Post on 18-Feb-2020
1
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA. HEZIKETA ESKAINTZA
Dokumentu honen bidez, azaldu nahi da nola erabili behar den heziketa-eskaintzaren
funtzionalitatea Haur Hezkuntzako 1. zikloko kurtsoetarako.
Zein i kurtsoren eskaintza defini daiteke funtzionalitate honetatik?
0 urte.
1 urte.
2 urte (Haur Hezkuntzako 2 urtekoen onarpen-prozesuan parte hartu ez duten
ikasleentzat). Kurtso honetan matrikulatutako ikasleei ez zaie ziurtatzen
ikastetxean 3 urtekoetan jarraituko dutenik, eta, beraz, onarpen-prozesuan
parte hartu beharko dute. Horretarako, hiru urtekoetan plaza bat eskatu
beharko dute, hurrengo kurtsoan ikastetxean eskolatuta jarraitu nahi badute.
Elkarketak:
o 0 eta 1 urtekoen elkarketa.
o 0, 1 eta 2 urtekoen elkarketa.
o 1 eta 2 urtekoen elkarketa.
Haur Hezkuntzako 1. zikloko heziketa-eskaintzaren mantentzera sartzeko, menuko Heziketa
eskaintza / Heziketa eskaintza aukera hautatuko dugu.
Aukera hori sakatuta, maila desberdinak dituen pantaila bat azaltzen da, eta maila bakoitza
ulertu behar da ikastetxeak eskaintzen dituen kurtsoen multzo gisa.
Pantaila horretan, maila hautatuko dugu, eta Eskaini aukera sakatuko dugu.
2
Heziketa-eskaintza
Eskaini esteka sakatuz gero, pantaila hau agertuko da:
Pantaila horretan, bi taula ageri dira.
a) Talde planifikatuak: Goiko taulan, zerbitzu zentralek kurtso edo adin bakoitzerako
planifikatutako taldeak ageri dira. Zerbitzu zentralek kurtso-talde “garbiak” planifikatzen
dituzte, hau da, 0, 1 edo 2 urteko taldeak.
Kurtso bakoitzeko, “Taldeak” zutabean planifikatutako talde-kopurua ageri da, eta “Ikasleak”
zutabean, berriz, ikastetxeak adin horri dagokionez gehienez matrikula dezakeen ikasle-
kopurua.
Ikastetxeko erabiltzaileek ezin dute ezer aldatu baimendutako taldeei buruzko taula horretan.
Zerbitzu zentraletako erabiltzaileek taula horretako datuak alda ditzakete, kurtsoko
baimendutako taldeen datuak eguneratzeko. Kurtsoaren lerroan bi klik eginda (bi aldiz sakatuko
dugu saguaren ezkerreko botoia), edizio-modura igaroko gara, eta Gorde botoia bistaratuko da
taularen beheko aldean.
3
b) Heziketa-eskaintza: taula hau da ikastetxeak alda dezakeena.
Taula horretan, lerro bat ageri da zerbitzu zentralek planifikatutako adin edo kurtso
bakoitzeko, eta, baita ere, elkarketa-kurtso bakoitzeko.
Taula horretan, hauek jasotzen dira, eredu bakoitzeko:
Taldeak: talde-kopurua. Eremu hau editagarria da.
Ikasleak: ikastetxeak kurtso/eredu horretan gehienez matrikulatu ahal izango duen
ikasle-kopurua.
Matrikula: ikastetxeak gaur egun matrikulatuta duen ikasle-kopurua, kurtso eta
eredu horretan. Kopuru hori automatikoki kalkulatzen da, matrikularen
informazioan oinarrituta.
Taula horretan, ikastetxeak adieraz dezake elkarketa-kurtsorik ba al daukan.
Ikastetxeak jarraitu beharreko pausoak, elkarketa-kurtso bat definitzeko.
Jo dezagun egoera bat, non zerbitzu zentralek hau planifikatu duten ikastetxearentzat:
0 urtekoen 2 talde
Urte batekoen 2 talde
Eta errealitatea dela, esate baterako, ikastetxeak hauek dauzkala:
0 urtekoen 2 talde
Urte batekoen talde 1
0 eta 1 urtekoen talde 1
Eskaintzan sartuta, honela ikusiko dugu pantaila:
4
Aldaketa hori egiteko, jarri beharko dugu urte batekoen talde 1 eta 0 eta 1 urtekoen
elkarketaren ondoriozko talde 1.
Eta horretarako:
Urte 1ekoen lerroa hautatu eta bi klik egingo ditugu (bi aldiz sakatuko dugu saguaren
ezkerreko botoia); lerroa edizio-moduan ipiniko da, eta Gorde botoia bistaratuko da
pantailaren behealdean.
Talde-kopurua aldatu, eta Gorde botoia sakatuko dugu.
Pauso berberak egingo ditugu 0 eta 1 urtekoen elkarketari dagokion kurtsoaren lerroan.
Lerro bat editatzen ari bagara:
Aldaketak gordetzeko, Gorde botoia sakatu edo “enter” tekla sakatu.
Aldaketak desegiteko, “Escape” tekla sakatu.
5
Pantaila hori aldatzean, sistemak hau baliozkotzen du:
Ikastetxeak elkarketarik gabeko kurtsoetan (talde garbiak) zehaztutako taldeen
kopurua zerbitzu zentralek kurtso horretarako planifikatutako talde-kopurua baino
txikiagoa edo berdina izango da.
Guztira eskainitako taldeak ez dira inoiz izango guztira planifikatutako taldeak baino
gehiago.
Eskainitako plaza-kopurua ez da inoiz izango planifikatutako plaza-kopurua baino
gehiago.
Kurtsoak baimentzea
Kurtsoak baimentzeko funtzionalitate hau zerbitzu zentraletako erabiltzaileek soilik erabil
dezakete.
Funtzionalitate honen bidez, zerbitzu zentralek kurtso baterako baimena eman edo kendu
diezaioke ikastetxe bati.
Haur Hezkuntzako 1. zikloko kurtsoetarako baimenaren mantentzera sartzeko, menuko Heziketa
eskaintza/ Heziketa eskaintza aukera hautatuko dugu.
Aukera hori sakatuta, maila desberdinak dituen pantaila bat azaltzen da, eta maila bakoitza
ulertu behar da ikastetxeak eskaintzen dituen kurtsoen multzo gisa.
Haur Hezkuntzako 1. zikloko maila hautatuta, pantailaren beheko aldean, Baimendu esteka
bistaratzen da.
Baimendu estekan sakatuta, honako pantaila hau azaltzen da, non kurtso bat markatzen badugu,
kurtsoa baimentzen dugun, eta marka kentzen badugu, kurtso horretarako baimena kentzen
dugun.
6
Markatutako kurtso bat kentzerakoan, kurtso horretarako matrikularik baldin badago, ohar bat
ateratzen da esanaz ezin dela kendu kurtso horretarako baimena.
Kurtso baterako baimena kentzeko, ez da egon behar horri lotutako matrikularik edo eskaerarik.