Post on 05-Jul-2018
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 1/13
OZPIN BATEN AZIDO
AZETIKOARENBALORAZIOA
Egileak: Iker Arriaga Saez
June Ugarte Agirre
Data: 2016ko urtarrilaren 22a
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 2/13
- 2 -
Aurkibidea:
1.- Helburua. 3.orria
2.- Oinarri teorikoa.orria 3.orria
3.- Materialak eta erreaktiboak 4.orria
4.- R-S esaldiak 6.orria
5.- Prozedura 6.orria
6.- Eragiketak, emaitza eta ondorioak 8.orria
7.- Ariketak
7.1. Fitxako ariketak 8.orria
7.2. Selektibitate ariketa: 2003 ekaina, A1 13.orria
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 3/13
- 3 -
1. Helburua
Praktika honen bitartez ozpin komertzial beten azido azetikoaren edukia zehaztu nahi da.
Horretarako, aipatu berri dugun azidoa, azido azetikoa, neutralizatu egingo da eta hori
ahalbidetzeko base bat, zehazki, sodio hidroxidoa, erabiliko da. Horren emaitza, ura eta sodio
azetatoa izanik.
Datuak ahalik eta zehatzenak izan daitezen, alegia, neutralizazio-puntura noiz heldu garen
jakin dezagun, fenoftaleina adierazlea erabiliko da.
2. Oinarri teorikoa
Lehenik eta behin, azido eta base baten definizioa azter beharko genuke. Hau da, azido bat,
beste substantzia bati H+ ioi bat -hau da, protoi bat- emateko gai den espezie kimiko bat da.
Basea ordea, beste substantzia batetik H+
ioi bat jasotzeko gai den espezie kimiko bat da.
Azido eta base kontzeptuak elkarren osagarriak dira. Azidoa protoi-emailetzat eta basea
protoi-hartzailetzat, baina, bata bestearen presentzian baino ez. Hori dela eta, azido-base
erreakzioa, azido batetik base baterainoko protoi ( H+ ) baten transferentzia da.
Oro har, ur-disoluzioan azido baten eta base baten arteko erreakzio osoari neutralizazio-
erreakzioa deritzo. Eta hau, gatz baten, eta, orokorrean, uraren eraketa dakar, honako adibide
honetan ikus daitekeenez:
HCl (aq) + NaOH (aq) → NaCl (aq) + H2O (l)
Ekuazio horretatik, ioi behatzaileak kenduta, forma ionikoan ondoko eran gelditzen da:
H3O+ (aq) + OH- (aq) → 2H2O (l)
Neutralizazio-erreakzioa, praktikan, azido-base balorazioan erabiltzen da. Azido-base
balorazio bat, disoluzioan dagoen azidoaren kontzentrazioaren determinazioa da. Hau, base
baten kontzentrazio ezagunetik, edota alderantziz ere, neutralizazio erreakzioan oinarrituta,
alegia. Balorazioa azidoa eta basea gradualki nahasiz burutzen da baliokidetza-puntua lortu
arte. Hau da, neutralizazio-erreakzio osoa izan deneko unea lortu arte.
Praktika honetan, ozpin komertziala erabiliko dugu. Eta honek duen azidoa, azido azetikoa da
(CH3-COOH). Praktikan, ozpin bolumen jakin bat neutralizatu behar dugu sodio
hidroxidoarekin, hain zuzen ere, NaOH-aren kontzentrazio ezaguna duen disoluzio batekin.
Erreakzioa horrela gertatuz:
CH3-COOH + NaOH → CH3COONa + H2O
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 4/13
- 4 -
Ondoren, sortutako gatza NaCH-COOH disoziatu eta gero, bertatik ateratzen den azetato ioia
(CH3-COO-) hidrolizatzen da, horra erreakzioa:
CH3-COO- + H2O → CH3-COOH + OH-
Adierazlea, izaera azido edo basiko ahula duen substantzia da, eta kolore desberdinak
hartzen ditu disolbatuta dagoen disoluzioaren pH-aren arabera. Goian ageri den ekuazioan,
sortutako OH- ioiek pH>7 edo pH basikoa sortzen dute, horregatik komeni da esparru
basikoko adierazle bat erabiltzea, fenoftaleina kasurako. Adierazle hau, pH azidoetan kolore
gabekoa baita; ordea, pH basikoetan gorria da. Eta azpimarratu beharko litzateke, honen
biraketa-tartea (non kolore aldaketa gertatzen den) 8,3-10 inguruan dago.
3. Materiala eta erreaktiboak
Materiala
Pipeta graduatua Bureta
Euskarria Matxardak
Probeta Erlenmeyer matrazea
Inbutu txikia Irabiagailu magnetikoa
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 5/13
- 5 -
Tanta kontagailua Hauspeakin ontzia
Erreaktiboak
Sodio Hidroxidoa (NaOH) Ozpin komertziala
Fenoftaleina
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 6/13
- 6 -
4. R-S esaldiak
NaOH Fenoftaleina
Piktogramak:
Esaldiak:
● R35: Erredura larriak eragiten ditu
● S: (1/2-)26-37/39-45
Piktogramak:
Esaldiak:
● R45: 2. kategoriako kartzinogenoa
● R68: 3. kategoriako mutagenoa
● R62: Ugalkortasuna kaltetzeko arrisku
posiblea, 3. kategoriakoa ● S: 53-45
5. Prozedura
Praktikarekin hasi baino lehen aipatzekoa da komenigarria dela muntaia eta erabiliko diren
material zein erreaktibo guztiaz txukun eta ordenatuta kokatzea. Era berean, edozein
substantzia maneiatu aurretik, lagungarria da horren R/S esaldiak irakurtzea eta horien
arabera jokatzea.
Halaber, aipatzekoa da praktikarekin hasi baino lehen bureta ondo garbitzea, horretarako,
NaOH pixka bat bota. Era berean, NaOH jauzi dadin, giltza zabaldu eta behean hauspeakin
ontzi bat kokatu, horrela, erortzen diren tantak batuz.
1. Lehenik eta behin erabiliko dugun ozpina prestatu. Horretarako, ozpin komertzialetik
25ml hartu eta 250ml-taraino diluitu matraze aforatu batean. Horrela, ondoren
praktika gauzatzeko beharrezkoak izango diren laginak bertatik lortuko ditugu; gure
kasuan, ozpina, 1,5M-ekoa da.2. Inbutu txikiaren laguntzaz baliatuz, bureta, NaOH disoluzioarekin bete, alegia,
arrasean jarri arte; beti ere, giltzaren azpian dagoen espazioa ere bete behar dela
kontuan hartuz.
3. Aurretiaz prestatutako ozpin disoluziotik 50ml hartu, horretarako komenigarria izanik
lehenik eta behin matraze aforatu batera botatzea, eta ondoren, bertatik hartzea
erlenmeyerrera (inbutuaren laguntzaz) bota behar izango diren 50ml-ak.
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 7/13
- 7 -
4. Erlenmeyerrean dagoen nahasteari, 1 edo 2 tanta fenoftaleina gehitu. Gogoratu
fenoftaleinak ez duela disoluzioaren kolorea aldatuko, hau kolorgea mantenduko baita
ingurua azidoa delako.
5. Buretaren azpian irabiagailu magnetikoa kokatu eta azken hau martxan jarri, beti ere
erlenmeyerra gainean dagoelarik.
6. Jarraian, buretaren giltza zabaldu eta pixkanaka-pixkanaka disolizio basikoa gehitu
kolore more iraunkorra agertu arte.
7. Kolorea aldatzean, balorazioa amaitutzat ematen da, jada, NaOH tanta bat soberan
dagoelako, hau da, azido azetiko guztia neutralizatu egin delako. Hortaz, itxi
buretaren giltza eta idatzi behar izan den basearen bolumena zein den.
8. Komenigarria da praktika beste bi aldiz errepikatzea, horrela, erabilitako bolumena
gero eta hobeto doitzeko.
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 8/13
- 8 -
6. Eragiketak, emaitzak eta ondorioak
Praktika honetan, ikus dezakegunez, azido azetikoari, base kantitate txiki bat botata,
neutralizazioa gertatu eta base bihurtzen da. Are gehiago, gertatzen den balorazio kurbaz,
ohartarazten gara.
7. Ariketak
7.1. Fotokopiako ariketa
1. Idatzi gertatzen den neutralizazio-erreakzioa.
CH3COOH + NaOH → CH3COONa + H2O
Ondoren, sortutako gatza CH3COONa disoziatu eta gero, bertatik ateratzen den azetato ioia
(CH3-COO-) hidrolizatzen da, horra erreakzioa:
CH3COONa → CH3COO- + Na+
CH3-COO- + H2O → CH3-COOH + OH-
2. Kalkulatu kontsumitu den azido azetikoaren bolumen erreala, 3 bolumenen
bataz-bestekoa eginez.
Saiakera V (mL)
1 3,9 (Honetan gehiegi)
2 2,2
Bataz besteko formula erabiliz, kalkulatuko dugu:
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 9/13
- 9 -
3. Zein da azido azetikoaren molartasuna laginan?
Molartasunaren formula honako hau da, orain azido azetikoaren
datuekin ordezkatuko dugu.
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 10/13
- 10 -
4. Zein da azido azetikoaren molartasuna botilan?
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 11/13
- 11 -
5. Azido azetikoaren dentsitatea urarenaren berdina dela kontsideratuz, zein da
azido azetikoaren masa portzentajea botilan?
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 12/13
- 12 -
6. Zein da fenoftaleinaren biraketa tartea? Zergatik erabili da adierazle hori, eta ez
beste bat?
Sortutako OH- ioiek pH>7 edo pH basikoa sortzen dute, horregatik komeni da esparru
basikoko adierazle bat erabiltzea, fenoftaleina kasurako. Adierazle hau, pH azidoetan kolore
gabekoa baita; ordea, pH basikoetan gorria delako. Eta azpimarratu beharko litzateke, honen
biraketa-tartea (non kolore aldaketa gertatzen den) 8,3-10 inguruan dago.
8/16/2019 Ozpin Baten Azido Azetikoaren Balorazioa
http://slidepdf.com/reader/full/ozpin-baten-azido-azetikoaren-balorazioa 13/13
- 13 -
7.2. Selektibitate ariketa: 2003 ekaina, A1.
c) Baldin 5 ml ozpin baloratzeko 33 ml sodio hidroxido erabiltzen badira, zein
izango da molaritatea?
d) Etiketak dioena, zuzena da?
c) Gastatuko NaOH-aren mol kopurua = 0,1M 0,033L = 0,0033 mol NaOH
Azidoa eta basearen arteko erlazio estekiometrikoa 1:1 da. Beraz, behar izan dira 0,0033 mol
azido azetiko
1 CH3COOH + 1 NaOH → 1 CH3COONa + 1 H2O
Azidoaren molaritatea:
d) Jakiteko etiketa ondo dagoen ala ez, pisutan bihurtuko dugu.
Disoluzioaren dentsitatea:
edo ehunekoan emanda: %3,96
Hortaz, etiketan ikusten dena ez da zehatza.