ikuspegi asko egon, horietan guztietan
ezaugarri erkide batzuk gertatzen dira, ondoko hauek:
Enpresek euren borondatez hautatzen duten jarduteko era bat
da, hau da, obligazio juridikoak gaindituta, uste dutelako epe
luzean jarrera horrek eragin ona izango duela enpresaren
interesetarako.
Jarduera horretan esku hartzen duten atal guztien igurikizunak
hartzen ditu kontuan (pertsonala, akziodunak, bezeroak,
lehiakideak, gizarte antolatzaileak, administrazioak, erkidegoa,
orokorrean,…).
berariaz eta hertsiki dago garapen iraunkorrari lotuta: Enpresek
euren eragiketetan ondorio ekonomikoak, sozialak eta
ingurumenekoak integratu behar dituzte.
Uste du erkidegoaren garapen sozio-ekonomikoan inbertitzeak
pertsona eta erakundeentzako inguru egokiagoa eragingo
duela.
Hertsiki eta berez bere enpresako proiektu estrategikoari
lotuta dagoen ikuspegia eskatzen du. Berariaz azpimarratzen
du eta ahalegina egiten du EGE era estrategikoan kudeatzeko
Azken finean gizarte erantzukizunaren oinarria enpresa errentagarritasuna da baina, aldi berean, enpresaren etorkizunerako beste balore batzuk hartzen ditu kontuan
4
eta horretarako beharrezko bitartekoak zuzkitzeko. Negozioa
egiteko ikuspegi honek alderdi interesatuen asmoak eta
hobetze eta berritze iraunkorren abiaburua enpresaren
beraren estrategiaren gunean kokatzen ditu.
EGEk hiru zutabe nagusi ditu: gizartea, ingurumena eta ekonomia, eta
horrek esan nahi du egineran enpresaren jarduteko esparru guztiak
ukitzen dituela.
Horregatik, gizarte erantzukizuneko kulturari ekiteak, hau da, arauzko
betebeharrak baino harago doazen konpromisoak norberaren
borondatez hartzeak. EGE ikuspegi orokorrarekin burutzea eskatzen du,
hots, enpresako estrategiatik bertatik eta ez ekintza isolatu eta
lokabeen bidez.
Dena dela, ondoko hauek hartu behar dira kontuan:
− alde batetik, EGEren edukia enpresa bakoitzaren egoera
bereziari eta jarduteko duen esparru horri lotuta dago. Hau
da, enpresa bakoitza kasu berezia da eta horren ondorioz
gerta daiteke EGEk ukitzen dituen alderdi batzuk beste
enpresa batzuetan ezin aplikatzea, batez ere enpresa txikien
kasuan.
− beste alde batetik, EGE, kudeatzeko PREMIE ereduarekin
gertatzen den bezala, hobekuntza iraunkorreko bidea da.
3. Zeintzuk dira gizarteari dagokionez erantzukizunez
jokatzeko enpresa batek landu behar dituen alderdiak?
5
EGEren ezaugarri nagusietakoa da interes-taldeak kontuan hartu
behar direla, enpresek euren gizarte erantzukizuna burutzen dutelako
enpresa horren jarrerari dagokionez interes-taldeek edo stakeholder-
ek dituzten asmoak edo xedeak betetzen direnean, gizarte eta
ingurumenaren garapen iraunkorrean laguntzen dutenean eta
ekonomiari dagokionez bideragarriak direnean.
Horregatik enpresek konpromiso batzuk onartu behar dituzte,
besteak beste ondoko esparru hauekiko: akziodunekin dauden
harremanetan; pertsonalarekin dauden harremanetan; eragiten
duten gizarte inguruarekin dauden harremanetan; ingurumenaren
kudeaketan; bezeroekiko harremanetan eta hornitzaileekiko
harremanetan.
Oso argi dago horrek guztiak esan nahi duela “gizarteari dagokionez
erantzukizunez” jokatzen duten enpresek euren jardueretan eragina
duten alderdi askotan jardun behar dutela (alderdi ekonomikoak,
antolakuntzakoak, enpresako pertsonak, bezeroak, hornitzaileak,
gizartea, etab.) eta horiek bat datozela EGEren hiru zutabeekin.
Alderdi horien adibide bat ondoko hauek dira:
Erantzukizun ekonomikoa:
Tokiko lana kontratatzea: Gizartearen garapenean tokiko
enpleguaren sorkuntzaren bidez inplikatzea.
Erkidegoaren garapen ekonomikoa: Enpresek erkidegoaren
garapenean laguntzea enplegua sortuz, tokiko agintariekin
lankidetzan jardunda, etab.
Tokiko hornitzaileak erabiltzea: Tokiko hornitzaileen
kontratazioa sustatzea horrela erkidegoaren garapenean
lagunduz.
Integritatea: Norberaren jokaera koherentea izatea, jarduten
den tokia gorabehera.
Kudeaketa – informazio gardentasuna: Enpresako jarduerak
gardenak izatea eta enpresaren gizarte jarrerari buruzko
Gogoan izan EGEren 3 zutabeak:- Erantzukizun
ekonomikoa -Gizarte
erantzukizuna -Ingurumeneko
erantzukizuna
6
informazioa ematea gizarteari berari.
Nazio eta toki mailako agintariei ordaintzea: Zintzoak ez diren
eginerak ekiditea, esaterako zergak saihestea, berandutzak,
etab.
Urteko kontuetan ingurumena eta gizartea aintzat hartzea.
Enpresako gobernua: Europako Batasunak ematen duen
definizioaren arabera “Europa mailan botereen
betearazpenean eragina duten arauak, prozesuak eta jokaerak
dira, bereziki ondoko hauen ikuspegitik: irekiera; esku hartzea,
erantzukizuna, eragingarritasuna eta koherentzia”. Besteak
beste zuzendaritza gardena (enpresaren arlo guztietan),
baloreak eta antolakuntzen jarduteko kodeak edo gizarteari
dagokionez erantzukizunezkoak diren inbertsioak bezalako
kontzeptuak biltzen ditu
Etab.
Gizarte erantzukizuna:
Aukera berdintasuna: Ez da bereizkeriarik egongo
genero, jatorri, pentsaketa, arraza, erlijio edo beste
edozein arrazoigatik.
Elkartzeko eta talde negoziaziorako askatasuna.
Bizitza pertsonal eta familiarraren eta lanaren arteko
bateragarritasuna: bizitza pertsonalaren eta
lansaioaren arteko oreka lortzeko erraztasun
handiagoak.
Politika aktiboak ergonomian eta laneko osasunean.
Ordainketa sistema ekitatiboa.
EGE kontzeptua: - Borondatezkoa da
- Harremanak kudeatzen ditu enpresaren barruan eta kanpoan
- Ingurumena ere atzematen du
- Negozioak egiteko era da
7
Barruko sustapenerako aukerak.
Zuzendaritza – langileak komunikaziorako bideak:
EGEren barruko atal garrantzitsua da elkarrizketa
izatea alderdi interesatu guztiekin, batez ere enpresan
lan egiten duten pertsonekin: komunikaziorako bideak
ezartzea, pertsonalaren asetasunaren neurriak, etab.
Hornitzaile eta bezeroekin komunikatzeko bideak:
Elkarrizketa arina ezartzea horiengandik iristen diren
kexei arin erantzuteko, euren iruzkinak enpresaren
prozesuetan inkorporatzeko eta abar.
Prestakuntzako politikak: Postura horrek eragin onak
dituelako enpresarentzako irabazi ekonomikoetan,
giza kapitala hobetzen duelako.
Inplikazioa erkidegoan.
Eroskeria eta ustelkeria aurrearretaz zaintzea.
Giza eskubideak: Giza eskubideen babesarekin bat
egitea eta horiek betetzea.
Laneko eskubideak: Enplegua eta okupazioarekiko
bereizkeriak ezabatzea; derrigorrez eta obligazioz egin
behar diren lan forma guztiak ezabatzea; umeen lana
ezabatzea, etab. Honen barruan sartzen dira
prestakuntzara iristeko aukera emanez enplegatuen
gaitasun eta trebezien hobekuntza.
Etab.
Ingurumeneko erabtzukizuna:
Ingurumenean kalterik eragiten ez duten teknologien
garapena eta zabalkuntza.
8
Ziurtagiri ekologikoa duten produktuak: ingurumena
begirunez jagonda fabrikatzen direnak.
Ingurumeneko politika: Enpresak konpromisoa eduki
behar du jarduera jakin batzuekiko: Hondakinen
kudeaketa; prozesuen optimizazioa; produktuaren bizi
ziklo osoaren kudeaketa.
Ingurumeneko erantzukizun handiagoa eragiten
duten ekimenen euskarria izatea.
Etab.
Adibide horiekin enpresa batek EGEren inguruan lan egiten
hasterakoan dituen aukeren ideia egin dezake. Hori guztia
gorabehera funtsezkoena ekintza horiek lokabeak ez izatea da,
enpresan EGE integratzeko erronka horrek kulturaren aldaketa
eskatzen duelako eta, aldi berean, enpresaren filosofian balore
berriak sartzea.
Bada, zutabe horietariko bakoitzean aztertzen diren kontzeptu horiek
kontuan hartuta esan daiteke Enpresen Gizarte Erantzukizunak bi
dimentsio (edo ikuspegi) dituela: barrukoa eta kanpokoa.
Barruko dimentsioan enpresaren barruari egiten zaio kasu, hau
Giza eskubideak
Dohaintzak edo ongintzako ekintzak
GIZARTEA
EKONOMIA
Prestakuntza Segurtasuna eta osasuna
Hornidura-katea
Adiskidetzea
Lanbide-garapena
Tokiko lanaren kontratazioa Ingurumenari kalterik
egiten ez dioten teknologien garapena
eta hedapena
Partaidetza
Prebentzio-hurbiltzeak kontrako eraginei
aurrea hartzeko edo txikiagotzeko
Legezko Araudia betetzea
Elkartzeko askatasuna eta negoziazio kolektiboa Aldaketarako egokitzapena
Laneko giroa eta gatazkak
Tokiko hornitzaileen erabilera
Ingurumenarekiko erantzukizun
handiagoa bultzatzen duten
ekimenen euskarria EGE INGURUMENA
Eroskeriari eta ustelkeriari aurrea
hartzea
Beharrezko eta nahitaezko lana
Nazioko eta tokiko agintarien ordainketa
Enpresa-gobernua
Gardentasuna Umeen lana
Tokiko lanaren garapena
Aukera berdintasuna
Bereikeria eza
Erkidegoaren garapen ekonomikoa
Zintzotasuna
9
da, horretan lan egiten duten pertsonei eta ingurumenean
eragina duten ekoizpeneko bitarteko naturalen kudeaketari.
Beraz, bi eremu ditu: pertsonei buruzkoa eta ingurumenari
buruzkoa.
Enpresaren Gizarte Erantzukizuna ez da horren jardueran edo
barruko jarduketan amaitzen, aldi berean enpresak harremanak
dituen solaskide guztiak ukitzen dituelako (kanpoko dimentsioa):
merkatariak eta hornitzaileak, bezeroak, kontsumitzaileak,
administrazioa, tokiko erkidegoak eta solaskide publikoak eta
GKEak.
4. Nolako tresnak erabil daitezke enpresan Gizarte
Erantzukizuna integratzeko?
Orokorrean EGEren ikuspegiak azken urte hauetan sortarazi duen
interesaren emaitza Gizarte Erantzukizunaren arloko konpromisoak
formalizatzeko estandar eta eredu ugariren sorkuntza izan da, hau da,
konpromiso horiek kudeaketara eramateko formak eta, aldi berean,
enpresa eta interes-taldeen arteko harremanaren emaitzak
komunikatzeko ereduak.
Horien artean dago Nazio Batuen Munduko Ituna1, hiru gidalerro
nagusitan (giza eskubideak, lan eskubideak eta ingurumena)
egituratzen diren jarduteko eta ekintzak burutzeko bederatzi abiaburu
dira, edo Europar Batzordeko Liburu Berdea2, Enpresen Gizarte
Erantzukizunaren esparrua sustatzeko. Beste bat Global Reporting
Initiative (GRI) eredua da3, iraunkortasunezko memoriak egiteko
bitartekoa, edo Nazioarteko Gizarte Erantzukizunari buruzko SA 8000
Araua4, ELGAko enpresa multinazionaletarako Gidalerroak5, etab. Hau
da, EGEen kudeaketan ez dago nazioarte mailan aintzatesten den
EGEren kudeaketan bikaintasuneko estandar edo eredurik.
Bizkaiko esparruari dagokionez Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza
eta Ekonomi Sustapen Sailak (www.xertatu.net) deritzon
egitaraua dauka eta horren bidez Bizkaiko ETEen eskuetan jartzen du
“Xertatu:Adi” izeneko bitartekoen multzoa, hain zuzen ere Enpresen
Gizarte Erantzukizunean ebaluazio eta hobekuntza iraunkorraren
Gehiago jakiteko: 1 http://www.unglobalcompact.org
2 http://europa.eu.int/eur-
lex/es/com/gpr/2001/com2001_0366es01.pdf
3 http://www.globalreporting.org
4 http://www.cepaa.org
10
sistema ezartzen laguntzen duena.
Xertatu:Adi-k ondoko materialak ditu:
Auto-ebaluazioaren galdera-sorta
Aginte koadroa (EGEren ebaluazio eta
jarraipenaren adierazleen sistema).
Hobekuntza plana egiteko eta garatzeko tresnak:
− Enpresaren baloreak eta nortasuna
identifikatzea.
− EGEean hobetzeko 101 ideia.
Iraunkortasun sistemetako memoriak idazteko gida.
5. Gizarte erantzukizuna eta EFQM.
Gizarteari dagokionez erantzukizuna izan nahi duten enpresek gizarte
erantzukizuna kudeaketan integratu behar dute. Horretarako komeni
da enpresak kudeaketan dituen bitarteko eta filosofia guztiak
erabiltzea: zuzendaritza estrategikoa, giza baliabideen kudeaketa
modernoa, erabateko kalitatezko ereduak, etab.
Bikaintasuneko Ereduak erreferentziako esparrua dira enpresen
kudeaketarako. Mundu mailan, egon daude, Bikaintasuneko Eredu
asko, baina European Fundation Quality Management delakoak
garatzen duen kudeaketa eredua da, Enpresa Bikaintasuneko EFQM
Eredua, Europako enpresa eta erakundeetan gehien erabiltzen dena
eta nagusitu dena, eta horrela aukera dago ondoko hauetarako
lengoaia erkidea erabiltzeko:
enpresaren egungo egoera ebaluatzea.
atal sendoak eta garatzeko esparruak identifikatzea.
hobekuntzako helburuak definitzea.
Bikaintasunaren funtsezko kontzeptuetakoa Gizarte Erantzukizuna da. Uste da epe luzean hala enpresaren nola bera integratzen duten pertsonen interesak asetzeko erarik onena ikuspegi etikoaren bidea dela, hau da, igurikizunak eta orokorrean erkidegoak ezartzen duen arautegia gaindituta
11
enpresaren egoera eta beste enpresa batzuetakoak erkatzea
benchmarking-eko tekniken bidez.
enpresak gainerakoekiko eta enpresako pertsonekiko duen
konpromisoa frogatzeko erreferentzia-markoa ezartzea.
Kudeaketako bikaintasuneko ereduak (erabateko kalitatea), eta
bereziki, EFQM ereduak, EGEren barruan sartzen diren alderdietako
batzuk atzematen ditu. EFQM ereduak, etenik gabeko bilakaera
duenak, bere filosofiaren barruan EGEn lantzen diren balore eta
aldeen atal handia inkorporatzen du. EFQM eredua eta la EGE, beraz,
elkarren artean osatzen diren bi dinamika dira.
6. Nola integratu PREMIE Gizarte Erantzukizunean?
PREMIE Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen
Sailaren egitaraua da, enpresa txiki eta ertainen eskuetan jartzen
duena hobekuntza iraunkorrerako kudeaketa sistemaren ezarpena.
Ondore horretarako enpresako GERENTEAK, KANPOKO AHOLKULARI
baten laguntzarekin eta EFQM Ereduan oinarritzen den metodologia
erabiliz, enpresako arlo guztiei buruzko hausnarketa eta azterketa
egiten du kudeaketa sistema eta emaitzak hobetzearen
ondoreetarako. Halaber, prozesuan enpresako pertsona guztiek esku
hartzen dute.
Kudeaketako PREMIE Ereduaren ezarpena bi fasetan egiten da:
lehenbizikoari ezarpena deritzo eta horretan enpresak hausnarketa
eta sistematizazio lan handia egiten du, kudeaketako bitartekoak
12
inkorporatuz, eta gero beste fase bat dago, sendoketarena, eta
honetan helburua enpresan ezarri den kudeaketa eredua finkatzea
eta horretan sakontzea da.
PREMIE EFQM Ereduan oinarrituta dago eta horregatik kudeaketa
ereduaren barruko ekintza batzuen xedea Gizarte Erantzukizunaren
arloko jarduketak dira. Jarraian. labur bilduta, ekintza horiek zeintzuk
diren aztertzen da (PREMIEren faseen arabera bereiztuta), eta
arestian aipatu ditugun bi ikuspegi/dimentsio horien barruan.
Sarreran esan den bezala PREMIEk proposatzen dituen ekintza horietatik gehienak enpresan ezarrita egongo dira eta, ondorioz, EGEren esparru batzuk landuta izango dituzu. PREMIE Kudeaketa ereduaren jarduerak, barruko dimentsioari dagokionez:
Barruko dimentsioak enpresaren barruari begiratzen dio, hau da,
enpresa kultura, bertan lan egiten duten pertsonak, jabeak eta
akziodunak eta ingurumena ukitzen duten ekoizpeneko bitarteko
naturalen kudeaketa. Beraz, hala PERTSONAK nola INGURUMENA
ukitzen dutenak.
PREMIE Kudeaketa Ereduak berariaz jagoten ditu PERTSONAK,
enpresen barruan gakoa direlako, eta PREMIeren ezarpenarekin lortu
nahi den helburuetako bat pertsona horiek enpresako lan eta
helburuekin izen behar dituzten integrazioa eta identifikazioa lortzea
da, konfiantzazko testuinguruen lorpenarekin.
Horretarako ekintza batzuk proposatzen ditu, hala ezarpenaren
fasean nola sendoketaren fasean, eta horiek EGEren esparruko
jardueratzat jo daitezke:
“Pertsonalaren azterketa, gaitasun eta trebakuntzarekin”
lotuta dauden jarduerak.
“Pertsonalaren komunikazio eta esku hartzearekin” lotuta
dauden jarduerak.
Aldi berean enpresa kultura motari buruzko hasierako hausnarketa
proposatzen du. Ekintza horiek jarraian deskribatuko dira. Horietan
Barruko dimentsioa: PERTSONAK eta INGURUMENA - Enpresa gobernua
(enpresaren kultura eta baloreak)
- Garapen profesionala - Prestakuntza - Aukera berdintasuna - Esku hartzea - Bateragarritasuna - Bereizkeriarik eza - Laneko giroa eta
gatazkak - Laneko osasuna eta
segurtasuna - Ogibidesarien sistema
ekitatiboa - Aldaketari egokitzea - Kudeaketa gardena - Komunikazio azkarra - Ingurumeneko
eraginaren eta bitarteko naturalen kudeaketa
- Legezko arautegia betetzea
13
sakontzeko PREMIE Eskuliburua irakurtzea aholkatzen da.
PERTSONAK – Ezarpenaren fasea
Lanpostuen azterlana eta azterketa: Atazen esleipen
eragingarria, norberaren pertsonalaren gaitasunei ahalik eta
ondoen
egokituta egongo dena. Emaitzarekin gerenteak aukera du
enpresan lan egiten duten pertsonen aukerei buruzko
hausnarketa egin dezake eta horien prestakuntza eta
garapen profesionala bideratu.
Atazen esleipen eragingarria egiteko pertsonalaren koadro
inbentarioa egiten da eta horretan pertsonalak egiten
dituen atazak eta horien gaitasunak erkatzen dira.
Aintzatespenari buruzko hausnarketa egitea, motibatzeko
era moduan, eta horren bidez enpresak horien lana saritzen
eta eskertzen duela frogatzea. Sariak ekonomikoak zein ez
ekonomikoak izan daitezke.
Oso garrantzitsua da eskuordetzaren (ekonomikoa ez den
aintzatespena) garrantzia azpimarratzea, laneko esparru
jakin batean erabakiak hartzeko gaitasuna eta jarduteko
erantzukizunaren eskualdaketa prozesu moduan ulertuta,
alegia. Horrela pertsonek enpresako prozesu guztietan duten
inplikazio maila areagotzen da eta horrek eragina du horien
14
asetasunean.
Enpresako pertsonen ibilbide profesionalaren azterlana eta
azterketa: Prestakuntzako mentsak antzematea; urteroko
aldizkotasunarekin pertsonen garapen profesionalerako
beharrezkoa den prestakuntzaren plangintza egitea, beti ere
enpresak ezarri dituen helburuak eta helmugak eskuratzen
direla bermatuta.
Enpresako pertsonekin komunikazioa izateko eta horien esku
hartzea bideratzeko ildoak ezartzea: Komunikazioa eta
elkarrizketa finkatzeko bitartekoak eta erabakiak eta
erantzukizunak hartzerakoan pertsona guztien gaitasuna
garatuko dutenak, zertarako-eta pertsona horiek guztiek
enpresako proiektuan esku har dezaten eta horien guztien
esku hartzea lortzeko. Horretarako enpresan pertsonalaren
arazoak eta iruzkinak biltzeko eta tratatzeko sistematika
ezarriko da eta, aldi berean, bilera formalen plangintza eta
hobekuntzarako talderen bat.
Pertsonalaren asetasuna neurtzea: Gerenteari enpresan lan
egiten duten pertsonen asetasuna neurtzea proposatzen
zaio eta horren jarraipena egiteko adierazleak ezartzea.
Kasu honetan, asetasun hori neurtzeko erari dagokionez,
askatasuna ematen da: Zeharka egin daiteke, adierazle
batzuen bidez (adibidez, absentismoa, txandakatzea, laneko
txandakatzea, etab., edo asetasunari buruzko inkesta bat
eginda.
PERTSONAK – Sendoketaren fasea
Sendoketaren fasean gerente beste ekintza batzuk egiten
jarraitzeko animatzen da, kasu honetan enpresako pertsonak
enpresako prozesu, erabaki eta helburuetan integratzea eta
horietan esku hartzea lortzeko.
Lantzeko proposatzen diten bideak hauek dira:
Pertsonen lanari zentzu osoagoa ematea.
15
Pertsonaren oinarrizko beharrizanen araberako
aintzatespen eta sarien sistema ezartzea:
ekonomikoak, segurtasunekoak eta gizarte
aintzatespenekoak. Ordainsarien sistema berrikustea
enpresako pertsonal osoaren integrazioa ekarriko
duten ekitate irizpideak mantentzeko.
Ondore horretarako pertsonalarekiko komunikazioa sendotzeko
egiten da lan eta, adibidez, enpresako plan estrategikoan eta
abarretan esku hartzea lortzea. Pertsonen lanari zentzua
ematea, besteak beste lanpostuetako txandakatzea,
lanpostuetan sakontzea, eskuordetzea eta abarren bidez. Azken
finean, pertsonalaren konfiantza izatea.
PERTSONAK – Bi faseak
Alde batetik, PREMIE Kudeaketa Ereduak (bi faseetan) enpresan lan
egiten duten pertsonen laneko segurtasunari lotuta dauden jarduera
egitera bultzatzen du gerentea. Egon dauden laneko arriskuak
antzeman, ebaluatu eta horien gainean jardungo duen sistema
ezartzea proposatzen du, hala laneko istripu eta/edo gaixotasuna
eragin ditzaketen horien kasuan nola buruko nekea, laneko
asetasunik eza eta abar eragiten dutenetan eta, orokorrean,
pertsonen osasunaren kalterako izan daitezkeen guztietan.
Ondore horretarako laneko arriskuen aurrearreta enpresako
ohiko jardueretan integratzea proposatzen du, ondoko hauek
lortzeko:
Legezko betebeharrak betetzea.
Aurrearretarik ezak eragiten dituen kostu handiak ekiditea.
Pertsonen integritate fisikoa eta osasuna zaintzea, beti gaia
gainerakoen eskuetan utzi gabe.
Laneko segurtasunari lotuta dauden alderdien neurketa eta
azterketarako adierazleak ezartzen dira.
Aldi berean, laneko baldintza fisikoak hobetzeko jarduerak
proposatzen dira, adibidez “5S-ak”- Antolakuntza (SEIRI),
16
Ordena (SEITON), garbiketa (SEISO), Ikusmen kontrola (SEIKETSU)
eta diziplina eta ohiturak (SHITSUKE)- lana era eragingarriagoan
egiteko aukera egon dadin eta pertsonala seguru eta aseago
egon dadin.
ENPRESA KULTURA- Ezarpenaren fasea
“Enpresaren gobernua” deritzonarekin lotuta (gogoan izan besteak
beste enpresaren atal guztietan zuzendaritza gardena burutzea
bezalako alderdiak biltzen dituela, edo erakundeen jarreren baloreak
eta kodeak), PREMIEn proposatzen diren ondoko jarduera hauek aipa
daitezke:
Zuzendaritzako estiloa ebaluatzeko galdera- sorta baten bidez
gerentearen aitzindaritza-estiloa aztertzen da. Horretan
zuzendaritzako 8 mota desberdin bereizten dira.
Enpresa kultura aztertzen da horretarako berariazko galdera-
sorta erabiliz.
Gai honi dagokionez garrantzitsuena da adieraztea azterketa horiek
egiteko enpresak erabaki duela jarduteko eta zuzentzeko eran
aldaketak egongo direla. Hori abiaburu oso ona da erabakitzeko zein
den ezarri nahi den enpresa mota, zeintzuk diren kultura hori
zehaztuko duten baloreak, eta abar.
Ondorioz, EGEren aldeko postura egiten duen enpresa batek horrek
guztiak eskatzen duen kultura aldaketa onartu behar du eta, aldi
berean, enpresaren filosofian jasota egon behar duten balore berriak.
Azkenik, ingurumenaren arloan ere egiten da lan.
INGURUMENA– Ezarpenaren fasea
Ezarpenaren fasean gerentea sentiberatzen da garatzen diren
jarduera horiekiko aplikagarria den ingurumenari buruzko
legeria betetzearen garrantziaren jakitun egon dadin, besterik
ez bada ere garapen iraunkorreko testuinguruan enpresaren
iraupena eta lehiakortasuna bermatzeko.
ENPRESAREN FILOSOFIA: “Enpresak negozioa ulertzeko eta eraentzeko duen erari dagokionez dituen balore eta usteen multzoa, hau da, hala barruan nola kanpoan bere harremanak eta jardunbidea markatuko dutenak”.
Enpresa guztiek, txikiak izan arren, euren izaeraren araberako ingurumeneko eragin handiagoa edo txikiagoa sortarazten dute.
17
INGURUMENA– Sendoketaren fasea
Sendoketaren fasean gerenteri enpresan eragiten diren
ingurumeneko alderdiak identifikatzeko eskatzen zaio, eta
horietariko bakoitzerako “ingurumeneko alderdien fitxa”
egiteko, zertarako-eta prozesu eta produktuen ingurumeneko
eragina kontrolatzeko.
Bada, horien kontrola eta jarraipena egitearen ondoreetarako
gerenteari ingurumeneko adierazle batzuk ematera bultzatzen
da.
PREMIE Kudeaketa Ereduaren jarduerak kanpoko dimentsioaren
esparruan:
Kanpoko dimentsioak enpresak bere solaskide guztiekin dituen
harremanak zaintzen ditu: merkatariak eta hornitzaileak, bezeroak,
kontsumitzaileak, administrazioa, tokiko erkidegoak, etab.
PREMIE Kudeaketa Ereduaren barruan enpresako solaskideen artean
bi motatakoak kontuan hartzen dituen ekintza batzuk proposatzen
dira: bezeroak eta hornitzaileak.
Ekintza horiek jarraian deskribatuko dira. Horietan sakontzeko PREMIE
Eskuliburua irakurtzea aholkatzen da.
BEZEROAK- Bi faseak
Enpresako bezeroak nortzuk diren jakiteko balioko duten
ekintza batzuk burutuko dira, zeintzuk diren horien beharrizanak
eta asetasuna, zeintzuk diren enpresaren produktuetan gehien
baloratzen dituzten ezaugarriak, etab. Sendoketaren fasean
azterketa horretan sakonduko da, zertarako-eta horien arteko
erlaziorik altuena lortzeko fidelizazio-prozesuen bitartez. Bada,
analisi horrekin batera enpresaren produktu eta/edo zerbitzuei
buruzko hausnarketa egingo da. Bezeroen asetasuna
neurtzeko adierazleak ezartzearen beharrizana azpimarratuko
da. (Hornikuntza katea)
18
HORNITZAILEAK- Ezarpenaren fasea
Hornitzaileei dagokienez horiek ezagutzeko lehen urratsak
emango dira. Horietariko bakoitzarekin azken urteetan egon
den erosketa bolumena ezagutzeko azterlana proposatzen da
eta, ezaugarri jakin batzuk ezarri ondoren, ebaluazio bat
egitea, berbarako distantzia, malgutasuna, emateko epea,
prezioa, etab. Hornitzaileekiko erlazioak hobetzeko alternatibak
planteatzen dira.
HORNITZAILEAK- Fase de sendoketa
Sendoketaren fasean proposatu egingo zaio gerenteari
solaskideekin dituen harremanetan sakontzeko aukerei buruzko
hausnarketa egin dezan, ustezko “hitzarmenak” ezarrita.
“Hitzarmena” esaten denean hornitzaile, banatzaile edo
bestelakoekin ekin izaten diren laneko harremanetan esan nahi
da, hau da, denborari dagokionez egonkorrak direnak eta
helburutzat hitzarmeneko kide bakoitzaren lana baino zerbait
gehiago duen balio erantsia sortzeko interesak biltzea duena,
jakina, beti ere kontuan hartuta horren onuradun nagusiak
bezeroak izan behar duela.
Halaber, enpresak ordurako adierazle batzuk izango ditu ezarrita
aurreko ekintza horiei lotuta abian jarri dituen ekintza horien arrakasta
maila zein izan den jakiteko.
Kontuan hartu behar da PREMIE Egitarauaren ezarpenarekin enpresak
bere kudeaketaren hobekuntzari ekin diola eta, aldi berean,
Enpresako Gizarte Erantzukizunaren arloari lotuta dauden beste
ekintza batzuk betearazten hasi dela. Horrek ez du esan nahi PREMIE
ezartze hutsarekin enpresa batek gizarteari dagokionez
erantzukizunez jokatzen duenik, baina bai norabide horretan urratsak
ematen hasi dela.
Kanpoko dimentsioa: BEZEROAK, HORNITZAILEAK, GIZARTEA, etab. - Integritatea - Gardentasuna - Toki lanaren garapena - Erkidegoaren garapen
ekonomikoa - Tokiko lana kontratatzea - Tokiko hornitzaileak
erabiltzea - Hornikuntza katea - Giza baliabideak - Dohaintzak edo ongintzako
ekintzak - Nazio eta tokiko agintariei
ordaintzea - Ingurumena kaltetzen ez
duten teknologien garapena eta hedakuntza
- Ingurumenari dagokionez erantzukizun handiagoa eragiten duten ekimenen euskarria
- Haurren lana - Derrigorrezko eta
nahitaezko lana - Iruzur eta ustelkeriaren
aurrearreta
19
7. Gizarte erantzukizunari dagokionez ETEen praktika
egokien zerrenda
Jarraian Bizkaik eta Europako enpresa txiki eta ertainetan egiten
diren EGEren esparruko praktika egoki eta jarduketa batzuk azaltzen
dira. Bada, zerrenda honen asmoa Gizarte Erantzukizunaren arloan
lanean edo aurrera egiten hasteko enpresek buru ditzaketen ekintza
moten berri ematea da.
Praktikak egoki hauek Gizarte Erantzukizunaren garapenak dituen bi
dimentsioak aintzat hartuta sailkatu dira eta, kasu jakin batzuetan,
PREMIE Kudeaketa Eredua hartzen da erreferentziatzat, hain zuzen
ere ereduan proposatzen diren ekintzak eta Gizarte Erantzukizuna
lotuta daudenak erkatzearen ondoreetarako.
EGE Praktika egokiak EGE. Barruko dimentsioa
ENPRESAKO PERTSONALARI LOTUTA DAUDENAK:
1. Garapen profesionala
Hautespen prozesuetan sistema objektiboak erabiltzea. Hautespen
irizpideen oinarriak gaitasuna, jarrerak eta motibazioa izango dira
eta ez dira kontuan hartuko bereizteko faktoreak, adibidez adina,
sexua, ezgaitasunak, jatorrizko herria, gizarte egoera, etab.
Enplegua sortuko da horretarako aparteko orduak ezabatuta,
lansaioa murriztuta, etab., eta horrela sortzen den enplegua
lanpostura iristeko zailtasunak dituzten pertsonentzat erreserbatzea.
Lanpostuen azterketa eta analisia eta balorazio egokia ezartzea.
Etekinaren urteko ebaluazioetan pertsonalak egiten dituen
ekarpenak aintzat hartzea.
Ordainsarien sistema ekitatiboa.
Enplegu egonkorraren tasa %95ekoa izatea.
Pertsonen barruko sustapena eragitea kanpoko kontratazioa egin
beharrean.
20
Pertsonen funtzio askotarikotasuna lortzeko langileak lanpostu
batzuetatik txandakatzea.
Aurreko horiek pertsonen garapen profesionalari lotuta dauden
praktika egokien adibideak dira. PREMIE ezarri duen enpresa batek
ikusiko du, adibidez, burututa duela lanpostuen azterketa eta
analisiarena (ikusi 12. orrialdea). Baina EGE urrunago doa:
“Ez da nahikoa lanpostuen deskripzio egokia, pertsona bakoitzak
burutzen dituen atazak era doi eta egokian neurtuko direla
bermatu behar delako (bereizkeriarik gabe edo inorena gutxietsi
gabe), norberaren ahalmen eta gaitasunarekin egokia den
garapen profesionala ahalbidetuta”.
2. Prestakuntza
Aztergai dugun kasu honetan, arestian ere deskribatu den bezala,
PREMIE Kudeaketa Ereduak enpresako pertsonen ibilbide
profesionalaren azterketa eta analisia egitea proposatzen du:
prestakuntzan dauden mentsak antzematea; urteroko
aldizkotasunarekin pertsonen garapen profesionalerako beharrezkoa
den prestakuntzaren plangintza egitea (Prestakuntza Plana,
idatzizkoa), beti ere enpresak ezarri dituen helmugak eta helburuak
lortzen direla bermatuz.
EGEren arloan aurrera egiten jarraitzeko, aurreko horiek ez ezik,
ondoko hauek izan behar dira kontuan:
Pertsonala prestakuntzako ekintzetara joateko ordutegi
erraztasunak.
Pertsonalari diru-laguntzak ematea kanpoko prestakuntza
ikastaroetara joateko.
Prestakuntza Plan indibidualizatua, interes indibidualak ere kontuan
hartuko dituena. Hau da, enplegatuak berak ere esku hartzea
prestakuntza planen diseinuan.
Plantilaren maila guztiek prestakuntza iraunkorrera iristeko aukera
izatea.
Prestakuntza iraunkorrerako dedikazioa eta aurrekontua
areagotzea.
21
Berariazko prestakuntza ikastaroak zuzenean antolatzea.
Enpresen administrazio eskoletan eta unibertsitateetan egiten diren
ikasketen kostua ordaintzea.
Pertsonalak prestakuntza profesionaleko ziurtagiria eskuratzeko
unibertsitateko ikastaro baten eta urte askotako egitarau baten
esku hartzea.
langileentzako EGEren gaineko berariazko prestakuntzako ekintzak
egitea.
3. Aukera berdintasuna sustatzea
Aukera berdintasuna erantzukizunean, prestakuntzan...
Berdintasunerako berariazko planak, generoarengatik gertatzen
diren laneko bereizkeriak hausteko ekintza positiboetako neurriak
ezartzeko.
Erantzukizuneko postuetan emakumeen presentzia sustatzea.
Hautespen prozesuetan, kontratazioan, prestakuntzan eta
ordainsarietan arraza, erlijio, jatorri, sexu edo estatusagatik
bereizkeriarik ez egiteko jarrerari eustea.
Atzerriko esku lanari abegi emateko prozesua.
4. Pertsonek enpresan esku hartzea
PREMIE Kudeaketa Ereduan enpresako pertsonekiko esku hartzeko
bideak eta aukerak irekitzea sustatzen da: erabakiak hartzerakoan
eta erantzukizunei ekiterakoan pertsona guztien gaitasuna garatzeko
bitartekoak, zertarako-eta pertsona guztiak inplikatzeko eta
enpresako proiektuan esku hartzea lortzeko.
EGEen esparruan aurrera egiten jarraitzeko enpresek ondoko gai
hauetan sakondu behar dute:
Informazioa emateko bilerak etorkizuneko gaiak eta planak
eztabaidatzeko.
Langileekin bilerak egitea astero, enpresako plana abiaburutzat
Berdintasun plana: - Plantilari buruzko azterlanak
egitea - Kontratazio eta sustapen
profesionalerako sistema objektiboak ezartzea.
- Emakumezko langileen mugikortasuna sustatzeko informazio eta motibazio egitarauak diseinatzea, hala bertikalean nola horizontalean.
- Talde hitzarmena berrikustea sailkapen profesionalean eta soldaten egituran bereizkeriak ekiditeko.
- Prestakuntzako planetan ohikoak ez diren roletan finkatzen diren ekintzak sartzea, berariaz emakumeentzat izango direnak.
22
hartuta norberaren lanaren plangintzan parte hartzeko aukera
emanez.
Batzordean dituzten eskuordeen artekaritzaren bidez enpresako
plangintzaren prozesuetan parte hartzea.
Irabazietan parte hartzea.
Langileak ukitzen dituzten proiektuak kudeatzeko lan taldeak
eratzea.
Auto-kudeatu egiten diren taldeetan oinarritzen den esku hartzeko
antolakuntza eredua. talde bakoitzak bezeroen kategoria batekin
egiten du lan, ekoizpenaren plangintza egiten du, pertsonala
kontratatzen du, era autonomoan ezartzen ditu salmenten
helburuak eta bere lansaioa ezartzen du. Talde bakoitzak
koordinatzaile tekniko bat du eta horrek solaskidearen lanak
egiten ditu.
Langileek enpresaren sozietatearen kapitalean esku hartzeko
bideak irekitzea (jabetza).
5. Bereizkeriarik eza
Enpleguaren arloko egitarauak garatzea tratu txarrak pairatu
dituzten emakumeen, kartzelako hirugarren gradua duten
pertsonen eta lanari dagokionez egoera txarrean dauden beste
talde batzuen gizarteratze eta laneratzerako.
Ezgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua.
Kontratazioak egiterakoan pertsona kaltetuen taldeei abantailak
ematea.
Instalazioak mugikortasun urritua duten pertsonei egokitzea.
Langile inmigranteen integrazioa sustatzea euren aisialdian
horretarako jarduerak eginda, adibidez kirolen arloko jarduerak
edo Gabonetako bazkaria.
23
6. Lana eta familiako bizitza bateragarri bihurtzea
Ordutegiak aukeratzeko bideak ematea.
Baimen bereziak eskuratzeko erraztasunak (amatasuna,
zaharrak...).
Lanaren banaketa ekitatiboa.
Amatasunagatiko bajak enpresaren pentzudan zabaltzea.
Familiako erantzukizunengatik, irakasuntza/politika/gizarte
zerbitzuetako... jarduerengatik eszedentziak / lansaio murrizketak
izateko aukerak (norberaren bizitza eta lanekoa bateragarri
bihurtzeko).
Enpresan atsedena hartzeko aretoak egotea.
Erretiroa/gaixotasuna/iraizpen kasu batzuen aurretik laguntza
/aholkularitza.
Telelana sustatzea.
Langileei gizarte hobariak* ematea.
Egitarau jakin batzuetan esku hartzea sustatzea: erretzeari uztea;
argaltzea, kirol jarduerak,... horretarako pertsonei laguntza
finantzarioa emanda.
7. Barruko komunikazioa
PREMIE Kudeaketa Ereduan une oro azpimarratzen da zein
garrantzitsua den enpresako pertsonekin komunikazioa edukitzeko
bideak eraikitzea: komunikazioa eta elkarrizketa sendotuko duten
mekanismoak pertsona guztiak enpresan integratzeko eta
proiektuarekin bat egin dezaten. Hori lortzeko enpresari ondoko
aginduak ematen zaizkio:
Pertsonalari informazioa/komunikazioa bideratzeko sistema.
Hilero bilerak egitea lanarekiko asetasuna ebaluatzeko eta
Gizarte hobarien adibidea: - Bizitza aseguruak - Enpresa edo arlo
mailako pentsio planak
- Aseguru medikuak - Haurtzaindegietarako
eta umeak zaintzeko languntzak
- Enpresako kapitalean esku hartzea (stock-options).
- Pertsonalaren seme-alabentzako ikasteko bekak.
- Enpresak emango dituen mailegu berezien egitaraua.
24
pertsonalak bere lanari eta enpresari buruz dituen usteak eta
iruzkinak entzuteko.
Ondorioz, esan behar da gai hau ere PREMIEk ukitzen duela. Bat
dator. EGEren atal honetan, Bizkaiko enpresen praktika egokiekin.
8. Laneko giroa eta gatazkak
Gai hau, adibidez, PREMIE Kudeaketa Ereduan aztertzen eta lantzen
da:
Pertsonalaren gizarte asetasunari buruzko azterketak egitea aldiro.
Iruzkinak eta kexak jasotzea eta tratatzea.
Enpresaren barruan gatazkak ebazteko protokoloa egotea.
Zuzendaritzak banaka komentatuko ditu langile bakoitzarekin
laneko asetasunari buruzko gaiak, kalifikazio profesionalen
garapenak, lanpostuen txandakatzeak eta prestakuntza
osagarriak.
9. Laneko osasuna eta segurtasuna
Laneko osasun eta segurtasunari lotuta dauden ekintza batzuk, legea
betetze hutsa gainditzen dutenak.
Enpresan masaje eta fisioterapia saioak antolatzen dituen
osasunari jaramon egiteko taldea.
Pertsonalak zutik egon behar du bere lansaioan eta, ondorioz, bi
ordurik behin atsedena hartzeko aldi berezia, ordainduta.
Laneko esparruak beharrizan eta beharkizun indibidualei
egokitzea.
Ustezko arriskuak identifikatzea eta beharrezko aurrearretazko
neurriak hartzea.
Segurtasun eta osasuneko istripu, laneko gaixotasun eta
zehapenen jarraipena egitea.
Aurreko atalean ere esan den bezala PREMIE Kudeaketa Ereduaren
25
helburuetako bat pertsonak enpresaren lan eta helburuetan
integratzea eta horiekin identifikatzea lortzea da. Horregatik PREMIEk,
PERTSONEI lotuta dagoen gai honetan, pertsonalaren azterketa,
gaitasuna, prestakuntza, komunikazioa eta esku hartzea bezalako
gaietako jardueretan finkatu da, helburua enpresako kultura
sendotzea eta barruko giroa hobetzea dela, baina aukera
berdintasuna, laneko eta familiako bizitzaren bateragarritasuna edo
bereizkeriarik eza bezalako gaiak ukitu gabe.
ENPRESA KULTURA ETA HOBEKUNTZA IRAUNKORRARI LOTUTA
DAUDENAK:
1. Enpresa kultura
Enpresaren baloreetan sakontzea: “jarrera kodea” ezartzea;
EGEren baloreak integratzea enpresaren filosofian (helburua,
ikuspegia eta baloreak).
Etika Batzorde bat eratzea, langileek hautatuko dituzten kideak ere
izango dituena. Batzorde honek arauaren aplikazioa zainduko du
eta hobekuntza iraunkorra sustatu.
Nazio Batuak Global Compact munduko itunari atxikitzea.
Enpresaren jardunbide orokorrean eredu ekologikoa aplikatzea.
2. Gardentasuna
Talde interesatu eta udalek finantza txostenetara iristeko aukera
edukitzea.
Enpresaren webean enpresari buruzko informazio ekonomiko. sozial
eta ingurumeneko garrantzitsua ematea.
26
Egiazko informazioa emateko sistema sortzea, gai ekonomiko,
zerga eta EGE moduko gaietan erkatzeko modukoa izango dena.
“Ateak irekita” jardunaldiak edukitzea.
Publizitatean egia esatea, eta garden jokatzea.
Enpresan EGE argi ikustea: iraunkortasunari buruzko memoria
editatzea, EGEn lortu direnak jakinaraztea langileei.
3. Aldaketaren kudeaketa
Lanaren antolakuntza forma berriei egokitzea: balioaniztasuna,
taldeko lana, etab.
Nazioarteratzea.
Produktuaren eta merkatuaren askotarikotasuna.
Arautegi berriari aurreratzea (laneko segurtasuna eta osasuna,
energetikoa,…)
Autonomia mailak ezartzea.
Laneko denboran malgutasunez jokatzea: aparteko orduak
ezabatzea, lansaioa murriztea.
Soldaten izozte iragankorrak.
Berriz kolokatzeko zerbitzuak (outplacement).
INGURUMENARI LOTUTA DAUDENAK
1. Ingurumeneko eraginaren eta bitarteko naturalen kudeaketa
27
Ingurumenari lotuta dauden ekintza batzuk, legea betetze hutsa
gainditzen dutenak:
Jarduerek toki mailan duten eraginari buruzko azterlanak egitea.
Ur, erregai, elektrizitate, lehengaien,... kontsumoen kontrol eta
aurrezpenerako ekintzak.
Hondakinen kudeaketa egokia.
Enpresako produktuek ziurtagiri ekologikoarekin egitea.
ISO 14001/EMAS ingurumeneko kudeaketa sistema.
Iturri berriztagarrietako lehengaiak eta energiak erabiltzea.
Ingurumenaren babesari buruzko ezagutza teknikoetan hobetzea.
Pertsonalari ingurumenaren arloko gaietako prestakuntza ematea.
Lehen mailako ekoizpeneko hondakinetatik abiatuta bestelako
azpiproduktu batzuk egitea.
EGE Praktika egokiak. Kanpoko dimentsioa
IHOBE – Ingurumeneko praktika egokiak euskal enpresetan Ingurumeneko Praktika Egokiak enpresei informazioa emateko sistema da. Sistema horren barruan bete behar diren ingurumeneko aholkuak eta gomendioak ematen dira (fitxa teknikoak) eta enpresa jakin batzuetan aplikazio erreala egin ondoren izan diren emaitzak era arrakastak azaltzen dira (Esperientzia praktikoak). www.ihobe.net
28
HORNIKUNTZA KATEARI LOTUTA DAUDENAK: BEZEROAK,
HORNITZAILEAK ETA LEHIAKIDEAK
1. Asetasun maila eta fideltasuna
Aldiro inkestak egitea igurikizunak eta asetasun maila ezagutzeko,
hala bezeroenak nola hornitzaileenak.
2. Komunikazio azkarra sustatzea
Bezeroari jaramon egiteko zerbitzua, kexak eta erreklamazioak
jasotzea, iradokizunen buzoia. Idem hornitzaileen kasuan.
Harreman iraunkorrak izatea hornitzaileekin enpresaren
beharrizanen berri emateko.
3. Ingurumena kaltetzen ez duten teknologien garapena eta
hedakuntza
Arloan egon diren aurrerakuntzei buruzko mintegiak hornitzaile eta
bezeroentzat.
Merkataritzako bazkideei teknologia berri, osagai berri eta
produktu berriei buruz dauden ezagutzen berri ematea.
Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinen zerbitzua, hain zuzen
ere gailu eta osagaien lehengoratzea egitera behartuko duten
Europako zuzentarauen eskakizunei aurreratuko zaiena.
Ekoeragingarria izango den tresneria diseinatzea.
4. Ingurumenari dagokionez erantzukizun handiagoa sustatzen
duten ekimenak bultzatzea
Ingurumeneko jarduerekin bat egitea.
Hornitzaile, azpikontratista eta bezeroak enpresak burutzen dituen
ingurumeneko politikekin jarraitzera animatzea eta, inoiz, horiek
betetzera behartu.
Gizartearentzako/gainerako alderdi interesatuentzako abantailak: - Sentiberatzea - Abantailak
kontsumitzaileentzat (“erantzukizunezko produktua”)
- Hornitzaileek/bezeroek berrikuntzarako gaitasun handiagoa lortzen dute
- Talde kaltetuek enplegua lortzeko aukerak dituzte
- Tokiko lanpostuak mantentzea
- Tokiko bilba ekonomikoa eta soziala sendotzea
- Ingurumeneko abantailak: lehengai berriztagarriak
- Hondakindegi kontrolatuetan hondakinak murriztea
- Bitarteko naturalen zentzuzko erabilera
- Etab.
29
Ingurumena begirunez zainduko duten teknologia alternatiboen
erabilera sustatzeko jarduerakCO2 emisioak murriztearen
ondoreetarako
Tokiko elkarte ekologistekin lankidetzan jardutea.
5. Bestelakoak
Emateak epearen barruan egiteagatiko hobarien sistema
(hornitzaileak).
Ordainketak epearen barruan egiteagatiko hobarien sistema
(bezeroak).
Hornitzaile /azpikontratistei ingurumeneko ziurtagiria eskatzeko
politika aktiboa.
Hornitzaile /azpikontratistei kalitatezko ziurtagiriak eskatzeko
politika aktiboa.
Arriskuan dauden taldeentzako enplegua bideratzen duten
enpresei erostea sustatzea.
Arriskuan dauden taldeentzako enplegua bideratzen duten
enpresei azpikontratatzea sustatzea.
Lehentasuna ematea tokiko hornitzaileei.
“Praktika egokiak” lehiakideekin konpartitzea.
Berrikuntzako proiektuetarako lankidetzak ezartzea.
6. Giza eskubideak
Merkataritza doiaren etiketa duten produktuak.
Azpikontratistak katean atxikitzeko erakartzea, SA 8000 arauaren
edukiei dagokienez (informazioa eta prestakuntza, bisitak, etab.)
Atzerriko azpikontratistek laneko baldintza eta ogibidesarien
arloetako baldintzetan irizpide etikoak betetzen dituztela
bermatzea konfiantzazko artekari baten bidez. Boluntarioak sustatzea: - Pertsonak animatzea
astean lansaio bat eman dezaten GKEren arloko jarduerak egiteko erkidegoaren bizi kalitatea hobetzeko toki, nazio eta mundu
30
ERKIDEGOARI LOTUTA DAUDENAK
1. Inplikazioa erkidegoan
Boluntarioen sustapena* enpleguaren arloko egitarauak sustatzen
eta gizarte eta laneko integrazioa bideratzen dituzten
erakundeetan.
Gizarte erakundeetan esku hartzea: ezgaitasunak dituzten
pertsonentzako tailerra, umeentzako sarea eta ezgaitasun fisikoak
dituzten umeentzako ikastetxea.
Enpresako jarduerek auzoan eragin kaltegarririk izan ez dezaten
makineria isila eskuratu da eta bezeroek aparkatzeko leku nahiko
dago.
Enpresa tokiko ohitura eta kulturei egokitzea (ordutegiak,
sinboloak, elikagaiak, jaiak…), batez ere herri askotan jarduten
duten enpresen kasuan.
Bizkaiko enpresen barruan elebitasun eragingarria bultzatzea.
2. Dohaintzak edo ongintzako ekintzak
Kirol, kultura edo hezkuntzako jardueretan babesle lanak egitea.
Jarduera publikoetan edo gizarte interesekoetan esku hartzea.
Argitalpenen bidez enpresen gizarte erantzukizunaren arloko
sentiberatzea sustatzea erkidegoaren esparruan.
GKEei edo tokiko elkarteei doan bilerak egitekoa aretoak
eskaintzea.
Dohaintzak.
3. Gizarteraztea eta laneratzea
Praktiketan dauden ikasleak kontratatzea (hezkuntzako
erakundeekin lankidetzan: unibertsitatea, prestakuntzako
zentroak,…)
31
Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonei prestakuntza
eskaintzea.
Udan zehar erkidegoko ikasleei prestakuntzako ikastaroak eta
enpleguak eskaintzea.
Urtero jardunaldi batzuetan ateak irekitzea ikasten daudenei
erregioko ikastetxeetako azken ikasturteetako ikasleei lanbidea
hobeto ezagutzeko aukera emanez.
Kontratazioa: Toki erkidegoko kideek aholkatzen dutren pertsonala.
Ezgaitasunak dituzten pertsonak kontratatzeari buruzko legeria
betetzea (edo neurri alternatiboak).
8. Baina, nondik hasiko naiz?
Enpresen Gizarte Erantzukizunaren arloko kontzeptuak aztertu
ondoren, hiru zutabeak, hartzen dituen dimentsioak, enpresen
praktika egokiak, etab. ikusita ematen du ezinezkoa dela enpresa txiki
batek, bere tamainagatik, enpresa handiek EGEri dagokionez duten
kudeaketa bera eta horiek egiten dituzten ekintza berberak egiteko
aukerarik izatea.
Bada, dokumentu honen irakurketarekin xedea enpresa txikiak gai
honi dagokionez sentiberatzea da, eta jarduerak era doi eta
erantzukizunezkoan garatzeko konpromisoa hartzea, enpresa hori
eratzen duten pertsona guztiek esku hartuta.
Enpresa txiki eta zuzendaritzako taldea animatzen dira Enpresako
Gizarte Erantzukizunaren arloko gaietan lanean has daitezen.
Oso argi izan behar da “EGE Plan” bat abian jartzearen lehenbiziko
edo hasierako arrakasta gerentziak EGEren inguruko gauzak ulertzea
dela eta hori gero enpresaren erabakiei eusteko oinarria izan dadila.
Enpresa batek lehenengoz EGEren inguruan lan egitea planteatzen
duenean proposatzen den sistematika ondokoa da eta esan behar
da bat datorrela PDCA zikloaren aplikazioarekin. Urratsak hauek
32
dira.
Lehenengo eta behin gogora ditzagun:
P: Plangintza, egin behar diren ekintzen plangintza, helburuak
zehaztea eta adierazleak definitzea.
D: Betetzea, programatu diren atazak eta ekintzak
betearaztea.
C: Frogatzea, hain zuzen ere jardueretan izan den
aurrerakuntza frogatzea eta plangintzan ezarri denarekiko
lortu diren emaitzak egiaztatzea.
A: Doitzea, emaitzak doitzea, emaitzak zuzentzeko beharrezko
ekintzak burutuz eta horiek enpresako pertsona guztiei
jakinaraztea.
Bada, prozesu honetan aplikatuta, urratsak ondoko hauek dira:
1. Zure enpresan burutu nahi dituzun “Gizarte erantzukizuneko”
ekintzak definitzea eta zehaztea: jarduteko esparrua, taldeak,
etab. Hau da, EGEekin lotuta dauden eta lanean hasteko
behar dituen gakoen definizioa.
Ondore horretarako enpresak gizarte erantzukizuneko irizpideei
dagokienez dituen praktiken ebaluazioa egitea aholkatzen da.
Arestian ere esan den bezala eta kontuan hartuta EGEren
kudeaketan ez dagoela nazioarte mailan aintzatetsita dagoen
bikaintasuneko estandar edo eredu bakarra, ez dago
diagnostikoa egiteko estandarrik.
Kasu honetan gure gomendioa egitarauarekin
harremanetan jartzea da eta horretan Xertatu:Adi-n eskura
daukazun “Autoebaluazioko galdera-sorta” eskatzea.
Galdera-sortaren aplikazioak zure enpresak EGEren ezaugarri jakin
33
batzuekiko duen hasierako egoerari buruzko informazioa emango
dizu: kultura etikoa eta gizarte erantzukizunekoa, konpromisoa,
komunikazioaren eta informazioaren gardentasuna, laneko
egonkortasuna, lana-familia bateragarritasuna, barruko
komunikazioa, berrikuntza, bezeroekiko harremanak, etab.
Ebaluazioaren emaitza hori PREMIE Kudeaketa Ereduaren
23.Joerak formatuan apunta dezakezu, ondoko hauek adieraziz:
Enpresaren hasierako egoera: Planteatu den galderari
erantzuna emanez, non gaude?
Atal sendoak eta atal ahulak.
Helburuak: Lan egin nahi duzun eta EGErekin lotuta
dauden gakoak hautatzea. Zure enpresarentzat berariaz
garrantzitsuak diren hobekuntzetatik hastea komeni zaizu.
2. EGEko Ekintza Plana egitea.
Honen aurreko idatz-zatiarekin lotuta hautatu duzun gako
bakoitzeko PREMIE Kudeaketa Ereduaren 24. Etorkizuneko Plana
formatua erabiltzea aholkatzen da.
Adierazi ezazu planaren indarraldia.
Hautatu duzun gako horri lotuta lortu nahi duzun
helburua idatzi behar duzu.
Bihurtu ezazu helburu bakoitza enpresa burutu
ditzakeen ekintza zehatzetan.
Ondore horretarako Xertatu:Adi-n eskura dauden bitarteko
eta tresna hauek kontsulta ditzakezu: “101 ideia EGEean
hobetzeko” eta “Baloreen identifikazioa eta enpresaren
identitatea”.
Ataza bakoitzean egin diren aurrerakuntzak
34
eguneratzeko datak ezarri eta gerta daitezkeen ustezko
gorabehera guztiak jaso eta idatziko dira, eta baita horiek
zuzentzeko bidezko neurri zuzentzaileak ere.
Esleitu arduradunak lanei eta definitu beharrezkoak
diren bitartekoak eta baliabideak (ahal den neurrian).
3. Gako horiek kantitateari dagokionez kontrolatzeko aukera
emango duten adierazleen sistema definitu. Adierazle batek
helburu jakin baten eboluzioa neurtzen du. Xertatu:Adi-ko
“Aginte koadroa” bitartekoak adierazleen zerrenda bat
ematen dizu. Egokitzat jotzen den kasuetan, eta zilegi denean,
aukera dago zenbakizko adierazleak helburuei lotuta dauden
atazei lotzeko. 24 formatuan bertan idatz daitezke.
Adierazle guzti horien jarraipena errazteko aholkua 22.
Emaitzen orria deritzon formatura eramatea da horrela multzo
osoaren ikuspegia lortuko delako.
Idatz-zati honetan, adierazle bakoitzerako, ondoko informazioa
eman beharko litzateke:
Adierazlearen epigrafearen azpian: Bere definizioa, EGEren
barruan zeri egiten dion erreferentzia eta dimentsioa
(barrukoa edo kanpokoa).
“Nola neurtzen den” atalean, nola kalkulatzen den
deskribatuko da, eta aldizkotasuna eta arduraduna
azalduko dira.
Lortu nahi den kantitatezko helburua.
4. Ezarri diren adierazleen kontrola eta jarraipena, zertarako-eta
ezarri diren helburuetara iritsi direla frogatzeko.
Aurreko formatuaren jarraipena.
5. Baldin eta horrelakorik balego, desbideraketetarako
konponbideak proposatzea.
35
Argi dagoen bezala baldin eta adierazle bat ez bada ezarri
diren muga edo helburuetara iristen desbideraketa hori
konpontzeko ekintzak burutu beharko dira.
Ez ahaztu emaitzak jakinarazi behar zaizkiela tartean inplikatuta
dauden eragileei: enpresako pertsonala, bezeroak,
hornitzaileak, etab. (gardentasuna). Ataza hori Xertatu:Adi-ko
“Iraunkortasuneko memorien idazkuntzarako gida” bitartekoa
erabiliz egin dezakezu
Jarraian ete baten Gizarte Erantzukizunari lotuta dauden alderdietako
batzuk oinarrizko eran neurtzen hasteko oinarrizko adierazle batzuen
eredu bat ematen da.
Adierazleen hautespen hau gaur egun Bizkaiko ete-ak gizarteari
dagokionez erantzukizunez garatzen dituzten ekintza eta jarduera
nagusiak kontuan hartuta egin da. Ikusten duzun bezala gerta daiteke
horietarikoren bat ezarrita egon daiteke zure enpresan PREMIE
Kudeaketa Ereduaren aplikazioarekin.
Oso argi azpimarratu nahi da EGEren alderdi batzuk neurtzeko
adierazleen adibide bat baino ez direla. Enpresak bakoitzak bereak
hautatu behar ditu, EGEren Ekintza Planean ezarri nahi dituen gakoen
eta helburuen arabera.
Barruko Gizarte Erantzukizunaren esparruko adierazleen adibidea:
Garapen profesionala
Enplegu garbia sortzea
tresnarengandik eskuratzen den informazioa
36
Azken hiru urteetan egon den gehikuntza portzentajean islatuta.
Kontratuen kalitatea
Mugarik gabeko kontratazioaren portzentajean islatuta, eta
baita kontratu guztietatik lansaio osokoen portzentajean ere.
Prestakuntza
Prestakuntza orduak enplegatua den pertsona bakoitzeko
Prestakuntzarako erabili diren laneko orduen batezbesteko
portzentajean islatuta.
PREMIE Kudeaketa Ereduan prestakuntza neurtzeko ondoko
adierazlea proposatu da: prestakuntza orduak, laneko ordu
osoekin erkatuta prestakuntzan ematen diren orduen
portzentajea.
Esku hartzea
Irabazietan esku hartzea
Langileen artean banatu diren irabazien portzentajean islatuta,
beti ere mekanismo objektiboak erabiliz.
laneko giroa eta gatazkak
Plantilaren egonkortasuna
Plantila osoarekin erkatuta egon diren iraizpenen portzentajean
islatuta.
PREMIE Kudeaketa Ereduan pertsonalaren asetasuna
zeharka neurtzeko ondoko adierazlea proposatu da:
Txandakatzea. Enpresan pertsonal osoari dagokionez baja
izan diren pertsonen portzentajea da.
Absentismoa
Absentismo adierazlean islatuta.
PREMIE Kudeaketa Ereduan pertsonalaren asetasuna
zeharka neurtzeko adierazlea bera proposatzen zen. Ordu
guztiekin erkatuta medikuntzako bajen ondorioz lan egin ez
diren orduen portzentajea da.
37
Laneko osasuna eta segurtasuna
Lan istripuak
Lan istripuengatik lan egin ez diren orduen portzentajean
islatuta.
PREMIE Kudeaketa Ereduak laneko segurtasuna neurtzeko
ondoko adierazlea proposatzen du: Istripuak, aldi jakin
baten egon diren istripuen kopurua dena
Ingurumeneko eraginaren eta bitarteko naturalen kudeaketa
Ingurumeneko kudeaketa
Kontsumitzen diren ur, elektrizitate eta erregaietan islatzen
dena, eta baita fakturazioaren arabera sortzen diren hondakin
arriskutsuetan ere.
PREMIE Kudeaketa Ereduan ingurumeneko ondoko
adierazle hauek proposatzen dira: Energiaren kontsumoa,
lehengaien kontsumoa eta hondakinen sorkuntza.
Emakumeekiko ekintza positiboak
Plantilan generoa zaintzea
Plantilan indarreko kontratuarekin dauden emakumeen
portzentajean neurtuta.
Generoaren arabera dauden kontratu mugagabeen portzentajea.
Kontratu mugagabe eta lansaio osoarekin dauden
emakumeen portzentajean neurtuta.
Aldaketari egokitzea
Esportazioak
Salmenta osoekin erkatuta esportazioen portzentajean islatuta.
Inportazioak
38
Erosketa osoekin erkatuta inportazioen portzentajean islatuta.
Ikerketa, garapena eta berrikuntza
I+G urteko gastua (fakturazioaren %).
Kanpoko Gizarte Erantzukizunaren esparruko adierazleen adibidea:
Inguru sozioekonomikoen integratzea
Prestakuntza politiketako lankidetza
Eskualdeko prestakuntza zentroetako bekadunen portzentajean
islatuta, plantila osoarekiko, alegia.
Tokiko hornitzaileak
EAEko hornitzaileen negozio bolumenaren portzentajean
islatuta.
Tokiko bezeroak
EAEko bezeroen negozio bolumenaren portzentajean islatuta.
Hornikuntzako katea
Hornitzaileen askotarikotasuna
Erosketen %80 eratzen duten hornitzaileen kopuruan neurtuta.
Bezeroen askotarikotasuna
Salmenten %80 eratzen duten hornitzaileen kopuruan neurtuta.
Herri administrazioak
Zerga ekarpenak
Negozioaren zifrarekin erkatuta zerga eta gizarte kotizazioetan
islatuta.
39
Dohaintzak edo ongintzako ekintzak.
Mezenasgoa
Tokiko mezenasgo altruista diren jardueretarako fakturazioaren
portzentajean islatuta (enpresarekin zuzenean irabazi zuzenik
gabe).
9. Ondorioak
Modulu honetan zehar azaldu den bezala Gizarte Erantzukizunak
enpresa bakoitzeko alderdi asko ukitu eta atzematen ditu eta
norberak bere gaitasun eta inguruabar partikularren arabera
garatuko ditu.
Gizarte Erantzukizuna enpresako plangintza estrategikoaren eta bere
egunerako eragiketetako atal bihurtzen den neurrian gerenteak eta
pertsonalak enpresako erabakietan une horretara arte ohikoak izan
diren irizpideei gehituko zaizkien beste batzuk aintzat hartuta jardun
beharko dute.
Bide honek denbora eta aldaketa kultural garrantzitsua behar ditu eta
horregatik enpresa ulertzeko eta enpresari ekiteko bide berri hau
aukeratzen duenak gizarte eta ingurumeneko orekaren bidez
bikaintasun eta aitzindaritzara iristeko bidetik jo du eta enpresan elkar-
eragileak diren eragile guztien jarduna eta esku hartzea behar du.
Enpresako Gizarte Erantzukizunaren arloan gehiago sakondu nahi
baduzu edo zure egoerari buruzko diagnostikoa egitea nahi baduzu,
gure aholkua egitarauarekin harremanetan jartzea eta
informazio gehiago eskatzea da.
40
Orueta Apezpikua, 6
48009 Bilbo
Telf.: 944 06 80 94
Faxa: 944 06 81 21
xertatu@bizkaia.net
www.xertatu.net