Post on 03-Jul-2015
description
Nafar Lapurtarra
Jone Narbaiza eta Nora Garcia
Deskribapena
Euskara nafarra eta erdialdekoa
bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri
gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur
egun batasun eta berdintasun handiko
agertzen zaigu, baina
hori, gehienbat, azken hamarkadotako
bilakaeraren ondorioa da.
Azpieuskalkiak
Bi azpieuskalki bereizten dira: Sortaldekoa eta Sartaldekoa.
• Sartaldekoa: Itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoahartzen du.
• Sortaldekoa:Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen du, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparnekoeskualdeak
Azpieuskalki bi horietaz
gainera, nortasun beteko hizkera biegon
dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo
hala badira:
Amikuztarra: Nafarroa Behereko
gainerako hizkeretatik zerbait bereizita
eta Zuberoakotik gertu egon da.
Kostatarra: Lapurdiko itsasbazterrean
mintzatu da eta eskualde horretako
bizilagunek hartu-eman estua eduki dute
Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin.
Fonetika
• Euskalkiaren ezaugarriak
• Euskalkiaren eremu gehienean arrotzada i bokalak eragindakobustidura : edozoini, gainetik... Gauregun, dena dela, bustidura saihesteak ezdauka indarrik eta bere horretan uzten dirafrantsesetik sartutako hotsbustiak: kallatu (fr.cailler) 'gatzatu', kanpaña (fr. campagne) 'landa'... Bustidura ezari dagokionez, euskalkiarenbazter biak dira salbuespena: NafarroaBehereko ekialdea eta, batez ere, Lapurdikoitsasbazterreko hizkera.
• Hitz hasieran x- izatea da euskalki
honen beste bereizgarri bat, tx- izaten
delako gainerako euskalkietako
ordaina: ximino, xingarra 'urdaiazpikoa'
, xirula, xistu, xoko... Maileguak ere
horrela egokitu
dira: xanpiñona, xantza (fr. chance)
'zoria'...
Morfologia
• Izenaren morfologia
• Nehor 'inor' (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako izenordainak erabiltzendira.
• -ño da euskalki honetako atzizki txikigarriohikoa: baño 'bakarra', begiño, haurño, irriño...
• Erdal -on amaiera -oin egiteko joera izan da eremu gehienean: arrazoin, botoin, garratoin 'arratoi'... Dena dela, mailegu berrizenbaitetan -on ere bada hizkera batzuetan, frantsesean bezala: balon, bonbon...
• Euskalki honen bereizgarria da -aia amaiera izatea mailegu zaharretan(nahiz eta gaur egun Euskal Herri osoanzabaldu den euskara batuareneraginez): bisaia 'aurpegia',domaia 'zoritxarra', kuraia 'kemena', langoaia 'hizkuntza', piaia 'joan-etorria'... Arau hau ez da dagoeneko emankorra, -adxa egitendelako maileguberrietan: afitxadxa'iragarkia', brikoladxa 'brikolajea'...
Lexikoa
• Aldaerei dagokienez, honako hauek
erabiltzen dira euskalkiaren eremu
gehienean: ahantzi'ahaztu', arno 'ardo',
ba (eta bai), biper 'piper', botoila 'botila'
, buraso 'guraso', elgar 'elkar',ereman 'e
raman', eskuara 'euskara', fruitu 'fruta',
giristino 'kristau', hogoi 'hogei', irrisku'
arrisku', jakintsun 'jakintsu', kondatu 'k
ontatu', saindu 'santu', ...
• Lexikoari dagokionez, honako hitz hauek diraeuskalkiaren bereizgarri, den-denak erabiltzen ezbadira ere haren eremuosoan: altxagarri 'orantza, legamia', auzapez 'alkatea', azantz / harrabots 'hotsa, zarata', babazuza 'kazkabarra', biziki 'oso', buruil 'iraila', elkor 'gor' adierarekin, fitsik 'ezer', gako 'giltza' adierarekin, guri 'bigun' adierarekin, kalapita 'iskanbila',ortzantz 'trumoia', otto 'osaba', pairatu 'eraman, jasan', parada 'aukera, beta', pittika'antxumea', sehi 'zerbitzaria', urririk 'doan',urtzintz 'usina', xingar 'urdaiazpikoa...
Piarres Lafitte
Luhuso, Lapurdi, 1901eko maiatzaren 21a -Baiona, Lapurdi, 1983
Bizitza
Luhusoko Salaberrian jaioa, aita jatorri gaskoia zuen baigorriarra eta ama uztariztarra izan zituen; zazpi urte zituela umezurtz gelditu zen, eta osaba-izeben etxean hezi zuten Ithorrotze-Olhaibin. Izeba bearnesak ez zekien ez euskaraz ez frantsesez eta hori dela eta okzitaniera ikasi eta euskara nahiko ahaztuta utzi zuen. 1912an Belokeko monasterioan sartu zen eta 1919an Uztaritzekoan; orduan berreskuratu zuen hizkuntza. Lafittek berak aitortzen zuenez, Jean Saint Pierre artzapezpikuaren eraginez egin zen euskaltzale eta abertzale. Hark ematen zizkion hegoaldeko aldizkari abertzaleak. Baionan jarraitu zituen ikasketak.
Idazlanak
• Alor asko ukitu zituen Lafittek bereidazlanetan: ezin konta ahala artikulueman zituen argitara (Patri Urkizuk, 1990ean, Euskal Literaturaz izenburu pean bildu eta argitaratu zituen euskarazidatzitako batzuk); besteren lanak bildueta argitaratu zituen (Salvat Monho, Piarres Ibarrart, MañexEtxamendi,…); euskalliteraturaren antologiak egin zituen(1931, Eskualdunen Loretegia).
1983an Euskaltzaindiak Lafitteren
omenez liburu bat kaleratu zuen 50 bat
ikertzaileren lanekin. 1993an Serge
Monier-ek Lafitterekin izan zituen
solasaldietatik abiaturik liburu bat
argitaratu zuen, oroitzapen liburu
gisa (Le père
Lafitte, entretiens, souvenirs avec Serge
Monier).
BEHIN BATEZ JOAN NINDUZUN
• Behin batez joan ninduzunIsturitzeko plazalat,andre eder bat ikusi nuendantza-buruan zohala.Atsoño bati galde egin nion:- Nongoa da andre eder hori?- Murde Beltzuntze, hori duzuAgerreko alaba.- Agerreko anderea,hitz batez adi nezazu:zure alaba Kattaliñañoemaztetako indazu.- Ene alaba Kattaliñañohitz emanikan dagozu:haren ondoko pupuñañoa,jauna, plazer baduzu.-Ai-ei-ai-ei penaz etaai-ei-ai-ei dolorez;eiherala joan behar etaMurde Beltzuntzen beldurrez.
• -Habil hortik, ergel xarra!ez dun Beltzuntzen perilik?ihizira joana ziagongoizean goiztto jeikirik;goizean goiztto jeikirik etabere orak harturik.- Kattaliñaño, norat xoaxixuhaur hola bakarrik?- Eiherala, Murde Beltzuntz,nihaur honela bakarrik.- Kattaliñaño, nahi duxuianik emanikan lagunik?- Lagunak nik ukaitekotzneure aitamek emanik.- Kattaliñaño, baldin banakinor duxun eskolatzaillia,paga ere nezakexuxure eskolasaria.- Ene eskolatzaillea daherriko jaun bikaria,aitamez pagatuia daene eskolasaria.