Post on 08-Mar-2016
description
2
3
HERRI EREDUA
Gure helburua da udal gobernutik herri eredu parte hartzaile eta bizia sustat-zea, hau da, demokrazia parte hartzailea praktikan jartzea. Usurbil usurbildarrekin batera eraiki nahi dugu, eta horretarako bitartekoak jarriko ditugu herritarrei hit-za eta erabakia emateko. Kudeaketa ire-kia eta gardena egingo dugu, eta herri mugimendua babestuko dugu.
USURBILDIK EUSKAL HERRIAREN ERROAK INDARTUKO DITUGUEuskara da gure herri identitatearen elementu nagusia, eta ofi ziala izan behar du. Halaber, gure errealitate linguitiskoaren, kulturalaren eta sozioekonomikoaren beharrei erantzungo dien hezkuntza sistema propioa eraikitzea da gure xedea. Euskara ofi ziala euskal herri osoan.
LAN ETA BIZI BALDINTZA DUINAK DENONTZATElkartasun printzipioa oinarri, euskal herritar ororen, eta bereziki gazteen, emakumeen eta etorkinen eskubideak, babes sozial publiko, unibertsal eta parte hartzailearen bitartez bermatu nahi ditugu. eta gizarte eztabaida zabalari bide eman behar zaio.
MERTXEAIZPURUA ARZALLUS
Kazetaria
usur
bile
ntza
tbilduusurbil
emanbotoa
EMAKUMEAREN MENPEKOTASUNA GAINDITUEmakumeen menpekotasuna sistema patriarkalak eragiten duen zapalkuntzaren ondorioa denez, modu integralean erantzungo diogu.
LURRALDE ANTOLAKETAEUSKAL HERRITARREN ZERBITZURAAbiadura handiko trena, Pasaiako kanpoko portua, errauste planta... proiektu txikitzaileak dira eta ez die euskal herritarren behar eta interesei erantzuten. Horiek gelditu eta gizarte eztabaida zabalari bide eman behar zaio.
“Usurbil usurbildarrekin batera
eraiki nahi dugu, eta horretarako
bitartekoak jarriko ditugu zuei hitza eta erabakia emateko”
4
HIRIGINTZA bilduusurbil
ALAITZAIZPURUA LABAKAIdazkaria
ETXEBIZITZA ESKUBIDEA BERMATZEA IZANGO DA GURE LEHENTASUNA
Garapen iraunkorra eta baliabideen optimi-zazioa izango dira gure herri planeamendua
gidatuko duten irizpide nagusiak. Hala, usurbildarren etxebizitza premiak
asetzeari begira, eraikita dagoenari emango diogu lehentasuna eta, ba-tez ere, alokairu soziala bultzatuko dugu, jabetza publikoan:
Etxebizitza hutsak alokairu soziale-ra bideratzeko, etxebizitza hutsen
erregistroa eratu nahi dugu, tratae-ra fi skal berezia ezartzeko eta alokai-
ruan jartzen laguntzeko; etxebizitzak zatitu eta bitan banatzeko erraztasunak
emango dira; eta babes ofi zialeko etxebizitza proiektuak sustatuko ditugu.
“Usurbildarrenetxebizitza
premiak asetzen saiatuko gara”
emanbotoa
www.bildu.info
5
PERTSONEN NEURRIRA EGINDAKO USURBIL NAHI DUGU
Irisgarritasun Plana betearazteko saiakera berezia egingo dugu.
Herriko auzoak bidegorri bidez lotzeko proiektua gauzatuko dugu.
Garraio publikoaren aldeko apustua egingo dugu, besteak beste: ospitalerako autobus zerbitzua aginagarrei bermatzeko ahalegina egingo dugu, eta Kalezarren autobus gelto-ki berria. Tren pasabide eta autobus geltoki arriskutsuak ekidin eta berriak egin ditzaten exijituko dugu.
Aparkalekuak: herri gunean ibilgailuak uzteko toki fal-ta dagoela-eta, lur azpian aparkaleku bat egiteko aukera aztertuko dugu.
USURBIL, HERRIEZ ETA AUZOEZ OSATUTAKO UDALERRIA
Usurbil ez da herri gune bakarrean kokatzen, eta gure udal politikak an-tolamendu berezi hori kontuan hartuko du. Auzo-herri guztien
beharrei erantzuten saiatuko gara, eta euren nortasuna errespetatuz, integrazio eta kohesio neurriak indarrean
jarriko ditugu. Hain zuzen, helburu nagusietako bat izango da auzoetako bizitza soziala suspertzea. Hau
da, dauzkagun azpiegiturei probetxua ateratzea, ekitaldiak antolatzen laguntzea, eta ekipamendu beharrei erantzutea. Halaber, zerbitzuak txoko guztietara zabaltzeko ahalegina egingo dugu, hala nola, gasa, telekomunikazioa, saneamen-dua eta bideak.
www.bildu.info
bilduusurbilHIRIGINTZA
6
SOZIOEKONOMIA bilduusurbil
“Lanpostu galerari eta langabeziari aurre egitea izango da gure erronka”
Krisi ekonomikoak gogor jo du gurean ere, eta lanpostuak galtzen ari dira. Ho-rri aurre egiteko, hainbat neurri jarriko ditugu abian:
- Hutsik dauden pabiloiak betetzen ahaleginduko gara. Erregistro bat eratuko dugu, eta industria jarduerei gure herrira etortzeko aukerak eman-go dizkiegu.
- Industria guneak baldintza lehiako-rretan jartzeko apustua egiten dugu,
hainbat hobekuntza eginez.
- Elor industria gunea susta dadin aha-leginduko gara.
- Langabetuentzat programak eta ikastaroak sustatuko ditugu, lanbide batzuetan trebatu eta lana topatzeko erraztasunak emanez.
- Herrira ekartzen ditugun jarduere-tan aritzeko lehentasuna usurbildarrei emateko konpromisoa lotzen saiatuko gara.
- Herriko merkataritza bultzatuko dugu, Hurbilagorekin elkarlan estuan.
JOSUPORTU ALZAGALangilea
www.bildu.info
emanbotoaKRISIARI AURRE EGITEKO HAINBAT NEURRI
7
BERTAKO EKONOMIA BULTZATZEKO ETA KALITATEZKO ELIKADURA BERMATZEKO FUNTSEZKO ARLO DA
JONEURDANPILLETA URDANPILLETA
Delineatzailea
NEKAZARITZA bilduusurbil
“Bertako produktuak bultzatuko
ditugu”
www.bildu.info
Nekazaritza sektore estrategikoa da Usurbilentzat, horregatik, gure eskuetan dauden bitartekoak bi-deratuko ditugu nekazaritzako ekoizpena bultza-tu, bertan eraldatu eta bertan kontsumitzeko. Hona hemen hainbat egitasmo:
- Nekaritzarako eraikuntzak egiteko udal tasak berrikusiko ditugu.
- Baserritar denek erabiltzeko moduko instalaziorik edo zerbitzu komunik behar izanez gero, bitartekoak jartzen ahalegin-duko gara.
- Bertako produktuak bultzatzeko egitasmoak sustatuko ditugu.
- Herritarren batek nekaritzan jarduteko asmoa azalduz gero, udalaren esku dauden bitartekoak eskainiko zaizkio. Asmo hori arautuko dugu.
- Aisialdiko baratzagintza proiektua abian jarriko dugu.
emanbotoa
8
PEPERIVADENEYRA SICILIAEHUko irakaslea
INGURUMENA bilduusurbil
ATEZ ATEKOTIK, ZERO ZABORRERUNTZ ERRAUSTEGIRIK GABE
Usurbildarrok frogatu dugu erraustea ez den beste hiri hondakinen kudeaketa eredu bat posible dela, atez ateko bilketarekin. Emaitza ikusgarriak lortu ditugu: %28 birziklatzetik %95 birziklatzera pasatu
gara. Ez da gutxi egindakoa, dena dela, ez dugu horretan geratu nahi. Munduko hainbat he-
rrialdetan garatzen ari den Zero Zabor fi losofi a eta ikuskera gurera ekarri, eta
Usurbilen ezartzen hasi nahi dugu, gure ondorengoei Usurbil hobeagoa, garbiagoa eta iraunkorragoa uzteko asmoz. Halaber, Zubietan inposa-tu nahi diguten errauste plantaren aurkako jarrera aktiboa izango du
Usurbilgo Udalak.
Herritarron osasunari modu zuzenean eragiten dioten arloek lehentasuna izango
dute, eta uraren eta airearen kalitatea ziurtat-zeko neurriak hartuko ditugu.
Ingurumena zaintzeko neurririk hoberena ger-tukoa ezagutzea dela sinetsita, dibulgazio lanak
sustatuko ditugu eta herrian ditugun natur guneak ku-deatzeko plangintzak egingo ditugu, Diputazioarekin elkarlanean.
“Herritarron osasunari modu zuzenean eragiten dioten
arloek lehentasuna izango dute”
emanbotoa
www.bildu.info
9
KONTSUMOA MURRIZTEKO PLANA EGINGO DUGU
ENARAARBIZU IRURTIAHezitzaile laguntzailea
ZERBITZUAK bilduusurbil
“Atez atekoa hobetzen
jarraituko dugu”
emanbotoawww.bildu.info
- Hiri hondakinen kudeaketa: Martxan dugun atez ateko bilketa hobetuko dugu, eta eredua oztopatzen ari direnekin neurriak hartuko ditugu. Halaber, zu-bietarrekin batera, Zubietaren ezaugarrietara ego-kitutako bilketa eredu eraginkorraz aritzeko ezta-baida prozesua zabalduko dugu.
- Argiteria: Helburua da kontsumo energetiko txi-kienarekin zerbitzua bermatzea eta eraginkortasun
energetiko altua lortzea, teknologia berriak erabiliz.
- Ur sarea: Azken urteotan ur sarean konponketa lan asko egin badira ere, berritzeke dauden guneetan hobe-kuntzak egingo ditugu.
- Ur saneamendua: Ur zikinak Loiolako araztegira era-mateko lanak bide onetik badoaz ere, gure erronka da Aginagako ur zikinak Usurbilgoekin bat egitea, horiek ere Loiolara bideratzeko. Ezin bada, araztegi bat jarriko genuke.
10
IÑAKIUGARTE AGIRREMargolaria
OGASUNA bilduusurbil
AURREKONTUAK USURBILDARREN ZERBITZURA
“Aurrekontu parte hartzaileak
bultzatuko ditugu”
www.bildu.info
Ezkerreko aurrekontuak, abertzaleak eta parte-hartzaileak garatuko ditugu, izan ere, au-rrekontuak herriaren beharrei erantzuna emateko diru banaketa egitea den neurrian, bere osaketan herriak ahalik eta modu zuzenean parte hartzea nahitaezkoa da.
Udala mailegatzeko inolako arazorik ez dugu izango, baldin eta udal kontuen arrisku mai-lak horretarako aukera ematen badu eta hezkuntza, gizarte zerbitzuak, berdintasuna, osa-suna, ingurumena eta euskara bezalako gaiekin lotutako proiektuak bermatzeko bada.
Halaber, herritar guztiei eskaintzen zaizkien oinarrizko zerbitzuetan tasa justuak eta au-rrerakoiak ezarriko ditugu. Diru sarrera baxuak dituzten pertsonei hobariak aplikatuko zai-zkie. Hainbat zerbitzuetan kobratu beharreko prezioa onuradunaren errentaren arabera egokituko da.
Bestetik, ur hornidura zerbitzuan kontsumo arduratsua bultzatuko dugu, hau da, kontsu-moaren araberako tarifak ezartzeko ahalegina egingo dugu.
11
MIRENZARAUZ BENGOETXEA
Ostalaria
GIZARTE ZERBITZUAK bilduusurbil
“Gizarte zerbitzu publikoak guztiontzat”
Oinarrizko gizarte zerbitzuak pribati-zatzen ari dira, zerbitzu unibertsalen bermea kolokan jarriz eta, era berean, zerbitzu horietan jarduten duten lan-gileen egoera gero eta prekariagoa eginez. Horren ondorioz, ahalmen ekonomikoa dutenek bakarrik lort-zen dute gutxieneko behar sozialak asetzea, eta beste kasuetan, familiak, hau da, emakumeak hartzen ditu bere gain ardura horiek. Horregatik, zerbit-zu horiek publikoak izateko eskatzen dugu
Norabide horretan, legegintzaldi ho-netan Kalezar izeneko gerontologikoa amaituko dugu. Eguneko zentroa han txertatuko dugu, eta zentro berrian 25 plaza izango dira, 40ra zabaltze-ko aukerarekin. Halaber, etxez etxeko zerbitzua indartuko dugu eta etxebi-zitza tutelatuak eskainiko dira.
emanbotoa www.bildu.info
KALEZARKO GERONTOLOGIKOA AMAITUKO DUGU
12
ARANTZAKAMINO SAGARDIAHezitzailea
BERDINTASUNA bilduusurbil
EZBERDINTASUNIK GABEKO USURBIL
Jendarte parekidea nahi dugu, sexuen arteko harreman berrietan oina-
rriturikoa, hain zuzen ere. Bide horretan, gure herri eta hiriak
pertsona guztien neurrira eraiki behar ditugu, baina horretarako ezinbestekoa da bizitzaren edozein ar-lotan gizon eta emaku-meen artean ematen diren ezberdintasunak
gainditzeko beharrezko baliabide eta bitartekoak
jartzea. Hori lortzeko, lege-gintzaldi honetako zeregin na-
gusia izango da Berdintasunerako Plana bere osatasunean ezartzea.
“Gizarte parekidea lortzea dugu
helburu”
emanbotoa
www.bildu.info
13
HEZKUNTZA PUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA DOAKOA DA GURE XEDEA
Udalek hezkuntza formalaren gainean eskumen urriak izan arren, Bilduk hezkuntzaren eremuan eragiten jarraitu nahi du, herrigintzarako arlo estrategikoa delako. Zentzu horre-tan, eskola publiko, euskaldun eta dohakoaren alde lan egiten jarraituko dugu, eta ikas-tolak norabide horretan urratsak eman ditzan saiatuko gara. Konpromiso horrekin batera, honako ekimen hauek garatuko ditugu, besteak beste:
RAMONUDABE BORDA
Jubilatua
HEZKUNTZA bilduusurbil
“Ikastolaren eraikin berria egiten
lagunduko dugu”
www.bildu.info
- Hezkuntza Mahaia indartuko dugu.
- Haur eskolaren proiektua babestu eta bultzatuko dugu.
- Udarregi ikastolak behar duen eraikin berria egiten lagunduko dugu.
- Eskola txikiak babestuko ditugu, estrate-gikotzat baititugu Zubieta eta Aginagako herri proiektuak bizirik mantentzeko.
- Zumarteri irtenbide egokia eta duina emateko ahalegina egingo dugu: Ikasto-laren eraikin berria egitean, egun haur es-kola dagoen eraikina musika eskolarent-zat egokituko dugu.
emanbotoa
14
EUSKARA bilduusurbil
Herritar eleaniztunez osatutako Euskal Herri euskalduna erdietsi nahi dugu, eta bide horretan Usurbil bezalako herri euskaldunak arnas guneak dira gure hizkuntzarentzat, eta, beraz, ondo zaindu beharrekoak. Herri euskalduna izateak, ordea, ezin gaitu lasaitu, eta gure hizkuntzarekiko kezkak une oro pizturik egoteko exijitzen digu. Hala, Uema Udalerri Euskaldunen Manko-munitateak markatzen duen hizkuntz politika landuko du Bilduk.
Euskararen erabilera areagotzeko eki-menak bultzatuko ditugu, batez ere, guraso gazteen, gazte etorkinen eta eremu erdaldunetako gaztetxoen ar-tean. Mintzalagun gisako egitasmoak
indartu eta zabalduko ditugu horre-tarako. Lan mundua eta merkata-
ritza euskalduntzeko bitartekoak ere jarriko ditu Udalak, eta no-rabide horretan enpresetako euskararen egoera zein den aztertuko dugu.
Euskara ikasi nahi dutenei erreztasunak ematen jarraituko
dugu, eta hizkuntz eskubideen urraketak salatu eta hizkuntz ek-
subideak berma daitezen lan egingo dugu.
“Herri euskalduna izan arren ezin dugu
erlaxatu
JOXE MARIEIZAGIRRE ARANGUREN Nekazaria
www.bildu.info
emanbotoa
UEMA GURE GIDARI
15
HERRI BIZIA ETA DINAMIKOA NAHI DUGU
KULTURA bilduusurbil
“Potxoenea herriko taldeen elkargunea
izatea lortuko dugu” www.bildu.info
Kultura Aholku Batzordeak berriki landu duen prozesu parte hartzailearen emaitza izango den kultur plangintzak gidatuko du gure jardu-na hurrengo lau urteotan. Halaber, Potxoenea martxan jarriko dugu, herriko ondarea babes-teko eta zabaltzeko ekimenak bultzatuko ditu-gu, eta turismoa lantzeko proiektu zehatz bat gauzatuko dugu. Ingurumen eta kultur onda-rea barnebiltzen dituen egitasmoa izango da
emanbotoa
NEKANESARASUA AIZPURUAEtxekoandrea
RAMONIPARRAGIRRE IZAGIRRE
Jubilatua
16
GAZTERIA bilduusurbil
GAZTEEI HITZA EMAN NAHI DIEGU
Gure taldean gazteen presentzia na-barmena da, gure herria eraikitze-ko, ezinbestekotzat jotzen baitugu gazteen ikuspegia eta parte hart-zea. Gure nahia gazteriaren be-rezko arazoei eta kezkei aurre egi-tea da, gazteekin eta gazteentzat.
“Herrian sortzen diren gazte
mugimenduei babesa emango
diegu”
www.bildu.info
RAMONIPARRAGIRRE IZAGIRRE
Jubilatua
RAMONIPARRAGIRRE EIZAGIRREJubilatua
MIROTZARROSPIDE LANDABaserritarra
emanbotoa
IRATILASARTE AGIRRE
Langilea
17
ARANTXA UNANUE EZENARRO
Ostalaria
KIROLA bilduusurbil
“Herriko kirol taldeekin
kirola eginez”
KIROL ISNTALAKUNTZEN KUDEAKETA ETA MANTENUA HOBETZEN JARRAITUKO DUGUArgi dugu udalaren arduretako bat dela kirol jarduerak burutzeko eta antolat-zeko beharrezkoak diren kirol taldeak osatzen laguntzea, eta kirol beharrei au-rre egiteko, kirol instalakuntza moderno eta egokiak bermatzea eta kudeatzea. Hala, kiroldegia handitzeko lanak egin badira ere, orain dauden azpiegiturak azkarregi ez zahartzeko, beharrezkoa ikusten dugu egungo instalakuntzen mantenu eta antolaketa egoki bat au-rreikusten duen plan bat egitea. Edonola ere, honako hobekuntzak aurreikusten ditugu, hala nola: beste kirol pista estali bat eraikitzeko aukera aztertuko dugu; egungo pilotalekuetan hobekuntzak; eta Harane futbol zelaian harmaila estaliak.
Bestetik, kirol patronatua indartzeko apustua egiten dugu. Kudeaketaren eta mantenuaren arloa asko hobetu beharrekoak direla deritzogu. He-rriko talde, klub eta baztekideen par-te-hartzea bultzatuko dugu.
emanbotoa
18
usurbilerestú
URBANISMONo debemos construir sin control, es nuestra in-tención crear un registro de vivienda deshabitada. Potenciar el alquiler social. Promover proyectos de viviendas de protección ofi cial.
Queremos unir todos los barrios a través de un bi-degorri.
Apostamos por el transporte público, intentare-mos conseguir que llegue a Aginaga el servicio de hospitales.
SOZIOECONOMIA Nos está golpeando la crisis y se están perdiendo puestos de trabajo. Dentro de nuestras posibilida-des, planteamos algunas medidas:
- Haremos un registro con los pabellones que se han quedado vacíos, ofertando la posibilidad de atraer industria a nuestro pueblo.
- Promocionaremos cursos y programas para pa-rados y paradas.
AGRICULTURASí algún o alguna usurbildarra mostraría su deseo de dedicarse a las labores del caserío, desde el ayuntamiento se les asesorará y apoyará. Queda pendiente redactar las normas que lo regulen.
MEDIO AMBIENTEEs nuestro deber dejar a nuestros descendientes un Usurbil más limpio, más sano, mejor, Y para ello es nuestra intención como ayuntamiento ahondar en la fi losofía DE CERO BASURAS que ya se practi-ca en otros pueblos. Estamos demostrando que la incineradora que nos quieren imponer en Zubieta no es necesaria.
Tomaremos medidas que garanticen la calidad tanto del agua como del aire.
SERVICIOSMejorar el servicio de recogida de basuras puerta a puerta.
Hacer seguimiento a la red de aguas, renovada en los últimos años.
HACIENDAPor principio los diferentes presupuestoS a pre-sentar se elaborarán contando con la participación ciudadana y de los grupos sociales, serán unos
presupuestos de izquierdas, contemplando tasas justas por los servicios que se ofrecen.
SERVICIOS SOCIALESEn esta legislatura se fi nalizarán las obras del ge-rontológico de Kalezar, donde se integrará el cen-tro de día.
IGUALDADQueremos una sociedad igualitaria, basada en una relación de igualdad entre los sexos para ello es imprescindible desarrollar en su totalidad el Plan de Igualdad aprobado.
EDUCACIONPara ello, seguiremos apostando por la Mesa de Educación redoblando esfuerzos.
Impulsaremos el proyecto de la escuela infantil.
Ayudaremos en la búsqueda de una salida digna tanto A la ikastola Udarregi como a Zumarte y las Eskola txikiak.
EUSKARAAunque Usurbil es un pueblo mayoritariamente euskaldun, entre todos y todas haremos que lo sea totalmente. Para ello propondremos actividades destinadas a impulsar el uso del euskara, priori-zando los padres y madres jóvenes y las personas que últimamente han venido de otros pueblos.
KULTURAEl motor que guiara la planifi cación cultural de Usubil pasa por la puesta en marcha de un foro donde se puedan contrastar las diferentes ideas.
Potxoenea, la obra ya está prácticamente fi naliza-da.
JUVENTUDEs nuestro deseo hacer frente a los problemas de la juventud desde su perspectiva, con ellos y ellas.
KIROLALa apuesta es reforzar el patronato de deportes, para mejorar en servicios, para ello impulsaremos la labor conjunta a realizar entre los grupos del pueblo, klub, socios y socias.
www.bildu.info
vota
19