Post on 31-Aug-2019
1. SARRERA
Unitate hau adierazpen grafikoa ikasteko diseinatu da; izan ere, DBHko 2. mailako curriculumaren bloke
nagusietako bat da. DBHko 1. mailan, ikasleek marrazketa teknikoko kontzeptu batzuk landu dituzte,
besteak beste trazatua, bozetoa, krokisa, eskalak nola erabili eta altxaeraren, oinplanoaren eta
profilaren bistak. Kontzeptu hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Mailako unitate honetan
birpasatuko dira, eta beste kontzeptu konplexuago batzuetara zabalduko dira, bai eta beste erabilera
batzuetara ere, egoera errealetan.
Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako “Adierazpen grafikoa” unitatearen helburu nagusia ikasleek
lexiko teknikoagoa eta espezifikoagoa eskuratzea da, teknologiak esku hartzen duen ingurune, egoera
eta prozesuetan, memoria eta proiektuetan arazoak ebazteko prozesuak dokumentatzeko gai izan
daitezen, adierazpen grafikoaren bidez. Azkenik, helburua da, proiektu horiek diseinatzeko, tresna
ofimatikoak erabiltzen gaitasun digitala eskuratzea.
2. HELBURUAK
Proiektu teknologikoak adieraztea grafiko eta marrazkien bidez, eta, horretarako, informazioa argitu
eta egituratuko duten kodeak erabiltzea.
Adierazpen grafikoa egiteko askotariko moduak erabiltzea, eta, proiektuaren beharrak kontuan
hartuta, egokiena aukeratzea.
Hainbat sistematan adierazitako objektu teknologikoak interpretatzea.
Linea eta koten erabilera normalizatua ezagutzea, proiektu teknologikoen diseinuan eta problemen
ebazpenean aplikatzeko.
Marrazketa teknikoaren garrantzia baloratzea, teknologiaren arloan adierazpide eta komunikatzeko
bide moduan.
3. EDUKIAK
KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
Sistema diedrikoa: altxaera, oinplanoa eta objektu baten profila.
Objektuen bista eta perspektibak marraztea.
Esperientzia grafikoa teknologiaren arloan komunikatzeko modutzat baloratzea.
Cavalieri-perspektiba eta perspektiba isometrikoa, esku hutsez eta paper marratuaz.
Objektuen bistak eta perspektibak interpretatzea.
Talde lanean erantzukizuna izan eta lankidetzan jardutea.
Kotak eta normalizazio teknikoa Marrazkiak eskalan egitea. Adierazpen grafikoa egiteko moduen gaineko interesa izatea.
Marrazkiaren eta errealitatearen arteko proportzionaltasuna.
Figurak proportzioan eraldatzea. Marrazki teknologikoak interpretatzeko interesa izatea.
Eskalak Segmentu, zirkunferentzia eta arkuen akotazioa egitea irudi
Laborategiko tresnak egoki erabiltzea eta segurtasun-
lauetan. arauak betetzea.
Antzekotasun-arrazoia. Hiru dimentsio irudietan akotazioak egitea.
Neurtzeko tresnak: erregela graduatua, zurgin-metroa, zinta metrikoa.
Eskala-aldaketak kalkulatzea.
Zehaztasunez neurtzeko tresnak: kalibrea eta mikrometroa
Objetuak hainbat tresnaren bidez neurtzea.
4. SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA
Jarraian, sekuentzia didaktikoa antolatuko dugu denbora kontuan hartuta. Dena dela, irakasleak
baliabideen taula du eskuragarri, baliabideak bere irizpideen arabera hautatzeko eta askatasunez
erabiltzeko irakasgaiaren didaktikan.
UNITATEA SEKUENTZIA BALIABIDEAK DENBORA
AD
IER
AZP
EN G
RA
FIK
OA
1. Zer ikasiko
dugu?
Sarrera – Nola dabiltza?
Kontzeptu-mapa
Ikertu - Webquest 2 ordu
2. Ikasi eta
esperimentatu
ADIERAZPEN SISTEMAK
Sistema diedrikoa – animazioa /ariketak
Cavalieri perspektiba – ariketak / hausnartu
Perspektiba isometrikoa – simulagailua / ariketak /
Sketch Up
3 ordu
ADIERAZPEN ARAUAK
Akotazioa eta elementuak - ariketak
Akotazio-arauak - animazioa /ariketak /Sketch Up
Eskalak - animazioa / ariketak
2 ordu
NEURKETA TRESNAK
Animazioa / hausnartu /ariketak 2 ordu
4. Ekin lanari! Proiektua blogean argitaratzea 4 ordu
5. Bete diren
helburuak
Antolatu ideiak
Autoebaluazioa
Laguntzarako ariketak 1 ordu
14 ordu
5. METODOLOGIA
NOLA DABILTZA?
Unitatea hasteko, ideia orokorrak ematen dira gaia aurkezteko eta ahalegina egiten da ikasleek
landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko. Garrantzi handikoa da ikasleei
erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari direna beren inguru hurbilarekin eta zertarako balio
dien eguneroko bizimoduan.
Ikasleei galdera batzuk proposatzen zaizkie hausnartzeko eta ikaskideekin komentatzeko.
Gero, ikasleek klaseko blogean konklusioak argitaratu behar dituzte.
KONTZEPTUZKO MAPA
Unitatearen hasieran, laguntzaileak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala,
hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea
kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei unitateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia
metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.
IKERTU – WEBQUEST
Gainera, urrats batzuen bidez, lankidetzan ikertzeko ariketa bat egitea proposatzen da. Ariketa
horretan, ikasleak informazioa bilatu behar du Interneten, informazioa hautatu eta laburtu
behar du, ikaskideekin eztabaidatu behar du, azken emaitza diseinatzeko talde-lanean jardun
behar du eta, azkenik, ikasgela birtualeko espazioan argitaratu behar du.
IKASI ETA ESPERIMENTATU
Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilula laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik
aipagarriena nabarmentzeko. Asmoa da ikasleek gaiko ideia nagusiak zein diren jakitea eta
horiek barneratzea.
Batzuetan pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta datoz. Unitate honetan
gainera simulagailu bat gehitu da.
Unitatean zehar banaka nahiz taldeka egiteko zenbait jarduera proposatzen dira. Ariketa
batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, beste batzuk ikertzeko, beste batzuk nork
bere kasa ikasteko eta beste batzuk elkarlanean egiteko. Askotariko jarduerak dira, hainbat
ikasketa lortzeko, eta guztien xedea unitateko edukiak ulertzea eta bereganatzea da.
EKIN LANARI
Unitatearen amaieran, proiektu global bat aurkezten da unitatean landutako kontzeptuak
aplikatzeko.
Unitateko fase honen helburua da ikasleek praktikan jartzea ikasitako guztia, benetako
testuinguru batean; teknologia berrietan hartuz doazen trebetasuna erakustea, eta
lankidetzan lan egitea.
BETE DIREN HELBURUAK
Azkenik, ikasleak zenbat ikasi duen jakiteko eta edukiak birpasatzeko, hiru ariketa proposatzen
dira:
Antolatu ideiak: ikasleak kontzeptuzko mapa bete behar du unitatearen kontzeptuekin.
Autoebaluazioa egin: ikasleak ebaluatu behar du, esaldi batzuen bidez, zein den benetan bere
ezagutza maila. Esaldi hauek sailkatuta daude gaitasun orokorren arabera.
Laguntzarako ariketak: hiru ariketa proposatzen dira, bai birpasatzeko, bai laguntzarako.